Beldur Barik Gunea Vitoria-Gasteizen!!!

Vitoria-Gasteizko jaiak gertu dira, gertu dira txupinazoa, gertu dantzatzeko gogoak, gertu jaiak Beldur Barik Jarrerarekin biziteko gogoak ere! Eta indarkeri eta eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugunez, eta gure sexualitatea modu aske, positibo eta ziur batean bizi nahi dugunez ere… Beldur Barik Gunea izango dugu Vitoria-Gasteizen ere!

Noiz?

Abuztuaren 4tik 9ra.

Non?

Posta kalea eta Agirre Lehendakariaren kaleen bidegurutzean.

Ze ordutegiarekin?

12.30etik 14.00etara eta 19.00etatik 21.30era.

Zer eskainiko da esparru honetan?

Gune honetan edozein arazo konpontzeko, zalantzak argitzeko ta eraso matxistei aurre egiteko laguntza emango dugu.

Hurbildu Beldur Barik Gunera! Sortu gurekin batera Beldur Barik Gunea!

BBG-cartel

Baina lehenago, uztailak 26an, hurrengo lantegia antolatu da Vitoria-Gasteizen 13 eta 26 bitarteko neskentzat: Jaietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatzeko lantegia.

tailerra

Ziur jaietako aisialdi eta jai-eremuetan neskentzat arriskutsuak diren eremuak zeintzuk diren dakizula. Baliteke identifikaturik ez izatea… Lantegi honen helburua izango da arriskutsuak diren eremu hoiek identifikatu, aztertu eta nabarmendu. Herria, hiria, modu desberdinetan bizi delako neska ala mutila bazara. Beraz, hiria ikuspegi inklusibo batetik begiratuko dugu, eta kontuan izango ditugu generoa, sexualitatea eta aniztasun funtzionala bezalako alderdiak.

Eremuak identifikatuta dituzula? Identifikatu gabe baina ezagutu nahi dituzula? Eta eremu hauei nola egin aurre? Nola bilakatu segurua den hiri bat? Animatu eta etorri lantegira!

Izena ematea: Berdintasunerako Zerbitzua, Santa Maria, 11- Etxanobetarren Etxea.

Telefonoa: 945 161 345

Posta elektronikoa: igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

GOGORATU DATAK!

NOIZ? Uztailaren 26a, asteartea

ZE ORDUTAN? 17:00 – 20:00

NON? erabilera anitzeko gela; Aldabe gizarte etxea; Arriagako atea, 1-A

NOREN ESKUTIK? Maider Domínguez

NORI ZUZENDUTA? 13 eta 26 urte bitarteko neskak

ANIMATU ETA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI VITORIA-GASTEIZKO JAIAK!

SORTU GUREKIN BATERA BELDUR BARIK GUNEA!!!

Guardar