BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 an PARTE HARTZEKO EPEA BUKATU DA… ETA ORAIN ZER?

Eta orain zer? Ez goaz hoberena orain hasten dela esatera… Baina oraindik gauza asko ditugu bidean! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko mila aukera ditugu orain.

Beldur Barik Lehiaketa 2017an 371 lan jaso ditugu aurten, 62 udalerrietatik. Indarkeria sexistari aurre egiteko zuen estrategiak erakutsi dizkiguzue… Nola bizi ditugun gorputzak, beraien aniztasuna, sexu aniztasuna, nola egiten diegun aurre beldurrei, estereotipoei, arauei, edertasun kanonei, normaltasun inposaketei… Umorea erabili duzue, musika, dantza…Zuen gorputzak morez margotu dituzue… Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin zabaltzeagatik!

Eta horrela genion… Hau ez da hemen bukatzen!

 

Topaketa Lokalak

Aurreko post batean esan genizuen bezala, zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketak antolatu dira… Ikus dezagun… prozesua…. Nire udalerrian Beldur Barik Lehiaketa antolatzen dela enteratu naiz, beraz… nire udalerriko saria eraman ala ez… oraindik Lehiaketa orokorraren saria eraman dezaket? Bai. Hementxe dituzu Topaketak antolatu dituzten udalerriak! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Parte hartze saria

Ziurrenik post hau gutxi batzuk irakurriko duzue… Guztiok Parte Hartze Sarirako bozkaketan jo ta fuego zaudetelako! Beno, ba ez goaz besterik esatera. Hementxe dituzue bozkatzeko argibideak (sakatu hemen). Gero ez zaitezte etorri email-ei buruz hitzegiten… Eta aurten moldaketak egin ditugu, baina badaezpada ere… SPAMean begiratu. Paquita Salas-ek horrela galdu baitzuen Maca…

TopaketaPrograma

Beldur Barik Topaketa

Bai, Eibarren izango da. Hementxe duzue egitaraua. Eta datorren astean tailerren bigarren partea kontatuko dizuegu. Sakatu hemen lehenengo partea berriro irakurtzeko.

Beldur Barik Autobusak

Baita ere. Eibarrera joateko autobusak prest ditugu. Zuek izen ematea bakarrik falta da! Ostegunean, hilak 30ean, autobusen ibilbidea publikatuko dugu. Sakatu hemen galdetegia betetzeko!

Oraindik bidea dugu egiteko. Elkarrekin egiterik nahi? Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!