Categoría: <span>Boletinak</span>

BELDUR BARIK 2020 ABIAN DA! IRUDI BERRITUA!

EPA, gazteak!

2020 urte bitxi, ustekabeko eta surrealista hau aukera eta jarduera berriez beteko dugu. Nork pentsatuko zuen horrelako zerbait biziko genuela, ezta? Covid-19k eta bere konfinamenduak gure gorputzetatik segurtasunik ezak eta bizimoduei buruzko zalantzak atera dituzte, bai, baina baita ziurtasunak ere.

Nor garen eta nola bizi nahi dugun jakiteko ziurtasunak. Nola egon kaleetan eta etxeetan; gauez eta egunez; gure bakardadean eta gure ingurukoekin.

Horregatik, aurten, bizi dugun konfinamendu-egoera eta horrek ekarri dituen aldaketak kontuan hartuta, hiru lelotan, hiru ideietan, hiru abiapuntutan oinarrituko gara:

– Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik Jarrera

– Ni, egun eta gauez, Beldur Barik Jarrera

– Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik Jarrera

Badakigu konfinamendua parentesi bat izan dela eta honek guztiak ondorioak ekarriko dituela, baina borroka-ibilbide luze batekin gatoz, eta badakigu egoera desberdinetara egokitzen eta aurrera egiten, helburu argiarekin: Beldur Barik Jarrera geure esparru guztietara zabaltzea; hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa hedatzea.

Aspalditik gabiltza segurtasun- eta hausnarketa-espazioak sortzen, gure rolak deseraikitzen amesten ditugun harremanak sortzeko, nahi ditugun kaleak sortzeko, isiluneak apurtzeko eta begirada harrotasunez altxatzeko.

Aurten Beldur Barik 2020rako landu dugun irudia, intersekzionalitatea eta aniztasun etniko, kultural eta sexuala ardatz ditu. Ondo dakigunez, aniztasunean dago aberastasuna, eta etorkizun seguru, parekide eta diskriminaziorik gabekoa sortzeko  funtsezkoa da errealitate guztiak ikusaraztea.


*Beldur Barik programa etengabeko prozesua den bezala, irudiaren sormenak ere bere ibilbidea izan du.

Beatriz González Rojo aurtengo BELDUR BARIKen irudia landu duen ilustratzailea da. Usansoloko neska gazte bat, haurtzarotik izan duen hizkera arte sorkuntzen gama osoa izan da. Arte Ederretan graduatua UPV/EHUn eta artista bat, bere lanak behin baino gehiagotan aurkeztu dituena eta ETBko Arimaren Margolariak bezalako lehiaketa eta saioetan parte hartu duena. Une honetan, arteak mugarik ez duela uste du, eta 24 urterekin pertsona “urduria” da. Beti dabil jakin-minez eta arte mota guztietatik ikasi nahi du. Berezko dohainaren ideia alde batera utzita, bere ustez, duen sentsibilitateari, enpatiari eta eguneroko dedikazioari zor dio bere talentua.

«Aniztasuna irudikatzeko koloreetan oinarritu naiz. Pertsonak adina kolore daudelako. Hazpegi, gorputz, kultura, etnia, izaki ezberdinak kolore eta formen zopa bat dira, zirriborro estiloan; eraikitzen ari dira, berdintasuna lortzeko balioetan oinarritutako gizartea bezala «, dio ilustratzaileak sortzen ari den irudiari buruz.

Bere sare sozialetan kuxkuxeatu dezakezue, Facebook eta Instagramean bere obra eta arte guztiak aurkituko dituzue eta. Artearen zale amorratua da, eta giza eskubideen defentsan eta bere urraketen salaketan konprometitua.

Aurten inoiz baino gehiago, BELDUR BARIK JARRERA!

 


19/05/20

Azaroa #BeldurBarikJarrerarekin etorri da eta baita abendua ere!

Azaroa bukatu da eta azaroak 25a ospatu dugu, Emakumeen kontrakoko indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna, beti Beldur Barik Jarrerarekin. Baina, egin dezagun atzera… Badakigu zer den #BeldurBarikJarrera?

Eraso matxista eta indarkeria sexisten aurreko jarrera oldarkorra eta konpromiso pertsonal eta kolektiboa da. Gure egunerokotasuneko jarrerarekin diskriminazio askori egin diezaiokegu aurre, oinarrian indarkeria matxista eta jendartean erreproduzitzen diren portaera sexistak dituztenak.

Aldaketaren parte izan nahi duzu? Horretarako #BeldurBarikJarrerarekin bat egitea baino ez duzu, egunero lagunartean berdintasunetik ikasten eta pertsona moduan hasten jarraitzeko. Zure egunerokotasunerako errezeta sinple bat proposatzen dizugu… badoa!

Nola aurre egin desparekotasunei #BeldurBarikJarrerarekin

• Errespetuan eta askatasunean oinarritzen diren lotura edota elkar harremanak eraiki. Kalean, klasean, Instagram edota WhatsApp bidez, zabal ezazu #BeldurBarikJarrera eta ez zaitzala inork kontrolatu!
• Bilatu ezazu autonomia pertsona bezala eta askatu zaitez poza sentiarazten ez zaituenetik. Mundu guztiari erakutsiko diogu, barne kemen eta feminismoarekin, pertsonak anitzak eta bakarrak garela. Utz ezazu jarrera feminista zure egunerokotasunean murgiltzen!
• Berdintasunaren aldeko partaide aktibo izan zaitez, klasean, etxean, kuadillan, manifestazioetan, jaietan edota zauden lekuan zaudela. Egin aurre indarkeria modu leun edo ezkutukoenei eta utz ezazu #BeldurBarikJarrerak espazio guztiak bete ditzala, ¡Tsunami moreak eraman zaitzala!
• Jarrai ezazu aniztasunetik ikasten eta egin aurre aktiboki diskriminazio mota orori. Borroka honetan pertsona asko eta anitzak gara!
• Ez zaitu sareetan gauzatzen den postureo guzti horrek aspertzen? Azaldu zaitez zaren moduan bestelako buru hausterik gabe eta ez zaitez larritu. Sortu itzazu #BeldurBarikJarrera sentitzen eta bizitzen dituzten pertsonekin aliantzak eta ez utzi matxismo birtualak burua jan zaitzala. Sareetan ez zaude bakarrik, bilatu zure Beldur Barik aliantzak eta eman egurra matxismoari!
• Hitz egin zure lagunartean arduratzen dizun horren inguruan lotsarik gabe: sexua, gorpuztasuna, maitasuna, identitatea, ligoteoa, feminismoa, musika, sare sozialak… Ez zaitzaitzala inork isilarazi!
• Izan zure lagunen konplize eta jarraitu #BeldurBarikJarrera zabaltzen, baliabideak bilatzen eta elkar lan egiten. Asko daukagu eskaintzeko, erakutsi iezaiozu munduari!

Laburbilduz, gure bizitza modu askean bizi nahi dugu, onartuak izango ote garen edo patriarkatuak asmatutako “arau” horretan sartzen ote garenaren pentsamenduak gure burua jan gabe, festetan beldur gabe, etxera bueltatzeko beldur gabe, dietetan pentsatu gabe, sentitzen duguna libreki adierazteko, espazio birtualetan “troleo” matxista gabe gozatzeko. Beste gabe, aske bizi eta berdintasunaz goza nahi dugula!

Gainera, badakigu mundua Beldur Barik askorekin kutsatzeko ez gaudela bakarrik. Egunero ahalduntzen garen, aniztasunarekin eta #BeldurBarikJarrerarik bat egiten dugun pertsona gehiago gaudela. YouTuberrak, Instagramerrak, Influencerrak, sarean eta bizitza errealean badaude Beldur Barikeko jarreraren aldekiko, berdintasunaren aldekiko eta aniztasunarekiko maitasuna erakusten dutenak. Eta zu, zeri itxaroten zabiltza inguruan dituzun petsonak #BeldurBarikJarrerekin kutsatzeko? Goza dezagun energia feminista askorekin eta #BeldurBarikJarrerarekin! #BeldurBarikJarreraedonon #ActitudBeldurBarikyadisfrutar


14/05/20

Maskulinitateak

Kaixo guztioi!

Hilabete honetako boletinarekin gatoz. Hilabete honetan maskulinitateen inguruan hitz egingo dugu. Boletinean gai honen inguruko informazio eta eduki interesgarriak aurkituko dituzue, egin klik eta deskarga itzazu!

Boletina

 


31/10/19

Feminismoak!

Kaixo lagunak!!! Gure lehiaketara aurkezteko lanak prestatzen hasi al zarete? . Hilabete honetan FEMINISMOEN inguruan bildutako materialaren laburpen batekin bueltatzen gara. Feminismoetan aritu gaitezen #BeldurBarikJarrera-rekin!

Boletina


16/10/19

Feminista zara?

Ikasturte berria iritsi da eta, honekin batera, gure web orri berria martxan jarri dugu. Hemen informazioa, artikuluak eta bideo interesgarriak zuekin partekatuko ditugu! Oraingoan FEMINISMOEI buruz hitz egingo dugu. Bai! ongi entzun duzu, pluralean hitz egiten dugu, anitzak direlako!

Zergatik bihurtu da Feminismo hitza hain hitz deserosoa? Maiz entzuten dugu “ni ez naiz feminista, berdintasunaren aldekoa naiz”… baina feminismoak sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen duen mugimendua da. Beraz, FEMINISTA ZARA?

Hemen topatuko dituzu gai honen inguruan beste urteetan elkarbanatu diren hausnarketa eta bideo interesgarriak!

Para ser feminista no te tienes que depilar, no puedes vestir faldas y tienes que parecer un chico.

El Feminismo cree que las mujeres somos diversas: no tenemos que tener todas las mismas pintas, nos podemos mostrar de múltiples maneras. Al mismo tiempo, cree que tenemos la capacidad para decidir sobre nuestro propio cuerpo: que somos capaces de decidir qué queremos.

También cree que el machismo convierte a las mujeres en objetos sexuales, y para eso, impone cánones estéticos sobre las mujeres. Esto es, nos vende un ideal de cuerpo de mujer: sin pelos, delgadas, de pelo largo, siempre jóvenes… El feminismo saca a la luz y cuestiona esos ideales, ya que cree que son mensajes culturales que se nos imponen de manera inadvertida. Si después de reflexionar, pensar, cuestionar…. todo esto, quieres llevar tacones… ¡llévalos con toda tranquilidad! ¡Llévalos con paso firme!

¿Crees que todas las feministas somos iguales? ¿Que todos los feminismos son iguales?

Berdintasuna vs feminismoa

“Ni ez naiz feminista, berdintasunaren aldekoa naiz”. Momentu bat… gogoratu dezagun zer den feminismoa… bidegabekeriarik gabeko jendarte eredu bat lortzea… matxismoaren aurkako borroka bereizkeri egoerak ekiditzeko… Beraz, berdintasuna aldeko borroka bat da feminismoa. Zergaitik kostatzen da ordea norberaren burua feministatzat hartzea? Zuk zure burua feminista bezala definitzen duzu?

“Yo no soy feminista, estoy a favor de la igualdad”. Un momento… vamos a recordar qué es feminismo… crear un modelo social sin injusticias… que lucha en contra del machismo para evitar situaciones de desigualdad… Así que, el feminismo es una lucha a favor de la igualdad. ¿Por qué cuesta tanto definirnos como feministas? ¿Te defines como feminista?

Hemen bideo interesgarria bat!

Feminismo bat baino gehiago dago, munduan feminista asko eta oso anitzak garelako!

Hurrengo bideo honetan, feminismoaren olatuak surfeatuko dituzu egungo feminismo anitzen tsunamian murgiltzeko. Gorputzak, identitateak, arrazalizazioa eta askoz gehiago.

Feminismoak beraz, askeago izateko baliagarriak dira, elkar zaintzeko, entzuteko eta mimatzeko. BB Jarrerarekin topatu erosoen zauden feminismoa, indarkeria mota guztien aurka egin eta gogoratu Beldur Barik jarrerak animatzen gaituela lan artistikoak egitera eta formatu desberdineko lanak sortzera lehiaketan parte hartzeko. Amestu, sortu eta gozatu BB jarrerarekin!


23/09/19

Gorputzak

Kaixo lagunak!!! Zelan doa uda? Gurea lanez gainezka zuei gure boletin berria garaiz eskaintzeko. Hilabete honetan, GORPUTZEN inguruan bildutako materialaren laburpen batekin. Udan, eta urte osoan, Gorputzak #BeldurBarikJarrera-rekin bizitzera!!

Hola a todo el mundo!!! Qué tal va el verano? El nuestro a tope de trabajo para poder ofreceros nuestro boletín a tiempo. Este mes, con un resumen del material en torno a los CUERPOS. A vivir los cuerpos, en verano, y durante todo el año, con #BeldurBarikJarrera!!

Boletina / Boletin


08/09/19

Ligoteo sanoa? Bai

Kaixo lagunak!!! Zelan doa uda? Gurea lanez gainezka zuei gure boletin berria garaiz eskaintzeko. Hilabete honetan, GORPUTZEN inguruan bildutako materialaren laburpen batekin. Udan, eta urte osoan, Gorputzak #BeldurBarikJarrera-rekin bizitzera!!

Boletina


07/10/19

Sexu Aniztasuna

Kaixo guztioi!!!

Gure hileroko boletinak bueltan daude aurten ere. Azken egun hauetan zehar hitz egin dugun gaiaren inguruko informazio eta material gehigarria nahi baduzu, egin klik eta deskargatu!!

Boletina

 


07/10/19

Hamaika erraminta, hamaika boletin

Indarkeria sexistak milaka aurpegi dituela argi ikusi dugu. Erasoak hainbat tokitatik etorri daitezke, eta gu, prest gaude eraso sexistei aurre egiteko, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko! Beraz, programa martxan hasten den bitartean, hementxe utzi nahi dizkizuegu urte honetan sortu ditugun boletinak, baliogarriak izan daitezkelakoan gure Beldur Barik Jarrera garatu eta zabaltzeko! Sakatu irudian boletina deskargatzeko! Boletin bakoitza abesti baten doinuarekin dator… beraz… igo bolumena eta piztu zuen burmuinak!

Sexu aniztasuna. One monografiko, one boletin! Eta hitzeko jendea garenez… hementxe dituzue urteetan zehar sexu aniztasunaren inguruan publikatu ditugun post interesgarrienak, erabili ditugun bideoak, abestu eta dantzatu dugun musika, hunkitu eta parrez lehertu arazi dizkigun pelikulak… guzti hau post batean, boletinean bihurtuko den post bat! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

BOLETIN ANIZTASUNA

Ligoteo sanoa. Begiradak, desioa, gozamena, errespetua, sexua, nola ligatu? Ligatzerako orduan dena ez du balio. Ondo dakigu guk hori. Ezetza ematen badigute, ezetza da, ez dut zertan pelmada ematen jarraitu beharrik. Hitzegitera hurbiltzen banaiz eta lagun artean ondo dabiltzala esaten badidate, parranda ona izan dezatela esan eta alde beste gauza batera! Jai esparrua handia da disfrutatzeko! Eta guztiok dugu disfrutatzeko eskubidea. Hori argi eduki! Hona hemen ligoteo sanoaren inguruko baliabideak, post-ak, bideoak, musika… Urte osoan zehar… Gora ligoteo sanoa! Sakatu hemen post-a irakurtzeko.

Ligoteo sanoa

Beldur Barik Jarrera. «Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak (eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatxismoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak. Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko erramintak eskaintzea». Hauxe da Beldur Barik Jarrera! Eta hitz, kontzeptu guzti hauek lurreratu ditugu gure post-ekin, zuen bideoekin, musikarekin… Hona hemen boletin batean bildutako guztia (sakatu hemen web gunera joateko). Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

BBJarrera boletina

Maitasuna. Printze urdina… printzesa urdina… biolinak… laranja erdia… zeloak… jabetza… betikotasuna… kontrola… sufritzearen kontu hori… Hori al da nahi dugun maitasuna? Horrela eraiki nahi ditugu gure harremanak? Maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin bizi nahi dugu. Harreman askeak, libreak, berdintasunean oinarritutakoak… nahi ditugu! Luze hitzegin dugu honen inguruan… Hona hemen Maitasun Boletina (sakatu hemen post-a irakurtzeko)!

maitasuna

Gorputzak. Gure gorputzekiko harreman positiboak sortu nahi ditugu, eraiki, bizi, gozatu! Iadanik urte hauetan pausuak eman ditugu hori lortzeko. Eta pausu guzti hoiek boletin honetan bildu ditugu. Gorputzei buruzko abestiak, Beldur Barik Jarreradun abestiak, bideoak, post-ak, elkarrizketak, Beldur Barik Lehiaketa ezberdinetara aurkeztutako bideoak, zuen Beldur Barik Jarrera… Guzti hau boletin batean bilduta! Prest? Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera! Sakatu hemen post-a irakurtzeko!

gorputza

Autodefentsa Feminista eta Erantzun kolektiboa. Indarkeria sexistari aurre egiteko erramintak baditugu, eta erabiltzera goaz… Horregaitik hementxe duzue  Autodefentsa feminista eta Erantzun Kolektiboa boletina. Indarkeria sexistarekin amaitu nahi badugu, gure jendarte antolaketa aldatu behar dugu. Prest? Goazen ba! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Autodefentsa

Indarkeria sexistari aurre egitea, mutilen erantzunkizuna ere delako!

Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo «nik zer egingo dut ba?», edo «ni ez naiz matxista baina…» egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.

Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrera agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen dituzue hurrengo boletinak:

Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.

MutilakB1

Beldur Barik Jarrera, maitasuna eta gorputzak.

Mutilak Boletina 2

Hementxe dituzue zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko hainbat baliabide. Deskargatu, entzun, dantzatu, inprimatu, elkarbanatu… Laster berriro elkar ikusiko dugu… bitartean… Beldur Barik Jarrerarekin bizi! Bilakatu zure egunerokoatasuna Beldur Barik Gunea!


07/09/19

INDARKERIA SEXISTAK GUREKIN JAI DU!

«Hainbat dira gure egunerokoan gertatzen diren eraso sexistak, batzuk modu nabarian gertatzen dira, eta beste batzuk ia oharkabean pasatzen zaizkigu. Izan ere, askotan uste izaten dugu eraso edo indarkeria sexista soilik dela komunikabideetan azaltzen dituzten kasuak: bikote harremanetan ematen den indarkeria fisikoa. Baina kasu horiek izebergaren punta dira. Gure egunerokoan kultura matxistak emakumeengan ortzen dituen hainbat eta hainbat egoera bizitzen ditugu, ezberdintasun eta indarkeria egoera.  Zer da kultura matxista? Gizon izateko modu bati ematea pribilegioak, batez ere, emakumeen desbalorizazioan oinarrituta, hauengan desabantailak eraginda. Eta botere desoreka hori bermatzeko gure kulturak hainbat ideia, sinismen eta  balore igortzen ditu emakumeen desbalorizazioa bultzatzen dutenak.»

Horrela genion orain dela urte batzuk. Zerbaiti aurre egiteko, jakin behar dugu zeri egiten diogun aurre. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko erramintak baditugu, eta erabiltzera goaz… Horregaitik hementxe duzue urteko azken boletina: Autodefentsa feminista eta Erantzun Kolektiboa. Indarkeria sexistarekin amaitu nahi badugu, gure jendare antolaketa aldatu behar dugu. Prest? Goazen ba!

Beldur Barik Musika

Beldurrik gabeko emakumeak (Sagarroi)

Konplize ditut eta (Mikel Markez)

Heavy cross (Gossip)

Sisters are doin’ it for Themselves (Eurythmics)

Guerreras unidas (Mc Anarkia)

Zu zara, gu gara (Hesian)

La llorona (Mafalda)

No es no (Penadas por la ley)

 

Beldur Barik Post-ak

ERASO BIRTUALEN AURREAN BELDUR BARIK JARRERA

Bortizkeria sexista whatsapp-en… autodefentsa birtuala!

Beldur Barik Elkarrizketa

Entrevista digital: Isa Bernal,autodefentsa irakaslea

Beste post batzuk

Hurrengoan ez dut ezer egingo

Ni paranoicas ni histéricas. Eraso sexistak gogoratzen.

Hizkuntza sexistari aurre egin

Sexismorik ez kontsumitu

Itxoiteari utzi ipuina gurea eginez Beldur Barik Jarrerarekin

Sexismoa espazio birtualean. Sexismo en el espacio virtual

La calle es nuestra. Irantzu Varela (Faktoria Lila)

Kaleko jazarpenaren aurka

Eraso sexisten aurrean erantzun kolektiboak

Erasoen aurrean… Autodefentsa feminista!

Me han violado. Y ahora, ¿qué?

Erasoen aurrean txilibituak eta kamerak. Propuestas contra el acoso callejero

Inmigrante, mujer caliente. Etorkinen kontrako sexu jazarpena.

Respuestas ante el acoso en la calle. Hainbat esperientzia.

Slutwalk. La marcha de las putas

Terror sexal. Entrevista a Maitena Monroy

No andes sola, que te va a pasar algo. Eraso sexistak eta beldurra

Sexismoaren aurrean rap feminista

 

Autodefentsa feminista eta erantzun kolektiboa bideoak

ACOSO SEXUAL CALLEJERO

PUBLICIDAD SEXISTA: ¿DÓNDE ESTÁ LA LÍNEA ROJA?

AUTODEFENTSA FEMINISTA

DE ESPALDAS AL PATRIARCADO-EL LOBO FEROZ

https://youtu.be/IklBXOdRUPQ

10 HOURS OF WALKING IN NYC AS A WOMAN

EL TORNILLO-PRINCESAS DE CUENTO

#OSQUEREMOSVIVAS

GLSE: AUTODEFENSA FEMINISTA

UN GOLPE AL LENGUAJE

SEXISMO EN LA PUBLICIDAD

https://youtu.be/cWUceBWlb5o

EUSKERA HIZKUNTZA SEXISTA AL DA?

SEXISMOA IRAGARKIETAN

 

Autodefentsa feminista eta erantzun kolektiboa BB Bideoak

PISANDO FUERTE

IRAGARKI SEXISTARIK EZ

ETA GUK ZER?

LIBERTAD ES VIVIR SIN MIEDO

GUAPA

https://youtu.be/jyvMYKnBTKg

AUTODEFENTSA FEMINISTA

 

Indarkeria sexista gure egunerokotasunaren esparru guztietan dago… baina guk autodefentsa feministarekin, guztion artean erantzuna emanez sortzen ditugun zirrikituak gero eta haundiagoak dira… eta gure erramintak erabiliz, bagoaz pixkanaka jendartea aldatzen…

Hemen duzue boletina pdf formatua deskargatu nahi baduzue. Indarkeria sexistari Beldur Barik Jarrerarekin erantzuteko!

Autodefentsa

 

Guardar


07/09/19