BELDUR BARIK LEHIAKETA 2015

Cartel-2015

Irailearen 11an eman genion hasiera Beldur Barik Lehiaketari. Amurrion bildu ginen indarkeria sexistaren aurka gure Beldur Barik jarrera agertuz, gure Beldurrak astinduz! Egun horretan gertatutako guztia gogoratu nahi? Irakurri prestatu genuen hurrengo post-a! Sakatu hemen.

eta hona hemen ere prestatu genuen laburpen bideoa!

Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 11an bukatu zen, eta ordurarte, 310 bideo jaso genituen. Baina bidean, lehiaketan parte hartzeko argibideak eskaini genizkizuen astero: lehiaketan parte hartzeko baldintzak, galdetegia nola bete, zer da lehiaketan baloratzen dena, sari ezberdinei buruzko informazioa, Herri Sariaren funtzionamendua, epai-mahaia zein izango den, bideoak youtube edo vimeo plataformetara nola igo, bideoa zeri buruz egiteko ideiak, Beldur Barik Jarrera zer den… Zerbait faltan bota zenuten pasa den urtean? Zailtasunak aurkitu zenituzten galdetegia betetzerako orduan? Ideia, duda edota iradokizunen bat baldin baduzue, idatzi dudarik gabe posta elektroniko bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.

Eta galdetegi, post, informazio, argibide… askoren ondoren… Beldur Barik Lehiaketa 2015ren irabazleak nortzuk ziren jakiteko unea heldu zen. Amurrion izan ginen Azaroaren 28an Lehiaketaren irabazleekin. Zaila izan zen hainbeste lanen artean bakar batzuk aukeratzea. Baina urte erronka hori berriro hartzeko prest gaude!

Pasaiatik bidalitako “Yo soy” lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta “40 golpe”, Berriatuatik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 a 26 años). “Yo soy” Priscila Samanta Black Txoni, Sonia Tejera Danger dancer, Joselyn Valencia Sua Girl, Sara Santana Kactusha, Jessica de Sousa La Ruina eta Daniela Alejandra maia Da Silva La Kapri dira, Golden Makarras hain zuzen ere. Epaimahaiaren iritziz, bideoklip honek kultur aniztasuna, gorputz aniztasuna, kolonialismoa, klasismoa, arrazakeria, gordofobia, indarkeri fina eta mikormatxismoei buruzko mezu feminista bat heleraztea lortu du. Horretarako, reggaeton-a erabili dute, orainarte matxistatzat hartua den genero bat berradieraziz.

“40 golpe” lanaren egileak, Leire Bereikuak bigarren kategoriako irabazlea izan zen. Epaimahaiaren arabera, lan honek mota askoriko indarkeriak agerian jartzen ditu, indarkeria fisikora mugatu barik. Lan honek indarkeria sexistaren irudikapen guzti hauek batu egin ditu: mikromatxismoen identifikazioa, emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokituz eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen banaketa, eraso sexistak, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezla, musika eta kirolean matxismoaren identifikazioa. Amaiera emanez mobilizazio feministara dei egiten duen mezu jabetu batekin.

Lehen kategoriako aipamen berezia Basauriko “Hau ez da bakarrik jolas bat” bideoari eman zitzaion, Ane Cenecorta egileari. Epaimahaiak erabaki zuen lan honi sari hau ematea indarkeria sexistarekin amaitzeko hezkuntzan jartzen duelako garrantzia, eta baita baloreen transmisioan.

Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia bi lanen artean banatzea erabaki zuen. Lan hauek Donostiako “Yo soy preciosa” eta Iurretako “Sin ti soy yo” izan ziren. “Yo soy preciosa” lanaren egileak Ainhoa Bakaikoa, Idoia Machimbarrena, Elena Otegi, Leire Zabala, Alejandra Sanz eta Elena Gorbea dira. Epamahaiak neska talde baten hausnarketak nork bere ezagutza, gorputz, plazer eta sexualitatearen desioaren inguruko hausnarketak isladatzen duen lan honek Beldur Barik Jarrera agertzen duela uste du, mezu jabetu bat erabiltzen dutelako eta momentu oro emakumeen arteko elkartasuna ikusi dezakegulako. Bigarren aipamen berezia “Sin ti soy yo” lanarentzat izan zen, Ester Ferré García eta Judit Ferré García dira lan honen egileak. Amaral taldearen “Sin ti no soy nada” kanta ezaguna erabiliz, buelta eman diote maitasun erromantikoaren himno nagusienetariko bateri, printzesa eta printzipe urdinen estereotipoak apurtuz eta ozen oihukatuz “Sin ti soy yo”.

Herria Sariari dagokionez, “Hankak lurrera” lanak jaso zituen botu gehien www.beldurbarik.org webgunean egindako bozkaketan: 867. Lanaren egileak honako hauek izan ziren: Jone Sarasola, Lide Alijostes, Ainhoa Lakunza, Uxue Arrieta, Eider Calahorra, Irene Bengoetxea, Eukene Larrarte, Elene Cuadrado, Leire Mendigain, Laia Ruiz de Eguilaz, Nerea Martínez eta Leire Amonarriz.

Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria, Durangoko Iraide Donaire y Ester Ferré egindako “Sin medias laranjas” lanari eman zitzaion. Stop-motion teknika erabiliz bideo dibertigarri honetan laranja erdi talde batek norabide eta identitaterik gabeko ibilbideari ekiten dio, laranja oso bat agertzen den arte. Lan honek maitasun erromantikoaren mito klasikoen bati buruz hitzegiten digu.

Aniztasuna, indarkeriaren sexistaren aurrean Beldur Barik Jarrera, gizarteratze ezberdindua, feminismoak, mobilizazioa, maitasun erromantikoaren apurtzeko nahia… aurtengo lanak heltzeko irrikaz gaude! Beldur Barik Lehiaketa 2016 gertu da! Adi! Bitartean… Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!