Beldur Barik Lehiaketa 2016ren saria goes to…

Sarrera hartu dugu Kultur Etxearen harreran… Non demontre sartu dut? Zer egin dut… Kultur Etxera sartu, ze tailerrera joango naizen erabaki, Gaztelekura joan nire tailerra han zelako, primeran pasatu tailerrean, pentsatu, hausnartu, eztabaidatu, estrategia berriak ikasi… eta gero bueltan abesten egon gara.

bb2016-61

Kultur Etxera ailegatzean Amaia eta Onintza berriro han zeuden gure zai. Lunch ederra jan, indarrak hartu.

Photocall-ean lagunekin eta tailerrean ibilitako beste gazteekin argazkiak egin… Eta orain Sari Banaketa da! Eta non demontre sartu dut sarrera! Badakit kanpoan gelditu eta ikusteko aukera dudan, aurten izugarrizko pantaila jarri dutelako… baina sartu nahi dut! Zuzenean bizi! Ai ene! Sartu dudan poltsiko berean zegoen, nire partxearekin batera! Primeran! Goazen barrura orduan!

Eserlekua hartu dugu eta primeran ikusiko ditugu norentzat izango diren sariak. Urduri gaude!

bb2016-75

Psss… Hastera doa!

Amaia eta Onintza. Onintza eta Amaia. Hain desberdinak diren neskak baina arratsaldea pasatu den heinean gerturatu direnak. Talde ederra egiten dute! Biek Uribe-Kostako tokiko Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak nortzuk ziren kontatu digute. Handik pasa dira Urduliz, Lemoiz eta Berangoko gazteak. Hauek aipamen berezia izan dute 1.go kategorian. Eta ondoren, 1.go sariaren irabazleak! LH6 Elortza, Urdulizeko ikasleentzat! Hori da! Zorionak! Mutilen jarrera aktiboa indarkeria sexistaren aurrean agertzen duen bideoa. Akabo korporatibismo maskulinoa! Eta bigarren kategoriako Aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Plentzian pentsatu eta sortutako bideoa. Kirolean ematen diren indarkeria egoerak agertzen eta aztertzen dituen bideoa. Zelako lana egin duten Uribe-Kostan! Eta amaitzeko, 2. kategoriako Sari Nagusia! Non hasten da indarkeria? Sopelako gazte hauek argi dute… neska eta mutilen arteko desberdintasun egoeran hasten da eta baita inposatutako roletan!

 

img_2678

Zelako poza nabari zen guztion aurpegietan! Emma Goldman-en hitzak erabiliz… Ezin badut barrerik egin, hau ez da nire iraultza! Eta Beldur Barik Jarrera umorea, ironia, irribarra ere ateratzea delako, ze demontre!

Eta hortik aurrera… sari zaparrada! Lehenengo kategoriako aipamen berezia Zumarragako MariQuee(N)rs lanarentzat! Asko gustatu zitzaigun bideo hau. Estetika transgresore bat, bideo originala, edertasun eredu eta kanon kutreekin apurtzen duten mezuak luzatu zizkiguten. Hau da Beldur Barik Jarrera!

bb2016-79

Sari Nagusia Ondarroako Mi metarentzat… Zelako bideo ederra, zelako mezua luzatzen digun! Zelako indarra ematen digun ikuste hutsak! Ahalduntze prozesua oso ondo isladatzen du. Desberdintasun egoerataz ohartu eta horren aurrean… Beldur Barik Jarrera! Pertsonala politikoa da!

 

bb2016-80

Bigarren kategoriako Aipamen berezia dantzan jarri gintuen lan batentzat izan zen…. Bilbotik No con…TROLES! Zelako rolloa duen abesti honek! Ikastetxe guztiaren inplikazioa ikusten da lan honetan! Gorputz, jatorri eta musika estilo aniztasunak jarri gintuen dantzan! Bideoan agertzen den kareta ere igo zuten!

bb2016-81

Azkenengo Beldur Barik saria gelditzen da… Bigarren kategoriako sari nagusia Eibarko Batu+gaitezen lanarentzat izan zen. Nalua talde feminista igo zen oholtzara saria jasotzera eta beraien hitzek mugimendu feministari errekonozimendu ederra izan ziren. Neska gazteak aktibismoan, ekintzaileak! Feminismoa izango delako matxismoei aurre egingo diona!

bb2016-82

Ikus-entzunezko ekoizpen onena Nosotras no pagamos a escote lanarentzat izan zen! Bideoa ikusi eta Amaia gelditu zen sariarekin! Edo Onintza izan zen… Iadanik liatuta geunden…

Eta amaitzen goaz lau egunetan boto pilo bat jaso zuen lanarekin… Dale Candela! Bilbotik oholtza gainera etorri zen talde hau beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzera. 857 boto…. hori bai dela mobilizazioa!

bb2016-83

Indarkeria sexistak gurekin jai duela argi utzi genuen Kultur Etxeko leku guztietan… Baina agurtu aurretik sorpresa txiki bat izan genuen. Neska talde bat gure buruan jarraitzen zuen abesti batekin agurtu gintuzten! «Machote… kontuz ibili… Aurrean egongo gara betiiii». Zelako mix ederra! «Ederra naiz ni» oraindik ere gure buruaren beste parte batean jarraitzen zuelako! Beldur Barik DJ!

bb2016-84

Hauxe izan zen guztia… Behintzat aurten! Begiak izten baditugu… irudi hauek etortzen dira gogora… Gora Beldur Barik Jarrera! Begiak itxita ere gure Jarrera zabaltzen jarraituko dugu! Indarkeria sexistari aurre egiten!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar