AIRERATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN

Pasa den urtean zuen hegalak astintzera gonbitea luzatu genizuen. Abiada hartu, salto egin eta hegan egin! Bai, nolabait askotan hegal hoiek ditugula ahaztu egiten dugu, eta hegan egiteko gai garela ere! Bai, hegan egiteko gai. Ez ahaztu.

Askotan esaten digute ezin ditugula zenbait gauza egin. Bai neska garelako (neskek ez dakite bideojokoetara jokatu, ez dakite futbolean, ez dakite ezer komikiei buruz, ez dakite skate-an edo surf-ean, ezin dute bakarrik bidaiatu…) edo mutila zarelako (mutilek ezin dute dantzarik egin, neska batek ezin ditu irabazik, dantza egiten badute, beraien papera zein den ongi jakin behar dute – swing kontuetan leader eta folllower kontuak adibidez-…).

Hegalak mozten dizkiguten genero estereotipoak. Erreferente gabezi bat dago eta beraz, arraroak sentitzen gara «gurea» ez den zerbait egiten dugunean… Beno, ba goazen hegal hoiek astintzera, astindu horrekin hegal egiten uzten ez gaituzten aurreritzi sexista guztiekin amaituko baitugu.

Hilabete honetan…

… ustez bideojokoak gustokoak ez dituzten neska hoiek ezagutuko ditugu…

… Skate edo tabla baten gaienan igotzen ez dakitenak…

… dantzan ezarritako estereotipoak jarraitzen ez dituzten hoiek…

… bakarrik bidaiatu ezin duten neska hoiek…

189mcm

 

… musikaren inguruan ez dakiten neska hoiek…

… eta pelikuletako protagonista hoiek.

13726678_1011398298928917_1776551804471847342_n

Osteguneko postean bideojokoen inguruan hitzegingo dugu… Neskak mutilek bezala jokatzen dutela uste duzue? Bideojoko berdinetara jokatzen dugu? Bideojokoak sortzen dituzten neskak al daude? Ze bideojokoetara jolasten duzue?

READY? GO BELDUR BARIK JARRERAREKIN!