BADATOR BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETAREN EDIZIO BERRI BAT!

Badator Beldur BarikBadator Beldur Barik Jarrera lehiaketaren edizio berri bat! Datorren ostiralean, irailak 11, irekiko da lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia hementxe aurkituko duzue, gure web-gunean. Hurrengo egunetik aurrera, sartu eta informatu zaitez: nola parte-hartu lehiaketan, zeintzuk diren aurtengo sariak, ikusi pasa den urteetako lanak ideiak hartzen joateko, irakurri gure postak zertaz egin hausnartzeko….

Aurtengo lehiaketari hasiera emateko, aurkezpen eder bat prestatu dugu Amurrion, egun horretan bertan gure Beldurrak Astinduko ditugu. Amurrion 2015 Beldur Barik Topaketa burutuko dugu, azaroaren 28an. Urrian Topaketari buruzko informazioa ere aBadator Beldur Barik 2urkituko duzue.

Amurrioko aurkezpenean parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu ere. 11.30etan Udaletxeko enparantzan hasiera emango diogu bukaera ikusgarri batean amaituko den ibilbide bati. Ibilbide horretan bertako gazteek Beldur Barik Jarrera adieraziko dute Artaziak elkarteak prestatutako dinamika batzuekin. Etorri gurekin eta adierazi zure Beldur Barik Jarrera!

PENTSATU, EZTABAIDATU ETA EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!