BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016 UROLA GARAIAN!

Orain dela gutxi, Urretxuko kaleak eraldatu genituen eta orain Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri batekin gatoz! Eta iadanik Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren 7. edizioa! Eta aurten ere Lehiaketa prestatu dute Urola-Garaian! Hona hemen informazio guztia!


Kategoriak

1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea

Azaroaren 9an

Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.
  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.

Lehiaketara aurkezten diren proiektuen egile eta parte hartzaileek, 18 urte baino gutxiago badute; oinarritako 1go eranskina egoki beteta, web gune bidez izen emate formularioari atxikituko zaio. Amaren, Aitaren edota Tutorearen Baimen agiria; web gune bidez egiten den izen emate formularioari atxikituko zaio, dagokion laukian.
Youtuben, Vimeon edo erabiltzen den plataforman; bideoaren barne bideoarena izena, udalerria eta kategoria jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik, ez eta taldearen izenik.
SALBUESPENAK: Talde lana, ikasgela edota ikastetxetik aurkezten bada; 2.eranskina izen emate formularioan atxikituko da. Betearaztearen errespontsabilitatea ikastetxeari dagokio, era berean adin txikikoen baimenen kudeaketa ere dagokiolarik. Talde lana erakunde edota Gazteleku bezala aurkeztuz gero, arduradunak izango du banakako baimenak (1eranskina) jaso eta bidaltzearen ardura.

Sariak

LEHENGO KATEGORIA, 12-17 urte:

Lehengo saria: 350 euro.

Bigarren saria: 250 euro.

BIGARREN KATEGORIA, 18-26 urte:

Lehenengo  saria: 350 euro.

Bigarren saria: 250 euro.

Sariak, Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteen dendetan erabiltzeko erosketa baletan emango dira.

Epaimahaia

Urola Garaiaka epaimahai bat izendatuko du: Hezkidetzan aditua den Irakasle bat, Ikus entzunezkoetan profesional Feminista bat, Mankomunitateko Berdintasun Batzordeko Politikari bat eta  Mankomunitateko Berdintasun Arloko bi Teknikariak. Epaimahaiak ez du bere epaia ezeztatzeko aitzakirik onartuko, erabakia ez da aldatuko.

Sari banaketa

Urretxun Azaroaren 18an, Ekimen publikoa izango den jaialdian irabazleen izena emango da eta sariak banatuko dira.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

oinarriakbburolagaraia

Informazio gehiago

www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org

Urola Garaiko Berdintasun Arloa
http://berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es/
jabekuntzaeskola@gmail.com
Harremanetarako: 943 72 56 42

 

 

Pentsatu… eztabaidatu… ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar

Guardar