Categoría: <span>Sin categoria (NO MARCAR)</span>

GAUR, IRAILAK 12, BELDUR BARIK 2014 MARTXAN JARTZEN DA!

Gaur , irailak 12, 2014ko Beldur Barik lehiaketa irekitzen dugu. Eta horrekin batera, irudi eta web berria estreinatzen dugu. Ikusi gure spot berria, BB TV-an!  Iazko urteetako parte-hartzaileak ageri dira, beraien Beldur Barik Jarrera adieraziz.

Zer aurkituko duzue web-gunean?

Lehiaketari buruzko informazio osoa aurkituko duzue eskumako “Beldur Barik Lehiaketa” bannerra jartzen duen lekuan: lehiaketaren oinarriak azaltzen dituen dokumentua eta bertan izena emateko formularioa. Aurkeztutako lanak menuko “Lehiaketa” atalean jarriko ditugu “Herria-saria” bozkaketan parte ahal izan dezazuen.

Urtero-urtero, Beldur Barik Topaketak antolatzen ditugu. Topaketa horietan lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu eta sari-banaketa ospatuko da. Baina, horretaz gain, ekintza interesgarri ugari antolatzen ditugu: ikuskizunak, tailerrak… Bertara erraztasun guztiekin joan ahal izateko, autobusak izango dituzue dohainik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Topaketen programazioaren zein autobusen  informazio osoa(ordutegia, geltkokiak eta abar) azaroan zehar erraztuko dugu menuko“Topaketa” atalean.

Horretaz guztiaz gain, beldurbarik web-gune honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat baliabide aurkituko dituzue.

Batetik, hilero-hilero gai zehatz bat lantzen dugu indarkeria sexistaren aurka  erreferente jotzen ditugun pertsonak, ekimenak zein hausnarketak ezagutzera emateko. “Gaiak” atalean klikatuta, horietarako sarbidea izango duzu. Irakurri gure post-ak eta eman zure iritzia!  Gainera, kale-ekimen ugari ere antolatu eta baliabideak sortu ditugu hausnarketetan eta eztabaidetan laguntzeko. Sartu “ekimenak” atalean eta informatu zaitez!

Bestetik, Beldur Barik ekintza eta lehiaketak antolatzen dira udalerrietan, udaletako berdintasun arloek , gazteria arloekin elkarlanean. Sartu Zure Herria! atalean eta informatu zaitez!

Eta bukatzeko, “Parte-hartu” atala kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurka mobilizatzeko espazioa duzue. Gurekin zuen kezkak, ideiak edota ekimenak elkarbanatzeko. Agenda zein talde feministak ezagutzeko.

Ostegunero, lehiaketaren ingurko informazio gehiago emango dizuegu: sariak, epai-mahaia… Sartu gure web-gunera eta ez galdu gure postk-ak!


12/09/14

EI ADI!! BADATORRELA BELDUR BARIK LEHIAKETA!

 

 

Badator Beldur Barik Jarrera lehiaketaren edizio berri bat! Bihar ostirala, irailak 12, irekitzen da lehiaketa. Informazio guztia aurkituko duzu gure web-gunean. Eta bihar sartzen bazara, konturatuko zara, irudi berria estreinatzen dugula! Sartu eta informatu zaitez: nola parte-hartu lehiaketan, zeintzuk diren aurtengo sariak, ikusi pasa den urteetako lanak ideiak hartzen joateko, irakurri gure postak zertaz egin hausnartzeko….

Aurtengo lehiaketari hasiera emateko, aurkezpen txiki bat egingo dugu Legazpin larunbatean, irailaren 13an. Geltoki Hiribidea kalean dagoen tunelean, bertako gazteek Beldur Barik Jarrera adierazteko muralak margoztuko dituzte 11:00etatik hasita. Etorri gurekin eta adierazi zure Beldur Barik Jarrera!

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!


11/09/14

NESKAK OHOLTZA GAINEAN

Batzuetan,  palo apur bat ematen du gustukoak izango genituzkeen hainbat gauza egiteak: rock talde batetan gitarra jotzea, bertso-eskolan ikasitakoa herriko plazatan erakustea, edota mikrofono batetatik sekulako garrasiak botatzea jendaurreko erraldoi baten aurrean… Baina salto egiteko momento horietan, mamuak agertu ahal zaizkigu. Izan ere, neskoi ez zaigu mutilei beste erakutsi publikoak izaten, espazioak okupatzen, erdigunean protagonistak izaten, gure ahotsa entzunarazten. Txikitatik erakutsi zaigulako izkinatan egoten, gehiegi ez nabaritzen, garrazi gehiegi ez egiten. Txikitatik neska edo mutil bezala hezterakoan, balore ezberdinak barneratzeko, rol batzuk betetzeko, jarrera eta gorputz batzuk gureganatzeko hezten gaituztelako. Eta baliteke horregatik ez ikustea, mutilen beste, plazen erdigunean, oholtza gainean, mikrofono baten aurrean. Zeren eta, musika-festibaletako karteletan, bertso-saioetan… Proportzioan, beti agertzen dira mutilez osatutako talde edota mutilen izen gehiago. Baina  neska gutxiago daudelako al da?

Zeren eta, badaude neskak eta geroz eta gehiago gainera, musika sortzeko, inprobisatzeko eta adierazteko modu desberdinetan dabiltzanak. Badabiltza eta indar handiarekin gainera. Bertsolaritzan, esaterako, geroz eta neska gehiago dira bertsotan ari direnak eta berstsolaritzaren beraren eztabaidatzea eragin du. Uxue Alberdiren hitzetan: «Emakume gorputza eraikuntza oso bat da, eta eraikuntza horrek norberari eragiteaz gain publikoari ere eragiten dio. Ni emakume modura eraiki naute eta hala eraiki dut neure burua: umetatik balore batzuek neureganatzeko, rol batzuek betetzeko, jarrera batzuek, gorpuzkera batzuek neureganatzeko hezi naute, eta horretan trebatu naiz, gehienetan inkontzienteki. Esango nuke emakume guztiok hasi garela bertsotan neutroak ginela pentsatuz, baina oholtza leku ezin hobea da gure eraikuntzaz eta gizarteak gutaz espero duenaz jabetzeko. Zergatik jartzen dizkigute “emakumeei buruzko gaiak” emakumeei bakarrik? Zergatik eskatzen zaie gizonei politikaz kantatzeko? Zergatik jartzen gaituzte emakumeok desiratu eta gizonak desiratzaile roletan? (…) Emakume bezala izan dudan eta kolektiboki dugun eraikuntzaz jabetzeak, kontzientzia feministak, gauza asko ulertzeko bidea eta eraldaketarako tresnak eskaini dizkit, eta oholtzak esperimentaziorako gune aparta».

Sortzeko, adierazteko, mugitzeko, dantzatzeko, abesteko edota instrumentuak jotzeko moduekin, paisaia eta izateko modu berriak, desberdinak sortzen ari dira. Orain arteko panorama eraldatzen ari dira. Horren erakusgarri da, «Furia Soprano» rap abeslari feminista, esaterako.  Bere letra iraultzaile eta apurtzaileekin,  gure egungo jendarte eta kultura ereduak sortzen dituzten eskubide urraketa salatzen du:

Udaberri honetan, hainbat musika jaialdi feminista antolatu dira. Esaterako, Zarautzeko Putzuzulo Gaztetxean Mefsst Musika Errebolta Feminista (goiko bideoa iazko jardunaldietakoa da). Jardunaldiekin antolatzaileek emakumeen ahalduntzea bultzatu nahi izan zuten musika sortzerakoan, jotzerakoan, entzuterakoan, dantzatzerakoan edota soinua jartzerakoan: «Punk-a, rock-a, hardcorea jendarteko hainbat arau, muga gainditu dituzten musika estilo eta mugimenduak izanik, zer dela eta ez ditu genero arauak, rolak gainditu? Zein izan da Euskal Herrian emakumeok musikan izan dugun papera eta funtzioa? Nola aldatu dezakegu gaur egungo egoera? Aldatu behar al da?». Valladoliden ere, Potorrock jaialdia ospatu zen zeinaren helburua zen  emakumeen parte-hartzea indartzea eta bisibilizatzea musika alternatiboaren sorkuntzan.

Musika, plaza, oholtzak… Ez dira zerbait aldaezinak! Beraz, eralda ditzagun gure letra, ahots eta mugimenduekin! Beldur Barik jarrerarekin!


29/07/14

ROLLER DERBY, UN DEPORTE EMPODERANTE

Roller Derby lau gurpilen gaineko kontaktuzko kirola da, autogestionatua eta nesken enpoderamendua zein elkartasuna indartzen ditu. Espainiako hainbat hiriburutan (Bartzelona, Zaragoza, Madril) urteak daramatzaten taldeak daude baina gurean, orain dela gutxi sortu dira. Donostian 2013ko abuztuan «El Puticlub de la Lucha» taldea sortu zen. Taldeko neskekin egon gara, kirol hori, zehazki, zertan datzan kontatzeko.

patines4
Fotografia de «El puticlub de la lucha» entrenando

CONTADNOS: ¿CÓMO SURGIÓ EL GRUPO?

El equipo comienza su andadura en agosto de 2013. La fundadora «Calabacín Warren» estaba intentando formar equipo con  «La vikinga» que venía de un equipo de Roller Derby de Tenerife. Hubo una primera reunión a mediados de agosto y a partir de ese momento comienzan a sumarse participantes, generalmente conocidas y amigas pero también algunas que venían de las redes sociales. En septiembre del 2013 comenzamos a entrenar en el polideportivo de Manteo de gros, donde seguimos.

¿CUÁL ES VUESTRA FILOSOFÍA COMO EQUIPO?

Creemos que Nuestra teoría con respecto al aprendizaje de técnicas y tácticas de Roller Derby es un proceso,es decir, que no podemos comenzar por lo avanzado, ni aprender todo lo que nos enseñan a medias, ni ir aprendiendo un poco de cada cosa y no dedicarle el tiempo suficiente a ninguna destreza específicamente. Todo a su debido tiempo y momento.

En estos procesos de aprendizaje también tomamos en cuenta la diversidad de las personas. Existe una gran tendencia, en la práctica de los deportes, en caer en la comparación y más bien deberíamos observar a la jugadora que tenemos al lado para poder aprender algo de ella sin intentar ser más que nadie porque. Los tiempos de aprendizaje cambian al ser diferentes cada una de nosotras.

Entendemos el Roller Derby como un deporte de equipo, feminista, empoderante y de superación personal y colectiva.

¿CÓMO OS ORGANIZÁIS COMO EQUIPO?

Al haber montado el equipo nosotras mismas, somos un equipo autodidacta, autogestionado, horizontal y responsables con nuestra organización. Nos organizamos por asambleas en las que se toman las decisiones más importante, y luego tenemos los dos entrenamientos semanales (lunes y miércoles) en el polideportivo de Manteo (Donostia). Estamos avanzando en esta organización. En la última asamblea, por ejemplo, definimos varias comisiones de trabajo.

¿CREÉIS QUE ES UN DEPORTE QUE ROMPE CON LOS ESTEREOTIPOS QUE EXISTEN EN TORNO A LA PARTICIPACIÓN DE LAS CHICAS EN EL DEPORTE?

Es un deporte que no tiene esos estereotipos tan marcados como tienen otros deportes en torno a la forma física. Es decir, si vemos vídeos sobre el roller derby, vemos que a diferencia que en otros deportes  los cuerpos de las jugadoras no se ajustan a una norma estética o corporal, como pasa en otro tipo de deportes. Aún cuando para practicar este deporte debes debes de tener diferentes aptitudes ( tener mucha fuerza, resistencia, agilidad…) cada una puede tener una u otra de esas cualidades más desarrolladas. Una puede ser súper fuerte, otra muy ágil. Aquí cabe todo.

Dentro de los deportes que se consideran “femeninos”, como pueden ser la gimnasia rítmica o el patinaje artístico, están marcadísimos  con estereotipos como la belleza o cuerpos delgados. En cambio, el roller derby es con lo que rompe, porque puedes pesar cien que cincuenta kilos para poder practicar el roller derby. Es decir, que no necesitas una determinada apariencia física.Hay una gran diversidad de chicas jugando con un gran abanico de volúmenes. Rompe en lo deportivo pero también en lo estético porque no tiene un uniforme y por eso vamos como nos da la gana: con minifalda, medias de rejilla… Como es muy empoderante nos sentimos a gusto para llevar estas cosas tanto las que tienen cuerpos que se ajustan a lo establecido estéticamente como las que no. En ese sentido es rompedor.

AFIRMÁIS QUE EL ROLLER DERBY ES MUY EMPODERANTE PARA LAS CHICAS

Es un deporte que no tiene homólogos masculinos. Es decir, un deporte que se practica por chicos y que posteriormente empiezan a practicarlo las chicas. Es un deporte que tiene referencias básicamente de mujeres y que es una referencia muy empoderante en el sentido de que hay contacto, a las mujeres se las ve con fuerza, con agilidad y sin miedo, sin miedo a caerse y con agilidad para levantarse rápido, que juega como una metáfora muy vital. Y lo importante no es solo el tema de que tú te caes y tú te levantas. Sino que tienes por detrás un grupo de tías que te respaldan. Es una manera de enfocar el deporte y la vida en general, de que te caes, te levantas por ti misma y además trabajas en equipo con otras tias. Es una manera de trabajar la sororidad y el empoderamiento colectivo de las mujeres.

Como el roller derby tiene esas referencias y bases feministas y punk conecta mucho con eso, con el empoderamiento feminista y la estética punk.

¿CÓMO REFUERZA LA ACTITUD BELDUR BARIK?

Para las chicas que se instalan en el “yo no puedo” o “yo no lo sé”, “tengo miedo”… Ayuda a conectar con tu propia fuerza. A través de un espacio colectivo de mujeres en la que ves cómo otras pueden y que te explican su proceso, que te cuentan que al principio ellas también creían que no podían… Te da una perspectiva de tí diferente cuando te ves ágil, cuando te caes y de das un culazo y no pasa nada. Que vas mejorando… Yo creo que eso es una jarrera Beldur Barik.

Con el roller derby, además, aprendes a defenderte. Aprendes las técnicas para caerte y para levantarte, aprendes también a esquivar, y, además, a recibir y a dar golpes. Esto que aprendemos dentro de este deporte, también podemos extrapolar a la vida, es decir, la autodefensa feminista.

 

¿QUÉ LES DIRÍAIS A LAS CHICAS QUE ESTÉN INDECISAS PARA APUNTARSE A ESTE DEPORTE?

Animamos a las chicas que les guste y que quieran hacerlo, que miren en internet, que hay un montón de información, que no hay que porque saber patinar para empezar.

Que se animen a jugar nosotras. Para sobrevivir como grupo, cuantas más chicas podamos jugar, más nos mantendremos. Esto es como el feminismo, cuantas más seamos más vamos a transformar la realidad.

Además, es un deporte muy bonito, que te empodera, te da la posibilidad de conocer a otras tías que vienen de realidades bastante diferentes a las tuyas y con las que creas vínculos afectivos potentes y que no se queda solamente en lo deportivo.

Fotografia de "El puticlub de la lucha" entrenando
Fotografia de «El puticlub de la lucha» entrenando

29/07/14

KIROLEAN

Zer esan nahi du «neska batek bezala egitea zerbait»? Zergatik neska bati esaten zaio  «neska izateko ez dela batere txarra» kirol batetan ona denean? Zergatik mutil bati esaten zaio txarto uzteko edota izeka egiteko «neska batek bezala egiten duela korrikan»? Adierazpen guzti horiek ematen dute ulertzera, zerbait egitea neska bezala ezberdina dela, gutxiago. Hau da, badagoela modu bat egiteko gauzak (mutilena), kirola egiteko modu egokia eta gero dagoela, neskena. Ematen dute ulertzera, neskek gaitasun gutxiago dituztela, esfortzu gutxiago egiten dutela, ez diotela jartzen jarri beharreko interesa. Baina hori horrela al da? Errealitate bat al da neskak eta mutilak ezberdinak direla gorputz aldetik, kirola bizitzeko moduarekin? Edota kulturalki indartutako irudipen bat da?

Neska eta mutilen gorputzak ez dira hain ezberdinak beraien artean. Mutilen gorputz guztiek ez dituzte ezaugarri (bolumena, masa muskularra) edota gaitasun fisiko berberak (indarra, abiadura ).  Neskak ordea ahulak, alperrak, pakete batzuk dira.Ezin dugu esan nesken gorputz bat eta mutilen gorputz bat dagoenik. Ezin dugu ere baieztatu mutilek eta neskek kirolerako berezko gaitasun edota jarrera ezbedinak dituztenik, trebatu egiten direlako. Txikitatik izan dugun ingurunearen eta gure buru/gorputzekin ditugun harremanaren arabera, gehiago edo gutxiago trebatzen ditugu. Guk geuk dugu horretarako gaitasuna. Beraz,  mezu desbalorizatzaile guzti horiei entzungor egin, gozatzen jarraitzeko. Sinistu dezagun gure gaitasun eta trebetasunetan!

Ez ezazu galdu Abuztuak 21an argitaratuko dugun «El Puticlub de la lucha» Roller Derby-ko taldeari egindako elkarrizketa !

 

 

 


29/07/14

MUGITU ETA IBILI MUNDUTIK BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

Une oro, txikitatik, gure gaitasun, trebetasun eta ezaugarri fisiko zein psikologikoen hainbat mezu jasotzen ditugu. Eta mutil edo neska izan, mezuak ezberdinak izan ohi dira. Mutilekin indartzen da onena izan behar dutela futbolean, ausartenak izan behar direla, gogorrak. Neskekin, ordea, ez da jartzen hainbesteko ahalegina kirolean onenak izateko. Ez zaie eskatzen ausartak izatea, ez da beharrezkoa. Ez dago ondo ikusia «denbora galtzen ibiltzea» bateria jotzen, hobeto ikasketetara bideratzen badute beraien esfortzua. Kriston eskandalua da bakarrik bidaian badoaz.

Mezu guzti horiek, bai mutil, bai neskei zuzendutakoak, mugatu egin gaitzakete. Gure hegoak mozten dituzte, ez digute amets egiten uzten, gu geu izaten, sortzen, experimentatzen. Eta pixkanaka, gugan sinisteari utz dezakegu, eta besteek gugandik espero dutenaren arabera funtzionatu.

Halere, badago jendea, neska zein mutil, expektatiba mugatzaile horietaz paso egiten dutenak, modu aske eta  apurtzailean bizi direnak. Abuztuan zehar, gaitasun, rol eta izateko moduagatik, moldeak apurtzen dituzten pertsonez zein ekimenez hitz egingo dugu, Beldur Barik Jarreraz. Bazatoz gurekin bidaian?

 Recibimos muchos mensajes en torno a nuestras capacidades, habilidades y características físicas o psicológicas. Y según seamos chicas o chicos, esos mensajes pueden ser diferentes. Con chicos se refuerza que tienen que ser los mejores jugando al fútbol, que tienen que ser los más valientes, que tienen que ser duros. Con chicas, en cambio, no se pone tanto empeño en que sean buenas practicando deporte. Tampoco importa tanto si no se muestran valientes. No se ve bien «que pierdan el tiempo» tocando la batería en un grupo, mejor que dediques sus esfuerzos a los estudios. Se pone el grito en el cielo si se les ocurre viajar solas. 

Todos esos mensajes nos pueden llegar a limitarnos, a cortarnos las alas. No nos dejan soñar, crear, experimentar. Y poco a poco, podemos dejar de creer en nosotras. Y funcionar en base a lo que los demás esperan. Pero, al mismo tiempo, existen personas, siempre han existido, que pasan de esas expectativas limitantes, que viven de una forma libre y transgresora. En el mes de agosto, hablaremos de todas esas personas e iniciativas que rompen moldes, de la actitud Beldur Barik.¿ Te vienes de viaje?


29/07/14

ETA MUTILENGAN BA AL DAGO PRESIO ESTETIKORIK?

Ba al dago mutilei zuzendutako edertasun eredurik? Iragarkiek, telebistak, filmek… sortzen al dute presio estetikorik mutilen gorputzen inguruan? Ba ematen du baietz: telebistetako serie eta  programak, iragarkiak…baino ikusi ez dago, ikusteko eredu oso zehatz bat bultzatzen dela: katxas-a, tabletaduna, sorbalda zabalekoak baina gerri estukoak… Muskuluak milimetrikoki formatuak. Azala guztiz beltzarandua eta tatuajeren bat edo beste tartekatuta.  Ilea ere, perfektuki domestikatuta: leku batzuetan ugari eta beste batzuetan ezer ere ez. Tatuaiak, prakak erdi jauzita.   Esan liteke, jada, ez dela eramaten orain dela urte batzuetako eredu «iberikoa». Bai, mass mediak ohartu dira, mutilen gorputzak ere negozio bat direla.

Izan ere, publizitateko iragarkiek (moda, estetika, lurrinak) idealizatutako edertasun kanonak erabiltzen dituzte. Saltzeko, atentzioa deitu eta interesa sortzea bilatzen dute estereotipoak erabilita. Biztanleriaren proportzio oso urri batek dituen proportzio eta neurriak erabiltzen dituzte modelo bezala. Eta, modu horretara, ideal estetiko irreal eta helduezinak  sortzen eta inposatzen dituzte, edertasunaren ideal horiek aurkeztuta, nolabait, derrigortasunean bilakatzen dituztelako.

Ze eredu bultzatzen dute mass mediek mutilekin? Batetik, fitness eredua erabiltzen dute: gimnasioko gorputz muskulatuak eta ondo

Iragarkiek mutilekin inposatzen duten edertasun eredua
Iragarkiek mutilekin inposatzen duten edertasun eredua

eskulpituak, handiak, puztuak. Kirolariak erabiltzen dira horren erreferente nagusi. Eta, aldi berean, beraien itxura eta estetika zaintzeko eskatzen zaie: gorputz beltzaranak izateko, lurrina emateko, ondo janzteko… Baina pasatu gabe: ez doa bat birilitate ereduarekin. Zeren eta bere burua gehiegi zaintzen duen mutilak badauka etiketa bat: metrosexuala. Aspaldiko post honetan genioenez  homofobiaren pisuak eragiten du horretan.  Orain arte, bere burua zaintzen zuen gizona (moda gustatzen bazitzaion, kremak erabiltzen bazituen, depilatzen bazen…) maritxu bezala epaitua izateko arriskuan zegoen. Eta orain metrosexualaren etiketa zabaldu da.

Beraz, mutilen inguruan sortutako edertasun estetiko ideal horrek bi eskakizunei aurre egin beharra finkatzen du. Zeren eta, giro batzuetan, mutilen artean, isekak eragin ditzake, eta beste batzuetan, ordea iletsua edota  Azkenean gaur egun mutilen artean, giro batzuetan depilatzeak isekak eragin ditzake, eta beste girotan berriz iletsua izateak.

Ezabutzen al duzue presio mutilekin lotutako etiketa, estereotipo eta mezu guzti horiei aurre egiten diten ekimenik? Bai? Elkarbanatu gurekin! Elkarbanatu Beldur Barik jarrera!


24/07/14

JAI FEMINISTA OSTIRAL HONETAN BILBON

Jai Feminista_ Pare Talde feminista

 

 Juergak estropeatzen dituzten betiko matxiruloez aspertuta? Betiko bultzadez, baboseoez, oihuez … nazkatuta?  Orain dela 20 urteko punk-rock musika berdina entzuteaz nekatuta?  Bada,  hemen  duzue juerga desberdin bat botatzeko aukera!!

Ostiral honetan, Ekainak 12, Deustuko Pare Gazte Tade Feministak jai feminista antolatu du.  20:00etatik aurrera, Bilboko 7KATU Gaztetxean performance-ak, musika, txupitoak, pintxoak…  izango  dituzue. Eta, hoberena… babosorik gabeko gunea izango da! Sexismorik gabeko espazioa,

Zergatik  Jai Feminista?  Juerga desberdin bat botatzeko. Nahi duzuenekin, nahi duzuen moduan eta nahi  duzun beste ligatzeko, inolako mozkardoirik izan gabe zure inguruan tabarrada ematen. Musika    berritzailea  entzuteko: inon jartzen ez dituzten musika-talde feministak entzuteko, musika egiteko beste  modu batzuk  ezagutzeko. Dantza eta dantza egiteko! Barre pila botatzeko. Jende berri eta anitza  ezagutzeko.

Ez galdu hurrengo astean jai feministei buruz argitartuko dugun post-a!


11/06/14

JAIETAN LIGATZEA

Ekainan zehar, Beldur Barik-en blogean jaiei eta ligatzeari buruz hitz egingo dugu. Badatorrelako uda. Eta udarekin batera jaiak: ondo pasatzeko gogoak, dantza egiteko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko… Baina batzuetan badirudi denak balio duela, desfasea guztian egon daitekeela. Baita ligatzerako orduan ere. Eta askotan, hor izaten gara, zalantzatan. Pasatzen ari zaidana, lekuz kanpo dago edo nire paranoia da? Gertatu zaizu?

enpoderamendua(7)
Ligatzea: non dago muga?

Lagunekin juergan zaudela, kriston dantzak botatzen, izugarrizko iskanbila sortzen. Eta bat-batean, koadrila bat hurbiltzen zaizuenean. Hasieran zuekin dantzan, geroago zuekin ligatu nahian. Baina ez duzue ligatzeko gogorik, ondo zaudetelako zuek zuetara. Esan egiten diozue, baina ez dute ulertzen nonbait, hor jarraitzen dutelako. Kriston kaka sartzen.

Edo ezaguna den herriko horrekin hitz egiten hasten zarenean. Hasieran kriston txorradak jaurtiz, aurreko egunean telebistan ikusitako zerbaiten gainean, barrezka. Baina baziladak zuregan  zentratzen hasten dira. Nabaritzen duzu erdi bazilada erdi ligoteoa dela. Konbertsazioak ez dizu hainbeste grazia egiten, jada. Distantzia jartzen duzu eta ez duzu hain maja erantzuten. Bere jarrera: ez izateko hain borde.

Edo norbaitekin ligatu duzunean. Eta ez duzunean joan nahi musu edo zirri batzuetatik haratago. Eta presionatzen hasten zaizunean, esanez, nola utz dezakezun horrela, bero-bero dagoela, ez izateko horrelakoa…

Egoera horiek eta antzekoak ugariak dira. Eta jaien testuiguruan kostatu egiten zaigu bereiztea zer den juergaren parte eta zer, gehiegikeria, noiz ari diren pasatzen. Zeren eta, egoera horiei aurre egiten dugunean, zerbait erantzuten dugunean, gu gara bordeak, paranoikak, “kortarolloak”…

Bizi izan al duzue horrelako egoerarik jaietan? Zein izan da zure erantzuna? Elkarbanatu gurekin zure bizipenak eta erabilitako estrategiak!


09/06/14

EI! AURTEN ERE, BADATOR BELDURBARIK!

Eta zer da BeldurBArik? Gazteoi zuzendutako programa bat, zeinak  indarkeria matxistaren aurkako gure jarrerak modu aktiboan, sortzailean eta apurtzailean erakusteko aukera ematen digun. Beldur Barik adierazteko, sentitzeko, mugitzeko, dantzatzeko, adierazteko! 

Aurten ere, irailan, ikus-entzunezko materialen lehiaketa antolatuko dugu. Horien bitartez zure BB jarrera modu sortzailean adierazteko aukera duzu. Nola ulertzen duzu indarkeria matxista? Nola bizi duzu zure egunerokoan? Nola egiten diozu aurre? Ikusi aurreko urteetan aurkeztutako lanak eta hasi pentsatzen zeren inguruan egin dezakezun zurea.

Lehiaketako irabazleak ezagutzeko, topaketa antolatzen dugu. Bertan, sarituak ezagutzeaz gain, tailer eta ikuskizunez gozatzeko aukera, izaten dugu. Ikusi aurreko urteetakoak! Lehiaketaren eta topaketaren inguruko informazio zehatzagoa aurkitu ahal izango duzue web-orrialde honetan irailetik aurrera.

Irailera begira, web berria diseinatzen ari gara. Irudi berria izateaz gain, modu azkarragoan eta erosoan ibili ahal izateko. Baina bitartean, hainbat gai interesgarri aurkitu ahal izango dituzue bertan. Ekainako bigarren astetik hasita, hainbat gai interesgarri landuko ditugu: jaiak eta ligatzea, gorputza, bidaiak, sexu eta sexualitate anizatasuna, indarkeria matxistaren aurrean antolaketa eredu desberdinak… Interesgarri jotzen ditugun materialak eta gogoketak elkarbanatuko ditugu. Era berean,  ekimen desberdinen berri emango dizuegu. Indarkeria matxistaren aurkako elkargunerako, hausnarketarako eta ekintzarako espazioa izatea nahi dugu, jarrera ausarten eta apurtzaileen espazio.  Kontatu zuen eguneroko kezkak, iritziak edota matxismoari aurre egiteko dituzuen moduak! Animatu, jarraitu eta batu gurekin sare sozialetan!

twitter                            facebook                          tuenti                                                                            

Eta, hilero-hilero, gure berri izan nahi baduzu harpidetu gure blogean! Lehenengoa izango zara guztiaz enteratzen.

#BeldurBarik Berriak 

 

 

 


05/06/14