BESTEAK ETA NI?

Baina, baina, baina…bagaude irailean!!! Zer moduz opor osteko krisia? Zer moduz joan da itzulera eskolara edo lanera? Ziur dagoeneko atzazalak jateari utziko diozula erabaki duzula, agenda berria erosteko zorian zaudela, puntualitatea zure erlijio berria bihurtzea pentsatu duzula eta agian kitarra, makrame edo zumba klaseetara apuntatuko zarela bihar bertan. Zer dela eta egiten dugu guzti hau orain? Ba iraila delako, eta iraila, urtarrilarekin batera, intentzio onen hilabetea delako. Ikasturte/urte hasierako helburuak, ahoran usain txarra duzunean menta txikle bat jatea bezain erabilgarria da… Zuk zure buruari ziurtatzen diozu egindakoak zure egoera hobetuko duela… Baina benetan espero zenuen efektua izango al du?

Anyway, hainbeste ikasurteko xede berriren artean, nik uste dut momentu ona izan litekeela zure bizitza benetan aldatuko duen zerbaiti buruz hausnartzeko. Begiratu zure ingurura. Ikusi makusi. Zer ikusi? Eta ez naiz mendi berdeei, kantauri itsasoari edo heteropatriarkatu kapitalistak ekarri digun krisis sistemikoari buruz ari.

 

Nor daukazu zure aldamenean? Nolakoa da zure familia? Zer motatako bizitza soziala daukazu? Kuadrillan irten zara mundu honetan agertu zinenetik? Edo nahiago duzu petit comitéan kalitatezko lagun gutxi batzurekin geratu? Gelan norekin erlazionatzen zara? Eskolaz kanpoko ekintzetan jende berria ezagutu duzu? Agian minutu pare bat behar dituzu honi buruz pentsatzeko…beraz… ready, steady… GO!!!

Sarritan, gertatu ohi da, betebehar, plan eta egiteko gauza gehiegi ditugula gure bizitzetan, eta ez daukagula benetan nahi dugun bidea jarraitzen ari garen ikusteko denborarik. Horrexegatik, gaur, alboan dauzkagunak aztertzeko beta hartuko dugu. Zure lagunak kontzienteki aukeratu dituzu? Zeren arabera? Planak zuk zeuk egiten dituzu edo planak egiteko obsesioak zure bizitza zuzentzen du? Pozik egoteko milaka gauza egiten dituzu, eta gauzez gainezka egoteak ez dizu patxadaz eta lasaitasunez bizitzeko aukerarik ematen? Welcome to the club!!! Ez zaude bakarrik!!! Eraikitzen ari garen jendarte honetan, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea ahaztu egiten zaigu. Rutinak markatzen digun erritmo zoro honekin diabolo bat izango bagina bezala mugitzen egon beharrean, gure bizitzan dauden gauzak eta pertsonak hautatzeko aukera merezi dugu. Beraz, heldu da momentua, lagun maitea: te bat prestatu, eseri aulki batean, har ezazu boligrafoa eta papera… Zure eguneroko jendearen analisia egiteko unea heldu da!

via GIPHY
Gaur post hau, kalitatezko adiskidetasun erlazio afektiboak sortzeko sortu dugu! Are you ready?? Prest??? Hemen doakizkizu zenbait galdera pentsatzen joan zaitezen:

  •  Zenbat kontaktu dituzu zure telefono agendan?
  • Zenbat lagun dituzu Facebook-en?
  • Zenbat jendek jarraitzen zaitu instagramen?
  • Zenbat jende joan zen zure azken urtebetetze festara?
  • Bihar etxez aldatuko bazina nork lagunduko lizuke kutxak igogailurik gabeko hirugarren pisu horretara igotzen?

Tik tak tik tak…
Ez naiz matematiketan aditua, baina ziur nago zenbakiak eta kopuruak aldatu direla galderen arabera…zergatik? Badakigu lagunak, kideak eta ezagunak ezberdintzen? Maitasuna eta arreta bera ematen diogu inguruan dugun pertsona orori? Zergatik?

Fruta dendara zoazenean, badakizu kolpeak dauzkaten frutak ezberdintzen?  Kolpetuta dauden frutak erosteak, merezi al du? Bai? Ez? Zergatik? Egia esan, denak izan gaitezke fruta kolpetuak noiz edo noiz, baina badakigu jateko ongi dauden frutak, konpost zakarrontzira botatzeko frutetatik ezberdintzen makrodiarrea izan ez dezagun? Esan nahi dudana zera da: lagun bat espero zenuena ez denean, zer egiten duzu pertsona horrekin? Nola eraikitzen da erlazio funtzional, osasuntsu eta polit bat? Eta ez gara bikoteari buruz ari, baizik eta lagunei edo familiari buruz baita…

Beno, ba guzti honi buruz irakurri nahi izatekotan… ez ezazu gure hurrengo post-a galdu!!!!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar