Antolatu
Beldur Barik Jarrera zuen egunerokotasunean agertu eta zabaltzen duzue iadanik. Pentsatu, ezbaidatu duzue feminismoa eta indarkeria sexistaren inguruan… eta orain zer? Goazen mobilizatzera, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera! Zuen herri edota hirietan talde feministarik ezagutzen duzue? Ziurenik egongo dira bertan! Edota oso hurbil dauden herrietan! Eta ezagutzen ez badituzue… zergaitik ez sortu zuena? Beldur Barik programan morez koloreztatu nahi ditugu herri guztiak, horregaitik Herri Moreak mapa sortu nahi dugu zuen laguntzarekin batera. Mapa honetan zuen herrietako talde feministak gehitzen joango gara. Batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu, baina gehiago daude eta ezagutzera eman nahi ditugu. Beraz, baten bat ezagutzen baduzue, iadanik talde batean bazaudete edota zuena sortzeko grina sortzen bazaizue… bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera eta gure mapan jarriko dugu! Goazen Euskadi morez betetzera!
Hauek dira gaur lanean dabiltzaten hainbat talde feminista:
- Asamblea de Mujeres de Bizkaia Bizkaiko Emakumeen Asanblada
- Bilgune Feminista
- Forum Feminista María de Maeztu
- Garaipen
- Jaiki Gazte Feministak
- Lanbroa
- Matraka talde feminista
- Medeak
- Plazandreok
- Zarauzko Sorginak, Emakume Gazte Asanblada
- IRMO
- Emari Sestaoko Talde Feminista
- 7menos20
- Aldarte
- Donostiako Emakumeen Etxea
- Kolpe Morea
- Nü Shü
- PARE Deustuko Gazte Talde Feminista
- UXU
- NALUA
- GUET
- MDMA Taldea
- Sare Lesbianista
- Kalamiak AZko Gazte Talde Feminista
- Momoak talde feminista
- Feministalde
- Umorez Talde Feminista