Categoría: <span>Topaketak</span>

BELDUR BARIK TOPAKETA 2017. TAILERRAK. 1go partea.

Abenduaren 2an Eibarren Beldur Barik Topaketa 2017 ospatuko dugu. Hemen duzu programazio osoa!

TopaketaPrograma

Baina gaurko honetan, tailerren inguruan pixka bat gehiago hitzegin nahi dugu. Zurea aukeratu eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

AUTODEFENTSAFEMINISTA

Autodefentsa feminista. Isa Bernal.

Zuri ere gertatu zaizu? Haserre zaude? Triste? Beldurra duzu? Amorrua? Bakarrik sentitzen al zara? Etorri gurekin tailer honetara! Goazen barre egitera, jolastera, elkarbanatzera, lotsa galtzera, oihukatzera, borrokatzera, elkar zaintzera, elkarrekin egotera, oso elkar! Eraso matxisten aurrean… Autodefentsa Feminista!
Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu. Neskak soilik. Erderaz.

AKTIBISMOAUMOREAREKIN

Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe. Las Kapritxosas.
Gure mobilizazioetan pankarta garrantzitsua da, baina… ez al gaude asperturik beti pankarta baten atzean egon beharrarekin? Tailer honetan gure eskubideak aldarrikatzeko eta mundua ulertzeko beste eredu feminista batzuk ezagutuko ditugu, kreatiboagoak, dibertigarriagoak. Neskak soilik. Euskeraz eta erderaz.

PERKUSIOARENBOTEREA

Perkusioaren boterea. Sökole.
Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu! Zure gaitasunak ezagutu dituzu eta oztopoak gaindituko dituzu! Guzti hau zertarako? Ez da bakarrik perkusioa ikasteko… perkusioak gure emozioetan aldaketa positiboak ekarriko ditu eta esperientzia hau bizi dutenentzat ahalduntzea errezten du! Mistoa. Erderaz.

INSTAGRAM

Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin. Lahia-Nahia.
Irudiaren eta estetikaren aroan bizi garen hontan, sare sozialen bitartez erakusten ditugun argazkiek gure inguruko informazio asko eskeintzen dute. Nola aukeratzen ditugu besteei erakusten dizkiogun argazkiak? Nola sortzen ditugu gure online identitateak? Askotan online identitate prefabrikatuak sortzen ditugu, besteei guk erakutsi nahi dieguna soilik azalduz, baina zein punturaino gara gure irudiaren jabe? Galdera hauek eta hauei eta askoz gehiagori erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Inposatutako edertasun ereduek gugan duten eragina aztertuko dugu eta nola honek zuzenean eragiten duen gure autoestiman eta baita besteei gutaz erakutsi nahi dugunean. Mistoa. Euskeraz.

Datorren astean, tailer gehiago ezagutuko ditugu… Bitartean… Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu! Eta animatu eta gozatu, pentsatu, hausnartu, dantzatu… gurekin batera Eibarreko Topaketan! Beldur Barik autobusak prest ditugu! Sakatu hemen galdetegia nola bete behar den jakiteko!


30/11/17

BELDUR BARIK AUTOBUSAK EIBARRERA JOATEKO PREST!

Bale… badakigu Abenduaren 2a zuen agendetan kolore gorriz, morez apuntatuta duzutela. BELDUR BARIK TOPAKETA EIBARREN! Zelako egitaraua duguna antolatuta guztiontzat! Datorren astean tailerretan landuko duguna azalduko dizuegu. Baina elkarrekin gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeaz gain, lunch-a ere izango dugu. Eta kalejira, eta sari banaketa… Asteartero jasoko duzue Topaketaren informazio berria! Gogoratu!

Pasa den astean Topaketaren egitaraua aurkeztu genizuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko). Gaur Beldur Barik autobusetan apuntatzeko galdetegia irekitzen dugu! Autobusen motorrak dira urruntasunean entzuten dituguna edo gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko grinak? Animatu eta etorri gurekin Eibarera zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzera!

Eibar da aurten Beldur Barik Herria. Urtean zehar ekintza ugari prestatu dira, eta Beldur Barik Jarrera zabaldau egin dute! Lanaren amaiera gisa Topaketa antolatu egin dugu Eibarren. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!

Guzti hau bizi eta gozatzeko, Eibarrera hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

BANNER BUSES

Beldur Barik autobusetan igo nahi baduzu… Bete hurrengo galdetegia! Epea gaur irekitzen dugu, hilak 14 eta Azaroaren 28ra arte izango duzu apuntatzeko!

formulario-topaketa

Eskatutako datuak bete. Bidali botoiari eman baino lehenago GOGORATU BAIMENA deskargatu behar duzula! (Sakatu hemen deskargatzeko, baina lasai, galdetegian ere aurkitu dezakezu). Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako. Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean.

baimena-topaketa-2017

Gogoratu Topaketa egunean autobusetara igotzeko beharrezkoa dela baimena sinatuta ekartzea!!!!! Azaroaren 28ra arte duzue zuen eserlekua erreserbatzeko!!! Gaueko 20:00ak arte!!!

Abenduaren 2an ikusiko dugu elkar! Beldur Barik autobusetara igo!

Guardar

Guardar


14/11/17

BELDUR BARIK TOPAKETA 2017 ABENDUAREN 2AN EIBARREN!

Hausnarketa, pentsamendua, gozamena eta Beldur Barik Jarrerako gogoak ditugu! Honek ez du esan nahi urte osoan gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen ez dugunik, eee…. Honek  hainbeste post, monografiko, bideo, tailer, hitzaldi, boletin, etab… ondoren, gure Beldur Barik Jarrera elkarrekin zabaltzeko gogoa dugula esan nahi du!

Eta aurten, dakizuen bezala, Eibarren izango da aurtengo Beldur Barik Topaketa, Abenduaren 2an, hain zuzen ere.

Iadanik Eibarren egon ginen Urriaren 6an, Untzaga plazan Beldur BArik Lehiaketa 2017aren aurkezpena egiten. Hementxe duzue bideo txiki bat.

Hilabete bat pasa da Eibarren aurkezpena egin genuenetik, eta laster, bi hilabete Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera eman geniola. Bai lagunok, zuen lanak jasotzeko epea amaitzear da! Gogoratu Azaroaren 13a arte duzutela zuen lanak bidaltzeko! Eta aurreko post batean esan genizuen bezala… Pazientzia izan! Azkenengo egunetan lan pilo jasotzen ditugu eta gure web gunera igotzeko tartea behar dugu… Beraz.. be patient my friend!

Eta bidalitako lana saritua izan den ala ez Abenduaren 2an jakingo dugu! Baina sari banaketaz aparte, egitarau ederra prestatu dugu zuentzako!

TopaketaPrograma

16:30-16:50ak aldera Eibarko Untzaga plazara gure Beldur Barik autobusetan helduko gara. Beste garraio bat erabiltzen badugu (lasai, post batean kontatuko dizuegu Eibarrera heltzeko beste moduak), Untzagara gerturatu, edota Eibarren bizi bazara… guk baino hobeto dakizu nola heldu! Bertan Ongi etorria izango da, eta hortik tailerretara! Tailerrak Portalean izango dira. Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk… guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteartean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu!

Tailerren ondoren trikitilariak lagunduta Untzagara bueltatuko gara berriro eta han lunch-a izango dugu! Eta gero… kalejiran joango gara guztiok El Coliseora, bertan Beatriz Egizabal eta Ane Labaka zai izango bait ditugu! Bertan sari banaketa izango dugu! Aurtengo sariak zeintzuk diren jakin nahi? Sakatu hemen eta irakurri berriro horren inguruko post-a!

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak… Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/11/17

Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

2016 amaitzear da, eta hori Beldur Barik Lehiaketa eta Topaketa atzean utzi ditugularen seinale da! Ze azkar pasa den dena. Duela gutxi skate-aren gainean geunden pistak geureak eginez, neskok ere skate-aren gainean ondo moldatzen garela erakutsiz… eta bat-batean… hementxe gaude urteari agur esaten!

Baina atzean utzitako horrek ez du esan nahi urte honetan ikasitakoa, hausnartutakoa, eztabaidatutakoa atzean utzi behar dugunik. Zuen Beldur Barik Jarrera eraikitzen jarraitzera animatu nahi zaituztegu!

Eskerrak ere eman nahi dizkizuegu:

  • Topaketan parte hartzeagatik, tailerretan ikasitakoak eta bizi dituzunak besteekin partekatzeagatik, eta mila esker lan saridunak zeintzuk ziren jakitearen emozioa gurekin bizitzeagatik. MILA ESKER!
  • Lehiaketan parte hartzeagatik, zuen lanean pentsatzeagatik, indarkeria sexistaren inguruan hausnartzeagatik, kamara hartu eta AKZIOA! ohiukatzeagatik. Eta galdetegia bete ostean, web gunean geratzen den zuen bideoa bidaltzeagatik. MILA ESKER!

Datorren urtean zuekin gaituzue berriro, eduki eta idei berriekin, indarkeria sexistari aurre egin eta kultura matxistarekin bukatzeko erraminta eta estrategiekin. Lehiaketaren hurrengo edizioan zuek berriro ikusteko irrikitan gaude, eta baita Topaketan! Bitartean… zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitu! Mila esker!

Baina hilabate hauetan gure web gune eta sare sozialek jarraituko dute edukiak zabaltzen! Beldur Barik Jarrera ezin delako gelditu! Eta bidali zuen iritziak, zuen ideiak, zuen iradokizunak…

Hementxe utzi nahi dizuegu Beldur Barik programaren inguruko bideo hau. Pasa den urteko Topaketa 2015aren irudiak aurkituko dituzu. Bertan egon zinen? Ze tailerretan egon zinen? Baita Lehiaketa 2016aren aurkezpenaren irudiak ere ditugu! Eta guzti honekin, Beldur Barik Jarrera zer den azaldu nahi dizuegu ere!


29/12/16

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 GERTUAGO DAGO….

341 lan. Beldur Barik Jarrera 69 herrietan zabaldu egin da. Eta herri hoietatik, Euskadi osora. Mundu osora! Buzz Lightyear-ek zioen bezala «infinitora eta harago!». Beldur Barik Jarrera agertu nahi izan duzue 341 lanetan. Ikusi dezagun… media egiten badugu eta bideo guztiek lau minutu irauten dutela pentsatzen baduzu… 1.300 baino minutu gehiago. Asko dira. Eta asko izan da ere jaso duguna. Indarkeria sexistari aurre egiteko estrategia desberdinak aurkeztu dituzue, mikromatxismoak identifikatu, edertasun estereotipoekin apurtu nahi izan duzue. Mutilen jarrerari buruz ere hausnartu duzue. Jarrera kritikoak azaldu dituzue. Beldurrak identifikatu eta beraiekin apurtzeko erraminta pilo bat aurkeztu dituzue. Zorionak. Benetan. Guztioi. Beldur Barik programaren leloa zuena egiteagatik: Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Estibaliz Anituak, Uribe-Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun teknikariak Beldur Barik Lehiaketa 2016ren inguruko datuak, gaiak eta Beldur Barik Jarrera zer den azaltzen digu. Gutxiago falta da hurrengo urterako. Hasi gaitezen lehenengo egunetik gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen.


27/12/16

Beldur Barik Lehiaketa 2016ren saria goes to…

Sarrera hartu dugu Kultur Etxearen harreran… Non demontre sartu dut? Zer egin dut… Kultur Etxera sartu, ze tailerrera joango naizen erabaki, Gaztelekura joan nire tailerra han zelako, primeran pasatu tailerrean, pentsatu, hausnartu, eztabaidatu, estrategia berriak ikasi… eta gero bueltan abesten egon gara.

bb2016-61

Kultur Etxera ailegatzean Amaia eta Onintza berriro han zeuden gure zai. Lunch ederra jan, indarrak hartu.

Photocall-ean lagunekin eta tailerrean ibilitako beste gazteekin argazkiak egin… Eta orain Sari Banaketa da! Eta non demontre sartu dut sarrera! Badakit kanpoan gelditu eta ikusteko aukera dudan, aurten izugarrizko pantaila jarri dutelako… baina sartu nahi dut! Zuzenean bizi! Ai ene! Sartu dudan poltsiko berean zegoen, nire partxearekin batera! Primeran! Goazen barrura orduan!

Eserlekua hartu dugu eta primeran ikusiko ditugu norentzat izango diren sariak. Urduri gaude!

bb2016-75

Psss… Hastera doa!

Amaia eta Onintza. Onintza eta Amaia. Hain desberdinak diren neskak baina arratsaldea pasatu den heinean gerturatu direnak. Talde ederra egiten dute! Biek Uribe-Kostako tokiko Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak nortzuk ziren kontatu digute. Handik pasa dira Urduliz, Lemoiz eta Berangoko gazteak. Hauek aipamen berezia izan dute 1.go kategorian. Eta ondoren, 1.go sariaren irabazleak! LH6 Elortza, Urdulizeko ikasleentzat! Hori da! Zorionak! Mutilen jarrera aktiboa indarkeria sexistaren aurrean agertzen duen bideoa. Akabo korporatibismo maskulinoa! Eta bigarren kategoriako Aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Plentzian pentsatu eta sortutako bideoa. Kirolean ematen diren indarkeria egoerak agertzen eta aztertzen dituen bideoa. Zelako lana egin duten Uribe-Kostan! Eta amaitzeko, 2. kategoriako Sari Nagusia! Non hasten da indarkeria? Sopelako gazte hauek argi dute… neska eta mutilen arteko desberdintasun egoeran hasten da eta baita inposatutako roletan!

 

img_2678

Zelako poza nabari zen guztion aurpegietan! Emma Goldman-en hitzak erabiliz… Ezin badut barrerik egin, hau ez da nire iraultza! Eta Beldur Barik Jarrera umorea, ironia, irribarra ere ateratzea delako, ze demontre!

Eta hortik aurrera… sari zaparrada! Lehenengo kategoriako aipamen berezia Zumarragako MariQuee(N)rs lanarentzat! Asko gustatu zitzaigun bideo hau. Estetika transgresore bat, bideo originala, edertasun eredu eta kanon kutreekin apurtzen duten mezuak luzatu zizkiguten. Hau da Beldur Barik Jarrera!

bb2016-79

Sari Nagusia Ondarroako Mi metarentzat… Zelako bideo ederra, zelako mezua luzatzen digun! Zelako indarra ematen digun ikuste hutsak! Ahalduntze prozesua oso ondo isladatzen du. Desberdintasun egoerataz ohartu eta horren aurrean… Beldur Barik Jarrera! Pertsonala politikoa da!

 

bb2016-80

Bigarren kategoriako Aipamen berezia dantzan jarri gintuen lan batentzat izan zen…. Bilbotik No con…TROLES! Zelako rolloa duen abesti honek! Ikastetxe guztiaren inplikazioa ikusten da lan honetan! Gorputz, jatorri eta musika estilo aniztasunak jarri gintuen dantzan! Bideoan agertzen den kareta ere igo zuten!

bb2016-81

Azkenengo Beldur Barik saria gelditzen da… Bigarren kategoriako sari nagusia Eibarko Batu+gaitezen lanarentzat izan zen. Nalua talde feminista igo zen oholtzara saria jasotzera eta beraien hitzek mugimendu feministari errekonozimendu ederra izan ziren. Neska gazteak aktibismoan, ekintzaileak! Feminismoa izango delako matxismoei aurre egingo diona!

bb2016-82

Ikus-entzunezko ekoizpen onena Nosotras no pagamos a escote lanarentzat izan zen! Bideoa ikusi eta Amaia gelditu zen sariarekin! Edo Onintza izan zen… Iadanik liatuta geunden…

Eta amaitzen goaz lau egunetan boto pilo bat jaso zuen lanarekin… Dale Candela! Bilbotik oholtza gainera etorri zen talde hau beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzera. 857 boto…. hori bai dela mobilizazioa!

bb2016-83

Indarkeria sexistak gurekin jai duela argi utzi genuen Kultur Etxeko leku guztietan… Baina agurtu aurretik sorpresa txiki bat izan genuen. Neska talde bat gure buruan jarraitzen zuen abesti batekin agurtu gintuzten! «Machote… kontuz ibili… Aurrean egongo gara betiiii». Zelako mix ederra! «Ederra naiz ni» oraindik ere gure buruaren beste parte batean jarraitzen zuelako! Beldur Barik DJ!

bb2016-84

Hauxe izan zen guztia… Behintzat aurten! Begiak izten baditugu… irudi hauek etortzen dira gogora… Gora Beldur Barik Jarrera! Begiak itxita ere gure Jarrera zabaltzen jarraituko dugu! Indarkeria sexistari aurre egiten!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


22/12/16

Uribe-Kostako Beldur Barik Topaketaren tailerren bigarren partea

Previously in Beldur Barik… Izugarri gustatzen zaigu guztiari serie kutsua ematea! Beno, baita bideoklip ikutua ematea ere! Nola gozatu genuen pasa den astean jarri genizuen bideoa sortzen, abesten, editatzen, publikatzen…

Eta gogotsu jarraitzen dugunez, gaur tailerren bigarren partearekin gatoz… Ready? Go!

Autodefentsa feminista

bb2016-24

Isa Bernalek  jarraian oihuka jarri gintuen, ahalduntzen, mugitzen, kokatzen eta estrategia berriak bereganatu genituen berriro ere.  Tailer honetan sexu-genero teoriari buruz gehiago ikasi genuen, neska eta mutil estereotipoei buruz hitzegin genuen eta nola hauek transmititu egiten diren, matxista bati zer esango genionaren egoeran jarri ginen, eta bait ereduak apurtu nahi dituen pertsona bati zer esan. Eta paper marroi eta haundi horretan gelditu egin ziren gure pentsamentud eta hausnarketak.

Ziurrak sentitzen ez garen egoerak ere identifikatu genituen. Eta guztion artean pentsatu eta autodefentsa feministarako estrategiak eskuratu genituen. BAita erantzun kolektiborako erantzunak… Beraz, adi gurekin! Indarkeria sexistaren aurrean Beldur Barik Jarrerarekin eratzungo dugulako! Ekin autodefentsa feministari!

Gorputzak orekan

bb2016-51

María Arcosek afroamerikar dantzaren jatorria azaldu zigun. Gure gorputzen kontzientzia hartu genuen. Eta lurrarekin konektatzea ere lortu genuen!

Izugarri gustatzen zaigu dantzatzea. Baina egia da askotan kostatzen zaigula, zer esango dutenaren beldur… Eta honen aurrean zer nahi duzue esatea ba… Beldur BArik dantzatu! Gure gorputzaren, mugimenduen kontzientzia hartuko dugu eta guzti horri kandela emango diogu!

Tailerraren onena amaieran izan zen. Perkusioko neskekin elkartu egin ginen eta elkarrekin dantzatu eta perkusioa egin genuen! Gorputzak eta perkusioa orekan!

1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu

bb2016-39

Denbora daramagu ligoteo sanoari buruz hitzegiten. Eta Topaketan amankomunean eta praktikan jarri genituen hemen kontatu dizkizuegun gauza pilo bat. Lahia-Nahia Elkarteko Garazi eta Oihanerekin primeran ibili ginen. Bertan ligatzearen artea ikasteko buru bitxi eta urduri pilo bat bildu ginen… Kar kar kar! Ligatzearen artea? Ama! Zein mendean gaude horrela hitzegiteko?

Jaietan eta sare sozialetan ligoteari buruz hitzegin genuen. Baita beste testuinguru batzuetan zaintzeari buruz. Ligoteo egoerak  islatu genituen. Bizitakoak edota ikusmina sorrarazten digutenak. Edota bizitzea gustatuko litzaigukeenak! Ligatzerako orduan neska eta mutilen estereotipoei buruz hitzegin genuen (badakizue, adibidez mutila izan behar dela lehenengo pausua ematen duena…). Komunikabide, publizitatea, pornoak… ezartzen dituen edertasun idealei buruz ere hitzegin genuen. Ligatzerako orduan nola gestionatzen ditugun gure emozioak. Eta ligote sanorako hiru pausu ere ezarri genituen:

  1. Jarrera on bat
  2. Piropoak. Igual es dute zertan gure gorputzaren ingurukoak izan behar. Izaeraren ingurukoak badira?
  3. Babosoak kanpora. EZETZA EZETZA dela ulertu.

Gora ligoteo sanoa!

Perkusioaren boterea

bb2016-44

Sokolé talteko Elena eta Sheilarekin batera 13 neska. 15 danbor. BUM! Erritmoa jarraitzen ikasi. BUM! BEste lengoai eta adierazteko moduak daudela ohartu. BUM! Nire erritmoa, guztiona, oso garrantzitsua dela ikasi. Alboan ditudanak entzun behar ditudala ulertu, guztion artean sortzeko, taldeko lana egiteko, adi egon behar naizela gogoratu. BUM! BUM!BUM! Perkusioaren bitartez ahaldundu. BUM! BUM! BUM! BUM!

Eta ikasitakoa eta ulertutakoa amankomunean jarri… dantza tailerreko neskekin! Danbor eta gorputzen erritmoen bitartez ahalduntzea!

 

bb2016-55

Eta hemen utzi nahi dizuegu ere tailerren inguruko bideo bat. Bideo honetan Azaroaren 26n bizitakoa, gozatutako, aldarrikatutakoa, ikasitakoa, eztabaidatutako guztia gogoratzen digu. Eta hor gelditzen da eta aldi berean ez da hor bakarrik gelditzen… Hortxe gelditzen da ikasitako gauza bat delako, ikasten goazena ere, eta beste guztiokin partekatzen. Eta ez da bakarrik hor gelditzen gure rolloa ez delako indarkeria sexistari data bakar batean aurre egitea. urte osoko lana da. Eta bideo askotan ikusi dugun bezala, esnatzen garen unetik, oheratzen garen arte.

Hurrengo post-ean sari banaketari buruz hitzegingo dugu…And the Beldur Barik Saria goes to…

Guardar

Guardar


20/12/16

URDULIZEKO (URIBE-KOSTA) TOPAKETA 2016ren TAILERRAK. Lehenengo partea.

Jakin badakigu ez dela erraza tailer bakar bat aukeratzea. Teknikari haien kartelen aurrean jarri eta non zabaldu eta landu nahi dugun gure Beldur Barik Jarrera erabaki…. We know it. Horregaitik ondo dago Topaketaren aurreko astetan web gune honetan publikatzen diren tailerren inguruko post-ak irakurtzea. Baina «nire buruari sorpresa bat eman nahi diot» aukeratuta ere, ondo dago. Gure xedea beste gazte batzuekin indarkeria sexistaren aurrean erabiltzen ditugun estrategiak partekatzea, ahalduntzea, maskulinitate hegemoniko horren aurrean gure jarrera kritikoa agertzea, korporatibismo maskulino horrekin amaitzea… Ez da lan makala! Sistema guztia berrikusi, berridatzi, berreraiki behar baitugu! Eta horregatik ere urte osoan zehar landu egiten dugu tailer, hitzaldi, ekintza ezberdinen bitartez… That’s the poing my friends!

Hona hemen tailerren laburpenaren lehenengo partea. Baten batean egon zineten? Nola pasatu zenuten? Zuen esperientziak ezagutu nahi ditugu, zuen kexak, zuen erramintak, indarkeria sexistari aurre egiteko lortu dituzuen estrategia berriak. Hemen kontatu dezakezue edota gure sare sozialen bitartez.

Zer dakizu sexuari buruz?

 bb2016-15

Gure burua, gure sexualitatea, gure genitalak, inposatzen diguten estereotipoak… gehiago ezagutu genituen Ibai Fresnedoren laguntzarekin. Gauza asko desikasi behar ditugula ere ikusi genuen. Sexua neska batekin oheratzea baino gehiago delako. Eta garrantzitsuena ez delako koitoa. Nire desioak ere beste mutil batzuekin izan ditzazkedalako… Eta baita pornoari buruz hitzegin genuen. Ikusten dugulako, kontsumitzen dugulako. Eta askotan, horrela izan behar duelaren ideia dagoelako. Bai, horrela joan behar dela gauza…

Gure burua aurkeztu genuen, gure sexualitatearen (eta baita nesken sexualitatearen) inguruko aurreritziak astindu eta apurtu genituen. Errespetua, komunikazioaren garrantziaz hitzegin genuen. Eta baita ezetzaren inguruan. Ezetza.. ezetza delako! Muchachada Nui programan esaten zuten bezala… ¡Aquí y en la China!

Gai honek hitzegiteko asko emango digu… Gehiago jakin nahi dugulako!

Genitarte

bb2016-40

14 neska gure genitalei buruz hitzegiten. Berriro Izaskun Zarrandikoetxeak, Mundo Ivaginarioren taldekideak, primeran eta gustura zuzendu gintuen tailer honetan. Gure gizartean nesken genitalei aipua kentzen dioten bulbari buruzko usteei buruz hitzegin genuen. Identitate eta sexu-orientazio terminoen inguruan ere lanketa bat egin genuen. Sexualitate kontzeptua handiagotu genuen. Neskok eta mutilok ze modu ezberdinetan bizi dugun sexualitatea ere jorratu genuen. Eta plazerretara bota genuen gure burua. Gure bulba ezagutu, maiatatu, zaindu, ikustaraztea zen gure xedea. Eta baita artean bilakatzea! Gure bulben inguruan lotsarik gabe hitzegitea, gure sexualitari buruz konfidantzazko ingurune batean egitea… gozada bat da!

Eta tailerrean esan genuen moduan… YES, vulva can!

Mezua eraldatu eta Beldur Barik abestu!

bb2016-34

Imajina ezazu. Kaletik oinez zoaz, abesti bat daukazu zure burua eta bapatean… Tachan! Kaletik doan jendea abesten, dantzatzen eta bideoclip horren protagonistak bilakatzen dira. Imajinatu horrelako egoera bat… itzela, ez?

Estereotipo, edertasun ereduetaz… nazkaturik gaude! Zer da perfektu izan behar garelaren idei hori? Nork ezartzen du zer den perfektua eta zer ez?

Aspertu gara guzti honekin… eta tailer honetan «do it yourself» leloa eraman dugu aurrera. Entzuten dudan musika ez badu atsegin… Nirea sortuko dut! Eta horrela, autoestimua, gure burua maitatui, ligoteo eta maitasun sanoari buruz hitzegingo dut.

Eta horrela leloarki ekin genion eta abesti hau sortu genuen! Shakirak entzuten badu bizikleta hartu eta Carlos bidean utziko du fijo! Mila esker Itsaso, primeran pastu genuelako! Pentsatu, dantzatu eta abestu Beldur Barik Jarrerarekin!

Deshalduntzerako Clown tailerra mutilentzat: galtzen ikasi.

bb2016-52

Tailer honetan indarkeria sexistari aurre egiteko erraminta gehiago lortuko ditugu. Eta nork lagunduko digu lan horretan? Juanma Rodriguez! Ezaguna dugu iadanik Juanma, pasa den urtean gurekin egon baitzen. Eta mutila zer den kuestionatu genuen. Baina baita ere zer den mutil perfektua, gure maskulinitate ereduak… eta nola ez, gure pribilegioak.

Eta behin zure burua kuestionatzen hasten zarenean… ez dago gelditzerik! Betaurreko moreen kasu berdina da. Janzten badituzu ez dago atzera martxarik! Eta hori da onena, gure burua etengabe kuestionatzea. Zer esan nahi dugun tratu onak esaten dugunean, nola gestionatzen dugun konpetitibitatea, galtzen ikastea…

Bi orduak berehala pasatu ziren. Baina gure clown sudurrak gurekin eraman genituen! Gu geu izatera ausartzen ez bagara, jartzeko. Eta pasa den urtean genion bezala… Nire burua deshalduntzeko hitzematen dut… Clown baten hitza!

Datorren astean beste tailerrei buruz hitzegingo dugu… Hurrengo post-ean… Autodefentsa, ligoteoa, oreka eta perkusioa. Ezin duzue galdu! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera ez galdu!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


15/12/16

URIBE-KOSTAKO (URDULIZ) BELDUR BARIK TOPAKETARA HELDU GARA… HURRENGO GELTOKIA… GURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALTZEA!

Aspaldi izan genuen Topaketaren berri Beldur Barik web gunean. Irailaren 9an Beldur Barik Lehiaketari hasiera eman zitzaionean, gure artean hitzeginda geneukan bideo bat egitearen ideia. Eta noski, Topaketara joatearena ere! Pasa den urtean Amurrion izan ginen eta primeran pasatu genuen, beste gazte batzuk ezagutu genituen eta tailerretan gustora ibili ginen. Lagun talde bat joan ginen eta tailer ezberdinetan banandu ginen, gero han gertatutakoak kontatzeko asmoz.

Pasa den urteko esperientzia oso ondo egon zen. Ez genuen Lehiaketa irabazi (beste batean izango da!) baina gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko intentzioarekin jarraitzen dugu. Indarkeria sexista edonon aurkitzen dugulako. Gure lagun artean, gure familian, kalean, gaztelekuan, tabernetan, eskolan… eta horren aurkako gure jarrera agertu nahi dugulako.

Horregaitik Beldur Barik Autobusetara apuntatu ginen. Eta Urdulizera (Uribe-Kosta) ailegatu ginenean, han beste gazte batzuekin topo egin genuen. Batzuk beste urte batzuetan ezagutu genituenak, beste askok, lagun berriak, tailer kide berriak.

 

bb2016-3

 

Autobusak Urdulizeko Kultur Etxean utzi gintuen. Autobusetatik jeitsi eta sarreran opari eder bat zegoen gure sai : Beldur Barik partxea! Primeran geldituko da gure alkandora edota motxiletan!

bb2016-1

 

Sari banaketarako sarrera ere eskuratu genuen. Nortzuk izango ziren aurtengo aurkezleak? Nortzuk irabazleak? Gure lana sarituen artean egongo zen? Auskalo! Gure Beldur BArik Jarrera agertu eta zabaldu ahal izatearekin konformatzen gara gu!

Guztiok al gaude? Kultu Etxeko hall-ean Beldur Barik Puntu lila haundian argazkiak ateratzeko ere tartea izan genuen guztiok heltzen ginen bitartean.

 

bb2016-8

 

Eta hortxe bapatean eskaileretatik Amaia eta Onintza ikusi genituen, guztioi ongi etorria ematen! Eta beraiekin zeinu hizkuntza interpreteak! Beldur Barik Jarrera ere edonon, eta edozein hizkuntzetan ere zabaldu dezakegulako!

 

bb2016-11

 

Amaia eta Onintza tailer ezberdinen azalpen txiki bat eman ziguten. Neskentzako, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren boterea, Gorputzak orekan eta Genitarte. Mutilentzako berriz, Desahalduntzerako clown-a eta Zer dakizu sexuari buruz tailerrak. Eta guztiontzako, 1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu eta Mezua eraldatu BB Jarrerarekin tailerrak. Web gunean hoien inguruko laburpenak ikusiak genituen. Eta bakoitzak bere aukera zuen. Ondoren, teknikariak eskaileretara igo eta tailerren kartelak atera zituzten! Ze erreza! Teknikariari jarraitu besterik ez genuen gure tailerrera heltzeko… 3, 2, 1… Goazen!!!

bb2016-13

Hona hemen Harreraren inguruko bideotxo bat. Ostegunean tailerretan zer egin genuen kontatuko dizuegu… Bitartean, ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


13/12/16

LARUNBATEAN BELDUR BARIK TOPAKETA OSPATU GENUEN URIBE KOSTAN (URDULIZEN)!

Beldur Barik Jarrera beste gazteekin zabaldu eta partekatzeko eguna izan zen larunbata. Jende-piloa elkartu ginen Urdulizen (Uribe-Kosta). Kultur Etxera heltzeko modu ezberdinak genituen: metroa, BBautobusak, kotxea, gertu bizi naizenez oinez, bizikletaz, patinetez… Garrantzitsuena hara heltzea zen eta indarkeria sexistari aurre egiteko gure estrategiak, gure Beldur Barik Jarrera agertzea! Bai, badakigu urte osoan indarkeria sexistari aurre egiten diogula, bai gure udalerrietan, gure ikastetxeetan, gure lagunekin.. eta baita ere gure web gune eta sare sozialetan.

Baina goazen interesatzen zaigunera…. Beldur Barik Topaketara, hain zuzen ere. Eztabaida, hausnarketa, mobilizazio, gozatzeko, dantzatzeko, abesteko… eguna! 16:30etarako, autobusen etorrerako dena prest zegoen.

img_2645

Arratsaldeko 16.30etan autobusak Urdulizeko Kultur Etxera ailegatzen joan ziren… Batzuk GAztelekura joan ziren zuzenean, baina hitzordua Kultur Etxean zen. Bertan, Onintza eta Amaia zai genituen harrera egiteko! Hain desberdinak ziren biak! Bata pelikuletako diva bat ematen zuen eta bestea berriz, handik pasatu balitz bezala, denak oihuka jarri gintuen berehala, ondo pasatuko genuelaren susmoa hartu genion Oeee! garrasiarekin!

Eta tailerrak aurkeztu zituztenean, hortxe genituen laguntzaileak beraien kartelekin! Autodefentsa feminista, ligoteoa, sexua, abestiak Beldur Barik Jarreraz beteak, dantza, perkusioa, gure genitalen ezagutza, klown desahalduntzailea… Zaila izan zen bakar bat aukeratzea!

img_2663

Tailerrak primeran egon ziren. Bitan banatu ginen, batzuk Kultur Etxean bertan gelditu eta besteak Gaztelekurako bideari ekin genion! Zelako gogoak tailerretan sartzeko eta gure Beldur Barik Jarrera agertzeko! Beste post batean hitzegingo dugu tailerrei buruz!

Tailerrak amaitu ondoren, hor ibili ginen Photocall-ean ere! Ez pentsa! Indarkeria sexistari aurre egitea umorearekin, ironiarekin… ere egin dezakegulako! Eta egin nahi dugulako, ze demontre!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-04-23-copy

ETBko albistegiatik ateratako irudia

Eta ondoren, indarrak hartu genituen gerorako lunch-arekin!

img_2667

Eta ondoren… Denak barrura! Beno, denak ez, aurten zirkuitu itxia montatu bait genuen antzokian sartzen ez zirenentzako! Kanpoan bizi izan zen giroa ere primeran egon zen!

Hona hemen Lehiaketaren sari irabazleak… Ready? Let’s Go!

Lehenengo Uribe-Kostako Lehiaketaren irabazleak ezagutu genituen. Uribe-Kostan kategoria estra bat zuten: 10-11 urte bitartekoa! Eta hauek izan ziren lan irabazleak!

LH 5 Elortza, Urduliz, Lemoiz, Berangoko Ludoklubak aipamen berezi bat jaso zuten.

img_2676

Baina kategoria honetako saria «LH 6 Elortza, Urduliz» lanaren egileak eraman zuten!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-37-53

Bigarren kategoriako aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Zorionak! Lan honetan desberdintasuna eta sexismoa edozein lekutik etorri daitekeela esaten digute.

Eta bigarren kategoriako saria goes to…. Non hasten da indarkeria? Sopelatik! Lan honetan ikusten dugu nola bizi dugun indarkeria sexista txikitatik erakusten diguten. Identifikatu dugu, beraz, aldatzeko botera daukagu!

Honela amaitu ziren Uribe-Kostako Lehiaketa 2016aren sari banaketa!

Aurten bi berritasun izan genituen.

Leku aldetik sartu ezin ziren pertsonek ere Beldur Barik Lehiaketa jarraitu eta bizitzea nahi izan genuen…

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-48-47

Eta beste alde batetik ere, entzumen-aniztasuna bultzatu nahi dugu ere Beldur Barik programatik, horregaitik Onintza eta Amaia momentu oro zeinu hizkuntzaren itzultzaile batzuk izan zituzten!

img_2692

Beno, eta orain… danbor-adarra, mesedez… Goazen Lehiaketa orokorraren sariekin!

1.go kategoriako Aipamen berezia..estetika urratzaile bat erabili dutelako, patriarkatuaren kanon estetikoak kuestionatu eta dantzan jarri dituztelako… Zumarragatik… Mariquee(n)rs!!!

img_2686

Eta Lehenengo kategoriako sari nagusia goes to… Ondarroa! Mi meta lanaren egileak matxismoa kolpeak baino gehiago direl argi utzi digute! Sekulako lana ere! Zorionak bi taldeei!

img_2694

Bigarren kategoriarekin joango gara orain… Aipamen berezia… dantzan eta txaloka jarri gintuen lan bat… Bilbotik… No con… TROLES! Ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten gorputz aniztasuna, ahalduntzea modu alai batean egin daitekeela erakusten digun lan honentzako izan zen!

img_2701

Eta bigarren kategoriako sari nagusia nora joan zen? Eibarreko Nalua neska gazteen talde feministarentzat izan zen! Antolatzea, mobilizatzea, feminismoa berdintasuna lortzeko  beharrezkoak direla esaten digun lana da Batu+gaitezen. Beti diogun bezala… bakarrik lagun bat behar dudalako iraultza feministari ekiteko! Zorionak!

img_2707

Ikusentzunezko produkziorik onena noretzat izan zen? Mikromatxismoetako bat agertzen digun bideo batentzat… Nosotras no pagamos a escote Bilbotik!

Eta sari banaketari amaiera emateko… berriro dantzan jarri gintuen Herri Sariaren irabazleek beraien DALE CANDELA! lanarekin!

img_2712

 

Onintza eta Amaia Beldur Barik Jarreraz bete zuten antzokia! Beraien arteko sororitatea, feelinga nabaritu genuen! Eta hurrengo urtean guztiok parte-hartzen jarraitzeko gonbitea luzatu zuten!

Mila esker Urdulizera hurbildu zineten guztioi! Tailerretan parte hartu zenutenei eta baita tailerrak eman zutenei! Amaia eta Onintzari eskerrak ere! Datorren urtean elkar ikusiko dugu! Bitartean… jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Guardar

Guardar

Guardar


28/11/16