ALU ULU ANTZERKI FOROA AZPEITIN!

«Kilimak, ferekak, muxuak

ez gaitzala irentzi helmugak.

Hik lasai, bidea goxau

Agian orgasmoak harrapatuko hau»

Ez dago gaizki aurkezpen gisa! Irailaren 22an Azpeitin, Dinamo Kultur Gunean,  12:30etan, «emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik, plazeretik plazaratuko» dute Arremanitz kooperatibak bere ALU ULU antzerki foroarekin!

 

alaulu

Sakatu irudian informazio gehiagorako

 

«45 minutu inguruko monologo frexko bat da, plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera dugu. Sexualitatearen gaia bizipenetatik lantzea da parte hartzaileei proposatzen dieguna eta horretarako sormena baliatzen dugu. Parte-hartzaileek aukera dute marrazkia, bertso-rap kantua, mugimendua…erabiltzeko.»

«Aluaren uluaz goxatzera gonbidatzen zaitugu». Sexualitateaz trabarik gabe hitzegitera goaz! Sexualitatea Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera!

Gogoratu! Irailak 22. 12:30etan, Azpeitiko Dinamo Kultur Gunean! Ez galdu!!

Guardar

Guardar