BELDUR BARIK LEHIAKETA VITORIA-GASTEIZEN

Vitoria-Gasteizen bizi bazara, 16-26 urte bitartekoa bazara… Animatu eta Beldur Barik Lehiaketan parte hartu! Hemen aurkituko dituzu parte hartzeko argibideak… ADI!TRIPTIKOA CASTELLANO

KATEGORIAK / CATEGORÍAS

1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.

PARTE HARTZEKO… / ¿CÓMO PARTICIPAR?

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera). Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela.
Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

LANAK JASOTZEKO EPEAK / PLAZOS PARA LA RECEPCIÓN DE TRABAJOS

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11n hasiko da eta 2015eko azaroaren 11n amaituko da (biak barne).

SARIAK / PREMIOS

Lehen kategoria, 12-17 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

Bigarren kategoria, 18-26 urte:

Lehenengo saria: 300€
Bigarren saria: 200€
Aipamen berezia: 100€ (epaimahaiak sari hau egokitzat jotzen badu soilik).

EPAIMAHAIA / JURADO

Gasteizko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko du. Erabakia jendaurrean jakinarazten denean esango dute zeinek osatzen duen epaimahai hori.

EPAIA / FALLO DEL JURADO

Udal lehiaketaren sariak 2015eko azaroaren 20an emango dira jakitera Montehermoso Kulturunean. Irabazleei zuzenean jakinaraziko zaie eta www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna web orrian emango dira argitara.

ORAINDIK INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU… / NECESITO MÁS INFORMACIÓN…

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna eta www.beldurbarik.org
945 16 13 45

Hemen dituzu parte hartzeko oinarriak!

Jarraitu gaitzazu ere sare sozialetan! Facebook eta Twitter-en!!!

Animatu! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Zure Beldur Barik jarrera agertu!

TRIPTIKOA EUSKERAZ