BELDUR BARIK LEHIAKETA 2014 EIBARREN

Aurten ere, Beldur Barik Lehiaketa propioa antolatuko du Eibarrek. Bertakoa bazara, hona hemen interegarri izan ahal zaizun informazioa.

Sari orokorraz gain, Eibarko Udaleko Berdintasunerako Sailak herriko proposamen onenak sarituko ditu, udalerrian proposamenak bultzatzeko eta sustateko asmoz. “EIBAR BELDUR BARIK” 2014ko SARIA: Eibarren erroldaturiko pertsonentzat, hain zuzen ere.

Oinarri orokorrak bi lehiaketetarako berdinak dira.

Eibarreko BB lehiaketan izen emateko partaideek proposamenaren  bi kopia posta elektronikoz bidali beharko dituzte: andretxea@gmail.com eta jarrera@beldurbarik.org helbideetara.

SARIAK

BB lehiaketa orokorreko sarietarako aukera izateaz gain, Eibarren erroldatutakoek, honako sarietarako aukera ere izango dute:
1. kategoria: 12-17 urte: 400 €*
2. kategoria: 18-26 urte: 400 €*

Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.

NOIZ EMANGO DIRA EZAGUTZERA SARITUTAKO LANAK?

Azaroaren 28an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren  testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak  aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz. Antolatzaileek hala eskatuz gero, herri-mailako lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiek beren obra jaialdi honetan erakusteko edo aurkezteko konpromisoa hartzen dute.

Informazio gehiagorako klikatu hemen!