BIDEOGINTZA TAILERRA AZPEITIN

bideogintza tailerra Azpeiti
Bideogintza tailer bat antolatu nahi dugu… gure Beldur Barik Jarrera irudi eta soinuaren bitartez zabaltzeko! Guk esan nahi duguna esateko! Gure egunerokotasunean indarkeria sexistari nola egiten diogun aurre  aurkezteko!
Oraindik datarik ez duen tailerra da, izen ematen duzuenokin zehaztuko baitugu eguna eta ordua! Beraz animatu eta parte hartu!
Lau orduko tailer bat da eta Azpeitiko gaztelekuan izango da.
Izena emateko irailaren 29ra arte duzue!
Bidali email bat beldurbarikazpeitia@gmail.com helbidera hurrengo datuekin:
  • Taldearen izena.
  • Taldekideen izen abizenak.
  • Jaiotze data
  • Ikastetxea
  • Maila
  • Herria
  • Kontakturako e-mail bat.
Gogoratu! Irailaren 29ra arte duzue izena emateko! Zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera bideo baten bitartez!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar