BELDUR BARIK EKINTZAK AZAROAN ZEHAR ANDOAINEN

AZAROAK7  LIGODROMOA: LIGATZEKO TAILERRA 

Sexologa batek dinamizatutako tailer honetan gazteek eremu afektibo-sexualean dauzkaten joeren inguruan hitz egin eta hausnartu ahal izango dute. Eremu afektibo sexualaren barruan, sare sozialak, botere harremanak, maitasun erromantikoaren eraikuntza bezalako gaiak landuko dira.

Azaroak7, 18:30tan.

Izena emateko epea: azaroak 6.

AZAROAK13 AURREKO EDIZIOETAKO BELDUR BARIK LANEN EMANALDIA

Arratsaldean zehar aurreko edizioetan aurkeztutako Beldur Barik lehiaketaren lanak proiektatuko dira.

Gazte lokalean, arratsaldean zehar.

AZAROAK14 AUTODEFENTSA IKASTAROA

Eraso sexistez ohartzeko eta defendatzeko ikastaroa

Arratsaldeko 18:30tan gazte lokalean.

Izena emateko epea: azaroak 6

AZAROAN ZEHAR BERDINTASUNAREN PANELA

Gazteek Berdintasunean eta errespetuan oinarritutako mezuak idatziko dituzte panel batetan. Panelean idazten dituzten mezu esanguratsuen artean aukeratu eta gazteekin kartelak egingo dira herrian zehar jartzeko, «Berdintasunez kaleak margotu» lelopean.

Gazte lokalena

INFO+ Arantza Agirre Etura: andoain@gaztelokala.com