BIDEOGINTZA TAILERRA EIBARREN!

image_large
Indianokua gaztelekuan bideogintza ikastaroa martxan jarriko da urrian. Andretxearekin batera antolatutako tailerra da.
Bideogintza tailerrean parte hartzeko irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean izena eman beharko da Indianokua gaztelekuan. Bideogintza tailer honetan indarkeriari buruzko informazioa jaso eta beldur barik laburmetrai lehiaketan parte hartzeko pausuak eta laguntza emango da. Guztira, 7 saio izango ditu tailerrak honela banatuta:
– 3 saio indarkeriaren gaia lantzeko.
– 2 saio grabaketa teknikak irakatsi eta grabaketak egiteko.
– 2 saio bideo muntaiak egiteko programa aurkeztu eta muntaia egiteko.

Tailer hau emateko ekarri beharreko materiala honako hau da:
– Grabaketak egiteko kamarak (teléfono mugikorraren kamera erabili daiteke..)

Ikastaroa 12-17 urteko gazteentzat zuzendua dago eta honako egutegia du:

Urriak 9, 11, 16, 18, 23, 25 eta 30. Ordutegia 17:30etatik 19:30etara.

Irakaslearen izena Itziar Bastarrika da eta ikastaroa doakoa izango da.