Categoría: <span>Beldu Barik Jarrera</span>

EKAINEAN SEXU ANIZTASUNA ETA LIGOTEO SANOA

Kaixo, gazteak!

Post honetan uda honetarako webgunearen argitalpenak azaldu nahi dizkizuegu.

Gaur egungo gaiei buruz hitz egin nahi dugu, buruan ditugun arazo horiei buruz, nola adierazi ideia horiek, nola erantzun gure desioei, inguratzen gaituzten eta aurre egin nahi diegun indarkeriei…

Hau da planteamendua:

  • Ekainean dibertsitate sexualaz eta ligoteo sanoaz hitz egingo dugu.
  • Uztailean Jaiak (beste urtekoekin alderatuta desberdinak izango direnak) eta Autodefentsa Feministari buruz.
  • Eta abuztuan Gorputzen eta Maitasunaren inguruan hitz egingo dugu.

Beraz, 6 gai horiei buruz zerbait irakurtzeko gogoa baduzue, badakizue zuen ahotsak entzuteko irrikaz gaudela; izan ere, zuen ahots eta iritziak inportanteenak dira. Bitartean, gu idazten joango gara, bizi ditugun garai arraro hauetan asko baitugu esateko.

GAUR, EKAINAK 2, ANIZTASUN SEXUALAREKIN HASIKO GARA!

Hilabete honetan eguzkiak kiskaltzen gaitu eta gorputzak, sentimenduak eta emozioak, hainbeste konfinamenduren ondoren, adierazteko gogo handiagoarekin daude. Gure gorputzek beraz, aske sentitu nahi dute, askatasun sexuala, aske adierazteko, aske desiratzeko… aske sentitzea baino gauza hoberik ez dago eta. 

Gai interesgarria eta konplexua aldi berean, ezta? Zein zaila izaten den askotan sexualitateari buruz hitz egitea…

Ez al zaizue gertatzen burua zalantzaz beteta daukazuela eta ez dakizuela nori galdetu edo non bilatu zuen erantzunak? Beldur Barik Jarreraz baliatuko gara zalantzak gorputzetik ateratzeko eta gehiago, gehiago eta gehiago galdetzera ausartzeko. Beldurrik gabe.

Sexu-aniztasuna egitate bat da: pertsona adina izateko eta desiratzeko hamaika modu daude, baina, gure gizartean ereduak eta moldeak ezartzen zaizkigu, eta horiek hartzen ditugu erreferentetzat. Garrantzitsua da aske sentitzea, nor garen, nolakoak garen, zer nahi dugun eta zer ez jakitea, askatasun hori aurkitzeko.

Adibide bat jartzearren: badakigu heterosexualitatea dela sexu-joera nagusia, eta idatzi gabeko arau batzuek heterosexual onak izateko nolakoak izan behar garen esaten digutela. Heterosexualitateak lehentasuna izaten jarraitzen duen gizarte batean bizi gara, baina hainbeste sexu-orientazio eta -identitate daude, eta denak ala denak garrantzitsuak eta errespetagarriak dira. 

Gauza bera gertatzen da sexu-identitatearekin. Ez dugu neskak eta mutilak nolakoak izan behar garen esaten diguten panfleto edo kartelik nahi. Ez dugu kolorearen edo arauen arabera bereiziak izan nahi. Norbaitek zugan ikusten duena gustuko ez badu, galdetu diezaiola bere buruari zergatik. Arazoa epaitzen eta mespretxatzen duenarena da, eta ez gurea.

Gizarte honetan, oraindik ere, emakume edota gizon perfektuak izateko arau ikusezinak eta estereotipoak daude. Eta desberdin sentitzen bagara? 

LGBTIQ+ kolektiboak gure sexualitatea bizitzeko beste modu batzuk ikusarazteko lan egiten du. Forma horiek guztiak errealak dira, legitimitate bera dute eta errespetu bera merezi dute.

Sexu-aniztasuna eta gure bizitza bizi nahi dugun bezala bizitzeko eskubidea dugu. Aske. TOPA DEZAGUN HONEN ALDE!

 

Hona hemen gai honen inguruan  erreferentzia interesgarri batzuk. Ikusi edo irakurri al duzue baten bat? Elkarbanatu zuen iritziak gure sare sozialetan. 

Liburua: Andre Aciman idazlearen ‘Call me by your name’ 

Antzerkia: A Panadeira konpainiaren ‘Elisa y Marcela’ 

Seriea: Netflix-en ‘Sex Education’

Filma: Matthew Warchus zuzendariaren ‘Pride’


02/06/20

BELDUR BARIK JARRERA KONFINAMENTUAREN AURRETIK, BITARTEAN ETA ONDOREN

Beldur Barik Jarrera kultura eta indarkeria sexistaren kasuak salatzeko konpromisoa zuregan hartzean erakusten duzun jarrera da. Pertsona batzuek badute ezetz esateko indar hori, baina beste batzuek badituzte beste tresna batzuk indarkeriari aurre egiteko. Izan ere, danok bilatzen ditugu errespetua, askatasuna, autonomia, erantzunkidetasuna eta zergatik ez, guztion artean indarkeria salatzea. Gizarte justuago eta parekideago batean bizi nahi dugulako.

Indarkeria ez da soilik eraso fisikoa edo sexuala. Baimenik gabeko zirriak eta musuak, intimidazioa, komentario, irain eta keinuak ere  badira. 

Beldur Barik programan hainbat gai tratatuko ditugu: gorputzak, sexualitateak, ligoteo osasuntsua, jaiak, autodefentsa, maitasuna, aniztasuna etab. Gainera, batera lan egingo dugu indarkeriarik ikusezinenak identifikatzeko eta sexismoa non ematen den ulertzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeaz gain, batez ere emakume gazteek jasaten dutena indarkeria identifatzen dugu, emakumeei tresnak eta baliabideak emanez, indarkeria sexista ezagutu eta aitortu ahal izan dezaten. Aldi berean, mutilekin lan eginez, jokabide sexistak prebenitzea eta erasoen aurrean salaketa-lan aktiboa egiteko.

Gure etxeetan konfinatuak egon arren indarkeriari aurreko egiteko programa honekin lanean jarraitu dugu, inoiz baino gehiago. Matxismoak ez du egoera honetan espazio gehiagorik hartuko. Eta horregatik, hainbeste aldaketa eta berritasun izan ditugun urte honetan, programa honi hiru lelorekin laguntzeko beharra sentitu dugu:

Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik jarrera

Ni, egun eta gauez, Beldur Barik Jarrera

Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik Jarrera

Lehen leloari erreparatuz, pertsona batzuek konfinamendua bakarrik bizitzen ari dira, eta beste batzuek beste pertsona batzuekin bizikidetzan. Egoera baten zein bestean, eutsi Beldur Barik Jarrerari!

Bigarren leloaren harira, eguna eta gaua lausotu egin dira konfinamenduan, baina badakigu indarkeria 24 orduetan presente egon daitekeela, eta ez dugula guardia jaitsiko. Jakin badakigu indarkeria sexistak gogoz jo duela konfinamenduan eta emakume askok bortizkeria jaso dutela egoera latz honetan ere. Horregatik, inoiz baino gehiago eutsi Beldur Barik Jarrerari!

Eta azkenik, badakigu indarkeria gune guztietan egon daitekeela eta etxeko hormen barruan zein kanpoan Beldur Barik Jarrerarekin segi behar dugu!

Pandemia egoera ezohiko hontan, nola ez, indarkeria mota berriei erreparatu behar diegu. Sare sozialak, webinarrak eta aplikazio berriak gure egunerokotasunaren parte bihurtu dira. Online edo offline bidez ere, indarkeria sexistaren kontra egin behar dugu. Zibermatxismoak identifikatu eta salatzea da ere gazteon erantzukizuna.

Gaurkoan proposamen bat luzatzen dizuegu. Ikusi eta entzun Eztizen Agirresaroberen elkarrizketa hau. 2014an Beldur Barik lehiaketan parte hartu zuen Las Panteras Rojas lanarekin. La Furia-ren laguntza ere izan zuten. 

 

 

Eztizen lehengo leloarekin geratu da: «Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik jarrera».

Zein lelorekin geratzen zara zu?

 

Aukera Lemak


02/06/20

BELDUR BARIK 2020 ABIAN DA! IRUDI BERRITUA!

EPA, gazteak!

2020 urte bitxi, ustekabeko eta surrealista hau aukera eta jarduera berriez beteko dugu. Nork pentsatuko zuen horrelako zerbait biziko genuela, ezta? Covid-19k eta bere konfinamenduak gure gorputzetatik segurtasunik ezak eta bizimoduei buruzko zalantzak atera dituzte, bai, baina baita ziurtasunak ere.

Nor garen eta nola bizi nahi dugun jakiteko ziurtasunak. Nola egon kaleetan eta etxeetan; gauez eta egunez; gure bakardadean eta gure ingurukoekin.

Horregatik, aurten, bizi dugun konfinamendu-egoera eta horrek ekarri dituen aldaketak kontuan hartuta, hiru lelotan, hiru ideietan, hiru abiapuntutan oinarrituko gara:

– Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik Jarrera

– Ni, egun eta gauez, Beldur Barik Jarrera

– Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik Jarrera

Badakigu konfinamendua parentesi bat izan dela eta honek guztiak ondorioak ekarriko dituela, baina borroka-ibilbide luze batekin gatoz, eta badakigu egoera desberdinetara egokitzen eta aurrera egiten, helburu argiarekin: Beldur Barik Jarrera geure esparru guztietara zabaltzea; hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa hedatzea.

Aspalditik gabiltza segurtasun- eta hausnarketa-espazioak sortzen, gure rolak deseraikitzen amesten ditugun harremanak sortzeko, nahi ditugun kaleak sortzeko, isiluneak apurtzeko eta begirada harrotasunez altxatzeko.

Aurten Beldur Barik 2020rako landu dugun irudia, intersekzionalitatea eta aniztasun etniko, kultural eta sexuala ardatz ditu. Ondo dakigunez, aniztasunean dago aberastasuna, eta etorkizun seguru, parekide eta diskriminaziorik gabekoa sortzeko  funtsezkoa da errealitate guztiak ikusaraztea.


*Beldur Barik programa etengabeko prozesua den bezala, irudiaren sormenak ere bere ibilbidea izan du.

Beatriz González Rojo aurtengo BELDUR BARIKen irudia landu duen ilustratzailea da. Usansoloko neska gazte bat, haurtzarotik izan duen hizkera arte sorkuntzen gama osoa izan da. Arte Ederretan graduatua UPV/EHUn eta artista bat, bere lanak behin baino gehiagotan aurkeztu dituena eta ETBko Arimaren Margolariak bezalako lehiaketa eta saioetan parte hartu duena. Une honetan, arteak mugarik ez duela uste du, eta 24 urterekin pertsona “urduria” da. Beti dabil jakin-minez eta arte mota guztietatik ikasi nahi du. Berezko dohainaren ideia alde batera utzita, bere ustez, duen sentsibilitateari, enpatiari eta eguneroko dedikazioari zor dio bere talentua.

«Aniztasuna irudikatzeko koloreetan oinarritu naiz. Pertsonak adina kolore daudelako. Hazpegi, gorputz, kultura, etnia, izaki ezberdinak kolore eta formen zopa bat dira, zirriborro estiloan; eraikitzen ari dira, berdintasuna lortzeko balioetan oinarritutako gizartea bezala «, dio ilustratzaileak sortzen ari den irudiari buruz.

Bere sare sozialetan kuxkuxeatu dezakezue, Facebook eta Instagramean bere obra eta arte guztiak aurkituko dituzue eta. Artearen zale amorratua da, eta giza eskubideen defentsan eta bere urraketen salaketan konprometitua.

Aurten inoiz baino gehiago, BELDUR BARIK JARRERA!

 


19/05/20

Azaroa #BeldurBarikJarrerarekin etorri da eta baita abendua ere!

Azaroa bukatu da eta azaroak 25a ospatu dugu, Emakumeen kontrakoko indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna, beti Beldur Barik Jarrerarekin. Baina, egin dezagun atzera… Badakigu zer den #BeldurBarikJarrera?

Eraso matxista eta indarkeria sexisten aurreko jarrera oldarkorra eta konpromiso pertsonal eta kolektiboa da. Gure egunerokotasuneko jarrerarekin diskriminazio askori egin diezaiokegu aurre, oinarrian indarkeria matxista eta jendartean erreproduzitzen diren portaera sexistak dituztenak.

Aldaketaren parte izan nahi duzu? Horretarako #BeldurBarikJarrerarekin bat egitea baino ez duzu, egunero lagunartean berdintasunetik ikasten eta pertsona moduan hasten jarraitzeko. Zure egunerokotasunerako errezeta sinple bat proposatzen dizugu… badoa!

Nola aurre egin desparekotasunei #BeldurBarikJarrerarekin

• Errespetuan eta askatasunean oinarritzen diren lotura edota elkar harremanak eraiki. Kalean, klasean, Instagram edota WhatsApp bidez, zabal ezazu #BeldurBarikJarrera eta ez zaitzala inork kontrolatu!
• Bilatu ezazu autonomia pertsona bezala eta askatu zaitez poza sentiarazten ez zaituenetik. Mundu guztiari erakutsiko diogu, barne kemen eta feminismoarekin, pertsonak anitzak eta bakarrak garela. Utz ezazu jarrera feminista zure egunerokotasunean murgiltzen!
• Berdintasunaren aldeko partaide aktibo izan zaitez, klasean, etxean, kuadillan, manifestazioetan, jaietan edota zauden lekuan zaudela. Egin aurre indarkeria modu leun edo ezkutukoenei eta utz ezazu #BeldurBarikJarrerak espazio guztiak bete ditzala, ¡Tsunami moreak eraman zaitzala!
• Jarrai ezazu aniztasunetik ikasten eta egin aurre aktiboki diskriminazio mota orori. Borroka honetan pertsona asko eta anitzak gara!
• Ez zaitu sareetan gauzatzen den postureo guzti horrek aspertzen? Azaldu zaitez zaren moduan bestelako buru hausterik gabe eta ez zaitez larritu. Sortu itzazu #BeldurBarikJarrera sentitzen eta bizitzen dituzten pertsonekin aliantzak eta ez utzi matxismo birtualak burua jan zaitzala. Sareetan ez zaude bakarrik, bilatu zure Beldur Barik aliantzak eta eman egurra matxismoari!
• Hitz egin zure lagunartean arduratzen dizun horren inguruan lotsarik gabe: sexua, gorpuztasuna, maitasuna, identitatea, ligoteoa, feminismoa, musika, sare sozialak… Ez zaitzaitzala inork isilarazi!
• Izan zure lagunen konplize eta jarraitu #BeldurBarikJarrera zabaltzen, baliabideak bilatzen eta elkar lan egiten. Asko daukagu eskaintzeko, erakutsi iezaiozu munduari!

Laburbilduz, gure bizitza modu askean bizi nahi dugu, onartuak izango ote garen edo patriarkatuak asmatutako “arau” horretan sartzen ote garenaren pentsamenduak gure burua jan gabe, festetan beldur gabe, etxera bueltatzeko beldur gabe, dietetan pentsatu gabe, sentitzen duguna libreki adierazteko, espazio birtualetan “troleo” matxista gabe gozatzeko. Beste gabe, aske bizi eta berdintasunaz goza nahi dugula!

Gainera, badakigu mundua Beldur Barik askorekin kutsatzeko ez gaudela bakarrik. Egunero ahalduntzen garen, aniztasunarekin eta #BeldurBarikJarrerarik bat egiten dugun pertsona gehiago gaudela. YouTuberrak, Instagramerrak, Influencerrak, sarean eta bizitza errealean badaude Beldur Barikeko jarreraren aldekiko, berdintasunaren aldekiko eta aniztasunarekiko maitasuna erakusten dutenak. Eta zu, zeri itxaroten zabiltza inguruan dituzun petsonak #BeldurBarikJarrerekin kutsatzeko? Goza dezagun energia feminista askorekin eta #BeldurBarikJarrerarekin! #BeldurBarikJarreraedonon #ActitudBeldurBarikyadisfrutar


14/05/20

#MutilenArtean #BBJarrera

Mutil bezala beti pentsatu izan dut ez didatela nire benetako “ni”a erakusten utzi, ez dakit ulertzen nauzuen. Funtsean, hainbat lagun ditut zeintzuk, nire moduan, ez dituzten jendarteko estereotipoak betetzen. Hala ere, noizbehinka, desberdinak izateagatik kritikatuak izateko beldurra dugu. Seguru hainbati gauza bera gertatzen zaizuela baina “rollo txarra” ematen digu berau aitortzeak. Askotan sentitzen dugu erakutsi behar dugula gizon indartsuak garela, azkarrak, denetarik dakigula, ez dugula ez pena ezta mina sentitzen norbait sufritzen ikusten dugunean, beti xelebreak garela… eta gure izatearekin bat egiten ez duten beste hainbeste gauza, ez zaizue gertatzen? “Mutil” izateko dauden “arau” guzti horiek gure izateko modua baldintzatzen dute eta, gainera, neskenganako disparekotasuna eragiten dute. Ez duzue uste guzti hori aldatzen hasteko eta “mutila” izatea zer den esaten digun orori erantzuteko garaia dela?

Txikitatik mutiloi futbola, edota kirolak orokorrean, gustatu behar zaizkigula erakusten digute, baina hori ez da egia. Era berean, fisikoki indartsuak eta uneoro edonor defendatzeko prest egon behar gara, nik inoiz beldurrik izango ez banu bezala! Ez zaizue zoratzekoa iruditzen? Gainera, mutila izateagatik, sexualki super aktiboak edota sexuaren inguruan guztia jakin behar dugula suposatzen da, ea nork sinisten duen hori! Ez dago “mutil” izateko modu bakarra, hamaika modu daude “mutila” sentitzeko eta “mutil” bezala bizitzeko.

Badakigu gizarte parekatu bat lortzeko borrokan jarraitu behar dugula, oraindik bide luzea geratzen baita. Guzti honengatik, gauzak aldatzeko konpromisoa hartzeko garaia heldu dela uste dugu, garen modukoak izan ahal izateko, eta bai guk bai, bereziki, neskek pairatzen dugun matxismoa geldiarazteko.

Ados bazaude eta hitz egindakoaren alde lan egin nahi baduzu, erakutsi egunero zure #BeldurBarikJarrera hurrengo konpromisoak hartuz:

  • WhatsApp taldetan, kuadilletan, lokaletan, lonjetan edota gelan gure lagunekiko jarrera matxistak dituzten pertsona orori Beldur Barik Jarrerarekin erantzutea! Guztiok batera erantzuten badugu bakarrik bukatuko dugu gure inguruko matxismoarekin.
  • Elkar babestea eta elkarri eta gainerakoei erakustea berdintasunarekin konprometituak gauden mutilak garela, inork bere iritzia inposatu gabe bakoitzak bizitzeko eta sentitzeko modua aukeratzea nahi duten mutilak. Pertsonak anitzak garelako, eta hori gustuko dugulako!
  • Beste mutil batzuei erakustea gure jarrera aldatzea eta matxismoari aurre egitea gure erantzukizuna ere badela, nahi dugun bezalakoak izan ahal izateko. Lagundu egin behar diogu, elkarri eta beste mutilei, jokoaren arauak aldatzea zergatik den garrantzitsua ulertzen.

Mutilak, espero dut gutun honek bakarrik ez gaudela sentiarazi izana, anitza eta, batez ere, guztiak berdinak garen mundua nahi dogunok asko garela. Gaurtik aurrera guztiok matxismoaren aurka, mutilok ere #BeldurBarikJarrerarekin arituko gara!

#NikEzDutMatxismoaPartekatzen #MutilenArteanAniztasuna #ElkarLaguntzenDirenMutilak


31/10/19

Itziar Ituño

Itziar Ituiño ere bai #BeldurBarikLehiaketa.n dago eta zu? Parte hartu denbora gutxi falta eta eta!


05/11/18

MUTILOK ERE BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGITEN DIOGU INDARKERIA SEXISTARI!

«Bukatu da. Ez naiz konplize izango». Horrela genion aspaldiko post batean. Indarkeria sexistak bere erramintak erabiltzen dituela gizarte matxista bat mantentzeko? Sorpresa! Mutilok ere gure estrategiak, gure erramintak ditugu aurre egiteko. Eta konplize ez izatea oinarrizkoa da. Kartel eder batek dioen bezala, zapalkuntzaren aurrean zure jarrera isiltasuna bada, orduan zapaltzailearekin zaude.

Hona gure Beldur Barik Jarrera!

portada

Beldur Barik Jarrera bideoak

Beldur Barik bideoak

Stop Machismo

Aldatzeko ordua da

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Konplize

https://youtu.be/n0qcdqo9xoQ

Eskerrik asko ezer ez esateagatik

Guk argi daukagu

Beldur Barik Jarrera

Beldur Barik?

Gola sartuko diot nitaz espero denari

Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik eta horrela agian egunen batean denok batera egin dezakegu dantzan

Mutilak mugi gaitezen indarkeria sexistaren aurrean!

Beldur Barik Jarrera in action!

Normala

Maitasuna
Idatzi ez duzun erromantizismoaren gidoia ez interpretatu!

Roman

Ba ez (omen) da horrela

Gorputzak

Metrosexuales, chicos de gimnasio… Mutilen gaineko presio estetikoak

Miss tetas

Nire gorputzean gerra isila dagoela uste dut

Biluzik

Aske sexualitateaz gozatzeko?

Hementxe duzue boletina pdf formatuan! Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Maitasuna, zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzen eta gozatzen!

Mutilak Boletina 2

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

ABUZTUARI AGUR ESANGO DIOGU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

Badago abesti bat, aspaldikoa, gure guraso edota aiton-amonen garaikoa “El final del verano” esaldiarekin hasten zena eta danbor soinuak tristura transmititzen zuena. Uda, ligoteoa, hondartza, mendia, bidaiak, lagunak, amodioa, amodiorik ez, desioa, beroa (gorputzekoa, Euskadi tropikala baitugu), dantzak, abestiak… Abesti horretako danbor hotsek ez datoz bat guretzat uda esan nahi duenarekin…

Abuztu honetan Beldur Barik Jarreradun musikarekin dantzatu eta gozatu dugu!

Eta Beldur Barik Jarrera da ere abestiak hartu eta gure moldaketak egin! Abesti baten letra gustokoa ez baduzu, baina erritmoak zure gorputzak dantzan jartzen badu…. Do it yourself! Zure Beldur Barik mezua zabaldu!

Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu dugu!

http://beldurbarik.org/eu/2017/08/beldur-barik-jarrera-3

Hondartzara ere gerturatu gara espazioetaz egiten dugun erabilerari buruz hitzegitera! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

HONDARTZAN

Gure Beldur Barik Jarrera dantzan ere jarri dugu gure #BBPlaylist arekin! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

DISC

 

Hamaikak ere esan ditugu!

https://youtu.be/1vFpF4c2GCg

Inposaturiko genero arauak ere kolokan jarri ditugu! (Sakatu irudian post-a berriro irakurtzeko).

BBJARRERA IN ACTIONeusk

Ligoteo sanoaren errezeta hartu eta sukaldera joan gara gureak egitera!

ligoteosanoarenerrezeta

Eta nesken ikusgarritasuna erreibindikatu dugu! Girl power!

Uda joan zaigu, baina gertu dugu Beldur Barik Lehiaketa 2017. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen Beldur Barik Jarrera ikusentzunezko lan baten bidez zabaltzera… Beldur Barik Lehiaketa 2017 hastera doa…

Prest? Let’s go!

Guardar

Guardar


31/08/17

WHERE ARE THE GIRLS?

Edonon! Hori guk ondo dakigu. Eta hona hemen zenbait adibide!

Kaleak, gauak, jaiak… GUREAK dira! Esan ohi dugu. Ba hona hemen neskak ere bereak egin dituen/gureak egin ditugun esparruak! Gureak egitera goazenak! Prest?

Komikietan…

Collage_autoras_2016

http://asociacionautoras.blogspot.com.es/ blog-era sartu!

Ecuador Etxearen Facebook orrialdean ikusi genuen eta orain hona ekarri nahi dugu ondorengo bideoa! Beldur Barik Jarreraz betea datorrena!

Gogoratzen duzue aspaldian aurkeztu genizuen bideo bat? “Korrika egin neska bezala” esaldia aurkezten zen neska heldu eta neska gazteei. Gogoratzen duzue? Askotan ekarri dugu bideo hori gure web gunera. Oraingoan break neska bezala, neskak egiten duten eran bezala aurkeztu nahi dizuegu. So… break like a girl!

Salto egin, parkour egin neska bezala!

Skateboard-ean igo, kaleak, errepideak… gureak dira!

Mugitu, dantzatu, borrokatu, lehiatu, korrika egin… #BBJarrera rekin!

https://youtu.be/8Q1GVOYIcKc

Dantza egin, erratza hartu, igo eta hegan egitera goaz!

Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

 

 

Guardar

Guardar


29/08/17