Kaixo guztioi!
Azkenengo momentura arte zain egon gara baina, tamalez, jakinarazten dizuegu ostiralean Agurainen egingo den BB21Topaketa EGOKITU behar izan dugula, Covid-aren egoera dela eta.
Dakizuen bezala, Agurainek eremu “gorrian” jarraitzen du. Hau horrela izanda eta osasun gomendioak jarraituz, ekitaldia EGOKITU behar izan da, eta horrela geratzen da:
– Sari banaketa ekitaldia aurreikusita zegoen bezala Agurainen gauzatuko da baina, publiko barik, iaz Donostian egin zen bezala, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
– Beste guztia bertan behera geratzen da. Edozein kasutan, tailerrak, osasun egoera hobetzen denean ospatzeko konpromisoa mantentzen da. Espero dugu Aguraini ondo etortzen zaion momentuan egin ahal izatea.
19.00-20.30 SARI BANAKETA
Bea Clown, Libe Beitia eta Julen Portilloren eskutik
ETA KAI NAKAIREN KONTZERTUA!
Streaming bidez ikusteko aukera izango duzue EITBren lankidetzari esker, web orri honetan bertan.