BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016 MARTXAN DA!

Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa martxan da! Pasa den ostiralean hasiera eman genion Beldur Barik Lehiaketa 2016ari! Berangoko UK Skatepark-ean egon ginen patinaren gainean, pista geureganatuz, gure Beldur Barik Jarrera maldetan zabalduz!

Ianire Elorriagak ikastaro ederra eskaini zigun eta han ibili ginen berarekin maldan behera, gorputza nola jarri behar genuen ikasiz, gure oinak skate-aren gainean ondo jarriz, nola erori behar genuen ere irakatsi zigun! Erori eta altxatu! Skate-ean ibili eta gozatu! Pistak neskez betetzen! Kaleak, gauak, jaiak eta pista geureak ere direlako!

Aldi berean hara hurbildu ziren neskekin ere hausnarketa bat egin genuen skate munduan ematen diren indarkeria sinbolikoen inguruan eta ze nolako estrategiak eta Beldur Barik Jarrerak eramaten dituzten aurrera kirol honen jardueran.

Eta gero gure skate-a hartzeko unea heldu zen eta pistak esan bezala, Beldur Barik Jarreraz bete genituen! Hementxe duzue argazki bilduma bat…

Animatu eta Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar