Categoría: <span>Información</span>

HEMEN DA BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017! GUAU!

Onezkero Beldur Barik Lehiaketa 2017 ireki dugula jakingo duzue… Irailaren 11n hasiera eman genion Beldur Barik Lehiaketa edizio berri bati, eta azaroaren 13a izango da azkenengo eguna zuen lanak bidaltzeko!

Kategoriei, bideoen iraupenari, baimenei buruz hitzegiten hasi gintezke… Baina nahiago dugu zuentzako prestatu dugun bideo hau ikusten baduzue!

Intro bideoa!!

  https://youtu.be/wRQADHwYugU

Datorren astean bideoan esandakoaren inguruan hitzegingo dugu. Kategoriak, baldintzak, non aurkitu Lehiaketaren inguruko informazioa eta galdetegia gure web gunean…

GUAU!

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


21/09/17

BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETA 2017 MARTXAN DA!

Irailari, kurtsoari, oporren bueltari Beldur Barik Jarrerarekin hasiera emango diogu! Bale, jakin badakigu bueltak gogorrak izan ohi direla batzutan… baina guk zuekin Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan geunden!

Eta urtero bezala, gure web gunean irudi berri estreinatzen dugu! Ikusi spot berria, BB TV-an ere! Berriro ere zuek zarete protagonistak! Eta gainera La Basu eta Aneguriaren Trakamatraka soinu bandarekin! Beldur Barik Jarreradun musika!

Eta esan bezala, irudi berriarekin batera, non zuek ere zareten protagonistak, web gunea aldatu dugu! Sartu eta kuxkuxeatu!

Zer aurkituko duzue bertan?

Lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue! Bi modu izango dituzue informazioa lortzeko. Goiko partean, Lehiaketa atalean, Lehiaketa 2017 aurkituko duzue, eta bertan hainbat atal ikusgai izango dituzue. Informazioa eskuratzeko beste modu bat gure bannerren bidez izango da.

tira-aurkezturiko-lanak

“Lanak”. Hemen aurten aurkeztutako lan guztiak izango dituzue. “Parte-hartze saria” bozkaketa irekitzen dugunean, lan guztiak ikusteko.

“Argibideak”. Lehiaketan parte-hartzeko argibide guztiak hemen izango dituzue. Parte-hartzeko oinarriak, nola funtzionatuko duen parte-hartze saria, lanak bidaltzeko epeak… eta informazio gehiago!

lateral-lehiaketa

 

 

 

 

“Lehiaketa lokalak”. Baita ere zuen udalerrietan antolatzen diren lehiaketa lokalen inguruko informazioa aurkituko duzue.

«Oinarriak». Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintza guztiak aurkituko dituzue hemen. Ondo irakurri!

tira-oinarriak

“Galdetegia”. Hemen parte hartzeko formularioa aurkituko duzue. Hurrengo post-etan galdetegia nola bete behar den kontatuko dizuegu!

tira-formularioa

 

Urtero-urtero, Beldur Barik Topaketak antolatzen ditugu. Topaketa horietan lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu eta sari-banaketa ospatuko da. Baina, horretaz gain, ekintza interesgarri ugari antolatzen ditugu: ikuskizunak, tailerrak… Bertara erraztasun guztiekin joan ahal izateko, autobusak izango dituzue dohainik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Topaketen programazioaren zein autobusen  informazio osoa (ordutegia, geltokiak eta abar) azaroan zehar erraztuko dugu menuko “Topaketa” atalean. Aurten Eibarrera goaz! Etorri gurekin abenduak 2an Eibar Beldur Barik Jarreraz betetzera!

Horretaz guztiaz gain, beldurbarik web-gune honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat baliabide aurkituko dituzue.

Batetik, hilero-hilero gai zehatz bat lantzen dugu indarkeria sexistaren aurka erreferente jotzen ditugun pertsonak, ekimenak zein hausnarketak ezagutzera emateko. “Gaiak” atalean klikatuta, horietarako sarbidea izango duzu. Irakurri gure post-ak eta eman zure iritzia!  Gainera, kale-ekimen ugari ere antolatu eta baliabideak sortu ditugu hausnarketetan eta eztabaidetan laguntzeko. Sartu “ekimenak” atalean eta informatu zaitez!

Bestetik, Beldur Barik ekintza eta lehen komentatu ditugun lehiaketak antolatzen dira udalerrietan, udaletako berdintasun arloek, gazteria arloekin elkarlanean. Sartu Zure Herria atalean eta informatu zaitez! Atal honetan Beldur Barik Guneak ere non eraman diren aurrera azalduko dugu!

Eta bukatzeko, “Parte-hartu” atala kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurka mobilizatzeko espazioa duzue. Gurekin zuen kezkak, ideiak edota ekimenak elkarbanatzeko. Agenda zein talde feministak ezagutzeko.

Ostiralero, lehiaketaren inguruko informazio gehiago emango dizuegu: sariak, epai-mahaia…

Sartu gure web-gunera eta ez galdu gure post-ak!

Gogoan izan data hauek!

Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko epea: Irailak 11-Azaroak 13.

Parte-hartze sarirako bozkaketa: Azaroak 24-Azaroak 27.

Eibarren Topaketa: Abenduak 2

Pentsatu, Eztabaidatu eta Ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

cartel-2017

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


21/09/17

HERRI SARIAREN FUNTZIONAMENDUA NOLA IZANGO DA?

Bihar, goizeko 8:00retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 21a arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Zein bideo bozkatu ahal izango ditut?

Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan  jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.

Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.

Prozesuan irregulartasunik aurkitzen badugu, jendearen saria hutsik gera daiteke.

Nire botoa emateko epea

Azaroaren 18 eta 21 bitartean izango da. Bozkaketa 18ko goizeko 08:00etan ireki eta 21eko gaueko 23:59tan itxiko da.

Nola bozkatu?

akatsak

 

  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.
  2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez…) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).
  3. Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu argibide eta link batekin. Link hori sarrera baieztatzeko balio du. Beraz, sakatatzen ez baduzu, ezin izango duzu bozkatu. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara eta bertan eman dezakezu zure botoa.
  4. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.
  5. Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.

Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian klik egin. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.

Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.

bozkaketa

Nola emango da jakitera herria-sariaren irabazlea?

Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, “Bozkaketaren ranking”-a jartzen duen botoi bat izango duzue. Bertara sartuta zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hori botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zaizue.

ezda

Azaroaren 21a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da herria sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Azaroaren 26an Urdulizen (uribe-Kosta) egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.

 

3…2…1… Herri bozkaketa hastera doa! Eman zure botoak!!!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


17/11/16

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016ean PARTE HARTZEKO GALDETEGIA NOLA BETE?

Gure Beldur Barik Jarrera nola isladatu bideoan pentsatu dugu, taldean eztabaidatu ditugu non eta nola grabatu, bideoa guztion artean ekoiztu eta editatu dugu, plataformetara igo dugu (nola egiten den gogoratu nahi? Post batetan kontatu genizuen! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko)… Prest gaude gure lana bidaltzeko! Prest Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartzeko!

Egin beharreko lehenengo gauza zuen lana bidaltzeko: Sartu Beldur Barik web gunera. Let’s go!

Nola heldu galdetegira?

Hasierako orrian badituzue  bi banner bat hori egiteko.

Bata beherago dagoen leku batean aurkituko duzue:

galdetegia1

Bestea eskubiko aldean, goikaldean aurkituko duzue:

galdetegia1bis

Sakatu edozeinetan eta… listo! Galdetegia betetzeko prest?

galdetegia2

galdetegia3Adinaren arabera kategoria aukeratu.

Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Eta kontuan hartu zuen proiektua beste hizkuntza batean baldin badago, azpitituluak izan behar dituela euskeraz edo gaztelaniaz.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

Norbanako bezala aurkezten badugu…

galdetegia4Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu.

18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.

Gogoratu gure oinarrietan jartzen duena: 1. Eranskina. Norbanako baimena: amaren, aitaren edo tutore legalen baimena da adin txikikoek Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Beste eremu guztiak bete eta Helbide eremura joan, baina itxoin, lehenik taldeko proiektua bada galdetegia nola bete behar den ikusiko dugu.

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

galdetegia5Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu (bakoitza lerro batean). Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude:

Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Oinarrietan jartzen duen bezala: 2 Eranskina. Lana hezkuntza zentroko gela bezala aurkeztekotan, 2 eranskina erantsi beharko da weguneko formulario bidez. Baimena betetzea zentroaren ardura izango da, eta zentroaren beraren ardura izango da adin txikikoen baimenen kudeaketaz.

Bestetik, gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu. Oinarrietan dioen bezala: Lana gazteleku edo elkarte bezala aurkezten bada, arduradunak jaso behar ditu baimenak (1 eranskina beteta partehartzaile bakoitzaren kasuan) eta denak batera bidali. Azken hau zip edo rar fomatuen bitartez egin dezakezu.

Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den (Taldeko baimena edo banako baimena), deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!

Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

 

galdetegia6Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.

Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena… Azaroaren 26an Urdulizen (Uribe-Kosta) egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen…Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Beno, eta orain garrantzitsuena gelditzen da.. Bidali/Enviar botoiari eman!!! Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera lana jaso dugula baieztatzeko.

baietza

Noiz arte dut guzti hau egiteko?
Irailaren 9an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 9an amaituko da… azkar! gutxi falta da eta!
Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


04/11/16

EPAIMAHAI HONEK ERABAKI DU…

epaimahaia-eta-sariak

Erabaki meditatua, zaila, zirrigarria askotan… Honela gertatu zen pasa den urtean…

Eta nork hartzen du erabaki hau?

Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du. Epaimahaia osatzen duten proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.

Eta zer da epaimahai honek erabakiko duena?

Nortzuk izan dira Beldur Barik Jarrera hobekien azaltzen duten lanak kategoria bakoitzean!

1. kategoriako saria: 500 €
1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
2. kategoriako saria: 500 €
2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari: 300 €

Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeini). Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.

Eta badago epaimahaiak erabakitzen ez duen sari bat… Herriaren saria: 300€.

Zuek zarete sari hau norentzat den erabakitzen duzutenak. Herri bozkaketaren saria bi kategorietara aurkeztutako edozein lani emango zaie, baldin eta lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badaude. Noiz izango da bozkaketa? Azaroaren 18tik 21era izango duzue zuen ustez Beldur Barik Jarrera hobekien agertzen duen lana aukeratzeko. Boto gehien lortzen duen bideoak irabaziko du. Azaroaren 21renn gaueko 00.00ak arte izango duzue zuen botoa emateko aukera. Ordu horretan bozkaketa itxi egingo dugu eta momentuan jakinera emango duzu nor izan den boto gehien lortu duen bideoa. Gustokoen duzun bideo bozkatu!

Hauxe da pasa den urtean hauxe izan zen Herri sariaren irabazlea:

Gogoratu ere sari hoietaz aparte, udalerri batzuetan Beldur Barik Lehiaketak ere antolatzen direla, eta sari orokorretaz gain, tokiko lehiaketen sariak ere irabaz ditzazkezuela! Sakatu hemen ikusteko era zure udalerrian Beldur Barik Lehiaketa antolatzen den.

Datorren astean Argibideekin bukatuko dugu eta galdetegia nola bete azalduko dizuegu. Dena den, informazio gehiago behar baduzue jarri gurekin harremanean! Nola? www.beldurbarik.org web gunean sartu eta kontaktua atalean zure mezua bidali edo bidali email bat jarrera@beldurbarik.org helbidera!
Animatu eta Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartu! Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Guardar

Guardar

Guardar


28/10/16

BELDUR BARIK JARRERA UPLOADING…

Iadanik badugu lana grabatuta, editatuta, muntatuta… lortu dugu! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan gaude! Eta gure web gunearen galdetegian ikusi duzuen bezala, beharrezkoa da gure lana youtube edo vimeo plataformetara (bakarrik batera, zuek aukeratu) igotzea. Bertan, link bat lortuko dugu eta link hori izango da galdetegian itsatsiko duguna.

Let’s go!

Honela jartzen du gure Beldur Barik Lehiaketa 2016era lanak aurkezteko oinarrieatn:

Proiektu guztiak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

Aurten zerbait berria aurkeztu dugu! Adi! Hurrengoa da, kontutan hartu behar duzue! Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, zein udalerritatik eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.

Youtube-n bideoak igotzeko

Google kontu bat izan behar duzu Youtube-n sartzeko. Gmail helbide bat edota beste Google-en produktu batean sartu bazara, baduzu kontua. Beraz, Youtube-ko zure perfilean sartzeko Google kontua eratzeko helbide elektronikoa sartu eta baita erabili zenuen pasahitza. Google konturik ez baduzu, sortu bat, ez da oso zaila! Gogoratu ere Google kontua ezabatzen baduzu, zure Youtube-ko perfila ere galduko duzula.

Behin gure perfilean sartuta, bideoa igotzeko jarraitu ondorengo pausuak:

  • Eskubian, goikaldean (ordenagailuan bazaude) Igo/Subir botoia aurkituko duzu. Sakatu.
  • Hemen nahi dugun bideoa igo (ordenagailuan bideoa dagoen lekura joanez edo bideoa aukeratuz –klik eginez bideoan- eta eramanez).
  • Hemen pribatutasun (Privacidad) parametroak aurkituko ditugu. Hemen publiko parametroa aukeratu. Horrela guztiok ikusiko dugu zuen lana! Gogoratu! Bestela ezin izango dugu zure bideoa ikusi!

Youtube-igo

  • Zure bideoa iadanik igotzen dago! Hurrengo gauzak kontuan izan Publikatu/Publica botoiari eman baino lehenago!

youtube20162

Gogoratu! Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.

  • Kontuz erabili duzuen musikarekin! Copyleft lizentzia edo zuek sortutako musika erabiltzea gomendatzen dizuegu. Pasa den post-ean honi buruz hitzegin genuen! Gogoratu nahi? Sakatu hemen!
  • Youtube-ra igotzeko gomendagarriak diren bideo formatuak: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .flv. .3gpp, .WebM
  • Kodifikazio gomendagarria: .mp4, audio códec-a AAC-LC, bideo códec-a H264 eta fotogramaren bizkortasuna, originala grabatu dugun bezala.

Iadanik zure bideoa Youtube- dago! Zorionak! Orain gure bidaltzea falta da web gunean duzun galdetegian esteka jarriz!

link

Vimeo plataforman zure/zuen bideoa igotzeko:

Vimeo-ra bideoak igotzeko… kontu bat eduki behar duzu… Kontua baduzu, primeran! Lehenengo pausua ez duzu jarraitu behar. Konturik ez baduzu, erreza da kontu berri bat egitea. Zure izena, posta elektroniko bat eta pasahitza sartu. Listo! Baduzu Vimeo kontua!

Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.16.28

Behin kontua duzula, bideoa igo dezakezu! Youtube-n bezala, pribatutasunean, edonork zure bideoa ikusi dezakeela aukeratu.Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.25.24

Bilatu bideoaren artxiboa edo eraman Vimeora.

vimeo220162

Bideoa iadanik kargatu denean Gorde/Guardar sakatu. Joan zure perfilera eta hor aurkituko duzu zure bideoa. Esteka kopiatu eta Lehiaketan parte hartzeko galdetegian itsatsi! Eginda!

Gutxiago falta da Lehiaketan parte hartzeko epea ailegatzeko… eta iadanik ailegatu dira hainbat bideo! Ikusi nahi? Sartu Lehiaketa 2016-era eta hor sakatu Lanak 2016. Eta orain Beldur Barik jarrera duten bideokin gozatzera! Edo zurea publikatu den kuxkuxeatzera!

Hurrengo sariak zeintzuk diren eta epaimahaia nola osatua dagoen ikusiko dugu!

Guardar


21/10/16

BELDUR BARIK LANAk EDITATZEKO PREST!

Pelikulen errodaietan esaten den bezala… Moztu! Amaitu dugu! esaten du pelikularen zuzendariak. Horrelaxe sentitu gara gu ere gure lanaren azkenengo sekuentzia grabatzean. Aspaldi izan genuen ideia. Indarkeria sexistari aurre egiteko gure Beldur BArik Jarrera hor dagoelako beti… beti agertzen dugulako… Oraingo honetan bakarrik kamara bat jarri dugu grabatzen, eta han izan ditugu lagunak gurekin batera Beldur BArik Jarreraz beteriko ikusentzuteko lana egiten.

Beraz, orain bakarrik muntatu eta editatu behar da. Eta musika jarri nahi badiozue ere zenbait argibide emango dizkizuegu. Adi!

Hona hemen bideoak muntatu eta editatzeko zenbait programa:

Captura de pantalla 1

Final Cut Pro. Programa hau ordaindu beharrekoa da. Programa profesionala, aizue! Baliteke norbait ezagutzea programa duena, edota horretan lanean egotea. Programa erreza baina prestazio asko ematen dituena. Sakatu hemen gehiago ezagutzeko. MAC sistema eragilearentzako egina.

Amplia compatibilidad con formatos nativos.

Adobe Premier Pro. Programa profesionala baina ordaindu beharrekoa…. Sakatu hemen programa hobeto ezagutzeko. Aukera izugarriak dituen programa da, baliteke hasieran inferface-a zaila iruditzea, baina trukoa hartzen badiogu… pasote bat da! Sistema eragileak: MAC eta Windows

Ordainduta programa pilo bat aurkitu ditzazkezue interneten. Hona hemen adibide batzuk: Adobe After Effects, Avid Media Composer, Pinnacle Studio, Sony Vegas Pro eta beste batzuk gehiago.

Baina badaukagu ere gure lanak muntatu eta editatzeko doaineko eskaintza! Hona hemen gure bideoak editatzeko baliogarriak izan daitezkeeen hainbat programa.

imovie bilaketarekin bat datozen irudiak

iMovie. Mac batean editatu behar baduzue, berez datorren programa da. Erabili eta ulertzeko erreza da. Hemen dituzue programaren inguruko informazio gehiago. Sistema eragilea: MAC.

Haga clic para descargar gratis VideoPad, programa para editar vídeos

Windows Media Player. Windows sistema eragileak berez dakarren aplikazioa. Oso erreza da. Zure lana adibidez argazki bilduma bat bada, programa honekin oso errez egin dezakezue. Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

windows movie maker bilaketarekin bat datozen irudiak

Video Pad Video Editor. Aurrekoak bezala, gure bideoak editatzeko, transizioak sartzeko, audioa sartzeko erraminta baliogarria. Gainera erabiltzeko erraza da, eta Windows eta MAC sistema eragileetan erabili daiteke! Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

Baliogarriak izan daitezkeen beste programa batzuk:  Camtasia Studio (screencast grabatzeko aukera bat), iMotion (Stopmotion egiteko programa), Splice (gure Stop motion bideoa editatzeko)…

Ikusi duzuen (edo behintzat hori izan da gure saiakera) aukera pila bat dituzue zuen bideoak editatu eta muntatzeko! Eta ze musika jarriko diot? Gure oinarriak irakurtzen badituzue, hurrengoa dio.

Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileek bere gain hartuko dute bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.

Badakigu saila dela, baina orain gure artean… Baina hona hemen Creative Commons lizentzia duten musika orrialdeak. Adi! Abeslari edo abesti batzuetan nork egin duen jarri behar dugu gure bideoan (arazorik gabe egingo duguna azaldutako programekin): ccMixter, Free Music Archive, Jamendo, etab.

Iadanik hasi dira gure web gunera bideoak iristen! Ez utzi azken momentura arte!

Animatu eta Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu! Zuen Beldur Barik Jarrera bideo batean, bitan edo hirutan isladatu! Azaroaren 9ra arte duzue zuen lanak bidaltzeko epea!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


14/10/16

NIRE BELDUR BARIK JARRERA GIDOI BATETAN ISLADATU

Ados, enteratu zarete Beldur Barik Lehiaketa martxan dagoela. «Baietz… irailaren 9an hasi zela… Bertan izan ginela gure skate-arekin! Primeran pasatu genuen eta gure Beldur Barik Jarrera agertu genuen pistetan. Pistak gureak egin genituen!». Hau da pentsatzen egongo zaretena… Pozik gaude, hori da atentzioa jarri duzutela!

Eta ziurrenik baduzue ideiaren bat zeri buruz hitzegin nahi duzuen Lehiaketara aurkeztu nahi duzuen lanean. «Gaia badut, argi badut ere nola egin nahi dudan (badakizue ikusentzunezko formatua izan behar duela). Oain ideia guztiak paper gainean jartzea falta da eta eszenak irudikatu eta berarekin joan den musika pentsatu…

Ez izutu! Guzti honetan gure laguntza eman nahi dizuegu ere, beraz, zenbait gauza kontutan hartzera animatzen zaituztegu!

Gidoi tekniko bat idatzi.

Zer da kontatu nahi duzuna? Ideia orokorra dugu. Orain nola egituratu pentsatu behar dugu. Hasiera, garapen eta amaiera bat du? Nola kontatuko da? Protagonisten arteko elkarrizketekin, off-eko soinuan, ze pertsonai agertuko dira…? Guzti hau buruan daukagu, baina pixkanaka gidoi batean isladatzeko unea heldu da. Gidoi honek grabaketa nola egingo dugun ikusten lagunduko digu.

Gidoi tekniko honek bideoaren plano bakoitza nola grabatzeko informazioa dauka. Beraz, ideia sekuentzia eta planoetan zatitu behar dugu. Gidoi honetan eszenaratzea nola izando den zehztuko dugu, beste gai tekniko batzuk gaineratuz: enkuadrea, kamararen posizioa, dekorazioa, play-back-a, argiztapena…

Ai ene, liatu egiten garela… Laburbilduz, gidoi teknikoan gure proiektua aurrera eramateko behar diren argibide guztiak isldatu behar ditugu. Gidoi teknikoaren ondoan bestalako informazioa ere jarri dezakegu: ekintzaren deskribapetan, antzezleen deskribapena, musikarena, ingurugiroarena, soinuarena…

guiontecnico

Lana borobiltzeko… hoberena Storyboard bat egitea da!

Gure web gunean Storyboard-aren inguruko informazioa eman dizuegu. Honela genion orduan:

Storyboard-a ideiak ordenatu eta zehazten laguntzen digun teknika bat da. Zertan datza? Erabaki eta definitu behar dituzun gauza guztiak marrazki eta testuaren bitartez finkatuko ditugu, grabaketa hasi baino lehenago. Gidoia irudikatzen lagunduko digu. Eta baita egingo dugunaren inguruan errealistagoak izatera. Nola egiten da?

Zuen istorioak zenbat plano izango dituen finkatzen duzue: hasierak testuingurua finkatzen lagunduko digu, istoriaren garapena ez dakit zenbat planoetan eta amaiera planoa. Plano bakoitza karratu batean jarriko dugu eta bertan bakoitzaren zehetasunak ipiniko ditugu: ze pertsonai aterako den, nola kokatuko diren planoan, nolakoa izando da dekoratua, argia, plano batetik beste batera transizioa, plano bakoitzaren iraupena, musika… Storyboard honek erabaki pilo bat hartzera lagunduko digu grabaketa hasi baino lehenago.

ejemplo_storyboard

Eta gainera, storyboard bat egiteko ez da aparteko marrazilaria izan behar…

dtk9d

Beno, erabaki dugu iadanik nolakoa izango den istoriaren garapena. Guzti honek zoro moduan ez ibiltzeko lagungarria izan da.

Dena den argi ibili ere web gune honetan, udalerri batzuk Bideogintza tailerrak antolatzen bait dituzte zuen lanak egiteko (Vitoria-Gasteiz eta Hernani, adibidez).

Datorren astean zuen lana egiteko lagungarriak izan daitezkeen beste argibide gehiagorekin etorriko gara… Bideoen edizioan lagunduko dizuten aplikazioak ikusiko ditugu. Eta baita egile-eskubiderik gabeko bakunak. Bitartean… jarraitu zuren Beldur BArik Jarrera azaltzen!

Guardar


07/10/16

ZER DA BELDUR BARIK JARRERA?

Aspaldi daramagu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko esaka. Egia esateko, gutxienez, zazpi urte! Aurten Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 7. edizioa da iadanik! Eta post honetan Lehiaketan oso kontutan hartu eta baloratzen diren baldintzei buruz hitzegingo dugu.

Zein da Lehiaketaren helburua?

Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu
eta bultzatzen da.

Lanak nola izan behar dute?

Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Zer da islatu behar dutena?

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Zer da Beldur Barik Jarrera?
Honako hau egiten duena:

1.Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreengan hausnartzen du.

2.Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten identifikatzen du.

3.Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera kritikoarekin, hurratsailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.

https://youtu.be/8NFe33ChYCw

4.Neskak autodefentsazko eta ahalduntzezko jarrerak azaltzen ditu, indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean.

5.Mutilak jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.

6.Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia gainditzen du.

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

7.Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, eta baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob; kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak; argazkiak, argazki-muntaiak edota fotonobelak; lipdubak; dantzak, film laburrak; animazio proiektuak; proiektuak edo artelanak bideoan; performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.
Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da begiraden zabalpena gazteek egunerokoan bizi dituzten indarkeriak identifikatzeko orduan, zein enfoke erabili den eta emandako ebazpenaren tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)

Beldur Barik Jarrera zertan datzan ikusi dugu… orain zuen txanda da indarkeria sexistaren aurrean zuen jarrera zen den agertzeko! Nola egiten diozue aurre indarkeria sexista eta matxista egoerei? Gogoratu zuen egunerokotasunari buruz hitzegiten gaudela! Zuen inguruari buruz! Originalak izan! Askeak izan! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu!

Datorren astean gidoi bat nola egin ikusiko dugu… ideia buruan dabil baina nola isladatu ez dakigula? Goazen guztion artean Beldur Barik Jarrera duen gidoia sortzera! Zure bizipenen gidoia! Indarkeria sexistari aurre egiteko gidoia!


30/09/16

Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu!

Beldur Barik Lehiaketa 2016 abian jarri dugula ondo dakizue… Beno, orain zuen parte-hartzea besterik ez da falta! Hementxe dituzue kontutan hartu beharreko zenbait gauza parte hartu nahi baduzue:

Parte hartu dezaket?

12-26 urte arteko gaztea bazara?… BAI! Parte hartu dezakezu!

Bakarka zein taldeka (elkarte bezala, ikastetxeko gela, lagun talde…?) aurkeztu zaitezke ere.

Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria, 18-26 urte bitartekoentzat.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.

Zenbat lan aurkeztu ditzazket?

Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu ditzazkezue.

Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?

  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek erabaki dezakete lana ez onartzea.
  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.
  • Proiektuak ezin izango dira Beldur Barikekin loturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan.
  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.
  • Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileek bere gain hartuko dute bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
  • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).
  • Bestelako berezitasun zehatzak:
    • 18 urtetik beherako guztiek baimenak erantsi beharko dituzte egoki beteta (hutsune guztiak beteta eta sinatuta), webgune bidezko formularioa betetzerako orduan. Baimena 1 edo 2 eranskina beteta aurkeztuko da (oinarriekin batera datoz.)
    • Baimenak sinatuta erantsiko dira webguneko formularioko dagokion atalean.
    • Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, zein udalerritatik eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.

Nola eman dezaket nire izena?

Oso erraz! Galdetegi edo formulario hau bete behar duzu. Pasa den urtean erabili genuenaren oso antzerakoa da, beraz, erraza izango da zure lana bidaltzea!

Lanak aurkezteko bete behar duzun galdetegia bi eratan aurkitu dezakezu:

hasieramaitasuna

Primeran! Zuen lana nora bidali badakizue orain! Hona hemen galdetegiaren irudia. Galdetegia luzea ematen du, baina betetzeko oso erreza da! Hurrengo post batean kontatuko dizuegu nola bete behar duzuen, ados? Momentuz irudi honekin gelditu.

galdetegia

Behin guztia bete dugula,  mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez.

baietza

Kontuan hartu lehiaketaren parte hartzeko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. Atala), Beldur Barik Jarrera!-ko antolatzaileek ez dutela lana Beldur Barik webgunean ez eta sare sozialetan erakutsiko. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Orduan gure web gunera igoko dugu! Adi!

Lana norbanako edo talde bezala aurkeztu dezakezu/dezakezue.

norbanako

18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1.go eranskina erantsi beharko duzu formularioan. Guzti hau salbuespen batzuekin:

  • Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. Eranskina erantsi web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.
  •  Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduraduna jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali zip edo rar formatuetan (hau da, konprimituta).


taldeko

Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria, bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.

youtube

Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Denbora aldetik primeran zabiltza! Baina ez utzi dena azken asterako! Ideia daukazula… hartu kamara eta jarri grabatzen! Indarkeria sexistari ze modutan egiten diozun/diezuen aurre ezagutu nahi dugu. Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi dugu! Irailaren 9an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 9an amaituko da.

Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriakHurrengo ostiralean lanetan zer baloratuko den ikusiko dugu. Ez galdu gure post-a!

Guardar


23/09/16