Beldur Barik Lehiaketan PARTE HARTZEKO GALDETEGIA NOLA BETE

Listo! Bideoa pentsatu, gidoia egin, lokazioak erabaki, pertsonaiak banandu, grabatu, editatu eta muntaia egin duzue. Bideoa prest duzue Beldur Barik Lahiaketan parte hartzeko! Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausuak orain? Guzti hau azaltzera gatoz, zalantzaren bat baduzue argitzen ahaleginduko gara post honetan.

  1. Igo lanak ikus-entzunezkoen plataformara.

Gogoratu bi plataforma hauetara igo behar dituzuela: Youtube edo Vimeora. Guzti hau nola egin behar duzuen kontatu genizuen aurreko post batean. Gogoratu nahi baduzue, sakatu hemen. Plataformetara igotzen dituzuean link bat sortzen du.

  1. Sartu gure Beldur Barik web gunera.

Galdetegira ailegatzeko, bi modu dituzue:

inicio

Sakatu edozeinetan eta… listo! Galdetegia betetzeko prest zaudete!!!!

Formulario

Adinaren arabera kategoria aukeratu.

Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Eta kontuan hartu zuen proiektua beste hizkuntza batean baldin badago, azpitituluak izan behar dituela euskeraz edo gaztelaniaz.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

Norbanako bezala aurkezten badugu…

Norbanako proiektua

Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu. 18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.

Norbanako-proiektua-baimena

Beste eremu guztiak bete eta Helbide eremura joan, baina itxoin, lehenik taldeko proiektua bada galdetegia nola bete behar den ikusiko dugu.

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

Taldeko proiektua

Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu. Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude. Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu.

Taldeko-proiektua-baimenak

Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den, deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!

Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

formulario3

Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.

Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena… Azaroaren 28an Amurrion egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen…Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Beno, eta orain garrantzitsuena gelditzen da.. Bidali/Enviar botoiari eman!!! Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez

captura-participacion-enviada

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Irailaren 11an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 11an amaituko da… azkar! gutxi falta da eta!

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!
Hurrengo astean zuen proiektuak gure eskuetan izango ditugu… baina oraindik informazio eta pista gehiago emango ditugu lanen inguruan, herri bozkaketaren inguruan… beraz adi!