Bideoak prest, gogoak prest, jarrera prest… Momentua heldu da! Bakarrik autobusera igotzea falta da! Eta Urdulizeko bidea hartu! Igo Beldur Barik Autobusetara!
Hementxe dituzue ordutegiak eta paradak!
Gogoratu baimena ekarri behar duzula sinatuta! Hementxe dituzu eman genizkizuen Argibideak zuen izena emateko (sakatu hemen).
Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako (bete nahi ez baduzu, esaiozu monitoreari). Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean. Sakatu hemen baimena deskargatzeko.
Tokirik gabe gelditu zaretela antolatutako autobusetan? Urdulizera joateko ere garraio publikoa erabili dezakezue! Hona hemen Topaketara heltzeko zenbait argibide!
Non dagoen Urdulizeko Kultur Etxea? Hementxe!
Zure zai gaude! Etorri gurekin zure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!