BELDUR BARIK TOPAKETAREN TAILERRAK. 2. partea.

Telesailetan esaten den bezala… Previously on Beldur Barik…. Autodefentsa feminista, Perkusioaren boterea, Gorputzak orekan, Desahalduntzerako clown tailerra mutilentzat… Pasa den astean tailerren inguruko informazioa eman genizuen. Sakatu hemen post-a berriro irakutzeko.

Aste honetan Azaroaren 26an, Urdulizeko Kultur Etxean ospatuko dugun Topaketearen tailerren bigarren partearekin gatoz! Let’s go!

genitarte

Genitarte

Zure genitalak ezagutzen dituzu? Normalean ugalketako zatia ezagunena da nahiz eta ezin ikusi.

Eta zer gertatzen da gure kanpoko genitalekin? Ikusi ditzazkegu? Zer gertatzen da plazerrari buruz hitzegiten baduzu? Badakigu nolakoak diren? Nola zaindu? Zuen klitorisa ezagutzen duzue? Naturaren sorkuntza ezezagun eta miresgarri hori!

Hurbildu Genitarte tailer honetara eta zure genitalen collage baten bitartez jabetu.

Argi hitzegingo dugu, modu orokorrean sexualitatearen mitoak eta tabuak alde batera utziko ditugu, nesken sexualitatea modu zehatz batean eta nesken genitalak modu partikularrean.

Neskentzako tailerra izango da.

ligoteoa

1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu

Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu?

Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Patriarkatuak ligatzeko transmititu eta ezartzen dizkigun ereduek, aniztasuna eta pertsona bakoitzaren banakotasuna ukatzen dutela eta batez ere emakumeak gure itxura fisikoaren gatibu egiten gaituela ikusaraziko diegu parte hartzaileei tailer honen bitartez.

Gainera, ligatzeko eredu sano eta alternatiboak bultzatuko ditugu, egun gure jendartean gailentzen diren arauekiko jarrera kritikoa bideratuz eta eredu berri hauen adibideak guztion artean sortuz. Era berean, maitasuna eta harremantzeko moduetan berdintasuna eta egiazkotasunaren garrantzia azpimarratuko da, nesken ahalduntzea indartuz.

Guztiontzako tailerra.

abestia

Mezua eraldatu eta Beldur Barik abestu!

Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan?

Abestea gogoko?

Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu?

Hiru galdera hauei BAIETZ erantzun badiezu, duda izpirik gabe: hau da zure lekua!!

Askotan, irratiko kantak entzuten ari garela, diotena aproposegia ez dela iruditzen zaigu eta sentsazio gazi-gozoa geratzen zaigu bertan aipatzen diren zenbait konturekin . Tailer honek, dagoeneko ezagutzen ditugun kanten letrak moldatzea du helburu, BELDUR BARIK jarrera agerian utziz! Reaggetoia euskeraz egin daiteke? Bai noski! Neska kirolari eta mutil dantzariak agerian jar ditzakegu bideoklip batean? Nola ez!

Zatoz eta elkarrekin BELDUR BARIK arituko gara pentsatzen, abesten, dantzatzen eta ederki pasatzen!

Guztiontzako tailerra.

sexua

Zer dakizu sexuari buruz?

Zer dakizu sexuari buruz? Zer eskaintzen digu pornoak? Nola ligatzen dugu? Bikote iraunkor baten bila gaude? Zergatik uste dugu soilik mutilak masturbatzen direla? Ba al dakigu gure behar sexu-afektiboak transmititzen?

Tailer honetan sexualitatea, pornoa eta harremanak mutilok nola bizi ditugun aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dugu. Batzuetan informazio ezagatik edo gehiegizkoagatik galduta eta presionatua sentitzen baikara; eta beste batzuetan zuzenean “burutik jota” gaude.

Horregatik izango da espazio bat non harreman sexual osasuntsuen eta gure sexualitate propioaz nola gozatzearen inguruan hitz egingo dugun.

Hementxe dituzu tailer guztiak. Zuek bakarrik falta zarete! Animatu eta zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera Urdulizen ospatu behar dugun Topaketan! Mundiala izango da! Mundiala egingo dugu!

 

Guardar

Guardar