Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu!

Beldur Barik Lehiaketa 2016 abian jarri dugula ondo dakizue… Beno, orain zuen parte-hartzea besterik ez da falta! Hementxe dituzue kontutan hartu beharreko zenbait gauza parte hartu nahi baduzue:

Parte hartu dezaket?

12-26 urte arteko gaztea bazara?… BAI! Parte hartu dezakezu!

Bakarka zein taldeka (elkarte bezala, ikastetxeko gela, lagun talde…?) aurkeztu zaitezke ere.

Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria, 18-26 urte bitartekoentzat.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.

Zenbat lan aurkeztu ditzazket?

Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu ditzazkezue.

Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?

  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek erabaki dezakete lana ez onartzea.
  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.
  • Proiektuak ezin izango dira Beldur Barikekin loturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan.
  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.
  • Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileek bere gain hartuko dute bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
  • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).
  • Bestelako berezitasun zehatzak:
    • 18 urtetik beherako guztiek baimenak erantsi beharko dituzte egoki beteta (hutsune guztiak beteta eta sinatuta), webgune bidezko formularioa betetzerako orduan. Baimena 1 edo 2 eranskina beteta aurkeztuko da (oinarriekin batera datoz.)
    • Baimenak sinatuta erantsiko dira webguneko formularioko dagokion atalean.
    • Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, zein udalerritatik eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.

Nola eman dezaket nire izena?

Oso erraz! Galdetegi edo formulario hau bete behar duzu. Pasa den urtean erabili genuenaren oso antzerakoa da, beraz, erraza izango da zure lana bidaltzea!

Lanak aurkezteko bete behar duzun galdetegia bi eratan aurkitu dezakezu:

hasieramaitasuna

Primeran! Zuen lana nora bidali badakizue orain! Hona hemen galdetegiaren irudia. Galdetegia luzea ematen du, baina betetzeko oso erreza da! Hurrengo post batean kontatuko dizuegu nola bete behar duzuen, ados? Momentuz irudi honekin gelditu.

galdetegia

Behin guztia bete dugula,  mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez.

baietza

Kontuan hartu lehiaketaren parte hartzeko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. Atala), Beldur Barik Jarrera!-ko antolatzaileek ez dutela lana Beldur Barik webgunean ez eta sare sozialetan erakutsiko. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Orduan gure web gunera igoko dugu! Adi!

Lana norbanako edo talde bezala aurkeztu dezakezu/dezakezue.

norbanako

18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1.go eranskina erantsi beharko duzu formularioan. Guzti hau salbuespen batzuekin:

  • Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. Eranskina erantsi web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.
  •  Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduraduna jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali zip edo rar formatuetan (hau da, konprimituta).


taldeko

Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria, bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.

youtube

Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Denbora aldetik primeran zabiltza! Baina ez utzi dena azken asterako! Ideia daukazula… hartu kamara eta jarri grabatzen! Indarkeria sexistari ze modutan egiten diozun/diezuen aurre ezagutu nahi dugu. Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi dugu! Irailaren 9an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 9an amaituko da.

Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriakHurrengo ostiralean lanetan zer baloratuko den ikusiko dugu. Ez galdu gure post-a!

Guardar