Lasarte-Orian ere Beldur Barik Lehiaketan antolatu dute! 12-30 urte bitarteko gaztea bazara eta Lasarte-Orian erroldatuta bazaude… zorionekoa zu!
Kategoriak
1. Kategoria: 12 – 17 urte.
2. Kategoria: 18 – 30 urte.
Oharra: 27 eta 30 urte bitarteko gazteen edo taldeen proposamenak soilik herri mailako lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Proposamenak hurrengo helbidera bidali beharko dituzte: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
Lanak jasotzeko epea
Azaroaren 11n bukatzen da epea… beraz… adi!!
Sariak
1. Kategoriako saria (12 – 17 urte):
– 1.Saria: 300€
– 2.Saria: 150€
2. Kategoriako saria (18 -30 urte):
– 1.Saria: 300€
– 2.Saria: 150€
Sari banaketa
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 20an izango da arratsaldeko 19:00retan Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan.
Oinarriak
Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian
Informazio gehiago
– Emakume zentroan, Aralar 5
– 943 36 39 58
– emakumezentroa@lasarte-oria.eus
Pentsatu… eztabaidatu… ekin Beldur Barik Jarrerarekin!
Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!