Categoría: <span>Aniztasun sexuala</span>

BELDUR BARIK UDA 2021 ZUENTZAKO BI TAILER INTERESGARRIREKIN DATOR

Beldur Barik Programatik “Eraso Sexistarik gabeko Uda” kanpainaren baitan, bi tailer online antolatu ditugu. Lehenengoa Autodefentsa Ziberfeministari buruzkoa, 12 eta 26 urte bitarteko neskei zuzendua; eta bestea, berriz, Ligoteoari buruzkoa, adin-tarte bereko mutilentzat.

Autodefentsa Ziberfeministako Tailerra (Deskargatu bannerra esteka honetan)

Información sobre el taller de autodefensa ciberfeminista el 1 de julio. Inscripciones en el link bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista

Emoki elkarteko Jone Zalduegi hezitzaileak honako gai hauek landuko ditu uztailaren 1ean, 12:00etatik 13:30era, Beldur Barik taldearen laguntzarekin online eskainiko duen prestakuntzan:

– Ziberespazioak: espazio seguruak eraikitzeko eta sentitzeko irizpideak.
– Genero estereotipoen eraikitzea espazio digitaletan.
– Autodefentsa ziberfeminista garatzeko aspektuak.
Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era bitartean: bit.ly/AutodefentsaZiberFeminista

Ligoteo Sanorako Tailerra (Deskargatu bannerra esteka honetan)

Información del Taller de Ligoteo sano dirigido a chicos de entres 12 y 26 años

Peio Saez de Lafuente eta Javi Molina sexologoek tailer hau eskainiko dute ekainaren 30ean, eta honako gai hauek landuko dituzte:

– Zergatik ligatzen da eta zertarako.
– Nola ligatzen da eta non.
– Nola hurbiltzen gara.
– Desirak.

Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era bitartean: bit.ly/LigoteoTailerra

Animatu parte hartzera eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera Uda honetan!


16/06/21

EKAINAK 28

Emakume feminista gazte baten bizipenak eta harrotasuna

16 urte ditut, eta Maialeni, nire lagun onenari, kontatu diot azken aldian Oihanek urduri jartzen nauela, Historiako klasean pixka bat aurrerago esertzen den neskak. Baina urduritasun ona, hau da, gustatzen zaidala. Begiratzen diodanean oso politta iruditzen zait eta esaten duen guztia oso interesgarria da, emakume argia da; baina «zer esan nahi du urduritasun honek? Oihanek erakartzen nau edo emakumeek erakartzen naute?”, galdetzen diot nire lagunari eta berak erantzuten dit: «Zer axola du horrek?”. Niri gehiago kostatu zitzaidan gogoeta horretara iristea.

Urteak joan eta urteak etorri, nire sexu-orientazio heterosexualarekin jarraitzen dut, bi urte daramatzat nire mutil-lagunarekin harremanetan, eta momentuz, ez nau emakume batek erakarri Oihanek egiten zuen bezala. Bapatean, unibertsitateko autobusean berriro ikusten dut, eta hara! Asko gustatzen zaidala berresten dut. «Zer gertatzen da hemen?» galdetzen diot neure buruari berriro.

Donostiatik Bilbora egiten dut salto, eta nolako salto ederra gainera! Imajinatzen ez ditudan aukerak agertzen zaizkit begi aurrean. Emakume feministak ezagutzen ditut, emakume lesbianak, identitate ez-binarioa duten pertsonak, eta aurretik planteatu ere ez ditudan aukera amaigabeak agertzen zaizkit. Jakina, nire institutuan ia denak heterosexualak ziren (edo hori uste nuen nik behintzat) eta ordura arte ez nuen nire orientazioa planteatzeko aukerarik izan. Gerora heteronormatibitatea zer den ikasi dut.
Bilbon nagoela, izateko, sentitzeko eta bizitzeko modu gehiago badaudela konturatzen naizenean, aukera berriak bizi nahi ditut, eta lesbianen lehen gaualdi poetikora apuntatzen naiz. Bertan, neska batek sakon begiratzen nau eta tonu bereziarekin garagardo batera gonbidatzen nau. Niri hankak dardarka jartzen zaizkit. Atzera begiratuz, LGBTIQ+ kolektiboan murgildu nintzenetik gogoratzen dudan unerik gozoenetako bat da momentu hura.

Gaur, 2020ko ekainaren 28an, Harrotasunaren aldeko manifestaziora noa Bilbon. Bost urte daramatzat harreman sexual-afektiboak izaten emakumeekin, eta 4 dira gaurko egun honetan harrotasun amaigabearekin bizi ditudan manifestazioak. 

Baina gaur galduta nago berriro. Oso lesbiana nintzen, bollera, zin dagizuet, eta ez nuen imajinatzen gizonekin harremanak berriro izango nituenik. Baina gizon batekin maitemindu berri naiz, beraz, armairutik irten eta berriz ere arazoren bat edo beste sentitzen dudan arren, oso ZORIONTSU naiz. Pozik nago aske sentitzen naizelako, nere buruari edozein pertsonarekin maitemintzen uzten diodalako, edozein sexu-generotakoa izanda ere.

Gaur manifestaziora libre noa, aske sentituz, urte osorako maitasuna ematen didaten lagun taldearekin. Heterolesbianabisexualpansexual, ez dakit zer naizen.  Eta nori axola zaio? Y A QUIÉN LE IMPORTA (lo que yo haga, laralalala…).

GORA HARROTASUNAREN EGUNA!

LGTBIQ+ gaia jorratzen duten erreferentziak:

Abestia: Izan zu zeu. La Basu.

Azalpen-bideoa: ¿Qué es la bisexualidad? ¿pan-bi…? Reflexiones sobre Bifobia y + por Psico Woman y Elisa Coll.

Liburua: ¿Por qué ser feliz cuando puedo ser normal? Jeanette Winterson-ek idatzia.

Filma: CAROL, Todd Haynes-ek zuzendua.

Antzezlana: Elisa y Marcela.

Persona envuelta en la bandera LGTBIQ


30/06/20

Yes, We Fuck!

Aniztasun funtzionala duen emakume baten bizipenak eta begiradak.

Eta bai, horrela hasiko naiz.

Guk ere txortan egiten dugu. Larrua jotzeko gorputz eta modu desberdinak daudela kontutan hartzen ez duzuen arren. Nahiz eta dibertsitate funtzionala duten pertonek larrua jotzea zaila dutela imajinatu.

Pertsona sexuatuak garela ahaztu egiten duzue, eta, beraz, zuek bezala, gure premia sexualak eta afektiboak ditugula. Hementxe da non min egiten duten begiradei buruz hitz egitera paratzen naizen. Ezberdintzen gaituzten begiradak dira horiek, eta desberdin begiratzen gaituztenak, begirada epaitzaileak, bazterretan uzten gaituztenak.

Gizarte-iruditeriak ez dio gizartean dugun presentzia normalizatzeko eskaerari erantzuten. Eta are gutxiago onartzen du guk ere gure sexualitatea bizi dugula. Sexualitate horri betoa jartzen dio, eta, gainera, paternalismoz tratatzen da.

Bitxia da entzutea aniztasun funtzionala duen bikote bat ikusten duzuenean: «ze polita, maitasuna aurkitu dute».  Eta aldi berean, ukatzen gaituzue. Ez duzue zeuen burua gurekin harreman batean ikusten, aniztasuna ez baita erakargarria. Eta hona hemen ezustekoa! Aniztasuna bada erakargarria. Estereotipikoa dena ez duelako zertan beti erakargarria izan behar. Gorputz guztiak dira erakargarriak eta gureak ere bai. Begiradak dira erakargarriak, konektatzeko moduak, elkarrizketa interesgarriak, biek ala biek behar ezberdinak izatea. Izan ere, bi noranzkoetan konektatzea erakargarria da.

Eta seguru aski, zeuen buruari galdetuko diozue: zer da bi noranzkoetan konektatzea? Bi norabideetan konektatzea, zurekin egon nahi duen pertsona hori mundu ezezagun batean murgiltzean datza. Komunikazioa, egiteko modua eta jarduteko modua elkarren ahaleginetik egitea. Aniztasunaren onarpena praktikara eramatea da, paternalismoa alde batera utziz eta pertsonen arteko harremanak normalizatuz. Alegia, alde batera uztea nire aniztasun ez-normatiboa, eta, aldi berean, onartzea.

Nire aulkia nire parte delako, baina ez da ni. Nire gorreria, nire parte delako, baina ez da ni. Nire itsutasuna nire parte da, baina ez da ni. Nire paralisia nire parte da, baina ez da ni. Izan ere, nire aniztasun intelektuala nire zati bat da, baina ez da nire guztia.

Aurre egin behar diezue ni beste edozein emakume bezala ikustera eragozten dizkizueten oztopoiei. Aniztasun funtzionalen bat dugun emakumeok maitatzeko gai gara, larrua jotzeko gai, gauza anitz sentitzeko gai gara, ulertzeko gai gara, independenteak izateko gai gara eta, aldi berean, harreman afektibo-sexualak izateko gai gara.

Nik ez diot aniztasunari beldurrik, zuk beharbada bai.

Yes, we fuck! Niri ere gustatzen zait larrua jotzea, eta zuk adina gozatzen dut plazer sexualaz. Ezetz uste baduzu, arazoa zuk duzu, ez duzu uste?

GAI HONEKIN LOTURIKO ERREFERENTZIAK:

Dokumentala: Yes, we fuck! 

Abestia: VIVAS, Mujeres con discapacidad intelectual cantan por la igualdad.


16/06/20

EKAINEAN SEXU ANIZTASUNA ETA LIGOTEO SANOA

Kaixo, gazteak!

Post honetan uda honetarako webgunearen argitalpenak azaldu nahi dizkizuegu.

Gaur egungo gaiei buruz hitz egin nahi dugu, buruan ditugun arazo horiei buruz, nola adierazi ideia horiek, nola erantzun gure desioei, inguratzen gaituzten eta aurre egin nahi diegun indarkeriei…

Hau da planteamendua:

  • Ekainean dibertsitate sexualaz eta ligoteo sanoaz hitz egingo dugu.
  • Uztailean Jaiak (beste urtekoekin alderatuta desberdinak izango direnak) eta Autodefentsa Feministari buruz.
  • Eta abuztuan Gorputzen eta Maitasunaren inguruan hitz egingo dugu.

Beraz, 6 gai horiei buruz zerbait irakurtzeko gogoa baduzue, badakizue zuen ahotsak entzuteko irrikaz gaudela; izan ere, zuen ahots eta iritziak inportanteenak dira. Bitartean, gu idazten joango gara, bizi ditugun garai arraro hauetan asko baitugu esateko.

GAUR, EKAINAK 2, ANIZTASUN SEXUALAREKIN HASIKO GARA!

Hilabete honetan eguzkiak kiskaltzen gaitu eta gorputzak, sentimenduak eta emozioak, hainbeste konfinamenduren ondoren, adierazteko gogo handiagoarekin daude. Gure gorputzek beraz, aske sentitu nahi dute, askatasun sexuala, aske adierazteko, aske desiratzeko… aske sentitzea baino gauza hoberik ez dago eta. 

Gai interesgarria eta konplexua aldi berean, ezta? Zein zaila izaten den askotan sexualitateari buruz hitz egitea…

Ez al zaizue gertatzen burua zalantzaz beteta daukazuela eta ez dakizuela nori galdetu edo non bilatu zuen erantzunak? Beldur Barik Jarreraz baliatuko gara zalantzak gorputzetik ateratzeko eta gehiago, gehiago eta gehiago galdetzera ausartzeko. Beldurrik gabe.

Sexu-aniztasuna egitate bat da: pertsona adina izateko eta desiratzeko hamaika modu daude, baina, gure gizartean ereduak eta moldeak ezartzen zaizkigu, eta horiek hartzen ditugu erreferentetzat. Garrantzitsua da aske sentitzea, nor garen, nolakoak garen, zer nahi dugun eta zer ez jakitea, askatasun hori aurkitzeko.

Adibide bat jartzearren: badakigu heterosexualitatea dela sexu-joera nagusia, eta idatzi gabeko arau batzuek heterosexual onak izateko nolakoak izan behar garen esaten digutela. Heterosexualitateak lehentasuna izaten jarraitzen duen gizarte batean bizi gara, baina hainbeste sexu-orientazio eta -identitate daude, eta denak ala denak garrantzitsuak eta errespetagarriak dira. 

Gauza bera gertatzen da sexu-identitatearekin. Ez dugu neskak eta mutilak nolakoak izan behar garen esaten diguten panfleto edo kartelik nahi. Ez dugu kolorearen edo arauen arabera bereiziak izan nahi. Norbaitek zugan ikusten duena gustuko ez badu, galdetu diezaiola bere buruari zergatik. Arazoa epaitzen eta mespretxatzen duenarena da, eta ez gurea.

Gizarte honetan, oraindik ere, emakume edota gizon perfektuak izateko arau ikusezinak eta estereotipoak daude. Eta desberdin sentitzen bagara? 

LGBTIQ+ kolektiboak gure sexualitatea bizitzeko beste modu batzuk ikusarazteko lan egiten du. Forma horiek guztiak errealak dira, legitimitate bera dute eta errespetu bera merezi dute.

Sexu-aniztasuna eta gure bizitza bizi nahi dugun bezala bizitzeko eskubidea dugu. Aske. TOPA DEZAGUN HONEN ALDE!

 

Hona hemen gai honen inguruan  erreferentzia interesgarri batzuk. Ikusi edo irakurri al duzue baten bat? Elkarbanatu zuen iritziak gure sare sozialetan. 

Liburua: Andre Aciman idazlearen ‘Call me by your name’ 

Antzerkia: A Panadeira konpainiaren ‘Elisa y Marcela’ 

Seriea: Netflix-en ‘Sex Education’

Filma: Matthew Warchus zuzendariaren ‘Pride’


02/06/20

Hau amaitu behar da

19/11/19

Matxismoa eta homofobia futbolean

[youtube]https://youtu.be/z0VktYtgSsE[/youtube]

Ekaitz Garmendia
Iker Pinedo
Ekhi Ibarra
Doltza González
Aimar López
Miren Andere Martínez
Josu Martínez
Haizea Mendez
Ibane Miguel
Alazne Vázquez
Izaro Zabala
Mirari González
Iker Martínez
Gorane Tomillo

2. kategoria / 2ª categoría

Futbolean ematen diren matxismo eta homofobiren egoerak. Horren aurrean tolerantzia zero.


13/11/19

Koloreztatzen

07/11/19

BELDUR GABEKO NESKA

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=TMKnIattnlQ[/youtube]

Bruno Abrego Tuero
Verónica Da Fonseca Hernández
Haizea De La Calle
Iker Gándara Duarte
Danae Lemeé Delval
Arkaitz López Elorriaga
Tania Martínez Carreño
Maria Isabel Muñoz Rijnoveanu
Joel Ramirez
Maitane Carretón
Carla Romero Diaz

1. kategoria / 1ª categoría

Neska batek bere ikaskideei bisexuala dela esaten die. Berria instituto guztian zabaltzen da eta bere zoriontasunak ez du asko irauten ikasle batzuk ez dutelako onartzen. Gurasoek ere ez dute onartzen, gaixotasun bat dela uste dute eta psikologoarengana eramaten dute. Psikologoak aukera sexual bat dela eta ez dela gaixotasun bat azaltzen die gurasoei.


15/11/19

Zeatxik bi?

[youtube]https://youtu.be/Tls3K0fpDzo[/youtube]

Kerman Aranzeta Aramaio
Maddi Badiola Leon
Enara Bermudez Müller
Ismael Hatab Berberi
Manex Julian Alkorta
Aratz Martinez Ibaibarriaga
Arhane Navarro Arantzamendi
Aimar Ortega Bengoetxea
Aritz Saizar Burgoa
Hodei Salegi Aranguena
Janitz Urkizu Alkorta
Haitz Urruzuno Gartzia
Aner Zubikarai Gerenabarrena

  1. kategoria / 1ª categoría

Bedur barik 2019 Ondarroa. Zubi zahar herri ikastola 1. kategoria Normala ikusten dabe bakarrik bikote mota bat egoti, neski eta mutile. Baine zeatxik ez bi mutil edo bi neska? Edo zeatxik ezin diz 2 edo gehixaua maitxemindute egon?


12/11/19