Categoría: <span>Gorputzak</span>

«My body», «Also my body»

Lehen uda normala iritsi da, eta bazen garaia! Hondartzak, igerilekuak, zingirak, zelaiak eta ibaiak betetzen ditugu berriro, gehienezko edukiera eta musukorik gabe, eta lagun mordo bat berriro aurrez aurre ikusten ditugu (eta, agian, aurrekoan like sakatu zizun crush hori ere bai, :D), azkenean ere!

Baina, egia esanda, musokoa ez da estutzen gaituen gauza bakarra. Ez al duzu inoiz sentitu Insta-n eta Tiktok-en mundu guztia zu baino katxarroago dagoela? Influenzer guztiek gorputz lirainak eta sekulako planak dituztela? Askotan sareetan ikusten duguna ez da errealitate osoa… Influenzerren “bikini-gorputz-perfektuen” argitalpenak, depilatzeko xaflak eta argizarien iragarkietan agertzen diren neskak (dagoeneko depilatuakak egonda gainera?), zelulitis tantarik gabe, susmagarri samar, ezta?

Egia esan, badakigu sare sozialetara argazkirik onenak bakarrik igotzen ditugula: filtro onenarekin, editatuta eta postureoa topera egonda.  Horregaitik, gorputz irrealak etengabe ikusten ditugu interneten eta sareetan.  Etengabe “aurten hondartzarako gorputz perfektua lortu” motatako iragarkiak ikusteak nahitaezko eragina dauka guregan, batez ere neskeengan. Ziur aski behin baino gehiagotan zure itxuraz seguru ez egotea sentiarazi dizute.

Gure gorputzak, bere markak, zelulitisa eta kurbekin ere gainerakoak bezain baliozkoak eta errespetagarriak dira. Paula Fernandez (@paulefdz), Gasteizko influenzer eta aktibistak dioen bezala, Uda honetan inor ez da geratzen igerilekura edo hondartzara joan gabe bere gorputza ezkutatzeagatik. Denok dugu bikini gorputz bat, jantzi besterik ez dugu egin behar!

@paulefdz da sareetako bodypositive mugimenduarearen adibideetako bat. Berak norberaren gorputzarekiko eta besteekiko errespetua sustatzen du, ikusaraziz moda ez dela daukazun gorputz motaren kontua, baizik eta hura gozatzea eta nahi duzuna janztearena baino!

Beste adibide bat @danaemercer instagramer eta kazetaria da. 2020an hasi zen bere argazkiak jarrera desberdinetan partekatzen, gorputz berak oso normatiboa irudi dezakeela, edo guztiz kontrakoa frogatzeko. Munduko hainbat tiktoker eta instagramer batu dira sareetako postureo mingarria salatzera, #instavsreality edo #selflove bezalako hashtag erabiliz gorputzen aniztasuna eta edertasuna errebindikatzen dituzet: ildaskekin, mitxelinekin, ileekin,… azken batean: gorputzak dira!

Gero eta gehiago dira gorputz guztien aniztasuna, autoonarpena eta edertasuna ikusarazten eta aldarrikatzen duten sareetako profilak, edertasun perfektuaren estandar estereotipatutik kanpo: emakume argala, zuria, ipurdia eta titiak dituena (baina sabelik gabe, noski) eta ile eta aurpegi perfektuak dituena.

Automaitasuna, osasuna eta gozamena dieta ezinezkoak, filtroak eta gym-eko selfiak baino lehen jarriko ditugu. Zure gorputza bere itxura baino askoz gehiago da, leku guztietara eramaten zaituena da, harekin gozatu, dantzatu, parrandan atera eta barre egiten duzu nekatu arte. Emaiozu maitasun osoa zureari eta zure lagunenei, eta ez utzi sareei eta bikini operazioari uda izorratzen!!


18/08/22

Elkarrekin, sistemaren aurkako borrokan

Afrofeminas-ek idatzitako artikulua.

Bizitza askoz errazagoa izango litzateke niretzat, larruazala zuria eta ilea leuna izango banu? Hori da emakume beltzek geure buruari egiten dizkiogun galdera ugarietako bat arrazakeriari etengabe aurre egiten diogunean, begiradaz ongi etorriak ez garela jakinarazten diguten lekuetara sartzen garenean, lan bila gabiltzanean.

Orduan esaten digute: «Sukaldari lana eskaintzen dizugu, idazkaria bazara ere», «zure ilea lisatzen baduzu kontratatuko zaitugu». Eta azken batean esaldi tranpati hura entzuten dugu: «kontratatua zaude, beltz ederra zarelako, aurpegi finekoa. Ez duzu beltza ematen». Eta hor galdetzen diot neure buruari; zer da beltza izatea eta ez beltza ez ematen? Eta orduan erortzen gara sistema horretan, non ederra zuriarekin baizik ez den lotzen, non arrazakeria iraunkorra den, non gure edertasuna exotikoa besterik ez den, eta, batez ere, gure gorputz osoa aldatzeko nahia nagusitzen den, zuriaren irudira eta antzekotasunera moldatzeko nahia, neskatilak garenetik zahartzen garen arte.

Haurrak garenean, gure ilea desitxurosoa dela erakusten digute, gure ezpainek finagoak izan behar dutela eta gure sudurrek zorrotzagoak, gure azala ilunegia dela edo aldakak zabalegiak. Denborarekin ikasten dugu gure azala ez dela azal kolorea, eta tratu hobea jaso nahi badugu, ilea lisatzea komeni dela.

Una madre afrodescendiente peina el cabello a su hija.

Onartzen dugu, halaber, askorentzat onargarria dela Britainia Handiko enpresa batek bere panpina zuriak gure antzekoak direnak baino 10 euro garestiagoak saltzea erabakitzea, eta, era berean, onargarria da, arrazakeriari aurre egiteko ahaleginean, Espainiako postak aukeratzea zigilu merkeenak gure larruen antzekoak izatea, eta garestienak, argienak.

Azkenean ikasi dugu ez garela bakarrik gure lagun zuriak bezain eder eta erakargarriak, baizik eta bizi garen munduak erakusten digu, edertasun kontua ez ezik, balio kontua ere badela. Gure ezaugarriak, gure hazpegiak eta zentzu ezberdinetan emakume beltz gisa dugun nortasuna determinatzen duena, desatsegina bezala agertzen da, baina baita gutxiago pagina bezala ere, baliorik gabea bezala. Eta horrela marrazten dira gure istorioak alde horretatik, geure edertasuna eta balioa exotikoan eta arrotzean bakarrik ezagutzeko ahaltasunetik, zeren ematen baitu ederrak, baliotsuak eta aldi berean beltzak izatea erabateko kontraesana dela.

Horregatik da garrantzitsua gu berrezagutzea, gure jatorriaz eta sustraiez harro sentitzea. Garena besarkatzea, guztiari buelta ematea, iruzkinei eta propaganda arrazista eta matxistei buelta ematea, urteetan saiatu baitira garena gorrotatzen.

Geure burua ezagutzea geure burua onartzea da, ez gure irudikapen urria, ez gure ileari, larruari, sudurrari, ahoari eta gorputzari etengabe egiten dizkiogun isekak  barruan daramagun indarra eta ausardia murrizteko muga ez direla ulertzea da.

Geure burua ezagutzea berriz elkartzea da, gure hazpegiak aldatu eta nondik gatozen harro ez sentiaraztea nahi dutenei uko egitea da. Berriz ere gurekin adiskidetzea da, nola garen maitatzea da, zuria bakarrik ederra denaren sistema horretako parte izateko asmorik izan gabe.

Geure burua ezagutzea aurre egitea da, borrokarako prest egotea, eta, gure antzeko printzesekin edo protagonistekin istoriorik eta ipuinik ez badago ere, gu geure erreferenteak garela ulertzea da eta geure amak eta amonak geure heroiak.

 

Gaiarekin lotutako erreferentzia interesgarriak:


10/09/21

Bilgarritik haratago

A ze urtea…

Duela urte eta erdi norbaitek esan izan baligu 2021ean horrela egongo ginela, ez genukeen inoiz sinetsiko. Azterketei, lagunei, ligeei eta familiari konfinamendua eta urruntze sozialeko neurriak gehitu zaizkio. Nahikoa ez bagenu bezala!

Denbora honetan gauza asko aldatu dira, askok zuen logela ikasgela bihurtu behar izan duzue eta indarra batu azterketa beldurgarri horiei zuen kabuz aurre egiteko. Beste batzuek, hilabeteak antolatuta zeramatzaten planak atzeratu behar izan dituzue. Guztiontzat, konfinamenduak familiarengandik eta lagunengandik urruntzea ekarri du, eta pantaila baten bidez ikusi behar izan ditugu. Oso ondo dago sare sozialen bidez komunikatzea, baina ez denbora guztian. Egoera horren guztiaren erdian, errutinak aldatu egin dira, eta normala da ohitura berriak hartzea.

Photo by Christian Wiediger (Unsplash)

Askok elikadura ohiturak aldatu dituzte, beste batzuk kirol berriak egiten hasi dira, endorfinen subidoiarekin animatzeko. Batzuek urte oso batean baino lo gehiago egin dute, eta beste batzuek atseden hartzeko arazoak izan dituzte.

Lehen hilabeteetan, ikusteke genituen telesail eta film horiek guztiak ikusteko aprobetxatu dugu, zaletasun berriak hasteko, baina denbora igaro eta gero, nekatu egiten gara. Batzuetan, sare sozialak izan dira etxetik deskonektatzeko eta gainerakoekin konektatzeko modurik onena, baina baita segurtasun falta askoren gunea ere.

Zaila da bere irudia dirutan ordaintzen duen pertsona batekin alderatzea eta «gutxiago edo itsusiago»  garela ez sentitzea, eta are gehiago irudia erretokatuta dagoenean. Baina irudi hori irudi bat baino ez da. Hala ere, nire lagunengandik isolatuta nagoenean, konfinamenduaren argazkiak iragazkiekin bakarrik ikusten ditut, eta noski, nire burun bueltaka hasten da; erotzen ari ote naiz, hala lehen baino askoz itsusiago ikusten dut neure burua?

 

NORMALA DA

Egoera horren aurrean, normala da geure burua zaintzea eta dietan jartzea, «erretzeko» kirola egiten hastea edo produktu batzuk erostea. Kontsumitu ohi ditugun irudiak beti dira perfektuak, baina agi izan behar dugu ez dutela errealitatea islatzen. Gainera, fisiko bat baino askoz gehiago gara. Egunero lapsus, konplexu, beheraldi eta emozio pila bat bizi ditugu, eta batzuetan ahaztu egiten dugu hain garrantzitsua den zati hori, nola ikusten eta tratatzen dugun geure burua. Horregatik, hurrengo gakoak ekarri dizkizugu.

Photo by Lutchenca Medeiros (Unsplash)

Zeure burua zaintzeko pautak:

– Ikasi zeure gorputzari entzuten eta zurekin birkonektatzen. Horretarako, orainarekin berriz konektatzea eskatzen duen jardueraren bat egitea gomendatzen dizugu. Topera bazaude eta desborra gutxi baduzu, ‘Lojong’ aplikazioa gomendatzen dizugu, meditazio eta mindfulness dinamika ugari dituena. Gure gomendioa: ‘Camino’ programa.

– Ezarri zure mugak eta identifikatu ondo egiten dizuten eta gaizki egiten dizuten pertsonak. Ez dugu nahi txiki-txiki sentiaraziko gaituen edo garen bezala onartuko ez gaituen jenderik! Asko gara garen bezalakoak izanda.

– Seinalatu kosifikazioa. Gure gorputzak ez du zure onespenik behar! Mutilak beste neska batzuei buruz objektuak balira bezala hitz egiten ikusten baditugu, denok batera erantzungo diogu!

– Batzuetan ‘bajoiari’ aurre egiten mordo bat kostatzen zaigu, baina beti dago ondo gogoraraztea askotan gauzak ondo egiten ditugula. Gauero, lotara joan aurretik, hiru gauzatan pentsatzera animatzen zaitugu.
Batzuetan ahaztu egiten zaizu edo nagikeria ematen dizula? MoodSpace app-ak horretarako aukera ematen dizu eta askoz gehiago, ideia horiek hodeietan erregistra ditzakezu beste une batean berrikusteko. Horrez gain, zure pentsamendu negatiboak aztertu eta nola sentiarazi zaituzten aztertzeko aukera ere ematen dizu.

– Begiratu zure feed-a. Sare sozialetan ikusten duzunak eragin zuzena du zure gorputzaren pertzepzioan eta agian zure aldartean! Ziurtatu kontsumitzen dituzun edukiek ez dituztela edertasun-ideal eskuraezinak erreproduzitzen eta gorputz anitzak balioesten dituztela.

 


10/09/21

BELDUR BARIK 2021 IRUDI BERRIA!!!

Aurtengo Beldur Barik programako irudiaren egilea Uxue Bereziartua ilustratzaile gazte feminista izan da. Iaz, ikus-entzunezko lan onenari saria irabazi zuen ‘Errebelazioa’ lanari esker, eta aurtengo irudia egiteko oso prestu azaldu da.

‘Anitzak gara, ezberdinak. Gorputz forma eta kolore askotarikoak. Izaera infinitukoak. Eta Beldur Barik jarrera zabalduko dugu’. Horrelaxe definitzen du Uxuek Beldur Barik 2021eko irudia.

Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera! 2021eko irudiak gorputz eta identitate anitzak aldarrikatzen ditu.

Mezu hau oso indartsua da. Ondo dakigunez, heteropatriarkatuak izaera eta identite eta, hortaz, gorputz zehatz batzuk izatera bultzatzen gaitu, modu askotariko indarkeriak eta diskriminazioak erabiliz. Batez ere, «normaltasun» faltsu horretatik aldetzen direnak, «bereziak», baztertzen dira. Horren aurrean, Beldur Barik jarrera erakusten jarraituko dugu aurten ere. Gorputz anitzak ditugulako eta… gure gorputzetan, gure arauak!

Gure buruak maitatzen, eta elkarrekin sareak josten jarraituko dugu, feminismoa bidelagun.

Eta baita bide hori egiten uzten ez diguten estrukturak salatzen eta berriak sortzen.

Uxue Bereziartua Lonbide

Ikus-entzunezkoak ikasi zituenean hasi zen ilustrazioarekin esperimentatzen. Batetik eta bestetik ibili eta gero, ‘gustuko du’ egindako bidaia. Uxuek Berexi Art izenarekin sinatzen ditu bere lanak, eta berak dioenez, ‘izena bera militantzia izan da. Ideia batzuk zabaltzeko bidea, pentsamendu bat lantzekoa, errealitate bat erdian jartzekoa, komunitate bat sortzekoa’.

Baina ‘terapia’ ere izan dela dio, gorputzarekin lanketa bat egitera ekarri dio Berexi Art-ek, zerotik haste bat.

‘Besteak maitatzeko guretik hasi behar garelako, barruak irekitzea da nire proiektua, ondoren kanpora askatzeko’, azaldu du artistak.


08/06/21

Ezgaitasuna duen neska baten adierazpena

Kattalin Izagirreren manifestu bat da, emakume gorra, aktibista eta gizartearen aldaketan lanean, estereotipoak hausteko eta berdintasunezko begiradak lortzeko borrokan dabilena. Herritar guztiak gonbidatzen ditu pertsona eta mundu desberdinak ezagutzera. Errealitateak irekitzera eta beldurrik ez izatera.

 

 

 


14/08/20

BIKINI BELDUR BARIK OPERAZIOA

Udaberri osoa konfinatuta egon gara, ez ditugu gure lagunak ikusi, munduko pandemia baten parte izan gara eta… etengabe entzun ditugu egoera horren ondorio larriak: GIZENDUKO GARA!

Alde batetik, konfinamenduaren aurreko (argalak) eta ondorengo irudiak (lodiak), gorputz potolen bideoak… elkar partekatu ditugu. Horrez gain, influencer batzuk barkamena eskatu dute aurten «bikini-gorputzarik izango ez dutelako»…

Eta orain, uda heldu da, hondartzan lagunekin bainatu gaitezke, crush hori berriro ikusiko dugu… dietei buruzko iragarkiak ikusten hasi gara, gosea kentzeko pastillak,  eta  hori gutxi balitz, zure ama eta zure lagunak dietan hasi dira. Argh! 24 ordu horrekin!

Urtero berdin gaude, baina zergatik ematen du neskek beti «perfektu» egon behar dugula? Besteei bizitza/bista alaitzeko jaio al gara? Eta zer da “apaindu” behar izate hori? Zikin al gaude? ‘Hautsita’ al gaude?

Ziur mutilei entzun diezula ikaskideren baten gorputzari buruzko aipamenak egiten (objektu bat balitz bezala). Askotan guk geuk ere beste nesken gorputzei buruzko kritikak egiten ditugu, gure artean txikikeriaren bat dagoenean. Egunero, gure gorputza nola aldatu esaten diguten mezu pila bat jasotzen ditugu, presio estetikoa izugarria da, eta normala da gure artean alderatzea, gure influencer gogokoenen argazkiak ikustean gure autoestima jeistea edo gure gorputza ez dela behar bezain polita edo desiragarria birplanteatzea.

Normalean, gorputz perfektua irudikatzen dugunean, edertasun oso konkretua irudikatzen dugu. Emakume gazteak, zuriak, dibertsitate funtzionalik gabeak, brontzeatuak, altuak (baina ezta ere gehiegi), gehienetan ilehoriak, oso argalak, baina aldi berean ipurdia, titiak handiak dituzrela, eta abar luze bat. “Eta ni nolakoa naiz?” galdetzen diogu feure buruari.

Zer gertatzen da gure gorputza iragarkietan edo sare sozialetan agertzen denarena bezalakoa ez bada? Zer gertatzen da ‘moldeak hausten’ baditu?

Gorputz guztiak dira politak eta desiragarriak, izan ere, gustuak mota askotakoak dira! Utz diezaiogun estereotipoak erreproduzitzeari eta utzi gorputzak taburik gabe bizitzen!

Gozatu zeure gorputzaz, jantzi nahi duzun bezala, mugitu bootya eta dantzatzera! Zuk markatu zeure arauak! Eta gogoan izan zure gorputza estetika baino askoz gehiago dela, egunero zutik mantentzen zaituena dela, mendi batera igotzen zaituena, eguzkiaren beroaz eta itsasoaren lasaitasunaz gozatzen duena.

Estereotipoekin hautsi eta Beldur Barik bizitzaz gozatu nahi dugulako…

Operación Bikini Beldur Barik. Rompe con los estereotipos y a disfrutar. | Bikini operazioa Beldur Barik. Hautsi estereotipoekin eta gozatu.

Hautsi ditzagun moldeak!

  • Utz diezaiogun gure edo besteen gorputzak erasotzeari eta zigortzeari.
  • Ez egin zure gorputzari buruzko komentario iraingarririk. Zure gorputzaz gaizki hitz egiteak boomerang efektua du, eta zure inguruko pertsonengan segurtasunik eza eragin dezake.
  • Defendatu zure lagunak mutilek haiei buruz objektu gisa hitz egiten dutenean.
  • Bikini edo hondartzako gorpuak defendatu. Bikinirik baduzu? Hondartzara zoaz? Hortaz, baduzu hondartzako gorputz bat!

Neurri, forma eta kolore guztietan gatozelako, eta denak berdinak izango bagina bizitza oso aspergarria izango litzatekeelako! Imajinatzen duzu denok molde beretik aterako bagina? Kopia berdinak bata bestearen atzetik?

Udako tip-ak!

  • Nahi duzulako egin kirola, eta ez gizentzeko beldurrez zaudelako! Gozatu endorfinen txutea, eta ez erre den kaloria kopurua.
  • Zaindu zeure burua barrutik eta kanpotik. Saihestu gosea pasarazten dizuten eta debekatutako janariak ezartzen dizkizuten dietak. Izan zaitez fidel zure beharrekin eta ez ezarritako arauekin, inork ez du zure gorputza zuk baino hobeto ezagutzen! Ulertu zer sentitzen duzun ondoen, fisikoki eta mentalki.
  • Identifikatu zure gorputzari egiten dizkiozun kritikak eta gainerakoekin egiten dituzunak. Zergatik kritikatzen dugu gure gorputza edo gainerakoena? Zer adierazi nahi dugu?
  • Zeuren buruarekin konplexuren bat duzula nabaritzen duzuenean eta eguna tristetzen ari bazaitu horrek: Idatzi nola sentitzen zaren. Zergatik sentitzen zara horrela? Zergatik etorri zaizkigu burura pentsamendu horiek?
  • Eta gogoan izan beti: merezi duzula maitatua eta desiratua izatea.

«Normaltasun berri bat» nahi dugulako, iraganeko araurik gabe, denok sartzen garen normaltasun berri bat.

Aurten Bikini Beldur Barik operazioa!  

GAI HONETAN SAKONTZEKO:


28/07/20

“HILEKOAK MIN EMATEN DIT”

Mina, deserosotasuna, mina, usaina, mina, ondoeza, deserosotasuna, mina, «buffff-a», mina…

Horiexek izan dira 30 urtetik beherako hogei bat neskari burura etorri zaizkien lehen hitzak, hilekoa entzutean. Beno, «zikloren» bat eta «ilargiren» bat ere aipatu dira (itxaropena badagoela dirudi).

Ez al da bitxia hilekoa dugun pertsonok hilero behin, gutxi gorabehera, hainbeste gogaitzen gaituen gertaera fisiko hau izatea, eta hain lasai egotea?

Ei! hilean behin hileko aaaaaasko dira gure bizitzan zehar (450 inguru).

Nolatan ez gara ari zerua eta lurra mugitzen horri irtenbidea bilatzeko????

Ba, ibuprofenoak hartu eta ez dugu oso ozen hitz egiten, ez gara kexatiegiak izango. Ez da ahultasuna erakusteko momentua. Egokitu zaiguna da, eta kitto. Guztiarekin Aurrera egin dezakegu. Show must go on.

Gainera, horretaz ez da hitz egiten. Ez behintzat naturaltasun handiz. Tanpoi eta konpresen lau iragarkik, benetako esperientzietatik abiatu beharrean, hodei eta likido urdinezko mundu bat saltzen digute, eta usainik ez hartzea eta ia ez nabaritzea lor dezakegula espero dugu. Ez ikusiarena egin.

Eta horrela, komunera joateko poltsatik ateratzen dugun konpresa asko ikus ez dadin ahalegintzen gara, kontu handiz ibiltzen gara galtzak ez zikintzeko, eta hobe dugu etxean geratzea hilekoa jaisten zaigun egun horretan, «bola zomorroa» bagina, ez gaitezen koadrilanfestaren tristura izan.

Eta, jakina, barre egiten jarraitzen dute lagun arteab baten batek esaten duenean: «joe, aizu, badirudi hilekoa duzula». “Hori nesken kontua da”.

Ba, begira, esaldi hauek guztiak patriarkatuaren gauzak dira.

Gizarte honetan oraindik ere, emakumeon gorputzekin zerikusia daukan guztia ikusezin edo negatibotzat hartzen da, eta emakumeok gaizki badaramagu asuntoa, gure arazoa dela sinestarazten digute.

Ba aizu, ba al dakizu zer?

EZ, EZ DA NORMALA MIN EMATEA ETA HAINBESTE MOLESTATZEA.

EZ DA NORMALA GURE GORPUTZEI BURUZ HAIN GUTXI JAKITEA.

EZ DA NORMALA HILEKOA EXISTITUKO EZ BALITZ BEZALA EGITEA.

Zer iruditzen zaizu horri buelta bat ematen saiatzen bagara? Elkarrekin, noski. Hona hemen hiru gako:

1. EZ DA HILEROKOA, ZIKLO BAT DA.

Batzuek esaten zuten bezala, hilerokoak, ilargiak bezalaxe, «zikloekin» zerikusia du.

Ez dugu soilik X egunetik behin odolusten (psssss ez dira beti 28 egun izaten!), baizik eta hainbat fasetatik igarotzen gara: hilekoa, aurreobulazioa, obulazioa eta hilero-aurrekoa.

Pixka bat gehiago jakiteko:

La Regla, la píldora y otras cosas que no nos han contado. Psico Woman con Enriqueta Barranco.

Espacio de desaprendizaje. Iratxe Gil. Psicóloga, sexóloga y educadora menstrual.

Menstruar consciente. ¿Qué aporta conocerse? Pikara Magazine.

Las reglas sagradas. Psico Woman | VERNE.

Gai honetan sakontzeko:

Ikusi ‘Monthlies’ Diana Fabianovaren dokumentala, 2016 (nerabeentzako)

Ikusi “La luna en ti”, Diana Fabianovaren dokumentala (2010)

Erika Irusta, hilekoaren pedagogoa:

2. KOPA EZAGUTZEN AL DUZU?

Hilekoarentzako kopa edo baginakoa deritzona, konpresak eta tanpoiak baino aukera osasungarriagoa, ekologikoagoa eta merkeagoa da.

Gainera, gure gorputzarekin kontaktuago egoteko tresna bat ere bada: ikusi, usaindu, ukitu dezakezu.

Pixka bat gehiago jakiteko: La copa menstrual | Psico Woman.

 3. AUKERATZEKO INFORMAZIOA. AHALDUNTZEKO AUKERATZEA!!!

Hitz egin dezagun hilekoari buruz, partekatu ditzagun esperientziak eta informazioa.

Nire hilekoa, gure gorputzarekin kontaktuan.


16/12/20

Uda honetan… eman dena zure gorputzarekin!

Uda heldu da, azkenik heldu da!!! Eta jaia hasi da… hasi da?

Udaldia hasi da, igerilekua, hondartza eta gainontzekoez paso egitea: azterketez, klaseez eta klase gehiagoz… baina, benetan guztiaz paso egiten dugula? Batzuetan, ondo pasatzea garrantzitsuena izan behar duenean eta maite ditugun horiekin egon behar garenean, sorbaldetan motxila astunak jartzen ditugu eta horrek ez digu uzten egoeraz behar bezala gozatzen. Hain zuzen ere, gure gorputzetan bizkarreratzen dugun motxila horri buruz ari gara… ezagutzen duzue Operación Bikini delakoa? (más…)


08/09/19

Lodifobia

Altxa eskuak potota sentitzen bazara, titi handiak dituzula uste baduzu, titi txikiegiak dituzula pentsatzen baduzu, ipurdi masailak zintzilikatzen zaizkiazula uste baduzu edota ipurdi txikiegia edo handiegia duzula pentsatzen baduzu, izter gizenak dituzula uste baduzu, pertsona baxua edo altua zerala pentsatzen baduzu, zure hilea, aurpegia edota besoak gustatzen ez bazaizkizu.

Estetikarekiko Obsesioa “ Obsesión por la Estética” egileak, Paula Fernández, Paula del Moral, Vero Orizaga, Alba López eta Saray Pérez

Behin zure logelan besoak altxatu izana irudikatu ondoren, orain pentsatu… Zure koadrilako norbait besoa jaso gabe geratuko zela uste al duzu? Eta zure ikaskideren bat? Ados, baliteke zure gelako bateren batek jaso ez izana, baina, benetan uste ahal duzu konplexurik ez duela edota segurtasuna adieraziaz, itxurak mantentzen dituela?

Normala izan daiteke, gure gorputzeko atal batzuk gustuko ez izatea, hau mundu guztiari pasatzen bait zaio. Baina emakumeon kasuan, gure gorputza aldatzea edo liraintzearen ahaleginak, gure konplexuekin amaitzeko exijentziak dirudite. Batetik aurpegirako potea, push up-a, edota Rosaliaren highlighter-a…

Aldiz, bakoitzak bere konplexu propioak izan arren, badirudi mundua beti prest dagoela POTOTA hitza erabiltzeko. Guztiak izan gaitezke lodiak, Cristina Pedroche edota Blanca Suarez pototak diren mundu batean, bakoitzaren konplexuez gain, lodiak izan. Gainera, zu gutxiesteko, edonork bere ahotan merke-merke erabili dezaken hitz bat dirudi, batez ere mutilek. Noizbait pasatu ahal zaizu, mutil batengandik paso egin ahalaz berak hitza aurpegira bota izana?

Virigie Tovarrek dio:
“Emakumeen gorputzen tamaina kontrolatzerakoan, emakumeen bizitzak kontrolatzen dira. Kontrolaren nahi hau, maskulinoa nagusi mantentzearen fantasian oinarritzen da eta fantasia hau, kulturak babesten eta indartzen du”.1

Baina hau, emakumeon artean ere ematen da, egunean zehar zenbatetan esaten du koadrilako lagunen batek “ ze lodi nagoen” edota “ezin dut hau jantzi”.

Esaldi hauek sarri esan izaten ditugu, baina guzti honek gaitzesten gauen estereotipoa iraunaraztea dakarkigu. Bestetik, elikadura desoreka dutenen kalterako ere bada.

Orduan, zer uste duzu? zure animoa baxu izatearen arrazoia, lodi sentitzen zelarako dela? Edota zure animoaren beherakada, aurretiaz gertatu den zerbaitengatik dela identifikatzeko gai al zara?

Gorputzez zabalagoa diren koadrilako lagunek, halakorik esaten al dute? Hauek, nola sentitzen direla uste duzu, lodi ez dagoen norbaitek horrelakorik esaten duenean?

Pretty Big Movement, estereotipoak apurtzen dituen Dantza taldea

Indartsu sentitu behar gara, sistema patriarkala aldatu nahi badugu eta gure autoestima elikatzea eta indartzea da aldaketarako lehen urratsa. Gure lagunak eta gure buruak, garena bezala ikustea , Emakume ederrak! Tamaina, kolore eta genero guztietan gatoz, beraz Beldur Barik jarrerarekin aldarrikatzeko ordua dugu!

1Tovar, Virgie (2018). Tienes derecho a permanecer gorda. Melusina editoriala. 59.orrialdea.


07/09/19

GURE GORPUTZAK DANTZAN BELDUR BARIK JARRERADUN MUSIKAREKIN!

Zenbat atsegin dugun gure gorputzak dantzan jartzea. Gure burmuinak musikaren doinura mugimenduan jartzea. Dantza egiteko mila modu daudela ikusi dugu. Ez dira bakarrik mugimenduak, nahiz eta gu ez mugitu, musika gure barrenetara sartu egiten da eta hortxe gelditzen dira abesti asko (ez dugu maitasun erromantikoari buruz hitzegin duten abestiek zelako ondorioak dituzten guregan zertan esan beharrik…). Gure barneetan, gure gorputzetako zirrikituetan, abestietako mezuak barneratzen ditugu batzutan, eta beste batzutan, erritmoari kasu egiten badiogu bakarrik. Eta gure gorputzak dantzan jartzen dira. Erritmoa jarraituz. Gure gorputzak, gure gorputz anitzak, gure edertasun eredu eta arauei jaramonik egin nahi ez duten gorputzak, gure sexualitatea aske bizi nahi duten gorputzak, gure azalak, gure hezurrak, gure garunak… Emma Goldman-ek primeran esan zigun: «Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza!».

Eta dantza egiten duten gorputz hoiek modu positiboan bizitzera goaz!

Zure gorputza poesia baita guretzako! Eta zure eta gure mugimenduekin komunikatu gaitezke! Move your body!

Bitxia da.. askotan axola ez zaigun jendea onartzen dugu gure gorputza baino errezago… Eta garen moduak gara, eta kitto! Gure gorputzak gureak dira!

Ezer ez dago soberan… gure ildoak maitatzea iraultzailea da! Gure buruak maitatzea! Gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzea!

Eta gure sexualitateari buruz hitzegiten badugu… Hiper, Hiper, hiper… hiperventilando hainbeste arauekin…


Eta gure gorputzak ere umorearekin bizi nahi ditugu…

Gure burua maitatzea primeran dago… beno, igual Megan Trainor pasatu egin da… Baina garenarekin pozik egotea da asuntua!

Naizena naizelako… Naizen modukoa maite dut nire burua!

Eta ze guapa eta guapo gauden gure rolak zalantzan jartzen… ta artaldeak esan dezala Beee!

Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera, gozatzera, mugimenduan jartzera!

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19
  • 1
  • 2
  • 4