BELDUR BARIK LEHIAKETA 2015 HEMEN DUGU!

Iritsi da eguna! Hainbeste bagoaz, bagatoz, badator… Hementxe gaude Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri batekin! Horrekin batera, irudi berria estreinatzen dugu gure web gunean! Ikusi spot berria, BB TV-an ere! Panteras Rojas taldea dugu bideo berriaren protagonista, beraien Beldur Barik Jarrera adieraziz!

Gure web-gunea kuxkuxeatu!

Zer aurkituko duzue bertan?

Lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue bertan! Bi modu izango dituzue informazioa lortzeko. Goiko partean, Lehiaketa atalean, Lehiaketa 2015 aurkituko duzue, eta bertan hainbat atal ikusgai izango dituzue:

“Lanak 2015”. Hemen aurten aurkeztutako lan guztiak izango dituzue, “Herri-saria” bozkaketa irekitzen dugunean, lan guztiak ikusteko.

“Argibideak”. Lehiaketan parte-hartzeko argibide guztiak hemen izango dituzue. Parte-hartzeko oinarriak, nola funtzionatuko duen herri-saria, lanak bidaltzeko epeak… eta informazio gehiago!

“Lehiaketa lokalak”. Baita ere zuen udalerrietan antolatzen diren lehiaketa lokalen inguruko informazioa aurkituko duzue.

Urtero-urtero, Beldur Barik Topaketak antolatzen ditugu. Topaketa horietan lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu eta sari-banaketa ospatuko da. Baina, horretaz gain, ekintza interesgarri ugari antolatzen ditugu: ikuskizunak, tailerrak… Bertara erraztasun guztiekin joan ahal izateko, autobusak izango dituzue dohainik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Topaketen programazioaren zein autobusen  informazio osoa(ordutegia, geltokiak eta abar) azaroan zehar erraztuko dugu menuko“Topaketa” atalean.

Horretaz guztiaz gain, beldurbarik web-gune honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat baliabide aurkituko dituzue.

Batetik, hilero-hilero gai zehatz bat lantzen dugu indarkeria sexistaren aurka erreferente jotzen ditugun pertsonak, ekimenak zein hausnarketak ezagutzera emateko. “Gaiak” atalean klikatuta, horietarako sarbidea izango duzu. Irakurri gure post-ak eta eman zure iritzia!  Gainera, kale-ekimen ugari ere antolatu eta baliabideak sortu ditugu hausnarketetan eta eztabaidetan laguntzeko. Sartu “ekimenak” atalean eta informatu zaitez!

Bestetik, Beldur Barik ekintza eta lehen komentatu ditugun lehiaketak antolatzen dira udalerrietan, udaletako berdintasun arloek , gazteria arloekin elkarlanean. Sartu Zure Herria! atalean eta informatu zaitez! Atal honetan aurten sortutako Beldur Barik Guneak ere non eraman diren aurrera asalduko dugu!

Eta bukatzeko, “Parte-hartu” atala kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurka mobilizatzeko espazioa duzue. Gurekin zuen kezkak, ideiak edota ekimenak elkarbanatzeko. Agenda zein talde feministak ezagutzeko.

Ostiralero, lehiaketaren inguruko informazio gehiago emango dizuegu: sariak, epai-mahaia…

Sartu gure web-gunera eta ez galdu gure postk-ak!

Cartel-2015