Categoría: <span>Amodio erromantikoa</span>

ONDO MAITE

«Nik esaten dizudana da ondo maitatu behar zaituztela, ez asko edo gutxi«, esan zidan amak maitemintze horiekin hasi nintzenean.

Asko gustatzen zitzaidan nire klaseko edo ostiraletan kantxa berean entrenatzen zuen beste talde bateko norbaitekin amets egitea. Goizero irribarre batekin jaikitzea lortzen zuen pertsona berezi harengan pentsatzen eman nahi nituen orduak. Norbaitekin maitemintzen nintzenean sentitzen nuen nerbioei buruz hitz egitea gustatzen zitzaidan. Egia da, halaber, bi astero pertsona ezberdin batekin maitemintzen nintzela eroki, nigan interesik ez zutela ikusi orduko, pertsonaz aldatzen nuen.

Baina, lagun, gaizki pasatzen nuen. Orduan hasi zen ama moskeatzen, maitasun erromantikoa oso lotuta baitago mina erromantizatzearekin, eta horrek ezin du horrela izan.

Pentsamenduak lausotzen zitzaizkidan. Harreman horietan joaten zitzaizkidan indar guztiak, pentsatzen nuen agian neu nintzela gertatzen zitzaizkigun gauza txarrak aldatzeko arduraduna, norbait zoriontsu izan zitekeela nire ondoan. Nire lagunek egun bat gehiago pasa zezaketela ni ikusi gabe. Nire ikasketak ez zirela hain garrantzitsuak.

Harremanak guztiaren gainetik jartzen nituen. Esku artetik ihes egiten zitzaidan kontua.

Hori diot, azterketen gainditzeak eta suspentsoak, laneko akatsak eta asmatzeak oso lotuta egon baitira nire maitemintzeekin.

Eta horrek ezin zuen horrela jarraitu. Amak oso ondo esan zidanez, ondo maitatu behar gaituzte eta ondo maite behar dugu jendea eta baita geure burua.

Pixkanaka ikasi dut zer den harreman osasuntsua izatea. Ezer aldatzen saiatu gabe, dena da erraza pertsonek ondo elkar maite dutenean. Horrek harreman afektibo guztietarako balio du; familia, lagunak, animaliak…

Aprendamos a diferenciar el querer bien del amor romántico tóxico. Actitud Beldur Barik 2020.

Batez ere, neure burua zaintzen ikasi dut. Neure buruaren gainetik ezer ez dagoela ikasi dut.

Orain badakit nire lagunak nire lorategiko babeslekua direla, ureztatu eta zaindu behar dudan lorategia, loreak indartsu hazten jarrai dezaten.

Jada, ez dut uste nire jendeak dena jasan dezakeenik, ez.

Maitemintzen jarraituko dut, baina modu egokian. Pelikuletan erakutsi diguten maitasun erromantiko toxiko horretatik bereiziko dut, modu kontzientean egiteko, nire bikotekideak eta bidaia-lagunak zainduz.

Has gaitezen behingoz ondo maitatzen!

Eskerrik asko ama!

 

IRAKURKETA INTERESGARRIAK:

• Maitasun erromantikoaren mitoak.

• Genero indarkeria eta maitasun erromantikoa.

 

BIDEO INTERESGARRIAK:

• Eneko Sagardoy: Laranja osoa.

• Nola maite behar dugu feministok? 

 


13/07/20

ES POR MI BIEN

14/11/19

«Abestietan nahi dugun bilakaera»

[youtube]https://youtu.be/iTLo9GSjU4g[/youtube]

Unai Martínez
Beñat González
Jon Azkunaga
Ixone Liaño
Kenia López
Iker Zearra
Iraia Luque
Lucía Mohedas
Erlantz San Pedro

2. kategoria / 2ª categoría

Urteetan zehar entzun eta abestu diren kanten hausnarketak eta nahi ditugun abestiak. Mezu matxistak dituzten kantak betidanik egon dira eta kokotaraino gaude. Gure eskutan dago hori guztia aldatzea. Guk erabakitzen dugu zer entzun nahi dugun.


13/11/19

Berbur barik

[youtube]https://youtu.be/1YwnPsD34Zc[/youtube]

Andrea Tofe
Aroa Bergantiños
Daniel Manzano
Aaron Perez
Jon de Abajo
Julian de Sande

3. kategoria / 3ª categoría

hemos hecho un vídeo que recoge los diferentes tipos de violencia, en este caso hemos querido poner hincapié en la violencia social, en la violencia económica, en la violencia psicológica y en la violencia física. Hemos recogido escenas es las que se ve la acción y de seguido hemos explicado en que consiste cada una de las violencias. También queríamos que se viera que no solo lo pasa mal la mujer maltratada, también la gente del entorno, en el caso de muestro víde! o en la violencia social lo ven el amigo, en la económica el hermano y en la física la familia


13/11/19

Dos and donts

12/11/19

Adrianaren istorioa

[youtube]https://youtu.be/vIW2YyI7OAc[/youtube]

June Calvo
Izaro Castillo
Matxalen Ruiz Beltran de Heredia
Cristina Rodriguez
Oihana de los Rios

2. kategoria / 2ª categoría

Adriana 16 urteko neska da. Bere mutilagunak, Miguelek, 22 urte ditu. Adrianak MIguelekin denbora asko pasatzen du elkarrekin daudenetik eta gero gutxiago bere lagunekin eta bere amarekin. Amaieran, Miguelekin harremana moztu eta lagunei parkamena eskatzen die


14/11/19

Emakumeak objektutzar ez!!

06/11/19

Ederra eta Basatia

06/11/19

Quien no se mueve no oye sus cadenas

[youtube]https://youtu.be/nNgTv9e_esk[/youtube]

Julene Costela
Elisabet Ceinos
María Moreno
Iker Pontón
Aritza Rosón
Ibon Rodríguez

2. kategoria / 2ª categoría

Educar para la transformación social y hacerlo desde la escuela. La visualización de actitudes inconscientemente asumidas, y la transformación, son el eje de este vídeo que pone el foco en la perspectiva de genero en el centro escolar. Estas actitudes son las que ponen palos en las ruedas de la igualdad y que, sin sen golpes, constituyen otras formas de violencia.


06/11/19
  • 1
  • 2