Categoría: <span>Trukegune feminista</span>

XI. Nazioarteko Topaketa eta Feministon Herria eraikitzera goaz

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna.

Info gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus


07/09/19

Hemen dago Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 23. Edizioa

Urriaren 15tik 22ra zuekin Zinemakumeak Gara!, Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketa bat da. Aurten aukeratutako gaia maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko du gaia:Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya eta Vera Egito beste askoren artean. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango ditugu, maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko lagunduko digutelakoan; amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko dugu.

Zinemakumeak gara! handiagotzen jarraitzen dugu, eta edizio honetan euskal zinemari laguntzeko beste ekimen bat hasiko dugu Ezezagunak sailaren bidez; eta hemen Euskal Filmotekaren eta Kimuak-en laguntza dugu Arantxa Lazkanoren lana eta emakumezko euskal zuzendari gazteen film laburrak ikusgai bihurtzeko.

Berriro ere Donostia Zinemaldiarekin lan egingo dugu, oraingoan Muriel Box zuzendari ospetsuari gure aitortza egiteko. «Simone de Beauvoir» 2018 saria Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango zaio. Eta programazio honi amaiera emateko, atseginez jakinarazten dugu XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa VII. jaialdira goazela. XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa eta Erakusketa Sala BBK-n izango dira, eta Emakumeen film laburren saila Azkuna Zentroan.


07/09/19

RAP FEMINISTA DONOSTIAN!

Sekulako hitzaldia eta kontzertua Donostian! Ezin duzue galdu! Rap-a, hip hop, feminismoa, Rebeca Lane, Gata Cattana, Celia Okon… ezin duzue galdu!!!!!!!

Rap feminista IS IN DA HOUSE! In da house of Donostiko Emakumeak!

 

eflyer-rap-feminista


07/09/19

KOLPE MOREA

Kontatu genizuen Euskadi Morez margotu nahi dugula eta horregatik atal berri bat sortu genuela maiatzean HERRI MOREAK deitutakoa. Eta honen inguruko argibideak ere eman genizkizuen zuen herrietan talde feministas ezagutzeko. Euskadi morez margotzeko. Euskadi feminismoaz betetzeko. Euskadi feminista bilakatzeko… Iraultza feminista izango delako… ala ez da izango! Gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Eta bertan bagenion ere hilabetero talde feminista bat aurkeztuko genizuela. Hona hemen lehenengo taldea…

logokolpemorea

Beldur Barik programak KOLPE MOREA taldea aurkeztu nahi dizue (zuen buruetan pelikuletan agertzen den musika potente bat entzun beharko zenukete…) … Ez da lehenengo aldia Kolpe Morea gure web gunetik pasatzen dela.. ekainean hemen izan genituen ere bere GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN jardunaldiak aurkezten! Pasa den hilabetean beraiekin egon ginen eta hau da kontatu zigutena… Entzun!

Mila esker Kolpe Moreako taldekideei gurekin izateagatik!

Jarraitu dezagun Herri moreak eta talde feministak ezagutzen!!!

Beldur Barik Jarrera zabaldu!

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

 

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

LGTBI Harrotasun Eguna Basaurin

LGTBI Harrotasun eguna ospatzen dugu Ekainaren 28an. Ekintza asko egongo dira gure herri eta hirietan. Ez zarela enteratu? Zuen herri eta hirietako taldeen sare sozialak sutan egongo dira! Mania dela, antzerkia dela, tailerra dela… «Smartphona hondatu egin zait… ezin naiz enteratu…» Tira! Aitzakirik ez! Kaleetako hormetan ere ikusi ditzazkezu kartelak!

Beno, aitzakirik gabe gelditu zara, eta Basaurin bizi, pasatu, egon… bazara, ezin duzu egitarau hau galdu!

 

CARTEL ANITZERA 28J

 

EKAINAREN 20tik aurrera «AnitzEra Martxan Erakusketa».

EKAINAREN 28an, danok Bilboko LGTBI eskubideen aldeko manifestazioara!

EKAINAREN 30ean… Egitarau ederra!

  • 19.00etan, «Desira Tailerra»
  • 20.00etan kabaret Histeria antzerki taldearen ikuskizuna: «Este cubo me lo como yo» .

 

Aitzakirik ez duzu! Animatu eta LGTBI ihardueretan parte hartu!

Heteroarauarekin apurtu!

Beldur Barik Jarrera zabaldu!

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

KOLPE MOREAREN GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN JARDUNALDIAK!

Errenteria-Oreretan bizi bazara ziurrenik Kolpe Morea talde feminista ezagutuko duzula. Eta bertan bizi edota ingurukoa bazara Ekainean hitzordu bat duzu Kolpe Morearekin. Nortzuk? Noiz? Non?

logokolpemorea

Errenteria-Oreretako Kolpe morea taldeak hiru urte daramatza lanean. Beraiek Oarsoaldeko Hitza-n (sakatu albiste osoa irakurtzeko) azaldu zuten bezala, lehenengo urtea barrura begirako lana egiten pasatu zuten, gero barrutik kalera salto hori modu arduratsu batean egin zuten, “etxeko lanak” egin ondoren. Horren islada izan ziren Martxo Morea jardunaldiak.

martxomorea

Hemen duzue bideo bat jardunaldi hoietan Bizentaren Lumak jolasari buruz:

Eta ekaina honetan, jardunaldi batzuk antolatu dituzte lehenengo bi asteetan Gure armez jabetu gaitezen lelopean. Martxo Morea jardunaldien ostean jabetu zirelako ere espazio feminista gehiagoren beharra zutela… eta zelako erantzuna eman dioten! Ikusi zelako egitaraua!

GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN

Honakoa da Gure armez jabetu gaitezen jardunaldien egitaraua osoa:

Ekainak 2, osteguna

  • Ekonomia feministari buruzko hitzaldia, 18:00etan, Xenpelar Etxean.

Ekainak 3, ostirala

  • Eraikitako beldurrak astinduz tailerra, 18:00etan, gaztetxean.

Ekainak 10, osteguna

  • Jai herrikoi parekideak bultzatzeko asanblea irekia. Gaiak: Nola egin aurre indarkeriari? eta Sor dezagun egitarau feminista! 18:00etan, gaztetxean.

Ekainak 11, ostirala

  • Kontzertua gaztetxean: Bertsxotan, Holy Nuns eta Drumkopters. Iluntzean, gaztetxean.

 

Jardunaldiei amaiera emateko emakumeek osatutako musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean, Nesken ikusgarritasuna aldarrikatzeko! Eszenatokia ere geurea delako!!!


07/09/19

Iraultza feminista izango da, ala ez da izango!

Hilabete honetan zehar gure web gunea, gure pentsamenduak, gure ekintzak, gure esanak eta izanak feminismoz bete nahi izan ditugu. Askotan esan dugulako ere feminismoak dena zipriztintzen duela. Eta feminismo anitzei buruz ere hitzegin dizuegu, hainbat feminismo dauden heinean, hainbat feminista daudelako. Neska, mutil, trans… guztiok gara feministak, eta guztiok dugu feminismoan parte hartzeko aukera eta zer esana!

Gure web gunearen atal asko ikusi ditugu… ez duzula hainbeste kuxkuxeatu? Lasai, aukera izango duzu aurten ere gure monografikoak ezagutzeko, indarkeria sexistari aurre egiteko erramintak begiratu eta erabiltzeko, aurtengo Beldur Barik Lehiaketa 2016ko lanak ikusteko, baita aurreko lehiaketako lanak begiratzeko ere!

Baina gaurkoan, berritu eta indartu nahi dugun atal bat erakutsi nahi duzuegu: PARTE HARTU atala. Eta bereziki, bi atal ikusiko ditugu: ANTOLATU eta TRUKEGUNE FEMINISTA atalak. Ready? Let’s go!

Beldur Barik Jarrera zuen egunerokotasunean agertu eta zabaltzen duzue iadanik. Pentsatu, ezbaidatu duzue feminismoa eta indarkeria sexistaren inguruan… eta orain zer? Goazen mobilizatzera, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera! Zuen herri edota hirietan talde feministarik ezagutzen duzue? Ziurrenik egongo dira bertan! Edota oso hurbil dauden herrietan! Eta ezagutzen ez badituzue… zergaitik ez sortu zuena? Beldur Barik programan morez koloreztatu nahi ditugu herri guztiak, horregaitik Herri Moreak mapa sortu nahi dugu zuen laguntzarekin batera. Mapa honetan zuen herrietako talde feministak gehitzen joango gara. Beraz, baten bat ezagutzen baduzue, iadanik talde batean bazaudete edota zuena sortzeko grina sortzen bazaizue… esan eta gure mapan jarriko dugu! ANTOLATU atalean aurkituko duzue. Goazen Euskadi morez betetzera!

 

 

Eta bestaldetik, TRUKEGUNE FEMINISTA atala ere izango duzue. Bertan mugimendu feministak antotalutako ekintzak aurkituko dituzue. Berriro diogu… ekintza, jardunaldi, informaziorik… baduzue, bidali komunikazioa@beldurbarik.org helbidera eta gure web gunean ere zabalduko ditugu zuen ekintzak! Bihar bertan Kolpe Moreak taldeak antolatutako jardunaldi batzuei buruz hitzegingo dugu!

GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN

Eta bukatzeko… hilabetean behin talde feminista bat ezagutuko dugu. Gure xedea ere badelako mugimendu feminista ezagutu eta bertan parte hartzerako deia. Beraz… adi! Mugimendu feminista aspaldidanik hemen da eta gelditzeko etorri da! Iraultza feminista izango delako, edo ez delako iraultza izango! Goazen elkarrekin iraultza egitera!


07/09/19

FEMINISTALDIA 2015 HEMEN DA!

Feministaldia 2015

Ezarritako hegemonien #kontra egitea, feminismoaren helburua. Horrela digute Feministaldia 2015-ko antolatzaileek, eta #kontra egiteko, programa ausarta eta ederra sortu dute.

Abenduak 16tik 19ra, Donostian! Urteroko hitzordua gure artean dugu berriro ere, EZ GALDU!

Abenduak 15etik Urtarrilak 15a arte

’Donostiako emakumeak 1870-2015. El largo camino hacia la emancipación femenina’

Donostiko Emakumeen Etxea.

Astelehenetik ostiralera: 10:00-21:00.

Inaugurazioa: Abenduak 15, 19:00.

Asteazkena 16 miércoles

Tabakalera Z aretoa  (duque de mandas 52. Donostia)

18:00-21:00: Jakintza eta ekonomia / Saber y economía.

Lorena Cabnal eta Magdalena Leon

Bi pentsalariek kapitalismoa eta generoaren arteko harremanaz hausnartu dute. Egungo ekonomia eta jendarte sistemak generoari dagozkien botere harremanetan nola oinarritzen diren aztertuko dute.

Ambas pensadoras han reflexionando sobre la relación entre el capitalismo y el género. Abordarán la forma en la que el actual sistema económico y social se fundamenta en las relaciones de poder derivadas del género.

21:00-22:00: Luntxa + Dj Kuki

Saioa luntx batekin eta Dj Kukiren eskutik ElektroKunbia musikarekin amaituko da.

Se finalizará la sesión con un lunch y la ElectroCumbia de DJ Kuki

Osteguna 17 jueves

Tabakalera Z aretoa (duque de mandas 52. Donostia)

18:30-21:00: ‘Yes we fuck!’ dokumentala eta mahaingurua / Documental, Yes we Fuck! y mesa redonda.

Aniztasun funtzionala duten gorputzei ukatutako sexualitatea azaleratzen duen dokumentala da hau. Akats eta elbarritasunetik definitutako gorputzei ukatutako sexualitate propioa eta gorputzarekiko autogestioarekiko eskubidea.

Este documental muestra la negación de la sexualidad a los cuerpos con diversidad funcional. Personas definidas desde la deficiencia o la minusvalía a la que se le niega una sexualidad propia y el derecho a la autogestión del propio cuerpo.

Ostirala 18 viernes

Tabakalera Z aretoa  (duque de mandas 52. Donostia)

18:30: Artea eta Feminismoa // Arte y feminismo

O.R.G.I.A

Cabello/Carceller

Gonbidatuek, arte munduan izan duten esperientziaren inguruko mahai ingurua, hauek, feminista gisa definitzen dute beren burua. Arte feminista existitzen da? Edo  hegemonikoa den testuinguru artistiko matxista bat dago?

Mesa redonda sobre la experiencia de las invitadas en el mundo del arte, teniendo en cuenta que estas se definen cómo feministas. ¿Existe un arte feminista? O más bien un contexto de arte hegemónicamente machista?

20:30 Performanceak // Performances

Sahatsa Jauregi – Ojo por ojo, ojo por ojo

Performance bat aurkezten du irudiak kontestu desberdinetan aurkezteko moduaz eta honek esangura eta irakurketa alternatiboak produzitutzeko luzatzen duen aukeraz.

Presenta una performance basada en la imagen y en la forma en que esta puede mostrarse en distintos contextos produciendo así significados y lecturas alternativas

Magmadam

Soinuan oinarrituriko performance-kontzertua, bateria, soinu elektronikoak eta ahotsa nahastuz, horrela PORNOISEa sortuz.

Perfornance – concierto, donde las artistas experimentan con el sonido, mezclando la batería, sonidos electrónicos y voz produciendo PORNOISE.

Larunbata 19 sábado

Tabakalera Z aretoa  (duque de mandas 52. Donostia)

11:00-14:00 Mugaren arkitektura: Kartzela / Cárcel: arquitectura del límite.

Arantza Santesteban, Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguez

Generoa eta zaintza kontutan hartuz kartzeletako errealidadea hurbiltzea helburu duen mahai-ingurua. Partaideek ekarpenak ikerkuntza akademikotik egingo diduzte, baita ikuspuntu pertsonaletik ere.

Mesa redonda que trata de acercar la realidad de la cárcel teniendo en cuenta el género y los cuidados. Las participantes realizaran aportaciones desde la investigación académica, pero también desde la perspectiva personal

17:00- 19:00 Kontaktu pedagogia berriak: pedagogia feministen eta estrategia performatiboen arteko gurutzaketa / Cruces entre pedagogías feministas y estrategias performativa.

Judith Vidiella

Zein ekarpen egin diezaiokete begirada eta praktika feministek pedagogiari? Ezagutza gorpuztuak; kontzientziazio kritikoaren esperientziak; afektibitatetik abitutako ikasketa prozesuak; praktika kolaboratiboak; norberaren irudikapen prozesuak; materialtasun berri eta praktika performatiboetatik esperimentazioa… Baina genealogia hau ez da gauza erraza: pentsamendu garaikidean performatiboaren eta performancearen arteko tentsioak, kontraesanak, botere harremanak eta errepikapen aratutuak agerian jarri ditu gure eguneroko praktiketan, beraz, pedagogian baita ere.

¿Que? pueden aportar las miradas y pra?cticas feministas a la pedagogi?a? Saber encarnado; experiencias de concienciacio?n cri?tica; aprendizajes desde lo afectivo; pra?cticas colaborativas; procesos de auto-representacio?n; experimentacio?n desde las pra?cticas performa?ticas y las nuevas materialidades… Pero esta genealogi?a no es de color de ‘rosa’: la tensio?n entre lo performativo y la performance en el pensamiento actual ha puesto de relieve las contradicciones, tensiones, relaciones de poder y repeticiones normativas en las que nos vemos implicados en todos los a?mbitos de nuestras pra?cticas diarias, incluidas las pedago?gicas.

19:00-21:00 Euskalgintza eta Feminismoa // Euskalgintza y feminismo

Irene Arrarats, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel

Azken aldi honetan feminismoaren eta euskalgintzaren artelo loturak geroz eta estuagoak dira. Mahai honetan gonbidatuek harreman honen berri emango dute.

Últimamente son cada vez más fuertes los lazos entre el feminismo y la actividad cultural vasca. En esta mesa redonda los invitados hablarán sobre este tema.

22:00 Performancea

Guardetxe. (señora elviria zipitria, 7 – Monte Urgull)

#erractus-en ‘Alde’ errezitaldi performatiboa.

Danele Sarriugarte, Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerrek egindako performancea, oinarrian politika, feminismoa, ironia eta euskal literatura izanik.

Una performace realizada por Danele Sarriugarte, Jule Goikoetxea y Kattalin Miner que tiene como base la política, el feminismo, la ironía y la literatura vasca.

00:00 – 03:00 Festa // Fiesta.

ANIMATU ETA HEGEMONIOI #KONTRA EGIN! SAKATU IRUDIAN PROGRAMA DESKARGATU NAHI BADUZU!

Feministaldia 2015


07/09/19

Indarkeria matxisten begirada intersekzionala JARDUNALDIA Vitoria-Gasteizen

Gaur bertan! Beraz… mugitu!!!!

Abenduak 2, asteazkena, 10:00 etatik 14:00etara
Montehermoso  kultuguneko Ortuño areatoan (Fray Zacarias Martinez kalea 2, Vitoria-Gasteiz)

Parte hartzaileak:

Las Otras. Talde feminista eta arrazismoaren aurkakoa.
Eginaren eginez. Desgaitasun fisikoa duten pertsonen inklusioa lortzeko elkartea
Bilboko Sare Lesbianista.
eta Mugarik Gabe.
Mahai inguruak Arabako Emakumeen Asanbladak moderatuko du.
Eztabaidaren ostean ordu ta erdi eskainiko diogu pertsona/kolektibo/erakunde partehartzaileen ekarpenei.

13:00etan Plataforma Tiranteren eskutik ikuskizuna.

Interpretazio eta gaztelerazko seinu hizkuntzako goi mailako zikloa gauzatzen ari diren ikasleek, eztabaidaren interpretazioa aurrera eramango dute formakuntza ekintza gisa.

SARRERA LIBREA!


07/09/19

Abenduak 12, “Transfeminismoa, identitate eta sexualitate ez normatiboak” Jardunaldiak

ProgramaVerticalEus
Abenduaren 12an, Zarautzen jardunaldi erakargarri batzuk antolatu dituzte. Animatu eta Zarautzera gerturatu transfeminismo, identitate eta sexualitate ez normatiboen inguruan hausnartzera! Jardunaldi hauek, Eskubide Sexual eta Ugalkorren IP Sareak eta Zarauzko Sare Feministak elkarlanean antolatuak  izan dira, Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetza Euskal Agentziak babesten dituelarik.
Jardunaldi hauetan transfeminismoa jorratzeaz gain, identitate eta sexualitate ez normatiboak landuko dira maila teorikoan eta praktikoan.  Hainbat talde eta norbanako izango dira, besteak beste: Medeak Transfeministak, Bizkaiko Sare Lesbianista, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Lucas Platero, Teo Pardo, Zuriñe MBAztan, Laia Martinez eta Aitzole Araneta.
Eta ondoren, hausnarketa eta eztabaidarekin jarraituko dugu, baina gustuko dugun beste formatu batean… Zarauzko Sare Feministak antolatu duen Festa Transfeministan Gaztetxean: luntxa, Las Klitorex-en kontzertua eta DJ Korta y Pega izango ditugu, sorpresa ugarirekin batera.
Animatu eta gerturatu Abenduak 12an goizeko 10etatik aurrea Zarautzko Polikiroldegiko Hitzaldi Aretora!
¡El 12 de Diciembre han organizado en Zarautz unas jornadas que tienen muy buena pinta! ¡Anímate y acércate a Zarautz a reflexionar sobre transfeminismo, identidades y sexualidades no normativas. Estas jornadas han sido organizadas en conjunto por la Red IP de Derechos Sexuales y Reproductivos y la Red Feminista de Zarautz, con la colaboración del Ayuntamiento de Zarautz, la Diputación de Gipuzkoa y la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.
En estas jornadas, más allá de hablar sobre transfeminismo, se trabajarán a nivel teórico y práctico las identidades y sexualidades no normativas. Compartirán este espacio diferentes colectivos y personas, entre otrxs: Medeak Transfeministak, Red Lesbianista de Bizkaia, Bilgune Feminista de Euskal Herria, Lucas Platero, Teo Pardo, Zuriñe MBAztan, Laia Martinez y Aitzole Araneta.
Después seguiremos con la reflexión y la discusión, pero en otro formato que nos gusta también…  la Red Feminista de Zarautz ha organizado una Fiesta Transfeminista con: lunch, concierto de Las Klitorix y DJ Korta y Pega y muchas más sorpresas.
¡Anímate y acércate el 12 de Diciembre a partir de las 10 de la mañana al Sala de Conferencias del Polideportivo de Zarautz!
12315267_992987110742726_1484133942_o

 


07/09/19
  • 1
  • 2