BAI, FEMINISTA IJITUA NAIZ ETA HARRO NAGO.

Feminismoetaz eztabaidatzen hilabete bat betetzera goaz. Eta feminismoetaz hausnartzen urteak ere eman ditugu. Orain dela urte batzuk feminismoari buruz hitzegiterakoan, hitz bat askotan entzun dugu: ertza, bazterra, arrakala… Ez al duzue entzun ertzetatik ere feminismoak eraikitzen direla? Bazterretan egiteko ematen diren moduak kontutan hartu behar direla? Arrakaletan begiratu behar dugula ere, feminismoa ez delako bakarra bat, ez delako txuriek bakarrik egiten dutena, heterosexuala edo mendebaldekoa. Horrela baita kultura menderatzailea. Esan dugun bezala txuria, heterosexuala eta mendebaldekoa. Eta hortik ateratzen den guztia, ertzetan aurkitu dezakegun guztia, “beste zera hori” deritzoguna edo deritzotena askotan, diskriminazioa jasaten du. Eta existitzen ez den bezala ikusia da. Eta askotan esan dugun bezala, izendatua ez dena, ez da existitzen.

logo-feminismogitano

Herri ijitua ertz hoietatik sortutako herrietako bat da. Asteburu honetan Carmen Cortés Amador Euskaditik izan dugu hitzaldi bat ematen. Eta honako hau planteatzen zuen hitzaldiaren hasieran: ezagutzen al duzue herri ijituaren historioa? Berdina galdetu nahi dizuegu. Ezagutzen al duzue herri ijituaren historioa? Feminismoetaz eztabaidatzerako orduan askotan hurrengoa entzun dugu edo memeren baten bat ikusi dugu “feminismoetaz hitzegin behar badugu, behintzak wikipedian begiratu zer den”. Ezagutu. Beldur Barik leloari ezagupena ere gainetzi beharko genioke: Ezagutu, pentsatu, eztabaidatu eta ekin.

Barkatu! Berbetan hasten gara eta ez dugu amaitzen. Ez goaz hemen historia osoa kontatzera… hemen duzue laburpentxo txiki bat. Baina jakin ezazue Indian jatorria duen herri bat dela, herri zapaldua, oraindik zapalkuntza hori jasartzen duena, beraien aurka legeak egin direla, estereotipoz jozia jarraitzen duena (bere baitan matxismoa dagoela, kultura matxista bat dela, emakumeak gixajo batzuk direla, ez dakitela zer nahi duten, folklorikoak direla…) eta abar.

218916-656-302«Yo no soy Trapacera» kanpaina

Goazen sekretu bat argitzera. Bai, hementxe eta orain. Matxismoa kultura eta gizarte-klase guztietan ematen da. Beno, igual baten batean ez… baina zuek ezagutzen al duzue? Beraz, matxismoa edonon aurkitu dezakegu, eta bai herri ijituan bai herri “payo”an aurkitu dezakegu ere.

mascalidad6sinruedahttp://insumisasgitanas.blogspot.com.es/ ateratako irudia

Guzti hau zergaitik esaten dugu? Askotan emakume ijitu bat feminista bezala izendatzen denean, harridura sortzen duelako, ez bakarrik herri ijituaren barruan, baizik eta beste feminista batzuetan ere. Eta feminismoetaz hitzegin behar dugu, inklusiboa den feminismoari buruz hitzegin behar dugu. Baliteke xede horretatik urrun gelditzea, hots, femismo ijitu eta “payo”a den feminismo bati buruz hemen eta orain hitzegin beharra dagoela, edota feminista eta feminista ijituei buruz hitzegitearen beharra izatea. Emakume ijituak beraien beharrizanak dituztelako, bere ibilbidea egin behar dutelako, ijituak diren emakumeak, ijitua ez den feminismoaren tutelarik gabe, baina elkarrekin lan egiteko xedearekin. Emakume ijituek ikusten dituztelako ere feminismoak lortutako garaipen guztiak, baina garaipen guzti hauetan ez dira emakume ijituen errealiteateak sartzen. Zergaitik? Noizbait pentsatu duzue? Zergaitik lorpen hauek hain garrantzitsuak izanda ere, ez dira talde hauetan ematen? Horrela utziko dugu galdera, irekita. Eztabaidatzeko tartea ireki nahi dugulako.

Emakume ijitua feminista bezala izendatzen duenean bere burua, sekulako haustura egiten du gizarteak emakume ijitu bat nolakoa izan behar duen pentsamoldearekin. Lehen aipatu dugun bezala, emakume ijituak estereotipoz josiaz daude. Herri ijituak erreferenteak behar ditu honetan baita ere. Lesbiana bezala izendatzerakoan, politikan, artean… Hortxe ditugu estereotipoekin hautsi duten ijituak: Carmen Montes, Falete, Gitanas Feministas por la diversidad, Alba Flores…

Eta emakume ijituen talde feminista bat ekarri nahi dugu hona: “Asociación Feministas gitanas por la diversidad” . Hartu irakurtzeko eta bideoa ikusteko tartea. “Jojoi”puntan jartzen zaigulako.

Hemen duzue Pikaran argitaratutako elkarrizketa eder hau.

http://www.pikaramagazine.com/2014/10/las-gitanas-feministas-nos-estamos-organizando-para-dejar-de-ser-islas/

Eta hona hemen “Sin miedo a la libertad” bideoa:

Amaitzear gaude post-a, baina denbora baduzue entzun Sangre Fucsia-k Emakume ijituei buruzko programa…

https://sangrefucsia.wordpress.com/2014/12/12/sangre-fucsia-61-feminismos-gitanos/

Bukatzeko, elkarkidea den Noelia Heredia-ren hitzekin bukatu nahi dugu post hau: “Emakume ijituak kolpe bat eman dugu mahai eta aski da! esan dugu. Aski jendeak emakume ijituak nolakoak izan behar garena esaten duenari. Aski ijituak emakume ijituak nolakoak izan behar garen diotenari. Niri ez dit inork esango ser izan behar dudan”

Post honen ondoren, ezagutzen al duzue gehiago herri ijitua? Eta emakume ijitu feministak daudela ikusi dugu. Garrantzitsua ertzetara begiratzea da, han pil-pilean bait daude feminismoz jositako mezuak, estrategiak… goazen ertzak ezagutzera eta hortik pentsatu, eztabaidatu eta ekinera!