Categoría: <span>Información</span>

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 an PARTE HARTZEKO EPEA BUKATU DA… ETA ORAIN ZER?

Eta orain zer? Ez goaz hoberena orain hasten dela esatera… Baina oraindik gauza asko ditugu bidean! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko mila aukera ditugu orain.

Beldur Barik Lehiaketa 2017an 371 lan jaso ditugu aurten, 62 udalerrietatik. Indarkeria sexistari aurre egiteko zuen estrategiak erakutsi dizkiguzue… Nola bizi ditugun gorputzak, beraien aniztasuna, sexu aniztasuna, nola egiten diegun aurre beldurrei, estereotipoei, arauei, edertasun kanonei, normaltasun inposaketei… Umorea erabili duzue, musika, dantza…Zuen gorputzak morez margotu dituzue… Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin zabaltzeagatik!

Eta horrela genion… Hau ez da hemen bukatzen!

 

Topaketa Lokalak

Aurreko post batean esan genizuen bezala, zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketak antolatu dira… Ikus dezagun… prozesua…. Nire udalerrian Beldur Barik Lehiaketa antolatzen dela enteratu naiz, beraz… nire udalerriko saria eraman ala ez… oraindik Lehiaketa orokorraren saria eraman dezaket? Bai. Hementxe dituzu Topaketak antolatu dituzten udalerriak! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Parte hartze saria

Ziurrenik post hau gutxi batzuk irakurriko duzue… Guztiok Parte Hartze Sarirako bozkaketan jo ta fuego zaudetelako! Beno, ba ez goaz besterik esatera. Hementxe dituzue bozkatzeko argibideak (sakatu hemen). Gero ez zaitezte etorri email-ei buruz hitzegiten… Eta aurten moldaketak egin ditugu, baina badaezpada ere… SPAMean begiratu. Paquita Salas-ek horrela galdu baitzuen Maca…

TopaketaPrograma

Beldur Barik Topaketa

Bai, Eibarren izango da. Hementxe duzue egitaraua. Eta datorren astean tailerren bigarren partea kontatuko dizuegu. Sakatu hemen lehenengo partea berriro irakurtzeko.

Beldur Barik Autobusak

Baita ere. Eibarrera joateko autobusak prest ditugu. Zuek izen ematea bakarrik falta da! Ostegunean, hilak 30ean, autobusen ibilbidea publikatuko dugu. Sakatu hemen galdetegia betetzeko!

Oraindik bidea dugu egiteko. Elkarrekin egiterik nahi? Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


30/11/17

PARTE HARTZEARI SARIAREN FUNTZIONAMENDUA!!!

Datorren ostiralean, hilak 24, goizeko 8:00retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 27ra arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Zein bideo bozkatu ahal izango ditut?

Parte hartzeari saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan  jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.

Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.

Prozesuan irregulartasunik aurkitzen badugu, parte hartzeari saria hutsik gera daiteke.

Nire botoa emateko epea

Azaroaren 24 eta 27 bitartean izango da. Bozkaketa 24ko goizeko 08:00etan ireki eta 27ko gaueko 23:59tan itxiko da.

Nola bozkatu?

partehartzesaria1

  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.
  2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez, edota emailean okertzen bagara?) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).
  3. Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu zure korreo elektronikora (begiratu spam karpetak…) argibide eta link batekin. Link horrek sarrera baieztatzeko balio du. Beraz, sakatzen ez baduzu, ezin izango duzu bozkatu. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara eta bertan eman dezakezu zure botoa.
  4. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.
  5. Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.

Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian sakatu. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.

bozkaketa2

Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.

Nola emango da jakitera parte hartzeari sariaren irabazlea?

Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, goikaldean, ?Bozkaketaren rankina jartzen duen banner bat izango duzue. Bertara sartzen bazarete zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hau botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zarete.

 

 

Azaroaren 27a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da parte hartze sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Abenduaren 2an Eibarren egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.

Gogoratu! Datorren ostiralean martxan jarriko dugula parte hartzearen saria! Zuen botoak emateko prest?

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


17/11/17

MUSIKA GURE BELDUR BARIK BIDEOETAN

via GIPHY

Bideoa prest dugula, musika jarri nahi diogu. Zein erabili? Joe, guri gustatuko litzaiguke musika hau jartzea, gaztelekuan entzuten dugulako, tabernetan dantzatzen dugulako, emozionatzen gaituelako… Abesti pilo dituzue gure Playlist-ean!

«Bai, oso ondo. Baina musika eskubideak direla eta… ezin ditugu erabili». Egi borobila. Eta horrela esan genizuen ere oinarrietan…

«Musika eta irudi erabilera: Autoretza eskubideetatik aske daudenak erabiltzea gomendatzen dugu (copyleft lizentziadunak edota norberak sortutakoak). Autoretza eskubideak dituzten irudiak edota abestiak erabiliz gero, parte hartzaileek beraien gain hartzen dituzte ikus-entzunezko plataformek edota autoreek bideoaren aurka hartzen dituzten neurriak. Era berean, egiaztatzen badugu lanen batek jabetza intelektualaren eskubideren bat urratzen duela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.»

Eta Andrea eta Aiorak ere kontatu ziguten Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko Argibideak ematen dituen bideoan…

Beno, proposamen bat zen bakarrik… Hurrengo helbideetan copyleft musika aurkitu dezakezue.

Jamendo

CC Mixter

Audiofarm

Free music Archive

Freesound

Soundcloud

Youtube Audio Library

Aukeratu zuen bideora egokitzen den abestia eta bidaliguzue! Gogoratu Azaroaren 13an amaitzen dela zuen bideoak bidaltzeko epea! Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


10/11/17

BELDUR BARIK SARIA GOES TO…

Abenduaren 2a arte itxoin beharko dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017ren lan sarituak ezagutzeko! Ai ene! Bai, lagunok, urte bat pasatu da ia ia pasa den urteko irabazleak ezagutu genituenetik… Zelako momentuak bizi izan genituen! Beldur Barik Jarreraz bete genuen Uribe Kosta! Hona hemen laburpentxo bat…

Zuen bideoa bidali duzue? Oraindik lanean zaudete? Lasai, denbora dago. Baina gogoratu lanak jasotzeko epea Azaroaren 13an bukatzen dela… Gogoan izan eta ez utzi azken momentura arte! Eta azkenengo momentuan bada… pazientzia pittin bat! Bideo pila bat jasotzen ditugu azkenengo egunetan eta guztia ondo dagoela begiratu behar dugu (baimenak, iraupena, izenak, edukia…). Beraz, be patient our friends!

Beno, sariei buruz hizketan geunden… Nork erabakitzen du sari hau norentzat izango den eta bestea talde eder horrentzat? Ba gure epaimahai maitea. Nortzuk diren? Oinarrietan irakurri daitekenez…

Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du, eta berau osatuko dute: proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek; aurreko edizioko irabazleak; eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna izango da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.

Eta zeintzuk izango dira sariak?

1go kategoriako saria: 500 €
1go kategoriako aipamen berezia: 300 €
2. Kategoriako saria: 500 €
2. kategoriako aipamen : 300 €
Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria*: 300 €
Parte hartzeari saria**: 300€

Aurkeztutako lanak lehiaketa orokorrean parte hartzeaz gain, formularioan izena ematerako orduan jarri duzuen udalerriko lehiaketa lokalean ere parte ahal izango du, kontuan harturik udalerri guztiek ez dutela lehiaketa lokala antolatzen. Honek zer esan nahi du? Ba zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketa era antolatzen direla, beraz, udalerriko saria eramateaz aparte… orokorra ere irabaz dezakezu! Non antolatzen diren tokiko Beldur Barik Lehiaketak? Sakatu hemen!

Kontuan ere izan behar den gauzatxo bat…

* Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria bi kategorietara aurkeztutako edozein lani eman ahal izango zaio, eta Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoen erabilera baloratuko da. Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.
** Parte hartzeari sarian bi kategorietako edozein lanek hartu ahal izango dute parte, baldin eta lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badaude.

Parte hartzeari sariari buruz hurrengo post batean hitzegingo dugu. Aurreko urteetan bezala, zuek erabakiko duzue sari hau zuen botoekin. Adi gure web gunera!

Beno… Abenduaren 2an, Eibarren ospatu behar den Topaketan ezagutuko ditugu lan saridun guztiak… Taula Beldur Barik Jarreraz betetzeko prest? Goazen!

Guardar


03/11/17

UPLOAD COMPLETE? ZUEN LANA BIDEAN DA!

 

Zelako momentua oraintxe gertatu behar dena! Zuen lana egin duzue, prest duzue Youtube edo Vimeo plataformetara igotzeko… Indarkeria sexistak nola eragiten digun gure egunerokotasunean eztabaidatu duzue lagunekin, ikaskideekin, gaztelekuko lagunekin… Eta orain galdetegia betetzen hasi baino lehenago, bideoaren esteka galdetegian jarri behar duzutenez, plataforma hauetara igo behar duzue. No problem! Aiorak eta Andreak ondo azaldu digute bideoan ere! Guau!

Pasa den urtean bideoak nola igo azaldu genizuen. Hementxe duzue berriro post-a irakurri nahi baduzue. Sakatu irudian.

YOUTUBE ETA VIMEO

Aurten pasa den urtean emandako jarraibideei zerbait gehiago erantsi nahi diogu. Zuen bideoak Youtubera igo badituzue, kontutan izan behar duzue hurrengoa: Gure webgunean bideoa ondo ikusteko, zuen bideoak Murriztutako moduan jartzen duen lekuan EZ aukeratu behar duzue. Non aurkitu dezakezuen? Irudian ikusten duzuen lekuan. Beraz, publikoa jarri behar dugu, baina baita EZETZA aukeratu behar dugu ematen digun aukeran. Gogoratu! Horrela gure web gunean bideoa primeran ikusiko dugu. Gogoratu bestela, Parte-hartze sariaren bozkaketa denean, zuen bideo ikusteko aukerarik emango ez duzutela…

youtube

Zuen bideoen zain gaude! Animatu eta #BBLehiaketa2017 an parte hartu! Zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera! Eta gogoratu, galderarik izatekotan, bidali email bat beldurbarik@gmail.com helbidera!

Datorren astean sariei buruz hitzegingo dugu! Eta gogoratu irabazleak Abenduaren 2an ezagutuko ditugula Eibarren ospatu behar dugun Topaketan! Laster izango duzue Topaketaren inguruko informazioa!

 

 

Guardar

Guardar

Guardar


27/10/17

BAIMENA BIDALI BEHAR DUT? BANAKAKOA? TALDEKOA? NORK BETE BEHAR DU?

Andrea eta Aiorak ondo azaldu digute nola den baimenen kontua. Baina jakin badakigu baimenen gaia ez dela beti erreza izaten… Adi bideoaren 2:30 minutuari!

Beraz, lerro hauetan baimenen kontua argiago azaltzen saiatuko gara. Dena den, galderarik baduzue, badakizue beldurbarik@gmail.com helbidera emaila bidali dezakezutela. Zuen lanen zai gaude!

Noiz bete behar dut galdetegia?

18 urte baino gutxiago badituzu, baimena bete behar duzu. Bi aukera daude, norbanakoa  edo taldekoa.

Norbanako baimena…

norbanako baimena

18 urte baino gutxiago badituzu, eta proiektua bakarka egin baduzu… BANAKAKO BAIMENA bete behar duzu. Galdetegian sakatu banakako baimena jartzen duen lekuan, ordenagailuan gorde, eta sinatu behar duten pertsonei pasa. Nortzuk sinatu behar dute? Ama/aita zein legezko tutoreek. One way. Inprimatu eta gero scaneatu edota mugikorrarekin argazki bat egin eta gero guri bidali. Nola? Baimena sinatuta duzunean, sakatu EXAMINAR botoia eta hor baimena erantsi. Erraza, ezta?

via GIPHY

Taldeko baimena…

taldeko baimena

Zer gara gu? Zer gara gu? Ikasgela edo hezkuntza zentrua gara gu! Beraz, klasean landu duzue zuen Beldur Barik Jarrera, indarkeria sexistaren inguruko hausnarketa egin duzue, eta zuen lana zabaltzeko prest zaudete. Primeran. Galdetegian sartu, taldeko baimena deskargatu eta irakasleari pasa. Berak zentroko zuzendaritzari pasako dio eta bera izango da eranskina beteko duena.

Oinarrietan jartzen duen bezala: 2 Eranskina. ikasgela edo hezkuntza zentro bezala aurkezten diren lanentzako. Eranskin hau betetzeko ardura zentroko zuzendaritzarena izango da, zentroa bera izango delarik banakako baimenak jasotzearen arduraduna. (Sakatu hemen baimena deskargatzeko).

Ba ez, ez gara gur, ez gara gu ikasgela edo hezkuntza zentrua… Gaztelekutik zabaldu nahi dugu gure Beldur Barik Jarrera! Primeran! Adi orduan hurrengo informazioari!

Gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu. Oinarrietan dioen bezala: proiektuan parte hartzen duten parte hartzaile guztien banakako baimenak aurkeztu beharko dira, eta batera aurkeztu beharko dira.. Azken hau zip edo rar fomatuen bitartez egin dezakezu.

via GIPHY

Aurreko post batean genion bezala: «Beheko partean markatu zein baimen mota den (Taldeko baimena edo banako baimena), deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Nondik bidaltzen duzuen lana ere jakin nahi dugu! Hauexek dira aukerak: Hezkuntza zentrua, unibertsitatea, Gaztelekua, Gaztetxea, Kolektibo Feminista, Udalak antolatutako tailerra, Gure kabuz aurkezten gara, Elkartea eta Beste aukera batzuk. Jarri ere bere izena. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere erraztu behar dituzuela!«

Beno… ez da hainbesterako izan, ezta? Datorren astean bideoak Youtube edota Vimeora igoko ditugu… Bitartean… Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!!!

Guardar

Guardar


20/10/17

ZE GAIAREKIN ZABALDU DEZAKET NIRE BELDUR BARIK JARRERA?

Gure Beldur Barik Jarrera agertzeko hamaika bide ditugu. Baina gogoratu, gauza garrantzitsuenetariko bat gure egunerokotasunean nola egiten diogun aurre ezagutzea dela. Eta baita ere aurre hori egiteak kutsu kritikoa, ahalduntzailea, urratzailea, umoretsua izan behar duela ere. Beno, baina Beldur Barik Jarreraren definizioari buruz iadanik eztabaidatu dugu (sakatu hemen pasa den asteko post-a irakurri nahi baduzu).

Hona hemen pasa den urtean jorratu zenituzten zenbat gai:

Berdintasuna

Erantzun kolektiboa

Estereotipoak eta rolak

https://youtu.be/7VXf8JX5Umw

Genero sistemak

https://youtu.be/T_m6dtYwXU0

Gorputzak-edertasuna

Jarrera ahalduntzailea

Kaleko jazarpena

https://youtu.be/jyvMYKnBTKg

Komunikabideak eta sare sozialak

https://youtu.be/fQPRna179GE

Maitasun erromantikoa

Mutilen erantzukizuna

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Sexismoa-diskriminazioa

Sexu aniztasuna

Sexualitatea

https://youtu.be/ak0hh61xqcA

Hemen, pasa den urtean jorratutako zenbait gai eta zuen Beldur Barik Jarrera egoera ezberdinen aurrean.

Zeri buruzko bideoa egin pentsatzen bazabiltzate, aukera bat luzatu nahi dizuegu. Sartu gure monografikoetara eta aurkeztutako bideoak ikusi, post-ak irakurri, abestiak entzun, pentsatu eta eztabaidatu… Ziur Beldur Barik Jarreraz betetako irudiak ikusteko aukera izango dugula.

Hona irudian gure monografikoak ikusteko:

gaiak

Prest? Aurrera!!!

Hurrengo astean baimenei buruz hitzegingo dugu… eta baimenak nola bete! Bitartean… Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Guardar

Guardar

Guardar


13/10/17

Beldur Barik Jarreraren definizioa

via GIPHY

Zenbatetan entzun duzu Beldur Barik Jarrera? Gorputzak, maitasuna, aniztasuna…. Beldur Barik Jarrerarekin bizi behar dugula, gure Beldur Barik Jarrera zabaldu behar dugula… Askotan ziurrenik!

Gure oinarrietan aurkituko duzu zer den Beldur Barik Jarrera. Baina hona ere ekarri nahi dugu argi eta garbi gelditzeko!

BELDUR BARIK JARRERAREN DEFINIZIOA

Indarkeriaren gainean egiten den irakurketa:
· Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldentzen da.
· Hausnarketa egiten du faktoreen inguruan, indarkeria sexistaren zein indarkeria matxistaren bestelako adierazpenak (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen dituztenen inguruan.
· Honako estereotipotik haratago doa: indarkeria fisikoa bikotearen zein bikote ohiaren testuinguruan.
· Gazteek zehazki bizi dituzten ezberdintasun eta sexismo adierazpenak identifikatzen ditu, testuinguru anitzetan eta beraien egunerokoan.

Proposatzen duen irtenbidea:
· Indarkeria motak eta horiek sortzen dituzten faktoreak zein adierazpenak identifikatzeaz gain, aurre egiten zaie jarrera kritikotik, urratzailetik eta positibotik.
· Azaltzen diren irtenbideak indibidualak zein kolektiboak izan daitezke.

Igortzen diren mezuak // nola irudikatzen diren pertsonaiak:
· Neskak: Burujabetzazko eta autodefentsazko jarreran irudikatzen dira, indarkeriazko eta ezberdintasunezko egoeren aurrean.
· Mutilak: Ezberdintasunen, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurreran jarrera autokritikoan, proaktiboan eta konprometituan erakusten dira, korporatibismo maskulinoarekin hautsiz.
· Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna ikusgai egiten ditu.

Batu+Gaitezen

Mi meta

Sororidad

Ni naiz

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Konplize

Beldur Barik Jarrera duten bideo gehiago ikusi nahi badituzu, sartu gure web gunera eta kuxkuxeatu beste edizioetan landu egin dena! Hauxe baita zuen Beldur Barik Jarrera!

Bukatzeko, hementxe berriro Beldur Barik Lehiaketa 2017an nola parte hartu primeran laburbiltzen duen bideoa! Play!

 

Guardar

Guardar


06/10/17

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017AN PARTE HARTZEKO GALDETEGIA NOLA BETE BEHAR DUT?

Erraza da erantzuna! Hona hemen Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko argibideak!

Gai bati buruz eztabaidatu dugu taldean, gelan, kuadrilan… bideotxo bat prestatu dugu eta iadanik prest gaude gure bideoa bidaltzeko! Prest Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko! Prest gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko! Nola egin? Hona hemen informazio guztia!

Egin beharreko lehenengo gauza zuen lana bidaltzeko: Sartu Beldur Barik web gunera. Ready? Go!

Nola heldu galdetegira?

Gure web gunean hiru modutan heldu zaitezkete Galdetegira.

Bata beherago dagoen leku batean aurkituko duzue:

galdetegia1

Beste bat eskubiko aldean, goikaldean aurkituko duzue:

galdetegia2

Banner honetan sakatzerakoan hurrengo informazioa aurkitu duzue. Galdetegian sakatu eta listo!

Captura de pantalla 2017-09-28 a las 11.15.52

Eta galdetegira heltzeko hirugarren modua. Joan zaitezte web gunean goikaldean dagoen menura, Lehiaketa atalean sartu, 2017 sakatu eta hortxe dago gure galdetegia ere zuen zai!

Captura de pantalla 2017-09-28 a las 11.15.25

Sakatu edozeinetan eta… listo! Galdetegia betetzeko prest?

Captura de pantalla 2017-09-28 a las 12.36.28

galdetegia3

Adinaren arabera kategoria aukeratu.

Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Pasa den urtean ere honen inguruko informazioa eman genizuen, sakatu hemen post-a berriro irakurri nahi baduzue! Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Lanak euskaraz, gazteleraz, elebietara zein bestelako hizkuntzaren baten aurkeztu ahal izango dira, baldin eta euskarazko edota gaztelerazko azpitituluak badituzte.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

galdetegia4

Norbanako bezala aurkezten badugu…

Captura de pantalla 2017-09-29 a las 6.51.03

Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu.

18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.

Gogoratu gure oinarrietan jartzen duena: 1. Eranskina. Norbanako baimena: ama/aitaren zein legezko tutoreen baimena adin txikikoek Beldur Barik programan parte hartu dezaten.

Beste eremu guztiak bete eta behera joan aurretik, STOP! Badaezpada ere, taldeko baimena ikusiko dugu taldeko proiektua bada…

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

Captura de pantalla 2017-09-29 a las 6.51.55

Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu (bakoitza lerro batean). Datu gehiago sartu nahi baditugu, + botoia sakatu. Ez, ez da magia… programazioa baizik! Karkarkar! Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude:

Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Oinarrietan jartzen duen bezala: 2 Eranskina. ikasgela edo hezkuntza zentro bezala aurkezten diren lanentzako. Eranskin hau betetzeko ardura zentroko zuzendaritzarena izango da, zentroa bera izango delarik banakako baimenak jasotzearen arduraduna. (Sakatu hemen baimena deskargatzeko).

Bestetik, gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu. Oinarrietan dioen bezala: proiektuan parte hartzen duten parte hartzaile guztien banakako baimenak aurkeztu beharko dira, eta batera aurkeztu beharko dira.. Azken hau zip edo rar fomatuen bitartez egin dezakezu.

Beheko partean markatu zein baimen mota den (Taldeko baimena edo banako baimena), deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Nondik bidaltzen duzuen lana ere jakin nahi dugu! Hauexek dira aukerak: Hezkuntza zentrua, unibertsitatea, Gaztelekua, Gaztetxea, Kolektibo Feminista, Udalak antolatutako tailerra, Gure kabuz aurkezten gara, Elkartea eta Beste aukera batzuk. Jarri ere bere izena. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!

Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

Captura de pantalla 2017-09-29 a las 7.18.34

Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.

Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena… Abenduaren 2an Eibarren egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Etortzea nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa gutxi barru hasiko gara ematen…

Eta orain, mesedez… musika entzuten al duzue? La guerra de las Galaxias edo Juego de tronos bezalako musika bat da… Horrek zer esan nahi du? Enviar botoiari emateko unea heldu dela. Prest?

via GIPHY

Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Gogoratu izartxoa duten eremuek bete beharreko eremuak direla! Dena ondo joan bada, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera lana jaso dugula baieztatzeko.

baietza

Behin lana aurkeztuta programaren idazkaritza teknikoak egiaztatuko du lanak oinarrietako baldintza guztiak betetzen dituela. Eta behin egiaztapena burututa, idazkaritza teknikoak email bidezko jakinarazpena egingo du formularioan erraztutako emailera, lehiaketarako onarpena edo ez-onarpena jakinaraziz. Onartutako lanak web gunean publikatuko dira.

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Irailaren 11n ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 13an amaituko da!

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi beldurbarik@gmail.com emailera. Zorte on!

Post honetan kontatu dizueguna 3 minututan primeran kontatu digute Aiorak eta Andreak:

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


29/09/17

AIORAK ONDO DAKIZKI BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK! ETA ZUK?

Aiorak etxekolanak egin ditu eta Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko baldintzak zeintzuk diren ondo ikasi ditu…

Zeintzun dira parte hartzeko baldintzak?

Lehenik eta behin… Zein da Lehiaketaren xedea?

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 8. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Zer da Beldur Barik Jarrera?

Indarkeriaren gainean egiten den irakurketa:

  • Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldentzen da.
  • Hausnarketa egiten du faktoreen inguruan, indarkeria sexistaren zein indarkeria matxistaren bestelako adierazpenak (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen dituztenen inguruan.
  • Honako estereotipotik haratago doa: indarkeria fisikoa bikotearen zein bikote ohiaren testuinguruan.
  • Gazteek zehazki bizi dituzten ezberdintasun eta sexismo adierazpenak identifikatzen ditu, testuinguru anitzetan eta beraien egunerokoan.

Proposatzen duen irtenbidea:

  • Indarkeria motak eta horiek sortzen dituzten faktoreak zein adierazpenak identifikatzeaz gain, aurre egiten zaie jarrera kritikotik, urratzailetik eta positibotik.
  • Azaltzen diren irtenbideak indibidualak zein kolektiboak izan daitezke.

Igortzen diren mezuak // nola irudikatzen diren pertsonaiak:

  • Neskak: Burujabetzazko eta autodefentsazko jarreran irudikatzen dira, indarkeriazko eta ezberdintasunezko egoeren aurrean.
  • Mutilak: Ezberdintasunen, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurreran jarrera autokritikoan, proaktiboan eta konprometituan erakusten dira, korporatibismo maskulinoarekin hautsiz.
  • Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna ikusgai egiten ditu.

Zein izan behar da lanen euskarria?

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiri esku-hartzeak etab.

Zeintzuk dira lanen balorazioan aintzat hartuko diren irizpideak?

Adi ondoren datorrenari….

  • Originalitatea mezuak adierazteko orduan.
  • Begiraden irekiera gazteek beraien egunerokoan bizi dituzten indarkeria adierazpenak identifikatzerako orduan.
  • Aurkeztutako irtenbidearen ikuspegia eta tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)
  • Positiboki baloratuko da, bai euskararen erabilera, bai azpitituluak sartzea lanetan entzumenezko aniztasun funtzionala duten pertsonen sarbidea errazteko.

Bale, Beldur Barik Jarrera nola azalduko dudan badakit… Baina orain… Parte hartu dezaket?

12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak.

Parte hartzerako bi kategoria daude:

  • 1 kategoria: 12-17 urte
  • 2 kategoria: 18-26 urte

* Talde barruan 18 urtetik gorako norbait egonez gero, proiektua zuzenean pasatuko da 2 kategoriara.

18 urtetik beherako parte hartzaileak egonez gero 1 eranskina edo 2 eranskina beteta aurkeztu beharko dute, oinarrietan erantsita datozenak:… Eranskin edo baimenen kontua azalduko dizuegu… Beldurrik ez… erreza da eta….

via GIPHY

1 Eranskina. Norbanakoen baimena: ama/aitaren zein legezko tutoreen baimena adin txikikoek Beldur Barik programan parte hartu dezaten.
2 Eranskina. Taldekako baimena: ikasgela edo hezkuntza zentro bezala aurkezten diren lanentzako.Eranskin hau betetzeko ardura zentroko zuzendaritzarena izango da, zentroa bera izango delarik banakako baimenak jasotzearen arduraduna.
Gaztelekuak eta elkarteak: proiektuan parte hartzen duten parte hartzaile guztien banakako baimenak aurkeztu beharko dira, eta batera aurkeztu beharko dira.

Eranskinak oinarrietan aurkitu ditzazkezue (sakatu hemen) edota galdetegia betetzen dugunean (sakatu hemen galdetegira joateko).

Beno, ez da hainbesterako izan…

Zenbat lan aurkeztu daitezke? Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.

Eta zeintzuk dira lanek bete behar dituzten baldintzak?

Formatua: Lan guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, Youtube edo Vimeo plataformetarako esteka erraztuz.

Iraupena: Gehienez 5 minutu izango ditu kredituak barne.

Lanek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Aurkeztutako lanen edukiak helburuaren lorpenerako helburuarekin zerikusirik ez, edota beraren aurkakoa edota kalterakoa izanez gero, lehiaketako antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete. Ebazpena parte hartzaileei jakinaraziko zaie.

Originaltasuna: Proposamenak originalak izan beharko dute, plagiatu, usurpatu edota hirugarren pertsona batzuei kopiatu gabekoak. Susmorik izanez gero, lanari dagozkion autoretza probak eskatuko dira.

Lanak ezin izango dira izan Beldur Barik programarekin lotuta ez dauden beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak.

Hizkuntza irizpideak: Lanak euskaraz, gazteleraz, elebietara zein bestelako hizkuntzaren baten aurkeztu ahal izango dira, baldin eta euskarazko edota gaztelerazko azpitituluak badituzte.

Musika eta irudi erabilera: Autoretza eskubideetatik aske daudenak erabiltzea gomendatzen dugu (copyleft lizentziadunak edota norberak sortutakoak). Autoretza eskubideak dituzten irudiak edota abestiak erabiliz gero, parte hartzaileek beraien gain hartzen dituzte ikus-entzunezko plataformek edota autoreek bideoaren aurka hartzen dituzten neurriak. Era berean, egiaztatzen badugu lanen batek jabetza intelektualaren eskubideren bat urratzen duela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
Bestelako baldintza zehatz batzuk:

  • 18 urtetik beherakoak: 18 urtetik beherako guztiek 1 eranskina edo 2 eranskina aurkeztu beharko dute (oinarriekin bat datozenak) egoki beteta web guneko formularioan (eremu guztiak beteta eta sinatuta).
  • Youtube edo Vimeo bezelako bestelako plataformetara igotako bideoen deskribapenean honako informazioa erantsiko da: bideoaren izenburua, zein udalerritatik eta kategoriatik aurkezten den.

Badakizkizue zeintzuk diren parte hartzeko baldintzak… Datorren astean galdetegia nola betetzen den kontatuko dizuegu… Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

via GIPHY

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


22/09/17
  • 1
  • 2
  • 4