«Erabakia» #beldurbarik

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

Egilea: Sara Mauleón Carbayo

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Vitoria-Gasteiz

Etxeko atea nire begi bistan dago. Irteera niregandik metro batzuetara dago, hain hurbil, eta hain urrun. Beldurra geldiarazten nau. Bide desegokia hartzea errazegia da. Gauero hotzikarak esna mantentzen naute. Gelakide bakarrak izatea nahiko nuke, behintzat, nire sentimenduak bakean uzten baitituzte. Orain, galdera bat gehiegi kezkatzen nau. Barkatu, ez da galdera kezkatzen nauena, erantzuna baizik. Eta bai, zer, zer gertatuko litzateke egia esango banu? Hauxe bai galdera madarikatua. Zer, zer da gertatu ziratekeena? Berriz ere bere irudia burura etorri zait eta instintiboki nire alabatxoaren logelara hurbiltzen naiz. Egia esanda, nire bizia sakrifikatzea ez zait axola neskatoa osasuntsu et salbu jarraituz gero. Edozer egingo nuke beragatik. Edozer.

“Laura, familia on eta orekatsu bat izateko eskubidea daukazu. Berehala heldua bilakatuko zara eta zure iragana gogoratzean hau ikusiko duzula jakitea, gehiegi tristatzen nau. Ez, ez da bidezkoa. Hori gehiegizkoa da, laztantxo.”

Bere logelako atea irekitzen dut ondo dagoela egiaztatzeko. Eta bai, hor dago, lasai-lasai lo egiten eta arnas motel batekin. Hau ikustean, irribarre bat nire ahotik ihes egin du, eta nahiz eta ispilu bat aurrean ez izan nire irudia ikusteko, segur aski sufrimendua isilik gordetzen duen aurpegia honek, alaitasunezko bat-bateko distira bat erakutsi du. Orain, bere ondoan lo egiteko sekulako gogoak etorri zaizkit. Baina, zoritxarrez, segundo batzuk bere ondoan esertzearekin konformatu beharko naiz.

“ Zure aita etortzear dago».

Segundo mirarigarri hauek beti nire bihotzean gordeko ditudala ahopeka hitz eman, eta muxu bat masailean emanez “laster arte” batekin logelatik ateratzen naiz.
Momentu honetan gogoratu dut hainbat aldiz nire buruari egunero esaten diodana: “Zugatik, edozer.”

Beraz, berehala telefonoaren bila presaka joaten naiz damutu baino lehen.
Hiru zenbaki, eta libre izango nintzen.
Baina, eta enteratuko balitz? Zer egingo luke? Edozer. Bera ere edozer egiteko kapaza da, baina “niregatik”.

Zenbakiak markatzen baditut, edozein leku eta momentu nire amesgaiztoen eszenarioak izango dira. Ala ez? Eta nahasi egin banaiz?Eta dena ondo ateratzen bada? Gehiegi itxaron dut eta beldurra atzean uzteko momentua heldu da.

Animo, Lauragatik, niregatik. Animo. Zero … bat …. Eta sei! Azkenean, lortu dut, beldur barik markatzeko kapaza izan naiz.

Orain bai ez dagoela atzera egiterik. Kontatu dut. GUZTIA. Nork esango lidake istorio honetako protagonista izango nintzatekeela?

Azkenean, telefonoa bere lekuan uztean, atea irekitzen da.

Bera, erruduna, nire bizia pikutara bidali duen gizon bera, atetik sartu eta muxu bat eman dit. Hau bai sekulako ironia. Gezurti halakoa!

Bai, orain ziur nago, hau behingoz bukatu behar da eta bukatuko da, nire alabatxo Laura maitagarriagatik, eta nire bizi beragatik.