Categoría: <span>Berdintasuna</span>

Zer da Beldur Barik Jarrera?

BeldurBarik programan egiten ditugun ekintzen barruan, bideo-lehiaketa ospetsuena eta parte-hartzaileena da. Urtero milaka gazte batzen dira eta lanak bidaltzen dituzte lehiaketan parte hartzeko eta, bide batez, indarkeria matxistaren aurkako gazteriaren jarrera eta konpromezua zein den gizarte osoari erakusteko.

Baina… ze ote da BB Jarrera?

BB Jarrera ez da bakarrik inguruko indarkeria matxista identifikatzea eta mikromatxismoetaz jabetzea, BBJarrera hori guztia hautematea eta gainera hari aurre egitea da, indarrean dugun kultura patriarkala transgreditzea, alegia. Zer egiten dugu klaseko neska batek barreak eta komentarioak jasotzen dituenean depilatu ez delako edo lodi dagoelako? Zerbait esaten diegu txiste matxistak eta iraingarriak botatzen dituzteneni? Nola jokatzen dugu mutil astun batek baboso hutsa bezala “ligatzen” saiatzen dagoenenan neska batekin? Zenbatetan dira gure amak etxeko lan gehienak
egiten dituztenak?

Gazteon egunerokotasuna osatzen duten bizipenak dira, ahalduntze eta jabekuntza prozesu honetan, gazteria da protagonista. Horregatik gorputzen edertasunaz eta onarpenaz, sexualitate libretaz, maitasunaz, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategietaz, eta berdintasunaren beharraz hitz egiten dugu. Ze tresna ditugu gazteok egoera hauei guztiei aurre egiteko? Hori da, hain zuzen ere, lehiaketan erakutsi behar
duguna, gazteok ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak.

Erakutsi zure Beldur Barik jarrera eta parte hartu lehiaketan!


07/10/22

Yes, We Fuck!

Aniztasun funtzionala duen emakume baten bizipenak eta begiradak.

Eta bai, horrela hasiko naiz.

Guk ere txortan egiten dugu. Larrua jotzeko gorputz eta modu desberdinak daudela kontutan hartzen ez duzuen arren. Nahiz eta dibertsitate funtzionala duten pertonek larrua jotzea zaila dutela imajinatu.

Pertsona sexuatuak garela ahaztu egiten duzue, eta, beraz, zuek bezala, gure premia sexualak eta afektiboak ditugula. Hementxe da non min egiten duten begiradei buruz hitz egitera paratzen naizen. Ezberdintzen gaituzten begiradak dira horiek, eta desberdin begiratzen gaituztenak, begirada epaitzaileak, bazterretan uzten gaituztenak.

Gizarte-iruditeriak ez dio gizartean dugun presentzia normalizatzeko eskaerari erantzuten. Eta are gutxiago onartzen du guk ere gure sexualitatea bizi dugula. Sexualitate horri betoa jartzen dio, eta, gainera, paternalismoz tratatzen da.

Bitxia da entzutea aniztasun funtzionala duen bikote bat ikusten duzuenean: «ze polita, maitasuna aurkitu dute».  Eta aldi berean, ukatzen gaituzue. Ez duzue zeuen burua gurekin harreman batean ikusten, aniztasuna ez baita erakargarria. Eta hona hemen ezustekoa! Aniztasuna bada erakargarria. Estereotipikoa dena ez duelako zertan beti erakargarria izan behar. Gorputz guztiak dira erakargarriak eta gureak ere bai. Begiradak dira erakargarriak, konektatzeko moduak, elkarrizketa interesgarriak, biek ala biek behar ezberdinak izatea. Izan ere, bi noranzkoetan konektatzea erakargarria da.

Eta seguru aski, zeuen buruari galdetuko diozue: zer da bi noranzkoetan konektatzea? Bi norabideetan konektatzea, zurekin egon nahi duen pertsona hori mundu ezezagun batean murgiltzean datza. Komunikazioa, egiteko modua eta jarduteko modua elkarren ahaleginetik egitea. Aniztasunaren onarpena praktikara eramatea da, paternalismoa alde batera utziz eta pertsonen arteko harremanak normalizatuz. Alegia, alde batera uztea nire aniztasun ez-normatiboa, eta, aldi berean, onartzea.

Nire aulkia nire parte delako, baina ez da ni. Nire gorreria, nire parte delako, baina ez da ni. Nire itsutasuna nire parte da, baina ez da ni. Nire paralisia nire parte da, baina ez da ni. Izan ere, nire aniztasun intelektuala nire zati bat da, baina ez da nire guztia.

Aurre egin behar diezue ni beste edozein emakume bezala ikustera eragozten dizkizueten oztopoiei. Aniztasun funtzionalen bat dugun emakumeok maitatzeko gai gara, larrua jotzeko gai, gauza anitz sentitzeko gai gara, ulertzeko gai gara, independenteak izateko gai gara eta, aldi berean, harreman afektibo-sexualak izateko gai gara.

Nik ez diot aniztasunari beldurrik, zuk beharbada bai.

Yes, we fuck! Niri ere gustatzen zait larrua jotzea, eta zuk adina gozatzen dut plazer sexualaz. Ezetz uste baduzu, arazoa zuk duzu, ez duzu uste?

GAI HONEKIN LOTURIKO ERREFERENTZIAK:

Dokumentala: Yes, we fuck! 

Abestia: VIVAS, Mujeres con discapacidad intelectual cantan por la igualdad.


16/06/20

Zergatik ez?

[youtube]https://youtu.be/m39Ex8uGjMA[/youtube]

Ekaitz Garmendia
Iker Pinedo
Ekhi Ibarra
Doltza González
Aimar López
Miren Andere Martínez
Josu Martínez
Haizea Mendez
Ibane Miguel
Alazne Vázquez
Izaro Zabala
Mirari González
Iker Martínez
Gorane Tomillo

2. kategoria / 2ª categoría

Egunerokotasunean sortzen diren mikromatxismoen pare bat adibide aipatzen dira eta hoiekin amaitzeko beharra.


12/11/19

Pauso txiki asko, handi bat emateko.

[youtube]https://youtu.be/h9L4B2USZK0[/youtube]

Beñat Sistiaga Iturralde
Eneko Kuadi Lizari
María salvidea olalde
Ainhoa Saizar
Miren Izagirre Altuna
Oneka Gillenea
Iñaki Duran Sukia
Oihan Dorronsoro
Adur Puga Bermejo
Urko Bilbao Peña
Oier Villanueva Areizaga
Izaro Olasagasti Esquisabel
Liher Andrés Jacinto
Janitz Enparantza Alustiza
Amane Maritxalar Aranzadu
Oier Senperena
Irati Menta
Lander Zabaleta
Nil Duño Mitxelena
Ane Isasa Moriones
Aimar Ganuza

1. kategoria / 1ª categoría

Proiektu honekin emakumeek historian zehar jasan duten zapalkuntza eta hari aurre egiteko grina azaldu nahi izan ditugu guk sortutako abesti, dantza, argazki eta irudien bidez. Oraindik ere berdintasuna lortzeko bidean zer egina dugula jakin arren, bide horretan lan egiteko gogotsu gaudela erakutsi dugu bideoan eta denok elkarrekin gizarte libre eta berdin batera iritsi gaitezkela. Denon pauso txikien baturaz, aldaketa handia lortu dezakegula. Guk gure proiektu! a ere hala sortu dugu, bakoitzak zuen jakintza txikitik, proiektu handi eta bateratu bat egitea lortu dugu.


07/11/19

BELDUR GABEKO NESKA

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=TMKnIattnlQ[/youtube]

Bruno Abrego Tuero
Verónica Da Fonseca Hernández
Haizea De La Calle
Iker Gándara Duarte
Danae Lemeé Delval
Arkaitz López Elorriaga
Tania Martínez Carreño
Maria Isabel Muñoz Rijnoveanu
Joel Ramirez
Maitane Carretón
Carla Romero Diaz

1. kategoria / 1ª categoría

Neska batek bere ikaskideei bisexuala dela esaten die. Berria instituto guztian zabaltzen da eta bere zoriontasunak ez du asko irauten ikasle batzuk ez dutelako onartzen. Gurasoek ere ez dute onartzen, gaixotasun bat dela uste dute eta psikologoarengana eramaten dute. Psikologoak aukera sexual bat dela eta ez dela gaixotasun bat azaltzen die gurasoei.


15/11/19

Canciones de hoy en día

15/11/19

Zergatik gu?

12/11/19

Matxismoaren kontra dantzan

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=olKhZaVA97s&feature=youtu.be[/youtube]

June Ugalde
Alaitz Prieto
Asier De la Herrán
Diego López

1. kategoria / 1ª categoría

Dantzaren bitartez mutilen jarrera matxistak geldiarazi nahi ditugu. Horretarako bideoklip hau sortu dugu matxismoaren kontra. Modu ezberdin batean transmititu nahi izan ditugu ikastetxean eta gizartean batzuetan ematen diren jarrera sexistak. Dantzaren bitartez berdintasuna lortu nahi dugu!


13/11/19

BURU BERDINETIK?

13/11/19
  • 1
  • 2
  • 5