BELDUR BARIK JARRERA DUTEN PELIKULAK NAHI DITUGU!

Bale, badakit aspaldiko filma dela… baina abuztua aprobetsatu dut berriro saga guztia ikusteko… Hondartzara joatea primeran dago, baina goizetan ezer egiterik ez izatea ere ondo dago… gure tartea ere edukitzea garrantzitsua delako. Gurean pentsatzeko eta gure gauzak ere hausnartzeko, irakurtzeko, pelikularen bat ikusteko… Beno, sarrera guzti hau  “Los juegos del hambre” saga ikusi dudala berriro esateko. Igual aspertu naiz hainbeste gorputz perfektuekin, igual aspertu naiz neskek pelikuletan duten ereduekin, igual aspertu naiz beti mutilak liderrak diren irudiarekin.

Egia esanda, amaiera ez zitzaidan asko gustatu… ups! Ez noa orain spoiler-a egitera… Ikusi ez baduzue (jende gutxi izango zarete) ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta zu ere nesken eta mutilen eredu estereotipatuekin aspertu bazara, post honen amaieran pelikula feministak biltzen dituen web gune bat aurkituko duzue.

Fiuuu fiuuu fiuuuu (saiatu naiz… sinsajoraren soinua egiten, lortu al dut?) Katniss Everdeen, ohikoa ez den akzio pelikuletako protagonista. Nolakoak izango dira akzio pelikuletan agertzen diren neskak? Bi taldetan banatu ditzazkegu, alde batetik, erabat sexualizatuak dauden neskak, beraien arma askotan beraien gorputza delarik. Eta beste alde batetik, sexualizatuak ez badira… berez maskulinoak diren armak ematen zaizkie, mendeku nahiez beteak, botere grinaz itsutuak… Beno, ba Katniss ez da horrelakoa. Katniss borrokalari bat da, baina baita ahizpa, laguna… Eta gainera ez du batere interesik maitasun harreman batekin. Hor dago Gale, gustokoa duena, baina ez du inolako konpromesurik nahi. Eta hor dago ere Peeta ere. Katniss-ek badaki oso ondo zeintzuk diren “maitasun erromantikoaren” kodigoak, eta ondo erabiltzen ditu, bere onurako baino gehiago, bizirauteko!

Katniss-ek familiaren betebeharrak bere gain hartzen ditu (esan dezakegu aita-ren papera hartzen duela, hau da, mutilen papera), ez zaio maitasuna interesatzen eta araututa dagoen feminitatean ez da erortzen… Horregaitik gustatzen zaigu Katniss. Eta borrokan berarekin aurrera egiteko gogoak sartzen zaizkigu (beno, gero jokuak ikusten ditugunean ez hainbeste…). Katniss neska indartsua da, genero ereduekin apurtzen duena, maitasun erromantikoan erortzen ez dena, edertasun ereduekin bat egiten ez duena… Beldur Barik Jarrera duen neska da!

Pelikula ikusi duzue? Zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan? Kritika ere egin dezakegu… niretzako pelikula gauza askorekin apurtzen du, baina heteroaraua ez da haietako bat… neska-mutila harremanak al dira guztiak etorkizun batean dauden harreman bakarrak? Eta lehen esan dizuedan amaiera ere… zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan?

Laburbilduz, esan dezakegu Los juegos del hambre Beldur Barik jarrera isladatzen dutela. Baina baita, Bechdel test-a gainditzen dutela ere! Zer den Bechdel test-a? Hiru arau bete behar ditu pelikula batek test hau gainditzeko.

  1. Gutxienez bi neska agertu behar dira.
  2. Beraien artean hitz egin behar dute.
  3. Mutilekin zerikusirik ez duten gaien inguruan.

Alison-Bechdel-Rule-Dykes-Watch_EDIIMA20160223_0585_1

Test hau gainditzen duten pelikula gehiago ikusi nahi badituzu… hona hemen Peliculas feministas web gunea (Hemen sakatu).

Egunerokotasunean sortzen dira/ditugu erreferenteak, pelikuletan, telebistan, kiroletan… Erreferente positiboak behar ditugu, bai kirolean, bai oholtza gainean, bai irakurtzera goazenean… Beldur Barik Jarrera duten pelikula, kirolak, gorputzak nahi ditugu!

 

Guardar