«Ni soy ni, y la dueña de mi bizitza» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

Egilea: Iraia Pereiro Urquijo

Kategoria: 2.  (18-26  urte)

Herria: Laudio

Isiltasuna. Bakea. Ilargi betea zeruan. Atea zabaldu da. Urduritasuna. Itzala hurbilduz
doa. Sorbaldan eskua. Izotza begiradan. Oihua, hotzikara. Mina, barnealdean mina.
Kanpoaldean mina. Gizon esku latza. Hotza, beroa. Malkoa. Masail gorritua, moretua
gehienbat. Ilargi hutsa zeruan. Garrasia. Mina etengabe. Barnealdea sutan. Umearen
negarra sentitzen dut. Akabo haurdunaldia. Ez mesedez, ezin liteke. Lurrean gorputza
botata. Odola barnealdetik. Samina. Maite zaitut, ez alde egin. Behar zaitut. Jipoia.
Isiltasuna…

Begiak ireki. Altxatu. Ezin. Indarrak non ote? Begiak itxi. Malkoa. Malkoak. Arropa
urratua. Aio haur maitea. Mina, min izugarria. Ze demontre, altxatu zaitez. Tira, tira,
gora. Ni zu baino gutxiago? Zergatik? Zergatik bada? Maite zaitut. Gorroto zaitut.
Barkatu baina ni banoa. Barkatu? Zergatik barkamena eskatu? Ez, ez duzu merezi.
Izotza begiradan. Bai? Ba nik begirada sutan. Banoa, bai. Ez zaitut behar. Ez egin
garrasi. Egia esan, ez dut inor behar. Ni naiz. Ni naiz nire bizitzaren jabe. Akabo, banoa.
BANOA.