AZAROAK 25 ARRIGORRIAGAN

Sinbolo garrantzitsua bihurtu da Puntu Lila. Baina nola sortu zen? Puntu lila emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurkako sinboloa da. Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sareak, BERDINSAREAK, Puntu Lila sinboloa onartu zuen 2008an. Horrela, gizartearen jarrera bateratua nahi izan zuten erakutsi indarkeria sexistaren jokaera guztien aurka. Sinboloaren esanahia da: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ. Lila da feminismoaren kolorea ere lila delako, eta puntua da bere adierazpen guztiekin sinbolo erraza delako: puntu askok osatutako puntua; “eta puntu”, amaitu dela esateko.
Puntu lila emakumeen indarkeriaren kontrako jarrera hartzeko erreferentzia-puntua bihurtu da.

Pasa den astean Eibarko Azaroak 25eko egitaraua aurkeztu genizuen. Gaurkoan Arrigorriagakoa duzue hemen. Indarkeria sexistaren aurrean… zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Imprimir

 

 

Guardar

Guardar