Categoría: <span>Zure Herria euskaraz</span>

EKAINAK 28, LGTBI PERTSONEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

28/06/21

BASAURIKO TOKIKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2020. BAZATOZ?

Asteazken honetan, urriaren 21ean, Batera Bikain programatik dinamika bat aurrera eramango da Basauriko Beldur Barik tokiko lehiaketarako bideo bat prestatzeko asmoz. Marienean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatuta daude 12 eta 26 urte bitarteko Basauriko gazte guztiak. Beldur Barik Jarrera erakusteko prest al zaude?

Eta zer landuko da?

Basauriko Beldur Barik lekuak aurkitu eta aztertuko dira, eta baita seguru sentiarazten ez gaituzten espazioak ere. Zergatik ez gaude eroso toki batean? Nola eman diezaiokegu buelta egoera horri?

  • Udalerriko tratu oneko guneak eta segurtasunik gabe sentiarazten gaituzten lekuak identifikatuko dira.
  • Ekintza eta autozaintza praktika berriak ikasi.
  • Ikasitako guztiarekin bideo bat grabatuko da Basauriko Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko.

900€ daude sarietan. Animatu parte hartzera eta irabazi!

 

Basauriko Beldur Barik Lehiaketarako dinamika. Basauriko Beldur Barik tokiak dekubrituko dira. Azaroaren 21ean arratsaldeko 17:30etan Marienean.


20/10/20

RAP FEMINISTA TAILERRA (16-35 urteko gazteei zuzendua. Mistoa)

 

 

Raparen bidez, askapen eta adierazpen modu bat ezagutuko dugu, zentsurarik eta formalismorik gabe, eta gure errealitatea aldatuko dugu, jabekuntza feministaren bidez. Gure egunerokotasunari eragiten dioten mekanismo sexistak identifikatuko ditugu, eta horiei buruz gogoeta feminista eginez normalizatzera joko dugu.

Hezitzailea: “La Basu” (Elena Caballero) Rap feministaren erreferentea Estatuan.

Eguna: Azaroaren 24ª

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

 

Tailerra doakoa da eta plaza mugatuak dira. Sestaon erroladatutako gazteak izango dute lehentasuna.

 

Izen-emateak: Sestaoko udalaren berdintasun zerbitzuan. Izena emateko web orrian daukazuen formularioa bete beharko duzue: Ahalduntze eskola , edo 944729037 telefonora deituta (ez dira izen emateak presentzialki egingo)

 

Informazio gehiago


13/10/20

ERAKUSKETAK. AÑANAKO GAZTEAK ETA BERDINTASUNA. AÑANAKO KUADRILLA. ARABA

15/09/20
  • 1
  • 2