Categoría: <span>Berriak</span>

Beldur Barik 2022 | Oinarriak

 

Bai, ziur dagoeneko badakizuela Beldur Barikeko ikus entzunezko lehiaketa bueltan dela! Irailaren 19an hasi eta azaroaren 11n amaituko da lanak bidaltzeko epea eta web honetan bertan egin dezakezue izen ematea. Baina seguraski izango dituzue zalantza batzuk lehiaketaren oinarriekin zer ikusia dutenak, horrexegatik, hemen azalduko dizkizugu oinarri nagusiak, guztiok ondo uler ditzagun.

 

1. Adin tartea eta kategoriak aldatu dira:
12-20 urte arteko gazteak

Ondo irakurri duzu bai, aurten adin tartea aldatu da eta 12 eta 20 urte arteko Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako gazteek dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

1.kategoria 12-14 urte arteko gazteak

2. kategoria 15-17 urte arteko gazteak

3. kategoria 18-20 urte arteko gazteak

________________________________

2. 3 minutu gehienez

Bideoak gehienez 3 minutukoa izan behar du, gutxiago ere izan daiteke, noski.

________________________________

3. Lanak testua badu ezinbestekoa da azpitituluak izatea

Lanean ahotsezko testua badu, azpitituluak ere jarri beharko dituzue. Horrela, jende guztiak ulertu ahal izango du bideoaren eduki guztia. Hauek nola jarri ditzakezuen azaltzen duen bideoa duzue hemen:

Nola gehitu azpitituluak zure bideoari

________________________________

4. Beste norbaiten soinu edo kantu bat erabiltzen baduzu, kontuan izan egile eskubideak!

________________________________

5. Egunerokotasunean bizi duzuen indarkeria matxistaren inguruan hitz egin behar duzue, eta honentzako erantzunak proposatu!

 

Ideia mordoa aurkitu dezakezue web orri honetan bertan, GAIAK atalean.

GAIAK ATALA IKUSI

Zuen lana nola planteatu hobeto ulertzeko gida bat egin dugu bideo formatuan.

 

________________________________

6. 18 urtetik beherakoa bazara, baimen orria aurkeztu behar duzu

Zure kabuz aurkezte bazara, banakako baimen orria aurkeztu beharko duzu. Hemen klik egin banakako baimena deskargatzeko.

Zentro edo elkarte batekin parte hartzen baduzu, hemen klik egin baimen kolektiboa deskargatzeko.

________________________________

7. Prozesu fitxa bat bete behar duzu

 

Aurten ikus entzunezkoa egiteko prozesua azaldu beharko diguzue fitxa labur baten bidez.

Deskargatu hemen prozesu fitxa

Hau bete ondoren, galdetegian gehitu beharko duzue lanarekin batera.

 

8. Izen emate fitxa bete zure lanaren esteka pegatuta

Zure lana bidaltzeko eta lehiaketan parte hartzeko izen ematea bere beharko duzu eta bertan Youtube edo Vimeoko zure lanaren esteka pegatu  beharko duzu. Izen emate galdetegia bete eta hau bidali izen ematea amaitzeko.

AURKEZTU ZURE LANA HEMEN

 

 

 

 

 

 


06/10/22

HEMEN DA BELDUR BARIK 2022!

Plazo de envío de vídeos del 19 de septiembre al 11 de noviembre

Hemen da Beldur Barikeko 13. edizioa! Irailaren 19tik azaroaren 11ra arte duzue zuen lanak bidaltzeko aukera. Hemendik aurrera eta abendura arte lehiaketan parte hartzeko gomendio, aholku eta laguntza edukia zabaltzen joango gara. Hezkuntza zentroetan, gaztelekuetan, elkarteetan, zuen artean ere indarkeria matxistaren bueltan gai ezberdinak lantzeko aukera duzue. Horrela, guztion artean ikus entzunezko lehiaketa hau lan interesgarri eta ahalduntzailez beteko dugu.

Zuen lanak ikusteko gogoz gaude!

Urtetik urtera geroz eta lan gehiago iristen zaizkigu. Guztiak begirada oso interesgarri batetik eginak. Hala ere, gogoratu, irizpide batzuen bidez onartzen ditugula lanak eta horregatik oinarriak adi irakurtzea gomendatzen dizuegu:

IKUSI OINARRIAK HEMEN

Zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera!


29/03/23

Entzun Izaroren hitzak!

Badakizue aurtengo Beldur Barik lehiaketaren kantua Izaroren «Libre» dela? Kantu honen doinuek blaituko dute aurtengo edizioko ikus entzunezko lehiaketa. Sorkuntza honen letra eta Izaroren indarrak programaren filosofiarekin bat egiten duela pentsatuta egin genion proposamena artistari. Argia da Libre kantak, abestiaren izenak dioen bezalade, askatasunaz hitz egiten duela. Guk ere hori bilatzen dugunez, ezin genuen beste kantu bat aukeratu lehiaketaren soinu banda gisa.

Bere hitzak ere baditugu! Zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera!


29/03/23

Aurkeztu dugu Beldur Barik 13. edizioa

Sestaon egin dugun prentsaurrekoan aurkeztu dugu urte honetako Beldur Barik edizioa, 13. izango dena. Libe Pradera Tiktokerra eta Julen Portillo euskal eduki sortzailea aurkezle lanetan, edizio honen nondik norakoak zeintzuk izango diren azaldu dugu.

Emakundeko Josune Ortizek azaldu duen bezala, Beldur Barik programa Emakundek gidatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDELen laguntzarekin.

Programaren helburua gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea da, finean. Urte osoan zehar ekimen ezberdinak egiten dira gazteen artean hausnarketa bultzatzeko, eta horien artean, Beldur Barik Ikus entzunezko Lehiaketa.

Uxue Bereziartua, Beldur Barikeko Idazkaritza Teknikoko ordezkariak azaldu duen moduan, lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 19an hasi eta azaroaren 11n amaituko da.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio guztia programako webgunean (beldurbarik.eus) eta sareetan (Fb, Instagram, Tiktok eta Twitter) aurkituko duzue 19an bertan.

Aurtengo edizioan aldaketa garrantzitsu bat egon dela aipatu behar dugu: adin-tartea murriztu da eta 12 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduko da aurten.

Aste hauetan Udalei, ikastetxeei eta hezkuntza ez formaleko eragileei zuzendutako aurkezpen saioak egingo ditugu informazio guztia helarazteko.

Lehiaketaren aurkezpena Sestaon egitea ez da kasualitatea. Izan ere, Topaketa ere bertan ospatuko da abenduaren 2an. Honen inguruko informazioa aurrerago zabalduko dugu.

Hemendik aurrerakoak sarean eta webean zabaltzen joango garenez, adi egon gure kanaletara ezer galdu nahi ez baduzu!


29/03/23

BB 2022 IRUDIA

 

¡HEMEN DUZUE BB 2022 IRUDIA!

Agian ezaguna egingo zaizue irudia, izan ere pasa den urteko irudi berdina da koloreak aldatuta. Berexi Artek egin zuen irudia eta aurten ere bera egon da diseinuaren aldaketak egiten. Zer iruditzen zaizue?


16/09/22

Zozketa bat antolatu dugu!

Instagramen zozketa bat jarri dugu martxan. Kontu berria dugula lau haizeetara zabaltzeko, sortzaile ezberdinen sorkuntzekin osatutako saski bat osatu dugu. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu gure instagram kontua: @beldurbarikjarrera

Beldur Barik bueltan dela ospatzeko eta batez ere, Instagrameko kontu berria duzula lau haizeetara zabaltzeko, zozketa bat antolatu dugu.

Emakume sortzaileez betetako saskia da honakoa:

  • Huntzaren Ezin ezer espero CD sinatua
  • Izaroren Limones de Oro biniloa
  • Koolen Nezeserra
  • Berexi Arten kamiseta
  • Ania Sáenz de Buruagaren ilustrazioa
  • Irrimarraren tote baga

Zer egin behar da parte hartzeko?

  • @beldurbarikjarrera kontua jarraitu
  • Beldur Barik Jarrerarekin bat datozen hiru lagun etiketatu iruzkinetan (nahi bezain bestetan iruzkindu dezakezu, geroz eta mezu gehiago, orduan eta aukera gehiago)
  • Stories bidartez publikazio hau partekatuta beste parte hartze gehigarri bat bezala hartuko da kontuan

Animatu eta zabaldu zure beldur barik jarrera!


30/08/22

Hemen da BB22 playlista!

Gutxi geratzen da BB22 lehiaketarako, beraz, motorrak berotzen joateko eta udari behar den moduko agurra emateko, Beldur Barik 22 playlista egin dugu. Urte askotakoak diren kantu andari azken aldiko kantuak gehitu zaizkio eta 7 ordu baino gehiagoko soinu banda sortu dugu zuen egunak musikaz betetzeko.

Beldur Barik Jarreraz blaituta dauden doinuak dira, disfrutatzeaz gain borroka ere egin daitekeelako, eta horretan indarkeria matxistaren aurka lanean dabilen mugimendu feminista honek ondo daki hori! Dantza egin ezin bada, hau ez da gure iraultza!

EGIN KLIK HEMEN PLAYLISTA ENTZUTEKO

Kantu gehiago gehituko zenituzke? Egin proposamenak komunikazioa@beldurbarik.eus helbidean!


28/08/22

ERASO MATXISTA ETA SEXISTARIK GABEKO UDA 2022

Uda bete-betean gaude eta BELDUR BARIK 2022 UDAKO KANPAINAren barruan baliabide hauek jarri ditugu guztion eskura, udan BBJarrerarekin gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko:

– Kartela.

– Eraso Sexistak Prebenitzeko Gida Euskaraz eta Gazteleraz

– Puntu lila 2022

– Spotify playlist-a: Musika BBJarrerarekin.
.

21/07/22

AIPAMENA MEREZI DUTEN LANAK 2021

Lan asko jasotzen ditugu urtero lehiaketan, sariak mugatuak dira eta ezin izaten dugu nahi bezain beste lan goraipatu. Horregatik, aipamen bat merezi duten lan ezberdinak elkarbanatu nahi ditugu oraingoan. Kategoria ezberdinetakoak dira eta arrazoi ezberdinengatik epaimahaiari aipamena merezi zutela pentsatu dugu.

 

1. KATEGORIA

 

FEMINISMO

Emakumeen ahalduntzearen lanketa azpimarratu du epaimahaiak. Sinplea baina aldi berean alderdi soziala duela ere esan da.

 

 

 

2. KATEGORIA

 

ERRAIL GUZTIEN GAINETIK

Epaimahaiak adierazi du oso ausarta iruditu zaiola sexualitatearen inguruan hitz egiteko ausardia. Mezua oso potentea dela azpimarratu da.

 

 

EMAN BUELTAN

Epaimahaia adierazi du estetikoki oso landua dagoen lana izan dela, bai eta orijinala ere. Testua ere ondo jantzia dagoela aipatu da.

 

LO QUE ES NUESTRO

Lanaren orijinaltasuna azpimarratu du. Baita zeinu-hizkuntza modu naturalean integratzeko gaitasuna ere.

 

 

3. KATEGORIA

 

BATZARRA

Mutilen protagonismoaren garantzia azpimarratu du epaimahaiak, eta hauei eskatzen zaien erantzunkizuna batik bat. Alkoholaren gatazka ere ikusten da bertan eta hau ere beharrezkoa dela iruditu zaio epaimahaiari.

 

REMARKABLE

Lan hau alderdi estetiko eta artistikoagatik aipatu nahi izan du epaimahaiak. Biolentzia erroparen bitartez adieraztearen lana eta erropa hau bera egitearen lana azpimarratu da.

 


19/01/22

UROLA GARAIA BELDUR BARIK SARI BANAKETA

Lehen kategoriako bigarren saria: NI 1 + EZ

Eider García Rajado (Zumarraga)

 

 

Bigarren kategoriako lehen saria: ZERGATIK GU?

Haztegi Ikastolako:
Terese Altolagirre
Urko Izagirre
Aiara Salinas
Xabi Parra
Izar Garmendia
Iker Zabaleta
Amaia Azpeitia

 

 

Bigarren kategoriako bigarren saria: ZUTABEETATIK ERAITSI

Olazabal Institutuko:
Joane Alberdi
Ainhoa Badias
Eider Calvo de Mora
Janire Conti
June Martinez
Alex Mateo
Aitor Santos

 


23/12/21