Categoría: <span>Tercera Categoría (18-20 años)</span>

Biziraun

[youtube]https://youtu.be/f5lTu0SPpTY[/youtube]

Jone Goitisolo Uriarte

3. kategoria / 3ª categoría

Colombian bizitako bi hileetan ikusi eta ikasitakoaren aldarrikapen txiki bat da lan hau. Orrazkera afroek, Ameriketan, beraien arraza-baldintzagatik, diskriminatuak eta esklabo bihurtuak izan ziren milaka afrodeszendienteren borrokaren historia ezkutatzen dute. Orrazkera hauek, esklabotza garaian funtsezko paper bat jokatu zuten emakumeen eskutik ehunduak izan ziren eta gaur egun, erresistentzia modu bat izaten jarraitzen dute. Bizirautearen ondorioz, izatea lortu duten emakume horien o! menez.


04/11/19

Xake-mate beldurrari!

Marta Teijeira Pando

3. Kategoria / 3ª categoría

Teleberrian egunero entzuten ditugun eraso matxisten datuek ez dute azalpenik behar. Aukera, eskubide eta justizia lortzeko milaka partida daude gaur egun mahai gainean. Hori dela eta, geroz eta gehiago aldarrikatu behar dugu Beldur Barik jarrera. Irudi honekin, emakumea bakarrik ez dagoela erakutsi nahi dut. Konpromiso kolektiboaren ideia sustatu nahi dut xakea erabilita, errealitatean gertatzen ari dena jokoa ez den arren. Guztiak, beltzak eta txuriak, zaldiak eta d! orreak, erreginaren atzean daude. Hortaz, beldurrak jokoa galdu duela dirudi. Xake-matea!


04/11/19