Categoría: <span>Igualdad</span>

Xake-mate beldurrari!

Marta Teijeira Pando

3. Kategoria / 3ª categoría

Teleberrian egunero entzuten ditugun eraso matxisten datuek ez dute azalpenik behar. Aukera, eskubide eta justizia lortzeko milaka partida daude gaur egun mahai gainean. Hori dela eta, geroz eta gehiago aldarrikatu behar dugu Beldur Barik jarrera. Irudi honekin, emakumea bakarrik ez dagoela erakutsi nahi dut. Konpromiso kolektiboaren ideia sustatu nahi dut xakea erabilita, errealitatean gertatzen ari dena jokoa ez den arren. Guztiak, beltzak eta txuriak, zaldiak eta d! orreak, erreginaren atzean daude. Hortaz, beldurrak jokoa galdu duela dirudi. Xake-matea!


04/11/19
  • 1
  • 4
  • 5