BELDUR BARIK TOPAKETA 2017 ABENDUAREN 2AN EIBARREN!

Hausnarketa, pentsamendua, gozamena eta Beldur Barik Jarrerako gogoak ditugu! Honek ez du esan nahi urte osoan gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen ez dugunik, eee…. Honek  hainbeste post, monografiko, bideo, tailer, hitzaldi, boletin, etab… ondoren, gure Beldur Barik Jarrera elkarrekin zabaltzeko gogoa dugula esan nahi du!

Eta aurten, dakizuen bezala, Eibarren izango da aurtengo Beldur Barik Topaketa, Abenduaren 2an, hain zuzen ere.

Iadanik Eibarren egon ginen Urriaren 6an, Untzaga plazan Beldur BArik Lehiaketa 2017aren aurkezpena egiten. Hementxe duzue bideo txiki bat.

Hilabete bat pasa da Eibarren aurkezpena egin genuenetik, eta laster, bi hilabete Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera eman geniola. Bai lagunok, zuen lanak jasotzeko epea amaitzear da! Gogoratu Azaroaren 13a arte duzutela zuen lanak bidaltzeko! Eta aurreko post batean esan genizuen bezala… Pazientzia izan! Azkenengo egunetan lan pilo jasotzen ditugu eta gure web gunera igotzeko tartea behar dugu… Beraz.. be patient my friend!

Eta bidalitako lana saritua izan den ala ez Abenduaren 2an jakingo dugu! Baina sari banaketaz aparte, egitarau ederra prestatu dugu zuentzako!

TopaketaPrograma

16:30-16:50ak aldera Eibarko Untzaga plazara gure Beldur Barik autobusetan helduko gara. Beste garraio bat erabiltzen badugu (lasai, post batean kontatuko dizuegu Eibarrera heltzeko beste moduak), Untzagara gerturatu, edota Eibarren bizi bazara… guk baino hobeto dakizu nola heldu! Bertan Ongi etorria izango da, eta hortik tailerretara! Tailerrak Portalean izango dira. Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk… guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteartean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu!

Tailerren ondoren trikitilariak lagunduta Untzagara bueltatuko gara berriro eta han lunch-a izango dugu! Eta gero… kalejiran joango gara guztiok El Coliseora, bertan Beatriz Egizabal eta Ane Labaka zai izango bait ditugu! Bertan sari banaketa izango dugu! Aurtengo sariak zeintzuk diren jakin nahi? Sakatu hemen eta irakurri berriro horren inguruko post-a!

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak… Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar