Categoría: <span>Intersekzionalitatea</span>

Elkarrekin, sistemaren aurkako borrokan

Afrofeminas-ek idatzitako artikulua.

Bizitza askoz errazagoa izango litzateke niretzat, larruazala zuria eta ilea leuna izango banu? Hori da emakume beltzek geure buruari egiten dizkiogun galdera ugarietako bat arrazakeriari etengabe aurre egiten diogunean, begiradaz ongi etorriak ez garela jakinarazten diguten lekuetara sartzen garenean, lan bila gabiltzanean.

Orduan esaten digute: «Sukaldari lana eskaintzen dizugu, idazkaria bazara ere», «zure ilea lisatzen baduzu kontratatuko zaitugu». Eta azken batean esaldi tranpati hura entzuten dugu: «kontratatua zaude, beltz ederra zarelako, aurpegi finekoa. Ez duzu beltza ematen». Eta hor galdetzen diot neure buruari; zer da beltza izatea eta ez beltza ez ematen? Eta orduan erortzen gara sistema horretan, non ederra zuriarekin baizik ez den lotzen, non arrazakeria iraunkorra den, non gure edertasuna exotikoa besterik ez den, eta, batez ere, gure gorputz osoa aldatzeko nahia nagusitzen den, zuriaren irudira eta antzekotasunera moldatzeko nahia, neskatilak garenetik zahartzen garen arte.

Haurrak garenean, gure ilea desitxurosoa dela erakusten digute, gure ezpainek finagoak izan behar dutela eta gure sudurrek zorrotzagoak, gure azala ilunegia dela edo aldakak zabalegiak. Denborarekin ikasten dugu gure azala ez dela azal kolorea, eta tratu hobea jaso nahi badugu, ilea lisatzea komeni dela.

Una madre afrodescendiente peina el cabello a su hija.

Onartzen dugu, halaber, askorentzat onargarria dela Britainia Handiko enpresa batek bere panpina zuriak gure antzekoak direnak baino 10 euro garestiagoak saltzea erabakitzea, eta, era berean, onargarria da, arrazakeriari aurre egiteko ahaleginean, Espainiako postak aukeratzea zigilu merkeenak gure larruen antzekoak izatea, eta garestienak, argienak.

Azkenean ikasi dugu ez garela bakarrik gure lagun zuriak bezain eder eta erakargarriak, baizik eta bizi garen munduak erakusten digu, edertasun kontua ez ezik, balio kontua ere badela. Gure ezaugarriak, gure hazpegiak eta zentzu ezberdinetan emakume beltz gisa dugun nortasuna determinatzen duena, desatsegina bezala agertzen da, baina baita gutxiago pagina bezala ere, baliorik gabea bezala. Eta horrela marrazten dira gure istorioak alde horretatik, geure edertasuna eta balioa exotikoan eta arrotzean bakarrik ezagutzeko ahaltasunetik, zeren ematen baitu ederrak, baliotsuak eta aldi berean beltzak izatea erabateko kontraesana dela.

Horregatik da garrantzitsua gu berrezagutzea, gure jatorriaz eta sustraiez harro sentitzea. Garena besarkatzea, guztiari buelta ematea, iruzkinei eta propaganda arrazista eta matxistei buelta ematea, urteetan saiatu baitira garena gorrotatzen.

Geure burua ezagutzea geure burua onartzea da, ez gure irudikapen urria, ez gure ileari, larruari, sudurrari, ahoari eta gorputzari etengabe egiten dizkiogun isekak  barruan daramagun indarra eta ausardia murrizteko muga ez direla ulertzea da.

Geure burua ezagutzea berriz elkartzea da, gure hazpegiak aldatu eta nondik gatozen harro ez sentiaraztea nahi dutenei uko egitea da. Berriz ere gurekin adiskidetzea da, nola garen maitatzea da, zuria bakarrik ederra denaren sistema horretako parte izateko asmorik izan gabe.

Geure burua ezagutzea aurre egitea da, borrokarako prest egotea, eta, gure antzeko printzesekin edo protagonistekin istoriorik eta ipuinik ez badago ere, gu geure erreferenteak garela ulertzea da eta geure amak eta amonak geure heroiak.

 

Gaiarekin lotutako erreferentzia interesgarriak:


10/09/21

Nire bizitza da – las reinas del barrio

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=Pgl1uIXMoXA[/youtube]

Yamila Eziani Berrio
Mariam Akhamlich
Amar Anal
Anabel
Alazne Chamorro
Nazareth Cerreduela
Brisa Leandra
Lidia cerreduela
Favour Onuva
Amy Niang
Hiba Hamdane
Sondes Achhab

2. kategoria / 2ª categoría

Canción y video clip realizado en el taller del laboratorio de arte feminista en Gasteiz. Proyecto hecho por chicas de diferentes barrios de la ciudad con La Furia, con el que defienden «su vida», y el poder hacer lo que les apetezca con ella sin que les influya lo que opinen o digan el resto de gente.


13/11/19

EMAKUMEAK BATERA

13/11/19

Adinaren estereotipoak

06/11/19

NAHIKOA DA!

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=ZsQ_9hblFxU https://www.youtube.com/watch?v=nC75_G28AeI[/youtube]

Irati Moreno
Leire Núñez
June Apalategi
Noemi Dos Anjos

1. kategoria / 2ª categoría

Miren kontziente da gizarte honetan edonon ikus daitezkeela sexismoaren aztarnak. Ikastolara bidean ere, hainbat adibide ikusten ditu, eta ez da batere ondo sentitzen. Zer egin egoera horien aurrean? Iratik «NAHIKOA DA» esaten du, eta iniziatiba hartuz, erasotzaile horiei aurre egiten die. Gizartea aldatzea denon esku dago, eta aske bizitzea denon eskubidea da.

 


13/11/19

Guztiok diskriminazioaren kontra

06/11/19

Gafas feministas./Betaurreko feministak.

Diego Remirez de Ganuza
Aiala Tejada
Nerea Villaverde

3. categoria / 3ª categoría

Este proyecto trata de reflejar la diversidad de la mujer y su valía en la sociedad, tratando de huir del prejuicio de la mujer con unas características determinadas, que , además solo sabe estar indefensa. Para reflejar esta realidad (la pluralidad de la palabra »mujer») hemos utilizado un recurso de Gemma Lienas (El diario de Carlota, 2001): las gafas violeta.


06/11/19

Zergatik ezberdina

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=2BlVbmF7P9Y&t=45s[/youtube]

Endika Perez
Ane Urkijo
Iker Palomo
Gaizka Suarez
Endika Sendin

2. kategoria / 2ª categoría

Pertsona homosexual baten egunerokoa. Guztiok ezberdinak gara. Ez dugu inor mespretxatu behar besteak ez bezala izateagatik. Gure protagonista mutil homosexual bat da. Honi etxean zegoenean mezu arraroak heltzen zaizkio, mehatxuka. Gero, eskolan, jendeak jotzen hasten da, eta sare sozialetara bideo bat igotzen dute.


05/11/19