Categoría: <span>Ligoteoa</span>

BILGUNE FEMINISTAREKIN SOLASEAN, AUTODEFENTSA FEMINISTAREN INGURUAN

Ekainan, ligatzearen eta ez ligatzearen harira,  jai giroan hain ohikoak izaten diren indarkeria sexistaren adierazpenen inguruan hitz egin dugu. Gaian gehiago sakontzeko asmoz, Saioa Iraola, Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu, emakumeon autodefentsa ikuspegi feministatik jorratzen egiten duten lanagatik. Izan ere, hainbat tailer burutzen eta baliabide landu dituzte gai honen inguruan. Hori guztia izan dugu hizpide. Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izateaz gain, bideo-laburpen bat ere baduzue.

ZER DA BILGUNE FEMINISTA?

«Bilgune Feminista Euskal Herri mailako erakundea da, orain dela 12 urte sortutakoa. Nolabait, tradizio feministaren, euskal feminismoaren oinordekoak garela. Gure jarduna, Euskal Herrian kokatzen da eta gure helburua da Euskal Herri feminista eraikitzea. Hasieran, emakumeon egoera zein den aztertzeko egindako diagnostikotik ikusi ahal izan genuen, patriarkatua jendartearen esparru desberdinetan egituratzen den bezalaxe, berari aurre egiteko, gure jarduna ere esparru desberdinetakoa izan behar dela: komunikabideak, kultura, instituzio politikoak, sozioekonomia, indarkeria sexista eta hezkuntza. Eta bakoitzean,  norabide eta lanketa desberdinak antolatu dira, ildoak, alegia. Indarkeria sexistaren arloan, esaterako, autodefentsa feminista lantzen dugu”

ZERGATIK GERTATZEN DIRA ERASO SEXISTAK JAIETAN?

«Jaiak badira eduki sinboliko handia biltzen duten kultur adierazpena, errealitatearen adierazpena. Gure egunerokotasunaren parte diren errealitate batzuk dira. Baina errealitatearen modu kondentsatu bat zeinetan erritoak, ohiturak, tradizioak, euforia… Nolabait emozio desberdinak batzen dira. Eta emozio eta errealitate guzti hoiek ere, gure jendarte patriarkal eta kapitalista honetan lantzen eta erreproduzitzen diren ideiak, erritoak, errealitateak ere badira.  Eta eskubide urraketa ere ematen da jaietan. Arlo desberdinetan ikusi edo aztertu genezake nola ematen den indarkeria sexista jaietan . Festak gure herrietan hasi berri dira eta ia badaude salaketak, eraso sexista desberdinak ematen dira eta hoien salaketak jaso ditugu. Arrasaten, Txantrean…

Indarkeria sexistari dagokionez, Bilgune sortzen denetik, egiten da lanketa bat da. Batetik, indarkeria sexista zer den ezaugarritzeko eta adierazteko . Zeren eta, egia da, askotan, zailtasunak daudela eraso bat zer den identifikatzeko . Eraso bat bada irain bat, begirada zikin bat, piropo zikin bat… Baina bada ere, zerbait fisikoagoa izan ahal dena: eraso fisiko bat, zaplasteko bat edo ipurdian jotzea. Eraso sexisten ezaugarritzea bada garrantzitsua, baita jaietan ere»

ZERGATIK AUTODEFENTSA FEMINISTA?

«Gure apustua, 3-4 urte batzuetatik hona izan da… Eraso sexisten salaketa garrantzitsua da, instituzioei neurri eraginkorrak eskatzea garrantzitsua da, prebentzioa lantzea erem garrantzitsua da: prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak aurrera eramatea… Baina garrantzitsua da ere, emakumeokin lanketa bat egitea. Erasoen aurrean defenda gaitezkeela sinisteko, gure buruek sinisteko. Ahalduntze prozesu bat emateko ere, eta nolabait, erasoak identifikatzeko ere. Izan ere, gazteekin lanean, askotan kostatu egiten da identifikatzea begirada bat, beharbada, eraso bat dela. Edo leku baten ez garela eroso sentitzen, seguru sentitzen eta ea zergatik ez dugun sentitzen leku seguru bat dela. Guk lanketa guzti horiek egiten ditugu autodefentsa feministaren bitartez»

ZER DA, BERAZ?

«Guk autodefentsa feminista ulertzen dugu dela jarrera bat, errealitateri aurre egiteko jarrera bat. Baita ahalduntze prozesu bat ere, zeina hasten den norberak indibidualki egiten duen lanketa batetatik eta lan hori kolektibizatzetik. Hau da, eraso bat zer den edo ez den, beldurra nola kudeatzen den. Hau da, txikitatik emakumeoi hezten gaituzte esanez: kontuz gauean, kontuz kale horretatik … Eta nolabait mezu guzti horiek beldurra indartzen dute gugan»

EMAKUMEOI, ETENGABE, BELDURRAREN MEZUAK IGORTZEN DIZKIGUTE…

«Beldurra emozio bat da baina etengabe sentiarazten digute eta askotan identifikatu gabe, beldur horri aurre egiteko zer egin genezakeen. Zeren eta, beldurra emozio bat den neurrian, horren kontzientzia hartu beharra daukagu baina sozializatu egin beharra dugu. Hau da, egoera askotan beldurra sentitzen dugula, emakumeon artean baina baita ere, beldur hori kanalizatzen.

Beldurrari aurre egin behar diogu, zeren eta, beldurraren blokeoak ekarri dezake izua eta ez erreakzionatzeko edo blokeatzeko aukera hori. Eta hori gertatu ez dadin , erreminta batzuk behar ditugu, bitartekoak. Baina lehenengo kontzientzia hori hartu beharra dugu, eta sozializatu egin behar dugu beldur hori sentitu egiten dugula»

NOLA PROPOSATZEN DUZUE LANTZEA AUTODEFENTSA FEMINISTA?

"Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari" txostena

«Bilgunen lan-talde bat dago autodefentsa feministaren inguruan eta urteetan egon diren ekarpenak, jakintza guzti horiek bildu, eztabaidatu eta euskarazko bitarteko bat sortu du “Beldurrak gurekin jai. Ekin autodefentsa feministari”. Hemendik , nolabait, patriarkatuaren deseraikitze bat egiten da. Hau da, zer da patriarkatua, nola egituratzen den, ze lotura dituen gure jendartearekin, emakumeen eskubide urraketarekin. Eta bigarren atal bat bada emozioen ingurukoa, beldurraren sozializazioa, kontzientziazioa, kudeaketa. Autoestimaren ingurukoa. Zeren eta emakumeok gure autoestima lantzea, ezinbestekoa da, beharrezkoa jarrera autonomo bat, ziur bat izateko. Azkenean, txikitatik jasotzen ditugun mezu desberdinek irudi estetikoaren inguruan, sexualitatearen inguruan zer-nolako jarrera edo papera izan behar dugun emakumeok. Espazio publikoan eta espazio pribatuan izan beharreko paperaren inguruan … Ba guzti horren gaineko lanketa bat egitea ezinbestekoa da.

Bestalde, autodefentsa feministaren ariketa desberdinak ere lantzen ditugu, norberak lantzeko, kolektiboki lantzeko. Eta azkeneko zati bat da erasoei erantzutea, eta indibidual eta era kolektibo baten. Eta horretarako erreminta desberdinak lantzen ditugu txostenean. Urte dezentetako lana da eta guretzat erronka bat da, ezinbestekoa, emakumeekin autodefentsa feminista lantzea. Azkenean, egunerokotasunean bizi ditugulako eraso desberdinak. Eta autodefentsa feminista ez da, soilik, teknika fisikoen bilduma bat, baizik eta jarrera bat da. Eta jarrera hori lantzeko prozesu bat behar dugu eta ahalduntze prozesua da hori, kontzientzia hartuz norbera nola eraiki den, ze autoestima dugun, beldurra, gorputz itxurarekiko zein beldur ditugun, espazio publikoan jarduteko … Guzti hortaz, motxila hori atera, aztertu, horren kontziente izan eta norberak erabaki dezala zein jarrerarekin egin nahi dion aurre biziari orokorrean eta erasoei zehazki»

INDARKERIA SEXISTAREN, ETA ZEHAZKI SEXU INDARKERIARENMUINEAN, SEXUALITATE EREDU KONKRETU BAT EGON DAITEKE?

«Gure ustez, ezinbestean, patriarkatuaren eta gure jendarte egituratzearen inguruan hitz egiten dugunean, ezinbestekoa dugu hausnartzea sexu-genero sistemak zein sexualitate eredu erreproduzitzen eta indartzen duen, eta horrek nola eragiten digun emakumeoi. Gure analisia da bizi garela jendarte eredu baten zeinetan, sexualitate eredu bakarra den hobetsia eta lehenesten den, dela heterosexuala, emakume batek eta gizon batek osatua. Bikote harreman baten oinarritzen dena. Hau da, nolabait, sexualitatea ulertzen da bizitzako fase berdinetan sexualitate era bat izan behar duela. Hau da, 30 urtera arte izan gaitezke nahi duguna, harremandu  gaitezke pertsona ezberdinekin, beti ere, arautua bada, bikote ereduan baldin bada. Baina, nolabait, 30 urtetik aurrera proiektatzen da ezkontza. Guretzat ezkontza da arau sartze horretan oinarrizko elementu bat, kontratu ekonomikoa izateaz gain. Ezkontza, seme-alabak… Hau da, sexualitate eredu bat zeina ugalketara bideratuta dagoen, gorputz ugalkorretan ematen dena eta desira ugalkorrari lotua.

 Hori da, nolabait, elementu klabea iruditzen zaiguna, gaur egungo sexualitate eredu hau sistema kapitalistari dagoela lotuta. Sistema kapitalistak behar du erreprodukziora begirako sexualitate eredua, zeinetan, emakumeok dugun paper bat eta gizonek beste bat. Zeinetan gizona den aktiboa, indartsua … Rol horietan eraikitzen dute edo inposatzen zaie beraien identitatea eraikitzea. Eta emakumeoi, otzana, sumisa izatea sexualki ez hain aktiboak. Eta rol horien indartzea eta erreprodukzioa ematen da gaur egungo sexualitate ereduen bitartez, zeinetan hobesten diren eta legitimizatzen diren praktika sexual zehatz batzuk. Hau da, koitora. Koitozentrismoa deitzen diogu, koitoa oinarri duten praktika sexualak baino ez dituela bultzatzen egungo sexualitate ereduak. Komentario asko, gure artean, gazteon artean: Zer, ligatu duzu? Bueno … ligatu-ligatu ez, baina bueno, ligatu-ligatu bai. Zer da ligatu-ligatu ez?Koitoa ez dutela praktikatu pertsona batekin? Eta erdi ligatu da musu batzuk eman ditugunean, begiratu garela, ukitu garela laztandu garela?

Eredu hau indartzeko badago ikus-entzunezko ekoizpen pila bat: pelikulak, serieak, bideojokoak, aldizkariak, musikak, bideoklipak… Zeinetan indartzen den praktika batzuk»

 SEXUALITATE EREDU HORREN AURREAN ZEINTZUK DIRA AUKERAK?

«Gure lanketa bada, batetik, irakurketa bat egitea inposatzen zaigun sexualitate eredu honen inguruan eta pixkanaka, joatea sortzen bestelako sexualitate eredu batzuk. Sexualitate praktika anitzei, dimentsio politiko bat ematea. Hau da, sexualitatea ez da zerbait pertsonala, bada zerbait politikoa, gure bizitzetan guztiz eragiten duena. Eta, horregatik, aitortza eta dimentsio politiko bat eman behar zaio. Gure etengabeko saiakera da, geroz eta gehiago garela, zailtasunak-zailtasun, bestelako sexualitate eredu baten aldeko apustua egiten dugun herritarrak. Hau da, oso zaila dela, ezinezkoa ez esateagatik, sistema kapitalista-patriarkal honek planteatzen duen sexualitate eredu itxi horren baitan kokatzea eta beharrezkoa ikusten dugula, bisibilizazio bate matea bestelako sexualitate eta identitateena: lesbioanona; transexualen errealitatea, bizipenak, jendarteratzea; gay-ena; ama bakarreko familia ereduak; lagunarteak osotutako familia ereduak geroz eta gehiago direla … Hau da, adieraztea, inposatutako eredu horretan badaudela geroz eta bide gehiago, bidezidorrak, eta horien bila joan behar dugula.»

SEXUALITATE ETA IDENTITADE ANIZTASUNA ISLADATU NAHI IZAN DUZUE ARRAKALAK PROIEKTUAREKIN.

«Horretarako dokumental bat osotu dugu “Arrakalak” izenekoa. Guk planteatzen dugu patriarkatua badela haitz handi bat bere araua heterosexualitatea dela, koitoan oinarritutakoa, bikotean, ezkontzan … Eta haitz guzti horretan izan gaitezen arrakalak, beste bizi eredu batetan bizi nahi dugulako, bestelako sexualitate eredu baten eta bestelako identitate batzuekin …»

JAI EREDUEN INGURUKO HAUSNARKETA INTERESGARRIA ERE PLAZARATU DUZUE “FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA” DOKUMENTALAREKIN…

«Badaramagu urte piloa lantzen jai parekideen aldeko lanketak. Jaiak badirelako testuinguru bat non iruditzen zaigun zapalkuntza

"Festa dezagun, gaurdanik geroar" dokumentalaren irudia

desberdinak ematen diren. Eta errealitatearen parte diren heinean eraldatu egin behar dugula uste dugu. “Festa dezagun geroa” dokumentalarekin hainbat gauza landu nahi izan ditugu. Batetik, adieraztea, festak zer diren. Hau da, gure gizartearen ordena erreproduzitzen dituzten errito eta ohiturak direla. Sistema kapitalista eta patriarkalaren orden hau, espazio publikoaren egituratzea, espazio pribatuaren beste bat. Askotan, tradizioaren izenean eskubide urraketa ematen delako gure herrietan. Eta dokumentalean saiatu gara azaltzen guretzat zer diren festak eta zergatik eraldatu behar dugun. Era berean, ezagutzera ematen dugu baita ere , Euskal Herriko herri desberdinetan, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko egiten diren ekimen desberdinak. Geroz eta ekimen gehiago egiten dira “Emakumeak plazara”, herri kiroletan ere geroz eta emakume gehiok hartzen du parte. Dokumentalean lantzen den beste ildo bat da, jaietan eraso sexisten aurrean ze protokolo lantzen diren gure herrietan, nola egiten zaien aurrean. Garrantzitsua baita herriak antolatzen dituzten agente desberdinen artean erantzun protokolo bat osatzea ze jaietan ematen diren erasoak ez da soilik talde feministen erantzukizuna soilik. Hau da, herriarena da erantzutearen ardura.

Errebisio bat egin behar dugu festen antolaketan, egitarauan eta festetan bertan, ikuspegi feminista bat txertatzeko. Hau da, nola antolatzen ditugu, ze espazioetan, zer-nolako parte-hartzea duen, egitaraua, egitarauarekin lortu nahi dena, ze jendearengana heltzen garen Eta horretan inplikatu behar direla Jai Batzorde eta Txosna Batzordeak.»

 


07/09/19

PUNTU ITSUAK


Uda eta jaiak estreinatu berritan, gertatu dira, jada, gurean ere, hainbat sexu eraso eta gehiegikeria:
Hernanin, Arrasaten edota Txantrean, kasu. Eta horien aurrean, sexu gehiegikeria horiek ekidin asmoz, ohikoak izaten dira neskoi igorritako betiko mezu eta gomendioak: ez joateko bakarrik, ordu-txikitan ez ibiltzeko… Emakumeak biktima ez izateko gomendioak.

Baina, zergatik ez alderantziz? Nortzuek dute arazoa? Emakumeek edo erasoak burutzen dituztenek? Zergatik ez, sexu-erasotzaile ez izateko gomendio eta mezuak? Zergatik ez, sexu-erasoak nola ez burutu gomendatzen dituzten mezuak? Badirudi, gure egunerokoan parekidetasunerako nolabaiteko diskurtso bat dugula, pakto bat ezarrita, zeina «politikoki egokia» den plano batetan errespetatzen dugun. Baina badaudela testuinguru batzuk, non ulertzen den pakto horiek albo batera utz daitezkeela, badagoela «benetako zena» ateratzeko askatasuna edo permisibitatea. Beraz, esan genezake gure kontzientziatan badaudela zenbait «puntu itsu».

Beraz, ezinbesteko dugu jaietako «puntu itsu» horiek azaleratzen lagunduko dizkiguten mezuak. Esatea, posible direla beste era batzuetako jaiak.  Ezbaian jarri behar ditugu, naturalizatuta ditugun jokaera horiek. Ezinbesteko ditugu sexu-erasoei Beldur Barik aurre egiten dioten ekimenak. Honen harira, hainbat herrietako jaietan, neska-mutilek, emakume-gizonek, eraso sexisten aurreko beraien gaitzespena adierazteko ekimenetan hartu dute parte..

Irunen, esaterako “Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea!” ekimena atera dute. Ekimenaren xedea da “…festetan sortzen diren indarkeriazko espazio inpuneak borrokatzea, barrearekin eta ironiarekin (…)barre egiten diogu emakumeak jaietan gozatu ezin dugula pentsatzen duenari, barre egiten diogu matxistari, arrazistari, homofoboari”. Horretarako, besteak beste, photocall antzeko bat antolatu dute jendeak bibotea jarrita argazkia atera eta eraso sexisten aurka daudela adierazteko.

 San Ferminetan ohikoak diren sexu-erasoen inpunitatearekin apurtzko Gora Iruñea herri-plataformak eta Eraso Sexisten aurkako Emakumeen Plataformak, elkarlanean, #zeroeraso  ekimena antolatu dute. Ekimen horretan, elkarte desberdinek hartu dute parte, eraso sexisten aurreko beraien jarrera aktiboa erakusteko. Eta horretaz gain, autodefentsa feministarako hainbat ikastaro antolatu dituzte  «…erasotzen gaituen orori aurre egiteko Autodefentsa Feministarekin. Preparatu egingo gara, gure arteko sareak ehunduko ditugu, elkartuta indartsuagoak garelako»

 

Eta zuen herrietan, antolatu al dituzue sexu-erasoen  inpunitatearekin, puntu itsuekin, hausteko ekimenik? Elkarbanatu gurekin! Elkarbanatu Beldur Barik Jarrera!!


07/09/19

LAINO GUZTIEN AZPITIK, SASI GUZTIEN GAINETIK

Jaiak eta ohiturak: aldaezinak?
Jaiak eta ohiturak: aldaezinak?

Atzo San Juan bezpera izan zen, usadioz eta kontu ugariz betetako eguna. Egun magikoa. Gure herrietako jai eta ospakizunak ohiturezjosiak daude, askotan zalantzan ere jartzen ez ditugunak: nondik datoz, zer esan nahi dute, nortzuk dira protagonistak? Zeren eta, jaiak baztertzaileak izan ohi dira. Mutil izateko modu batek dauka ahotsa, lekua, zentralitatea. Horrela erakusten digu 2013ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko honek. Genero arauek maskulinitateari ematen dioten boterearekin hausten dugunean, erasoak ohikoak dira. Eta heteroaraua hausten dugunean, oraindik ere, are gehiago.

Jaietan agresio homofoboak ere ugariak izaten dira. Eta, horrela gogorazten zigun Mikel Ayerbek 2012an uztarria.com-en idatzi zuen post-ean. Berak bizi izandako bi gertaerak kontatu nahi zituen salatzeko  jai giroan edota ohiko eguneroko bizitzan gure inguruan ohikoak izaten diren ‘mikro-homofobia’ ekintzak eta erasoak : “Gertaturikoa lagunei kontatzeko orduan, behin baino gehiagotan nik ere zalantza egin dut eraso hitza erabili edo ez, eraso hitza bortitzegia bailitzan. (…) Eraso hitza ekintza eufemismoarekin estaltzeak hori bera adierazten baitu, sarritan erasoak jasandakoan ere ez dugula nahi izaten kontuari hainbesteko garrantzia ematerik. (…)‘ Mikro-homofobia’ terminoa ‘mikro-matxismo’ terminoaren aldaera gisa erabili asmo dut, hain zuzen, emakumeek sarritan jasaten dituzten ekintza eta eraso matxista txiki baina errepikatuak izendatzeko terminoaren baliokide gisa. Jakina baita emakumeek maiz jasan behar izaten dituztela gertakizun, irain eta ekintza matxistak, sarritan oharkabean bada ere, eta, gainera, esan bezala, zenbaitentzako gertaerok «ez dira hainbesterako izaten».

Zergatik eraso guzti hauek? Zergatik batzuen desfaseak dauka hainbesteko kabida jaietan? Ordua da jaien inguruan orokortuta dagoen kontzeptuarekin hausteko. Batzuen jaiak izatetik denon jaiak izateko. Gure sexualitatea nahi dugun bezala, nahi dugunarekin eta nahi dugun beste gozatu ahal izateko, erasoen beldurrik gabe. Gutxi batzuen tradizioekin hautsi, beste guztiak sartu ahal izateko. Normalitatearekin, betikoarekin hautsi behar dugu, nola edo hala, indarkeria justifikatu egiten dutelako.

Iturria: Zeatikezpa.org-tik hartutako bideoa

 

Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik… Hautsi dezagun genero eta heteroarauarekin, gure tabernatan eta plazetan!

Eta ospa dezagun Ekainak 28a, gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna: sexu-aniztasuna eta identitate ezberdinen existentzia aldarrikatzeko eguna. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira gure hiriburu eta herrietan. Parte-hartu!!


07/09/19

JUERGATIK ETXERAKO BUELTA

Buff, zelako mozkorra… Ohera sartu baino lehenago dutxa hartu eta zerbait jatea desiatzen ari zara. Zelako luze egiten ari zaizun txosnetatik etxerako buelta… Ai, zer da hori? Pausuak entzun dituzu. Norbait dator zure atzetik ala? Ba ez. Ez dator inor. Tuntun, tuntun, tuntun. Bihotza taupada bizian jarri zaizu; ahotik ziztu bizian irten behar zaizun zaldi zoroa da. Lasaitu, aber, zure irudimena dela diotzazu zure buruari. Tuntun, tuntun, tuntun. Bihotz taupadak arnasarekin nahasten zaizkizu eta bihotz taupadak, pausuekin. Tuntun, tuntun, tuntun. Portaleko atea irekita dago. Hasi korriketan, atera heldu behar zara. Benga, benga…!

 Zure etxeko atarian zaude, sarrerako atea zure bizkarrean itxi berri. Izerdi tantakadak bekokitik behera erortzen zaizkizu. Arnasestuka zabiltza. Korrika batean etorri zara zubitik hona! Pausuak benetan entzun dituzu? Norbait etorri da zure atzetik? Ala zure irudimena izan da?

Beldurrak burua endredatu eta gorputz osoa paralizatzen digu. Beldurrak, iluntasunean, ez dagoena ikusarazten digu, sentiaraztencaperucita-roja-lobo gaitu txiki eta hauzkor, egiten gaitu ahul. Izan ere, beldurrean hezten gaituzte. Une oro, nondik, noiz eta nola ezin dugun joan esaten digute. Ahulagoak omen garelako, hauzkorragoak. Erasotuak izanez gero, akabo. Eta hori dena  sinistuarazteaz arduratzen diren hamaika ipuin, mandato sozial eta zurrumurru ditugu gurean. Zuri, ere, esan dizkizute? Kontuz izateko gauean, bakarrik ez etortzeko etxera, ez joateko horrela jantzita…? Txanogorritxuren ipuina kontatu digute, etxera bueltatzeko ordua jarri digute, eskolako inguruetan bortxatzailea zegoenaren zurrumurruak zabaldu dituzte…

Maitena Monroy-k   ikara sexuala deitzen dio horri. Alegia, emakumeak kontrolpean mantentzeko, gizarte sexistak elikatzen duen beldurra: “ Emakumeak kontrolatzeko modu bat da. Familiak eta lagunek, intentzio onez, mezuak igortzen dizkigute une oro, babesteko. Baina babes faltsua da, zeren eta, ikara igortzen digute, esaten digute ezin dugula ezer egin. Hobeto dela ez arriskatzea”. Esteka honetan elkarrizketa osoa irakur dezakezu.

Baina azaldu al digute inoiz, nola defendatu gure buruak? Txikitan norbaitek joz gero, esaten ziguten guk ere jotzeko edo irakaslearengana joateko?  Erakutsi ziguten nola eman ukabilkada bat? Ostiko on baten teknika? Ez. Baina, seguru, gure nebari, lehengusuari, klaseko mutilei baietz. Kriston entrenamendua izan dute: ez egin negarrik, bildurra baduzu hortzak estutu, klaseko horrek berriro jotzen bazaitu hau egin behar duzu…  Eta, zergatik, sexu erasoak prebenitzeko hainbeste mezu neskoi, eta, hain gutxi, mutilei? Esaten diete nola portatu, nola ez erasotu? Azaldu diete sexu-harreman  baten eta sexu-eraso baten arteko ezberdintasuna?

mujer maravilla
«Mujer Maravilla» superheroia

Arriskua egon arren, ez gara etxean geratuko, dena, gure logelatik kanpo gertatzen den bitartean, ezta?Juergak, bidaiak, kontzertuak, abenturak… Sinistu behar dugu ausartak, indartsuak garela. Bagarelako. «Mujer Maravilla»-k dioen bezala, erraza da kateak haustea, baldin eta badakizu ahal izango duzula . Zure burua defendatu ahal izango duzu, baldin eta,  zure buruarengan sinisten baduzu!Dena dela,  beti har ditzakezu badaezpadako neurriak: lagunei esan nora zoazen, mugikorra aldean eraman… Hala ere, oraindik ere, seguru sentitzen ez bazara, parte-hartu  autodefentsa ikastaroetan !

Arazoa, askotan, beste herri batzuetako jaietatik bueltatzen garenean izaten dugu. Zenbat alditan bueltatu behar izan gara gure gurasoekin edo autostop egin etxera bueltatzeko…? Izan al duzu inoiz arazoren bat beste herrietako jaietatik bueltatzen? Arazo lez ikusten duzu, arrisku bezala? Ba al zenekien, munduko herrialde desberdinetan taxi rosak jarri dituztela? Bartzelonan, Mexikon … Emakumeen aurkako sexu agresioak prebenitu, asmoz, emakumeek gidatutako taxiak dira horiek. Zer, antolatuko ditugu Euskal Herrian ere, gure taxi lilak ?


07/09/19

LIGATZERAKOAN: NON DAGO MUGA?

Txosnatan zaude eta aspaldi fitxatuta duzun horrekin tonteatzen hasten zara. Begirada bat botatzen diozu, berak ere zuri beste bat… Irrifarre bat, hurbiltzen zara. Hitz bat, galdera bi eta dantzatzen hasten zarete. Ferekak, musu iheskorrak… Halako baten, lagunak datoz, tabernetara doazela. Ahaztuta zenituen, hain gustora zeunden…! Hasieran ez dakizu zer egin, baina erabakitzen duzu beraiengana joatea. Kointzidituko duzue beranduago, eta, bestela, geratuko zarete beste egunen baten! Esan egiten diozu baina ez dio graziarik egiten. Esaten dizu ea nola berotu dezakezun horrela eta gero joan.  Ez izateko hain “monja”.

nire erabakia
Nire alua, nire erabakia, nire gorputza, nire ahotsa

Horrelako egoera batean, besteak esaten digunak asko eragin gaitzake, txarto sentiarazi, ematen du arazoa gugan dagoela.  Baina agian arazoa da sexua ulertzeko modua … Zeren eta, zergatik ulertu hasiera eta bukaera batekin? Zergatik ez ligatu, ligatzearen plazerragatik? Ez da zertan izan behar, soilik, zirri batzuekin hasi eta narrutaldi batetan amaitzen den zerbait. Sexualitatea zerbait zabalagoa da, azken finean, plazerra bilatzeko eta sentitzeko dugun gure gaitasun propioa da. Eta sentitzeko eta bilatzeko hamaika era daude. Nork dio modu bakar bat dagoenik?

Baliteke tonteatzen bakarrik, jada, disfrutatzen egotea, ezer fisikorik nahi ez izatea. Edota mosu eta zirri batzuekin ikaragarri ongi pasatzea. Edota baliteke, hainbeste gustatzen zaizun pertsona horrekin narrutan egiteko sekulako gogoak izatea, baina nahiago izatea beste egun baterako uztea: mozkortuta zaudelako, nekatuta, urduri…  Norberak erabakitzen du  zer egin nahi duen, norekin eta nola.   Nahiz eta gau osoan biak berotzen ibili zareten, nahiz eta txortan egiten zaudeten, beti duzu aukera ezetz esateko.  Ez bazaude eroso, ez bazaizu gustatzen egiten ari zaretena… Adierazi sentitzen duzuna, nahi duzuna, BELDURRIK GABE ! Edozein momentutan esan dezakezu EZETZ!  Denak balio du beti ERRESPETUA dagoen bitartean. Ez zaitzatela txarto sentiarazi, zeren eta, zure gorputzarekin, zure plazerrarekin zer egin nahi duzun erabakitzeko eskubidea duzu. Sexua plazerra disfrutatzeko delako, ez txarto pasatzeko.

Bale, norbaitek esango du frustrantea izan daitekeela, ilusioak egin eta gero, ezetz bat jasotzea. Ez gertatzea esperotakoa. Baina zer egingo diogu ba? Onartzea tokatzen zaigu. Bi pertsonek sexu harremanak izatea erabakitzen dutenean, bien arteko erabakia da. Batek zerbait egin nahi ez duenean, HOR DAGO MUGA. Gainera, beste pertsona horrek ezer gehiago ez duenean nahi, zertarako ekin?   Ez jarri zure plazerra bestearen gainetik, entzun eta enpatizatu. Baiezkoa denean, GOZATU! Eta ezezkoa denenean, GAME OVER!

Ligatzeari buruzko zalantzarik geratu bazaizue, bisitatu gure errespetuz  ligatzeari buruzko dekalogoa!

 


07/09/19

JAIAK ETA LIGATZEA

 

Ekainan zehar, Beldur Barik blogean jaiei eta ligatzeari buruz hitz egingo dugu. Badatorrelako uda. Eta udarekin batera jaiak: ondo pasatzeko gogoak, dantza egiteko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko… Baina batzuetan badirudi denak balio duela, desfasea guztian egon daitekeela. Baita ligatzerako orduan ere. Eta askotan, hor izaten gara, zalantzatan. Pasatzen ari zaidana, lekuz kanpo dago edo nire paranoia da? Gertatu zaizu?

Ligatzea: non dago muga?
Ligatzea: non dago muga?

Lagunekin juergan zaudela, kriston dantzak botatzen, izugarrizko iskanbila sortzen. Eta bat-batean, koadrila bat hurbiltzen zaizuenean. Hasieran zuekin dantzan, geroago zuekin ligatu nahian. Baina ez duzue ligatzeko gogorik, ondo zaudetelako zuek zuetara. Esan egiten diozue, baina ez dute ulertzen nonbait, hor jarraitzen dutelako. Kriston kaka sartzen.

Edo ezaguna den herriko horrekin hitz egiten hasten zarenean. Hasieran kriston txorradak jaurtiz aurreko egunean telebistan ikusitako zerbaiten gainean, barrezka. Baina baziladak zuregan zentratzen hasten dira. Nabaritzen duzu erdi bazilada erdi ligoteoa dela. Eta, bat-batean, bere eskuak zure titi gainean jartzen dizkizu. Ez dizu egiten hainbesteko graziarik, distantzia jartzen duzu eta jada ez duzu hain maja erantzuten. Bere jarrera: ez izateko hain borde.

Edo norbaitekin ligatu duzunean. Eta ez duzunean joan nahi musu edo zirri batzuetatik haratago. Eta presionatzen hasten zaizunean, esanez, nola utz dezakezun horrela, bero-bero dagoela, ez izateko horrelakoa…

Egoera horiek eta antzekoak ugariak dira. Eta jaien testuiguruan kostatu egiten zaigu bereiztea, zer den juergaren parte eta zer, gehiegikeria, noiz ari diren pasatzen. Zeren eta, aurre egiten dugunean, zerbait erantzuten dugunean, gu gara bordeak, paranoikak, “kortarolloak”…

Bizi izan al duzu horrelako egoerarik jaietan? Zein izan da zure erantzuna? Elkarbanatu gurekin zure bizipen eta estrategiak!


07/09/19

Ligoteo sano. Errespetuz ligatzeko dekalogoa

Gurekin Jai-k hedatutako bideo honetan gau eta jai giroan ohikoak diren matxismo eta lesbofobia jarrerak agertzen dira. Ezagunak egiten zaizkizu? Pentsatu ahal duzu etengabe halakoak bizitzeak ze haserre ematen duen? Eta aldi berean, neskek erantzuten dutenean, askotan bera zakarra, bordea dela esango dute.

Con todo lo que hemos hablado en septiembre sobre el ligoteo y los debates que ha habido en las redes sociales, hemos creado un decálogo de ligoteo sano. A ver qué os parece:

Errespetuz ligatzeko dekalogoa- Decálogo del ligoteo sano

1- Antes de entrar a alguien, fíjate si a la otra persona le está interesando el intento de acercamiento y si es receptiva. Acércate con buen rollo y educación, nunca intimidando. Si te dan largas, no seas cansino o cansina, y no lo fuerces. 

2- Ez ez da. Ezetza ondo onartu, ez hartu zure autoestimaren aurkako eraso bat bezala. 

3- El tonteo no siempre tiene que terminar en algo más. Haber dicho que sí a algo no es un sí para todo lo demás. En cualquier momento se puede decir ‘no’. Pero teniendo empatía hacia la otra persona, sin jugar con sus expectativas.

4- Mutilek lehenengo pausua eman behar dutelaren ideiarekin apurtu. Neska bazara, seinalak bota ordez, aktiboa izan. Neska batek jarrera hori badauka, ez epaitu.

5- Ligoteoa adiskidetasun eskema batetan ulertu, berdinen artean. Rol sexistak errepikatzen ari zareten aztertu.

6- No sientas la presión de dar tu teléfono, Tuenti o Facebook por no quedar de borde. Tienes derecho a elegir quién entra en tu vida, también en la virtual.

7- La clave es la empatía. Lo ideal sería que todo el mundo tuviera una actitud positiva y una sonrisa, pero entiende que a alguien no le apetezca que le entren.

8- Pentsa ze eragin daukaten fisikoak eta estereotipoek (neska barbie, kaña ematen diguten mutilak…) pertsona batez erakartuta sentitzeko unean. Pentsa zenbat aukera galtzen ditugun aurreiritziengatik.

9- Respeta la libertad y la diversidad sexual. No des por hecho la heterosexualidad. Entrar a dos chicas que están juntas, decirles el morbo que te da, es una forma de agresión lesbófoba.

10- Zu zeu izan, maskararik gabe. Pertsonak diren moduan ikusterakoan sexismoa gutxitzen da.

(Dekalogo honetarako sare sozialetan ekarpenak egin dituzte: Marta, Paco, Joanes, Alex, Iruñe, Santiago eta Aitzole)

 


07/09/19

Nork eman behar du lehenengo pausoa? Tomar la iniciativa al ligar

Taberna batetan zaude eta gustatzen zaizun mutil bat ikusten duzu. Zer egiten duzu? Seinaleak bidali: begiradak, irribarreren bat, beraren aldamenean jartzen saiatu… Hala bera konturatuko da gustatzen zaizula eta lehenengo pausoa emango du. Ez zen errazago izango zuzenean zu mutilarengana joan eta zeozer esatea? `Yo ligo yo decido´webgunean azaltzen da oraindik ere ligatzeko orduan neskak rol pasibo bat izatea espero dugula. Irakurri, ea zer iruditzen zaizuen. Noizbait eman duzue lehenengo pausua? Eta zer gertatu da?

Mutilen kasuan gainera egoera horrek eurengan sekulako ardura jartzen du. Agian mutila zara eta lotsatia zara, kostatzen zaizu lehenengo pausu hori ematea. Zergatik espero da beti zu izango zarela izotza apurtuko duena? Ea artikulu honek rol horiek aldatzera animatzen gaituzten!

¿Llevo la iniciativa?… o ¿Espero?

Por Yo ligo yo decido

En esto del ligue parece que nosotras tenemos que llevar un rol pasivo. Es decir, me planto en el lugar adecuado en el momento adecuado justo cuando pasa él, envío “señales” a ver si se da cuenta de que me gusta, intento “coincidir” por donde está él para que me vaya viendo y se de cuenta de que existo, “dejo caer cosas delante de él”, “me insinúo cuando le hablo”, hago comoque… y le echo miles de miradas… a ver si se da cuenta. ¡Parece de chiste! Parece que hay que llamar la atención del chico que te gusta, pero sin hacerlo muy descarao, porque si no…

Si no ¿qué?

¿Qué pasaría si soy yo la que me presento?, ¿si soy yo la que me dirijo a él?, ¿si le digo directamente que me gusta, si me lanzo a ligar, si llevo la iniciativa?

Pues la verdad es que lo he hecho y algunos chicos se asustan. Sí, sí. Y son los mismos chicos que a veces se quejan y dicen que nosotras tenemos que lanzarnos más. Pero luego, coges, te lanzas, y te sale mal!!… porque el tío se corta, no sabe cómo reaccionar, le parece extraño que la tía lleve el “rol activo” o incluso no sabe cómo hacerlo sin ser él el que haya dado “el paso”.

¡Qué difícil es cambiar los roles que parece que tenemos asignados!

Y encima a veces te expones a la crítica, porque si te lanzas, ya habrá quien se crea que es “por algo”, quien te diga que eres “demasiado liberal”, quien se piense que por eso, te acuestas con cualquiera… Y te tachan y te ponen la etiqueta “esta es la lanzada” de porvida.

Y también, cómo no… te expones al rechazo. Me acuerdo de aquel maldito el día en que me lancé y llevé la iniciativa. Para una vez que me atrevo, no le hago caso a mis miedos y paso del qué dirán, el tío me dijo que no ¡y qué mal me sentó! como si se me hubiera caído el mundo! ¡Como si fuera imposible! Y todo, por las ideas fijas que tenemos sobre esto del ligue, de que ellos tienen que llevar la iniciativa, de que siempre están dispuestos a ligar y que parece que los tíos nunca dicen no… pero de eso nada. Ellos tampoco están todo el día dispuestos! Y un no no significa una derrota, ni que valgas menos, no es una tragedia tampoco!!

En aquel momento se me cayó el mundo al suelo, sí, es verdad. Pero luego he recapacitado y me he dado cuenta de que si llevas la iniciativa, pues evidentemente te expones a que salga bien… y a que salga mal.

¿Pero por qué no practicar más?¿Por qué quedarme esperando, si él me gusta? ¿Por qué quedarme con ganas… si quiero?

Tengo que practicar más, esto de saber lo que quiero, no escuchar las voces del miedo, o la crítica… e ir a buscar yo misma lo que quiero!!!

Este post está escrito basado en la discusión generada en un grupo de encuentro realizado con chicas jóvenes de 24 a 27 años en el Módulo de San Inazio (Bilbao). 


07/09/19