BELDUR BARIK GUNEA GERNIKAN

BBGunea Arantzazu

Andra Mari eta San Roke jaiak Gernikan ditugu berriro ere!

Beldur Barik Gunea bihurtu nahi dugu Gernika. Eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugu! Modu aske eta positibo batean bizi nahi ditugu gure jaiak eta gorputzak!

Horregaitik, abuztuak 14an, 23:00etatik 02:00ak arte, Saraspe plazan, informazio eta aholkularitza gune bat aurkituko duzue. Bertan indarkeria sexistari aurre egin eta drogomendekotasun prebentziorako informazio eta aholkularitza guztia aurkituko duzue!

Animatu eta gunetik gerturatu guztion artean BeldurBarik Gunea sortzeko! Jaiak Beldur Barik eta pasa barik bizi eta gozatu!!!