Categoría: <span>Maitasuna</span>

MAITASUN ERROMANTIKOAREKIN MOZTU… HARREMAN SANOAK ERAIKI!

Ai… maitasuna… maitasun erromantikoa… printze urdina… printzesa urdina… biolinak… laranja erdia… zeloak… jabetza… betikotasuna… kontrola… sufritzearen kontu hori… Hori al da nahi dugun maitasuna? Horrela eraiki nahi ditugu gure harremanak? Maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin bizi nahi dugu. Harreman askeak, libreak, berdintasunean oinarritutakoak… nahi ditugu!

Luze hitzegin dugu honen inguruan… Hona hemen Maitasun Boletina!

Maitasun Musika

Bittah-Poliamorosa

Rebeca Lane-Corazón Nómada

Viruta FTM- Peras y manzanas

La Otra-Contigo

Kumbia Queers-Celosa

Puro Luego-Moñerias

 

BBJarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak

Loving with Beldur Barik Jarrera

Askatu maitasuna

Ba al dago bizitzarik bikote harremanetatik haratago?

 

Beldur Barik Elkarrizketa

Harremanen inguruan solasean iazko Beldur Barik Lehiaketako irabazleekin.

 

Beste post batzuk

Querer no es poder

Si el modelo de amor romántico no mola, ¿cuál seguimos? Maitasun eredu berrien bila

¿Me trata bien? Tratu txarrak vs. tratu onak

Maitasun kontuetan zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!

Hori hala bazan… sartu dezagun Beldur Barik Jarrera ipuinetan!

No more happy endings

Maitasun erromantiko abestien aurrean… Beldur Barik Jarrera!

Maitasun erromantikoaren mitoak abesteari utzi nahi?

Maitasun erromantikoak goragalea ematen dizu?

Berriro maitasunarekin bueltaka…

Mito erromantikoak desmuntatu ostean… orain zer?

Maitasun harreman berriak eraiki Beldur Barik!

Maitasunean sufrimenduari STOP

No es amor, aunque se empeñen en decir que sí…

Zeloak. ¿Son una prueba de amor?

Forever in love, love, to love, with love…

Zu gabe… neu naiz! Osorik dagoen neu bat!

Love for ever???

 

Maitasunaren inguruko bideoak

Diferencia entre fantasía y realidad

Estereotipos en los cuentos infantiles

Frozen musical Princess- I don’t need a man

Drew Barrymore- No more happy endings

https://youtu.be/BM6cAlmCk3A

Grace and Frankie

La boda de Muriel

Las insumisas- Sin ti liberada

Las insumisas-Sobras

El tornillo-El amor

Serie Love

Las XL-Maldito Walt Disney

Zerbeza eta patatak- Nola maitatu behar dugu feministok?

Ainara Santamaria-Politikoki ere landu behar da maitasuna.

Spot El amor no duele

Simplemente no te quiere

Doble check

Lila-Chimo y la presión de grupo

Si, me quiero

Lo que tú quieras oir

 

Beldur Barik Bideoak

Beldur Barik 2015

https://youtu.be/ZVOTPDDdGPQ

Whatsapp

Ez da txiste bat

Guapa

romántico es antiamor

Lehen urratsa

https://youtu.be/X5IS7WltuU8

Hau, ez da bakarrik jolas bat

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

Sin ti, soy yo

Sin medias laranjas

No siempre es amor

Dzingora

 

Beldur Barik Lehiaketa 2016ko bideo gehiago ikusi nahi badituzu…. hemen sakatu!

Eta hementxe duzu, gure maitasun sano osoarekin… boletina pdf formatuan! Sakatu irudian eta deskargatu! Loving with Beldur Barik Jarrera!

 

maitasuna

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

LOVING WITH BELDUR BARIK JARRERA!

Ados, badakigu orduan maitasun erromantikoaren kontuarena saldu diguten pelikula bat dela. Beti esperoan egoteko, beti pasiboa, gure ametsak bikotea izatea-ezkontzea-familiabatosatzea izanik. Gure laranja erdia aurkitzea. Edota aktiboak izan beharra, beti lehenengo pausua eman beharra. Beti salbatzaileak. Inoiz ez ahultasuna azaldu. Ezkontzearena azkenengo gauza munduan izan behar du, gure laranja erdia, edo gure nahiak aseko dituena bakarrik aurkitzean. Ez goaz ez dakizuen ezer ez kontatzera…

Ba gauza pilo bat ditugu kontatzeko! Hori beti! Maitasun erromantikotik atera gaitezkeela kontatu nahi dizuegu… bakarrik alternatibak zeintzuk diren jakin behar da, zer da harreman osasuntsu hoiena, harreman askeak. «Beno… nik iadanik egiten dut nahi dudana…» Batzutan bai, bestetan ez. Askotan maitasunaren irudi desitxuratu bat dugu, beste pertsonak behar edota nahi duenaren ingurukoa. Besten gustokoa izateko beharra, gure burua eta geu garena ahaztuz. Eta horrela, ez garen pertsona edo pertsonaietan bihurtzen saiatzen gara. Ikusi duzue Easy telesaila? Bertan, kapitulu (Printzesa begana) batean argi ikusten dugu zer den aldetzearen hori beste pertsonaren gustokoak izateko.

fotograma-easy

Izan zaitez zu zeu! Harreman osasuntsuak ezartzeko honela genion pasa den urtean. Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Gure burua maiatzea, baloratza, ahalduntzea, zoriontsua izateko beste pertsona batekin egon beharrik ez dugula jakitea, «bakarrik geldituko naiz» esaldia trola bat dela… Jende pilo bat digu gure inguruan! Bale, bikote bat izan beharraren presioaz ere hitzegin genezake. Ez da eramateko batere erreza. Bikoteak sortzen direnean askotan jendea desagertzen da! Eta norberaren jarrera, izaera ere aldatu edo desagertzen da askotan. Beno, horretarako… lehen esan dizuegun post-a beriro irakurri! Coral Herreraren hitzan irakurtzea beti dago ondo!

Eta behin, bakarrik egotea ez dagoela txarto, ez dela arraroa, ohartzen garenean eta gurekin gustura sentitzen garela… harremanak ezartzeko edo finkatzeko modu asko azaltzen dira! Mendekotasun, jeloskortasunak, osagarritasunean… eta baita monogamian ere. Poliamor terminoa ezagutzen duzue? Ziur baietz, aspaldian sare sozialetan dabilen hitza da… Poliamor edo polimaitasuna pertsona ezberdinekin harremanak (ezarri eta nahi direnak) ezartzean datza. Harreman batean bagaude, gure bikoteak jakin eta ondo iruditu behar zaio beste pertsonekin egotea. Honek ez du esan nahi beste pertsonekin enroilatu naizela besteak jakin gabe. Hauek adarrak jartzea da. Eta polimaitasuna ez da hori. Ezta harreman ireki bat… Beno, honen inguruan beste batean hitzegin dezakegu. Momentuz kuxkuxeatu pixka bat!

Eta orain polimaitasuna zer den dakidala, halabeharrez polimaitalea izan behar al naiz? Ezta pentsatu ere! Bakoitzak ezarri behar ditu nahi dituen harremanak, bakoitzan jakin behar du non, nola eta noiz eroso sentitzen den… aukeratzen dugun edozein harreman askatasunean, osasunean, zintsotasunean oinarritu behar da. Azken finean guzti hau Beldur Barik Jarrera da. Eta aukeratzea ere, Beldur Barik Jarrera da!

Hilabetea maitasunari buruz hitzegiten pasa dugu. Orain zuen txanda da maitasun erromantikoaren desmuntaiaren inguruko lanak bidaltzeko. Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera maitasun erromantikoaren aurrean Beldur Barik Lehiaketa 2016an!

 

 

Guardar

Guardar


29/09/16

ROMAN

Ikasbidaian maitemindu nintzen. Roman. Noski, lagun batek dio hori normala dela, Roma alderantziz “amor” delako. Eta ez bazara “amor” deitzen den hiri baten maitemintzen ba ez zarela maiteminduko. Baina Roma “amor” da alderantziz eta agian ni ere alderantziz maitemindu nintzen. Roma oso erromantikoa izan zen, itxura, ni oso gustora nengoen berarekin eta bera ere antza nerekin, eta besteek esaten zidaten, Ander, enamoratuta zaude. Eta nik ez nekiela zer zen hori.

Oraindik ere ez dakit ziur maiteminduta nagoen edo ez. Nere lagun batek dio hala izango balitz oso haserre egongo nintzatekeela Marta Bilboko jaietan tipo batekin liatu zelako. Baina nik begiratzen dut nire barruan eta haserrea, haserrea, ez dut topatzen. Nire arrebak dio ez dela haserrea, baina ziur aski minduta egongo naizela. Eta nik mina-mina, ez dut larregi sentitzen. Agian munstroa naiz? Agian ez nago prest maitasunerako, eta oso gaztea naizenez oraindik ez dakit benetan zer den jeloskor sentitzea? Jakin izan banu maitasuna hain sentimendu antolatua zela, agian beranduagorako utziko nuke Romara bidaia.

1bgkl1

Marta eta biok ederto pasatzen dugu, hori bai. Gure artean konfiantza dexente dugu, elkarrekin egotean barre algarak dexenteak dira, sexu harremanetan ondo pasatzen dugu ia beti, nahiz eta beti ez dugun gogorik… Bueno, batzutan kostatzen zaigu elkar ulertzea, baina ari gara horretan ere, denbora eskatzen du, elkarrizketa luzeak eta buruhausteak, baina igual elkarrekin egotea hori ere bada, ez?

https://youtu.be/ZVOTPDDdGPQ

Noski elkarrizketa luzeak izan ditugu beste kontu horren inguruan ere. Martak Bilboko jaietan izan zuen lige horretaz, eta beste batzuetaz. Eta egia esan nahiko lasai gaude momentuz. Ez gara sentitzen bestearen bizitza kontrolatzeko gogoz eta horregatik, momentuz, Bilboko jaietara joaten gara nahi dugunean, bakarrik, lagunekin edo elkarrekin. Eta horregatik, segun eta nori galdetzen diozun, gure artekoa ez dela maitasuna esango dizute. Ba ez, gure artekoa maitasun aldrebesa da, alderantzizkoa. Hori da Roman maitemintzearen abantaila agian.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


29/09/16

MAITASUN KONTUETAN ZURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALDU!

Luze hitzegin dugu maitasun erromantikoaren inguruan. Bere mitoak ere ezagutu ditugu: laranja erdia, betikotasuna, esklusibitatea, zeloen kontua, kontrolaren kontua, sufritzearen kontua, beste norbaiten osagarria garelaren kontua… Kontuak direlako. Irakatsi dizkiguten kontuak, eta guk oso ondo ikasi ditugunak eta gure bizipen eta bizitzetan egokitu ditugunak. Baina ikasi ditugun heinean ahaztu ditzazkegu. Ahaztu baino gehiago, «desikasi», hitz hau existitzen bada…

Bapatean maitasun erromantikoaren kontu honekin hurrengoa gertatu daiteke. Bale, identifikatu ditugu maitasun erromantikoaren kontu hoiek, baina ez dakigu nola jokatu, nola maitatu «hasta las trancas» ez bada. «Zelorik ez badut jendeak esango du ez dudala maite..» MEC! Ai ene bozina bat izango bagenuen gure burmuinean, eta patriarkatuak irakatsitako edozein norma gogora ekartzean joko balu! Lehenengo momentuetan baliteke zarata asko izatea, baina pixkanaka zarata hori kenduko litzateke, eta patriarkatuak ezarritako traba, sama guztia gainetik kenduko genuke… Barkatu, pentsamenduetan korapilatzen garela… Zeloei buruz ari ginen. Besteek esaten duten horretan. Besteen ustetan. Besteei begira. Ikasi behar dugu besteetaz paso egiten, horrelako adierazpenak badira, behintzat. Askotan, taldetik aldantzea edo taldea ez jarraitzea zaila baita…

Badakigu oso lan haundia egin behar dugula maitasun kontu honekin. Ikusi dugun bezala ez bait gara gu bakarrik, inguruak ere maitasun erromantikoaren eredua ondo finkatzen laguntzen du (pelikulak, telesailak, musika, irudiak, publizitatea…). Beno, gure lana egiten goaz, ez? Harreman toxikoak identifikatzen goaz, maitasun erromantikoaren azpijokoa ere ikusi dugu… hurrengo pausua harreman sanoak eraikitzea da! Lan hori egiteko prest?

Hauxe dira 2014 eta 2015. urteetako Beldur Barik Jarrera Lehiaketen edizioetan maitasun erromantikoari buruz egin zenituzten lanetako batzuk.

ROMÁNTICO ES ANTIAMOR (2014. Egileak: Leyre Cenizo Arroyo eta David Ibáñez Baldomir. 2. Kategoria. Bilbao)

LEHEN URRATSA (2014. Egileak: Silvia Loscos eta Nerea Nievas. 2. Kategoria. Soraluze)

https://youtu.be/X5IS7WltuU8

HAU, EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT (2015. Egilea: Ane Cenecorta. 1. Kategoria. Basauri)

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

SIN TI SOY YO (2015. Egileak: Ester Ferré García eta Judit Ferré García. 2. Kategoria. Iurreta)

SIN MEDIAS LARANJAS (2015. Egileak: Iraide Donaire eta Ester Ferré. 2. Kategoria. Durango)

NO SIEMPRE ES AMOR (2015. Egileak: Itsasne González,  Arrate Urbieta eta Tatiana Fernández. 2. Kategoria. Santurtzi)

Maitasun erromantikoa harrapatuta! Badakigu zeintzuk diren zure trikimailuak! Patriarkatua ez da hain azkarra… zirrikituak ezagutzen goaz, eta zirrikitu hoietatik atera gaitezke! Maitatzeko beste modu batzuk eraiki ditzazkegu! Modu sano, libreagoak! Eta horretan gabiltza! Zer da zuentzako harreman sano bat? Nola eraiki? Hilabetea ez da bukatu, ez da bukatu ere Lehiaketa. Maitasun erromantikoaren inguruan bideoren bat egin nahi baduzu… aurrera! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera maitasunaren aurrean!


06/07/17

HORI HALA BAZAN… SARTU DEZAGUN BELDUR BARIK JARRERA IPUINETAN!

Duela gutxi neskato batek, haunditan zer izan nahi zuen galdetzerakoan, printzesa erantzun zuen. “Egitan?” Pentsatu nuen. Egia esanda inoiz ez diot entzun mutil bati printzipea izan nahi duela. Printzesa izan nahi badu ere ez litzateke txarto egongo… Genero estereotipo eta heteroarauarekin ere apurtzen duelako. Baina egitan… printzesa? Nik txikitan seguruenik printzipea esango nuen, nahiz eta printzesa esateak guztia erreztuko zidan; badakizue, “arrarotzat ez hartzeko, taldean sartzeko”… Zenbat gauza egiten ditugu baztertuak ez izateko. Baina hori ere beste istorio bat da. Goazen ipuinen kontura. Behin batean…

Beno printze eta printzesaren kontuekin jarraituz, bale egia da,  printzesen kontua aldatuz joan da. Aldea dago Edurne Zuri edota Mari Errauskin, Mulan eta Brave pelikulako Merida printzesen artean. Hasierako printzesak esperoan zeuden, beti besteen menpe eta besteen zerbitzura, izan ipotxak, izan amaordeak edota sorgiñak. Oraingoak, aldiz, nolabait ahaldunduta daudela esan dezakegu. Egia esanda Brave-eko Meridak ezkontzeari uko egiten dio. Eta Elsa-k neskalaguna izateko aukera omen du… edo iadanik liatuta daude? Atera zaitez armairutik Elsa! Edo gelditu zaitez zu zeu zurekin, ez dago zertan printzipe edo printzesa baten beharrik! Zergaitik bikote baten beharra?

Ez goaz ezer berririk esatera. Ondo dakizue zuek zeintzuk diren maitasun erromantikoaren mitoak eta kontuak, nola funtzionatzen duen harremanen kontu honek: betirako (joe, hainbeste kostatu zait lortzea… orain betirako izan behar duela… bestela zer gertatuko da, bakarrik egongo naiz?), beti eder (ipuinen kontuekin jarraituz, nortzuk dira ipuinetan itsusiak diren pertsonaiak? Nola da posible beti printzesak hain lirain egotea? Kalabaza batean sartzea ez da erreza izan behar… Zazpi ipotxekin bizi naizen etxe bat garbitzean ez dut uste betiko piura mantenduko dudanik…), beti prest (beti esperoan, beti besteak aurreko pausua eman behar du)… Eta beti nire antzerako norbaitekin (zergaitik Edurne ez da liatzen ipotx batekin? Aniztasun funtzionalaren inguruan ere asko esan genezake…). Akabo. Amaitu dira ipuinak, ni neu nire istorioa sortzera noa.

Eta orain printzesa izango naiz. Bai,hala nahi dudalako. Baina erabakitzen duen printzesa bat, batzuetan Darth Vader izango naizena. Zergaitik aukeratu behar?

1ax9zr

Ezagutzen dituzue Faktoria Lilak ematen dituen “Desprincesamiento tailerrak”? Sakatu irudian.

taprincesa

Animatu eta ipuinen kontu honetan zuen Beldur BArik Jarrera zein den kontatu. Zeintzuk izan dira irakurri edota ikusi dituzuen ipuinak? Zelako mezua ekartzen zuten? Nolako harremanak ematen ziren bertan?

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


20/09/16

Idatzi ez duzun erromantizismoaren gidoia ez interpretatu!

gidoia

Konfesatu behar dut. Erromantzisimoaren biktima bat naiz ni ere. Nik ere bakarrik geratzeko beldurra dut, eta mutiloi erakutsi digute neskalaguna izan behar dugula, hori dela normalena, baina gutxi esan digute bakardadeari buruz, suposatzen da gu beti gaudela ondo, gure kabuz ondo moldatzen garela. Baina gero, ai, bikote harremanetan mamu berdinak agertzen zaizkigu: ez dugu nahi bakarrik egon, beste denak norbaitekin daude eta ni ez…

Eta nola antzerkiaren gidoia horrela idatzita dagoen, ba pentsatzen dugu bakarrik ez egoteko modurik onena gidoia jarraitzea dela. Gure bikoteei eskatzen diegu guretzako izatea atentzioa. Gurekin egitea gauza bereziak eta haien denborarik preziatuenak guri eskaintzea. Pentsatzen dugu gurekin baldin badaude ba ez dutela zertan beste batzuekin ere aritu, “zu niretzako zara eta ni zuretzako” esatea maitasun froga bat dela, eta gainera gehien gustatzen zaigun partea lehengoa da: “zu niretzako”. Gero nik egiten dudana… Bueno, hori ikusiko dugu.

Eta hortik aurrera gidoiak gauza zehatzak eskatzen dizkigu: pentsatzea jeloskorra izatea maitasuna dela. Pentsatzea gure bikotea non dagoen eta zertan dabilen uneoro jakitea maitasuna dela. Pentsatzea jendea konplementatu egiten dugula, eta gu gabe bera ez dela ezer, ezin duela bere kabuz hau edo bestea egin… Zertarako emango dizkizuet detaileak. Badakizue zertaz ari naizen, leku denetan ikusten dugun horretaz, pelikuletan, lagunekin dauzkagun elkarrizketetan. Eta badakigu oso oso oso erreala den arren, gidoi bat dela.

Bikote harremanak hori dira azken finean: harremanak. Eta harreman guztiek bezala hori eskatzen dute: errespetua. Eta errespetuak esan nahiko luke ez kontrolatzea. Ulertzea parekoaren askatasuna nahi duena egiteko beste denaren gainetik dagoela. Eta garrantzitsuena elkar errespetatzea dela eta ez jende guztiaren begietan super normala eta erromantikoa izango den harremana izatea. Errespetuz, komunikazioaz, zintzotasunez eta berdintasun nahiaz lortzen dugulako bakarrik ez egotea guk idatzi ez dugun erromantizismoaren gidoia interpretatu nahian.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


06/07/17

No more happy endings

Igandea da, bihar berriro eskolara, institutura, unibertsitatera, lanera joan behar dut. Ze azkar pasatzen den asteburua! Igandero pentsamendu bera dut: eta asteburua bi egun izan beharrean buelta emango bagenio eta 5 egunetara pasatu? Gero ezinezkoa dela konturatzen naiz eta errealitatera buelta. Eta pentsamendu hori bakarrik ez… gauza arraroa gertatzen da igandetan ere. Ea zuei ere gertatzen zaizuen. Igande arratsaldea da eta nahiz eta bakarrik egon, nahiz eta lagunekin gelditu, pelikula bat ikusteko gogoak ditugu. Eta bapatean, denak aho batez “zer moduz erromantiko hoietako bat ikusten badugu?”. Ez dakit zer pasatzen den, zergatik igandeak maitasun erromantikoaz betetzen ditugun. Eta honek arrisku handia du… bai, lagunok, guk badakigu maitasuna ez dela pasa den urtean aurkeztu genizkizuen mito hoiek, ez dela laranja erdiaren kontua… baina igandetan gure burmuina biguntzen da eta maitasun erromantikoz betetako mezuak sartzen dira gure baitan. Filtroak kentzen ditugu? Kontuz! Maitasun erromantikoaz hitzegiten duten pelikulak osasunerako kaltegarriak baitira!

Ikus dezagun…

Gizartean arrakasta lortzen dugu bikotean gaudenean… Bai, ni oso horretatik gu biok izatera pasatzen garenean… Gogoratzen Pretty Woman adibidez? Edota Nunca me han besado?

https://www.youtube.com/watch?v=BM6cAlmCk3A

Horrelako zenbat amaiera ikusi ditugu? Azkenengo irudia musua da, neska eta mutilaren arteko musua, happy ending, zoriontsuak betirako, y comieron perdices ideia azpimarratzen dutenak. Zoriontasuna bakarrik bikotean aurkitu dezakegu.

Ikusi duzue “Grace eta Frankie” telesaila? Imajinatu, betirako izango dela uste duzun harremana bapatean apurtzen dela eta zure bizitza berriko eraiki behar duzula. Horrelakotan lagunak premiazkoak dira… Baina ez dago adinik ohartzeko gure burua zaindu behar dugula, nahi duguna egiteko gai garela, gure bizitzaren protagonistak gu geu garela!

Eta «perdices»-ei buruz hitzegiten gaudela… betirako, bizitzatik harago, Buzz Lightyear esaten duen moduan “hasta el infinito y más allᔠmaite egingo zaitut. Ba ez, lagunok, gauzak amaitzen dira. Berriro ikusi lehen aipatu dizuegun telesaila… aspertu gara Crepusculo, Ghost… bezalako pelikulekin. Maitasuna betirako eta “más allá de la muerte” bezalako ideiekin, nola ez dugu gaizki pasatuko, zerbait gaizki egin dugula ideiarekin ibiliko, harreman bat amaitzen denean? Hori esan nahi bait digute. Adi mezuari! Betirako maitasunaren ideia sartu nahi digute, sufritu behar duzunaren ideia, eta harremanak amaitzen badira, porrotak bezala biziko ditugu. Bizitzaren parte dira, gauzak hasi eta amaitu daitezke, edo ez, baina ez dago zertan sufritu beharrik amaitu ez daitezen edo luzatzeko. Ikusi duzue “La Chica danesa” bertan Gerda Wegener-ek gustokoa dugun maitasun eredu bat agertzen digu: zure ondoan egongo naiz, zurekin, baina nirekin ere, nire bizitza eginez.

Beno, gure osasunerako onuragarriak ez diren ezaugarri gehiago aurkitu ditzazkegu maitasun erromantikoari buruz hitzegiten diguten pelikula eta filmetan. Emakumeen mendekotasuna, heteronormatibitea, monogamia, mutilek eman behar dutela aurreneko pausua, mutilentzak garrantzitsuena kopurua dela (zenbatekin enroilatu zara) eta neskentzat kalitetea (benetakoa aurkitu, printze urdin hori)… ezaugarri gehiago ikusten dituzue?

Peli bat gomendatu nahi duzuegu… iadanik ikusia izango duzue, baina bertan maitasun erromantikoaren ondorioak ikusi ditzazkegu. Zeri buruz doa? Ikusi dezagun… neskei zer irakatsi digute? Lana eta guzti hori ondo dagoela, baina bizitza oso bat izateko, bikote bat izan behar dugula, behin bikotea izanda, ezkondu behar garela, eta horrela, lehen genion arrakasta soziala lortuko dugula. Eta gainera, indarrean dagoen “edertasun” ereduaren barruan ez bazaude, esfortsu gehiago egin beharko dituzula. Bada garaia estereotipoetaz barre egiteko!!!

Zeintzuk dira zuretzat harreman sanoak, libreak erakusten dituzten pelikulak eta telesailak? Maitasun erromantikoa osasunerako kalteagarria delako, goazen #BeldurBarikJarrera rekin harremanak eraikitzera!!!!

 


13/09/16

Maitasun erromantiko abestien aurrean… Beldur Barik Jarrera!

abestiak3

Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí…”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera…”, “I’m mad about you…”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan… Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Bai lagunok, horrelakoa izaten da maitasun erromantikoaren kontua… irratia piztu, tabernan pote bat hartzen gauden bitartean, gure etxean, gure kuadrilan (entzun duzu ezdakitnoren azkenengo kanta? Nire hitzak dira hoiek… nire sentimenduak hain ongi isladatzen dira…), kontzertuetan (kontzertuzalea naiz ni, eta maitasun erromantikoaren kontua edozein musika eredu edo generoan ematen da)… Beti aurkituko ditugu horrelako abestiak. Pasa den urtean batzuk ekarri genituen gure web gunera. Gogoratzen? Sakatu hemen aurreko urteko post-a berriro irakutzeko.

Beno, ba nazkatu egin gara. Bai, neskak beti menpekotasun egoeran abestietan, mutilak beti aurreko pausua eman behar dutela, neskak bakarrik beti esperoan, itxoiten, neskak-mutilak harremanak, beti sufritzen uzten gaituztelako, utzi nahi dugulako, beste batekin dagoelako, beste batekin maitemindu naizelako, zu ez zarela, ni naizela…

Akabo! Gure kantak egitera goaz! Berriak sortu eta daudenak moldatu! Hori bai dela Beldur Barik Jarrera!

Maitasuna ondo dagoelako, maitatzea ondo dagoelako, baina modu libre, aske, batean! Rebeca Lane-k esaten duen moduan, “gertu, baina hezirik gabe”.

Viruta FTM dioen moduan, «Nirea baino ZUREA beti izanez».

La Otra abeslariaren hitzetan, «libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre».

Ziur abesti gehiago daudela… gehiago ezagutzen dituzue? Gure #BBplaylist ean gehitu ditzazkegu! Animatu eta bidali zuen maitasun sano eta askearen abestia!

Dauden maitasun abestiak birmoldatzea beste aukera da, Beldur Barik Jarreraz beteriko aukera gainera! Hemen dituzue zenbait adibide!

Ester eta Judit Ferré Iurretatik bidali ziguten pasa den urtean bideo izugarri hau. Maitasun erromantikoaren himnoetako bat hartu eta bere musikarekin SOMOS ESTUPENDAS abesten eman dugu urte osoa!

Abesti honek askorako ematen du… Las insumisas taldeak ere horrelako abestien aurrean bere asperdura agertu du. Taldearen hitzetan “Sin ti chica sana, Que ya esta completa , Como una manzana”.

Beraz,  matxismoz, sexismoz, heteroarauaz… beteriko abestiak hartu ditzazkegu eta gure erara egin! Maitasun erromantikoarekin bukatuz eta maitasun harreman sano eta libreak sortuz!

BELDUR BARIK JARRERAZ BETE MUSIKA! BELDUR BARIK JARRERA DUEN MUSIKA ENTZUN, SORTU!

 

Guardar


08/09/16

BERRIRO MAITASUNAREKIN BUELTAKA…

Maitasuna guztia suntsitzen duen urakan bat da… mundu osoa kolokan jartzen duen lurrikara… Tira, zenbat aldiz entzun dituzue horrelako esaldiak? Nik milaka aldiz…. eta gero ohiko esamoldeak datoz: «beno, hori maite zaituelako da, maitasuna delako, benetako maitasuna, maitasun maitasuna». Bai noski, zure mundua kolokan jarri behar dela esaten duen maitasun hori (orain bikote moduan pentsatu behar duzu), baita zure lagunak (orain nor maitatu behar duzula, hor jarri behar dituzu indar guztiak, zure bikotean, eta lagunak alde batera utzi ditzazkezu… eta benetako lagunak badira, ulertuko dute), zure sentimenduak ere (ez izan berekoia, zure sentimenduak beste pertsona baten osagarriak dira), zure sexualitatea (bakarrik pertsona horrekin harreman intimoa izan dezakezu, eta pertsona bakarrarekin, eta neskak mutilekin eta mutilak neskekin… ai ama beste pertsona bat gustatzen bazaizu…)… Lista zabaldu dezakegu, baina ideia guzti hoiekin apurtu nahi dugu, maitasun erromantikoaren inguruan darabiltzaten mito guzti hoiekin. Baita gure inguruan, zorabiatzen gaituztenekin ere!

Pasa den urtean mitoei buruz hitzegin genuen. Baten bat ahaztu genuen? Horrela bada… esaguzue!

Berriro hemen maitasun erromantikoaren gaiarekin jarraitzeko. Aurten ere nola maitatu behar dugun irakatsi diguten ikusiko dugu, ideia hori deuseztatu eta GURE MAITAZEKO ERAK sortzeko. Bai, horrela, letra haundi eta pluralean.

Musikaren bitartez…

Pelikula eta telesailetan…

Ipuinen bitartez…

Maitasun erromantikoaren kontu honetan neskak gure papera dugu… eta baita ere mutilok…

Rocio Salazar
Rocio Salazar

Pentsatu, eztabaidatu eta ausnartu egin dugu… eta bidali diguzuten bideoetan ere ikusi dugu. Eta laister, berriro ikusteko aukera izango dugu, Beldur Barik Lehiaketa 2016 gertu baita…

Inposatu dizkiguten rol hoietatik aldendu nahi dugu…

tumblr_njqc8068sC1unan3co1_400

Osasungarria den modu batean maitatu eta maitatuak izan nahi dugulako… kanpora harreman toxikoak!

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Eta maitatzeko beste modu batzuk ere ezagutu nahi ditugu, adibidez, hainbestetan entzun dugun poliamor kontu hori…

https://www.youtube.com/watch?v=R5q6X7J4R_c

Kurtsoari hasiera ematen diogu maitasun kontuarekin. Baina maitasun kontzeptu zaharkitu horrekin amaitu nahi dugu. Maitatza sufritzea dela esaten digun ideia horrekin, nor maitatu eta noiz maitatu esaten digun maitasun horrekin… guk sortu nahi ditugu maiuskulak. Gure burua maitatu eta gure ingurukoa, baina zainduz, askatasunean… Rebeca Lane abeslariak dioen moduan «gertu baina hesirik gabe», Viruta FTM kantuan bezala «Nirea baino ZUREA beti izanez», La Otraren hitzetan «libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre»… Neska eta mutila nola izan behar dugun irakasten diguten bezala, nola maitatu behar dugun irakasten diguten… Eta guk erramintak hartzera goaz, eta irakatsi diguten guztia deuseztatzera goaz benetan maiuskulak dituen maitasun bat sortzeko. Laguntzerik nahi al duzu? Beldur Barik Jarrearekin maitatu!

Guardar

Guardar


06/09/16

LOVE ME BABY

Irailan, maitasun erromantikoari buruz hitzegiten geunden bitartean, Beldur Barik Lehiaketa 2015 ailegatu zen eta martxan jarri ginen, bai bideoak eginez, bai maitasunari buruz hitzegiten.

Maitasuna edonon dagoela ohartu ginen (post hau irakurri nahi?), eta zaila dela bere atzaparretatik ihes egitea… baina ez dela patuaren inguruko ezer… beraz… maitasun erromantikoaren ideiarekin apurtu dezakegu… maitasuna nahi dugun modura berreraiki, eredu osasuntsuagoak eraiki, toxikoak ez diren harremanak sortu…

Maitasun erromantikoei buruz hizketan eman genuen iraila…

https://youtu.be/RyaNfRhF7WI

Gogoratzen zeintzuk diren mito hoiek?

Lehenengo post honetan hurrengo mitoei buruz hitzegin genuen:

MAITASUNA MUNDUKO GAUZARIK HAUNDIENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

LARANJA ERDIA

MAITASUNA ESKLUSIBITATEA ETA JABETZA DA

sin-ti-soy-yo

ZELORIK EZ BADAUDE, EZ DA BENETAKO MAITASUNA. Esaldi ederra… zeloak zer diren eta zer ez diren azaltzen saiatu ginen post honetan. Gogoratu ondo:

EL AMOR NO ES CONTROL

MAITASUNA SUFRITZEA DA. Beno, beno… ipuinari buelta emango diogu eta ondo maite zaituenak… barrea eragingo dizula esango dugu… Post hau gogoratu nahi?

Maitasun erromantikoaren kontu hau kontatu digute, irakatsi digute. Printzesa izan nahi dugu eta gure bizia printzipearen zai eman nahi dugu. Edota printzipea izanik, heroia izan behar eta beti zaldiaren gainean printzesaren bila. Beste norbait horren bila, kanpoan dagoena, nire zai… Beno, ba guzti hau eraikia da, lagun maiteok. Eta eraikia den heinean, deuseztatu dezakegu eta harreman eta maitasun eredu berriak eraiki!

Nola? Beno, aukera ezberdinak pentsatu genituen (http://beldurbarik.org/eu/2015/09/mito-erromantikoak-desmuntatu-ostean-orain-zer) … horren inguruan hausnartzen jarraitu nahi dugu… laguntzerik nahi? Idatzi hemen zure pentsamenduak, eztabaidak, hausnarketak… edota bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera! Guztion artean, maitasun eredu berriak eraikiko ditugu!

alternativas éticas al amor romántico

Onarpen galanta bota genizuen… askotan ikusi dugula gure burua maitasun erromantikoari abesten SIN TI NO SOY NADA, I’M MAD ABOUT YOU… bezalako letretan (http://beldurbarik.org/eu/2015/09/maitasun-erromantikoaren-mitoak-abesteari-utzi-nahi).

Bideo sorta honekin uzten zaituztegu… Gozatu!!! Eta gehiago jakin nahi baduzue gai honi buruz, sartu gure web gunean eta irakurri irailan landutako gai guztiak!!!

https://youtu.be/ti56r5rKvWc

https://youtu.be/DNYYdnb6HUI

 


05/01/16