BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

Jakingo duzue iadanik Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa abian jarri dela, ezta? Pasa den ostiralean, irailak 11, eman genion hasiera. Orain zure parte-hartzea besterik ez da falta. Animatuko zarete? Bai? Hona hemen argibide eta gomendio batzuk:

Parte hartu dezaket?

12-26 urte arteko gaztea bazara… zuretzat eta guretzat berri on bat daukagu… BAIETZ! Parte hartu dezakezula!

Bakarka zein taldeka (elkarte bezala ikastetxeko gela…) aurkeztu zaitezke ere.

Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria, 18-26 urte bitartekoentzat.

Zer aurkeztu dezaket?

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.

Zenbat lan aurkeztu ditzazket?

Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu ditzazkezue.

Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?

  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete.
  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.
  • Proiektuak ezin izango dira izan beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak.
  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.
  • Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileak bere gain hartuko ditu bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
  • Lehen esan dizuegun bezala, proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz(Youtube edota Vimeo).

Erabakita! Pate hartu nahi dut! Nola eman dezaket nire izena?

Oso erraz! Galdetegi edo formulario hau bete behar duzu,

Formulario

eta behin plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez.

 

captura-participacion-enviada

 

Kontuan hartu lehiaketaren parte hartzeko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. Atala), Beldur Barik Jarrera!-ko antolatzaileek ez dutela lana Beldur Barik webgunean ez eta sare sozialetan erakutsiko.

Norbanako proiektua

18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1 eranskina erantsi beharko duzu formularioan. Guzti hau salbuespen batzuekin:

  •             Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. Eranskina erantsi web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.
  •             Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduraduna jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali.

Taldeko proiektua

Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria, bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.

youtube

Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Denbora daukazu, lasai! Irailaren 11an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 11an amaituko da.

Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriak. Hurrengo ostiralean lanetan zer baloratuko den ikusiko dugu. Ez galdu gure post-a!