Beldur Barik 2022 | Oinarriak

 

Bai, ziur dagoeneko badakizuela Beldur Barikeko ikus entzunezko lehiaketa bueltan dela! Irailaren 19an hasi eta azaroaren 11n amaituko da lanak bidaltzeko epea eta web honetan bertan egin dezakezue izen ematea. Baina seguraski izango dituzue zalantza batzuk lehiaketaren oinarriekin zer ikusia dutenak, horrexegatik, hemen azalduko dizkizugu oinarri nagusiak, guztiok ondo uler ditzagun.

 

1. Adin tartea eta kategoriak aldatu dira:
12-20 urte arteko gazteak

Ondo irakurri duzu bai, aurten adin tartea aldatu da eta 12 eta 20 urte arteko Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako gazteek dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

1.kategoria 12-14 urte arteko gazteak

2. kategoria 15-17 urte arteko gazteak

3. kategoria 18-20 urte arteko gazteak

________________________________

2. 3 minutu gehienez

Bideoak gehienez 3 minutukoa izan behar du, gutxiago ere izan daiteke, noski.

________________________________

3. Lanak testua badu ezinbestekoa da azpitituluak izatea

Lanean ahotsezko testua badu, azpitituluak ere jarri beharko dituzue. Horrela, jende guztiak ulertu ahal izango du bideoaren eduki guztia. Hauek nola jarri ditzakezuen azaltzen duen bideoa duzue hemen:

Nola gehitu azpitituluak zure bideoari

________________________________

4. Beste norbaiten soinu edo kantu bat erabiltzen baduzu, kontuan izan egile eskubideak!

________________________________

5. Egunerokotasunean bizi duzuen indarkeria matxistaren inguruan hitz egin behar duzue, eta honentzako erantzunak proposatu!

 

Ideia mordoa aurkitu dezakezue web orri honetan bertan, GAIAK atalean.

GAIAK ATALA IKUSI

Zuen lana nola planteatu hobeto ulertzeko gida bat egin dugu bideo formatuan.

 

________________________________

6. 18 urtetik beherakoa bazara, baimen orria aurkeztu behar duzu

Zure kabuz aurkezte bazara, banakako baimen orria aurkeztu beharko duzu. Hemen klik egin banakako baimena deskargatzeko.

Zentro edo elkarte batekin parte hartzen baduzu, hemen klik egin baimen kolektiboa deskargatzeko.

________________________________

7. Prozesu fitxa bat bete behar duzu

 

Aurten ikus entzunezkoa egiteko prozesua azaldu beharko diguzue fitxa labur baten bidez.

Deskargatu hemen prozesu fitxa

Hau bete ondoren, galdetegian gehitu beharko duzue lanarekin batera.

 

8. Izen emate fitxa bete zure lanaren esteka pegatuta

Zure lana bidaltzeko eta lehiaketan parte hartzeko izen ematea bere beharko duzu eta bertan Youtube edo Vimeoko zure lanaren esteka pegatu  beharko duzu. Izen emate galdetegia bete eta hau bidali izen ematea amaitzeko.

AURKEZTU ZURE LANA HEMEN